EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018086

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 24koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, kanpo harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko beka bati uko egitea onartzen duena eta ordezkoari, beka hori esleitzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2018-04-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201802422
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/11n argitaratutako 2018/03/28ko EBAZPENA [201801890]

Kanpo harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko abenduaren 20ko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bitartez, kanpo harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko beken deialdia egin zen, 2018-2019 aldirako.
Kanpo Harremanetarako zuzendariaren 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenaren bidez, kanpo harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko bekak esleitu ziren, 2018-2019 aldirako.
Horietako bat Aitziber Salazar Arresti andreari esleitu zitzaion, Vitoria-Gasteizen Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak duen egoitzan aritzeko, 12 hilabeterako.
Aitziber Salazar Arresti andreak uko egin dio bere bekari; beraz, uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuko 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordezko izendatutako pertsonari esleitu behar zaio beka, bekari geratzen zaion aldirako, eta aldi horri dagokion diru-kopurua jasoko du.
Kanpo Harremanetarako zuzendariaren 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenak III. eranskinean izendatzen ditu nor izango diren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Vitoria-Gasteizen duen egoitzan aritzeko ordezkoak. Eranskinean ezarritako hurrenkerari jarraikiz, eta behar bezala jasoak dauden ondoz ondoko uko egiteen ostean, bidezkoa da aipatutako beka Ainara Pérez García andreari esleitzea.
Horregatik guztiagatik, eman zaizkidan eskumenekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea Aitziber Salazar Arresti andreak, Aitor Liendo Villar jaunak, Jon García Torre jaunak eta María Corral Pérez andreak Vitoria-Gasteizen, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, burutu beharreko bekari egindako ukoak.
Bigarrena.– Beka hori Ainara Pérez García andreari esleitzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izan diote Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 24a.
Kanpo Harremanetarako zuzendaria,
LEYRE MADARIAGA GANGOITI.