EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018086

AGINDUA, 2018ko apirilaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena; horren bidez «Fundación Biozientziak-Gipuzkoa Fundazioaren» estatutuak 9/2016 Legera (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) egokitzeko egindako aldaketa inskribatu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Xedapenaren data: 2018-04-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201802423
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2017ko urriaren 25ean jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean «Fundación Biozientziak-Gipuzkoa Fundazioaren» estatutuak 9/2016 Legera (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) egokitzeko egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea. Egokitzapena, zehazki, Fundazioko Patronatuak adostu zuen, 2017ko irailaren 15ean. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.
Bigarrena.– Aldatutako artikuluak estatutuaren testua indarreko 9/2016 Legera (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) egokitzeko doitu dira. Horretarako, testua moldatu eta hainbat artikulu aldatu dira, egungo egoeren arabera egokitzeko.
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena); ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena); Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua); eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikuluan (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa).
Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, honako hauetan eskatutakoak: ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2. artikuluetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa), ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1. artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena), ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena). Horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Kontuan hartu dira aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Hortaz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Donostiako (Gipuzkoa) «Fundación Biozientziak-Gipuzkoa Fundazioaren» estatutuen aldaketak, 9/2016 Legera (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) egokitu dadin, Fundazioko Patronatuak 2017ko irailaren 15ean adostutakoaren arabera. Inskripzioa agindu hau ematen den egunean egingo da, 2017ko urriaren 20an Jose-Carlos Arnedo Ruiz notarioaren aurrean (protokolo zk.: 2083) egin zen eskritura publikoan ezarritakoa betez.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.