EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018086

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, argitara ematen da lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako proiektu berezien garapenerako laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdian onuradun izan diren erakundeen zerrenda.

Xedapenaren data: 2018-04-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201802430
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/10/05ean argitaratutako 2017/10/04ko EBAZPENA [201704782]

Diru-laguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako proiektu berezien garapenerako laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdiak 7.8 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2017ko urriaren 3ko bilkuran onartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da zein diren deialdi horren babesean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Argitaratzea lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako proiektu berezien garapenerako laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdiko diru-laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrenda horretan honako hauek adieraziko dira: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 13a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.