EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018089

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobideko zuzendariaren 2018ko martxoaren 20ko Ebazpena, kontsumo arloko SAN-01A001-24-2017 zehapen-espedientea ebazten duena.

Xedapenaren data: 2018-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201802509
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/09/13an argitaratutako 2017/09/06ko IRAGARPENA [201704444]
  • Ikus 2018/03/14an argitaratutako 2018/03/07ko IRAGARPENA [201801385]

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Horren arabera, jakinarazten da 2018ko martxoaren 20an SAN-01A001-24-2017 zenbakiko zehapen-prozeduraren ebazpena eman dela, Sheinov Said Saidov-i zuzendua.
Espedientearen deskribapena:
Hautsitako araua: 6/2003 Legearen 50.3.b) eta 50.5.e) artikuluak (6/2003 Legea, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzkoa).
Arau-haustearen deskribapena: Indarrean dagoen araudia edo eskainitako baldintzak ez betetzea, agertzeari etengabeko aitzakiak, ezetza edo oztopoak jartzea.
Ezarritako zehapena: 2.400 euro.
Legezko oharrak: Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzerakoan, adierazi beharko da zein diren zigortuaren izena (Sheinov Said Saidov) eta espediente-zenbakia (SAN-01A001-24-2017), eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola; BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 2a.
Kontsumobideko zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.
ERANSKINA