EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018086

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 18koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 6ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko 2017ko ekitaldiko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Xedapenaren data: 2018-04-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201802428
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/09/26an argitaratutako 2017/09/06ko AGINDUA [201704608]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 6ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzetarako 2017ko deialdia egin zen.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren abenduaren 29ko ebazpen bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.
Beraz, ebazpenak onuradunei jakina razi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 6ko Aginduaren 14.4 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 6ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzetarako 2017ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 18a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.