EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018090

67/2018 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201800067
Xedapenaren data: 2018-05-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201802518
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 1997/10/31n argitaratutako 1997/10/14ko 199700226 DEKRETUA aldatzen du
  • 2007/06/29an argitaratutako 2007/06/26ko 200700105 DEKRETUA aldatzen du
  • 2018/01/19an argitaratutako 2018/01/16ko 201800004 DEKRETUA akatsen zuzenketa
  • 2018/03/23an argitaratutako 2018/03/20ko 201800037 DEKRETUA akatsen zuzenketa

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onetsi ziren karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langileei gordetako lanpostuen zerrendak. Dekretu hori zenbaitetan aldatu izan da.
Administrazioaren barne-egitura antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.
Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 8an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak; zerrenda horiek dekretu honen I. eranskinean daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.
Bigarren artikulua.– Onartzea lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak. Zerrenda horiek dekretu honen II. eranskinean daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.
Hirugarren artikulua.– Zenbait zentro organikotako langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen III. eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko maiatzaren 8an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.