EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018086

AGINDUA, 2018ko apirilaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Xedapenaren data: 2018-04-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201802417
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/03/06an argitaratutako 2018/02/21eko AGINDUA [201801190]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko otsailaren 21eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2018ko martxoaren 6ko EHAA, 46. zk.), hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– M.ª Amaya Martin Ruiz de Eguilaz andrea izendatzea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari (kodea: 520010, dotazioa: 102; lanpostu-mailako osagarria: 18; berariazko osagarria: VI-A).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2018ko maiatzaren 2tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 24a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.