EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2018081

03/04-2018 ERABAKIA, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, 2018ko apirilaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baitira Haurreskolak Partzuergoko langile hezitzaileen lanpostu-zerrendak.

Organo emailea: HAURRESKOLAK
Xedapenaren data: 2018-04-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201802326
Maila: Akordioa
Zuzendaritza Batzordearen 2018ko apirilaren 17ko Erabakiarekin, Haurreskolak Partzuergoko langile hezitzaileen lanpostu-zerrenda finkatzeko prozesua garatzen da, egungo dotazioei egokitua.
Lanpostuen zerrendak entitateko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira eta mementoko egoerari egokitzeko behar diren aldaketak gauzatu behar dira.
Onartutako lanpostu-zerrendetan, lan-harremanen mendeko langile hezitzaileak ere ageri dira, Haurreskolak Partzuergoaren Estatutuetan eta Hitzarmen Kolektiboan egindako sailkapenaren arabera.
Erabaki horretan, berariaz jasotzen da lanpostu bakoitzaren izendapen zehatza; dotazio-kopurua; zer ikastetxeri dagoen atxikita; dedikazio-erregimena; zer talde, kidego edo eskalari, edo lan-kategoriari dagoen atxikita; eta zer betekizun eskatzen diren lanpostu horretan aritzeko, dagokion hizkuntza-eskakizuna barne.
Partzuergoaren Estatutuen 18. artikuluak Zuzendaritza Batzordeari ematen dizkion ahalmenei jarraikiz.
ZUZENDARITZA BATZORDEAK XEDATU DU:
Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoko langile hezitzaileen lanpostu-zerrendaren aldaketak onartzea eta, ondorioz, langile hezitzaileen behin betiko lanpostu-zerrendak onartzea. Erabaki honen eranskinean ageri dira.
Bigarrena.– Eranskinean ageri diren lanpostu guztietarako, titulazio akademiko hauek eskatzen dira: Irakasle-titulua, Haur Hezkuntzako Gradua, Haur Hezkuntzako espezializazioa edo baliokide diren titulazioak irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuaren arabera; Haur Hezkuntzako goi-teknikariaren titulua; haurtzaindegietako teknikari espezialistaren titulua edo baliokide diren titulazioak apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren arabera eta araudi espezifikoaren arabera.
Era berean, ezinbestekoa da Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna, EGA edo baliokidea edukitzea (ikus apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua -2012ko apirilaren 16ko EHAA, 74. zk.–, eta azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua -2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.–).
Hirugarrena.– Zerrendatutako lanpostuak hezitzaile kategoriari dagozkio, eta eranskinean zehaztutako Haurreskolak Partzuergoko lanpostu-zerrendetan ageri diren ikastetxeei atxikita daude, ondorio guztietarako.
Laugarrena.– Eranskineko lanpostu-zerrendako lanpostuen dedikazio-erregimena lanaldi osokoa da.
AZKEN XEDAPENA
Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaio onartutako zerrendetako akatsak zuzentzeko, halakorik egonez gero.
Bigarrena.– Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Eibar, 2017ko apirilaren 17a.
Haurreskolak Partzuergoko gerentea,
MAITE LARRAÑAGA ORBEA
ERANSKINA