EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018086

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena: Honen bidez, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzen da, 2017. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Xedapenaren data: 2018-04-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201802431
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/05/02an argitaratutako 2017/04/27ko EBAZPENA [201702165]

Diru-laguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen 2016ko deialdiak 7.5 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango dela zein diren deialdi horren babespean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak, betiere maiatzaren 31ko 82/2017 Dekretuaren esparruan. Deialdi hori Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2017ko apirilaren 28ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako 2016ko diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta diru-laguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean ageri denari jarraituz, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 13a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.