EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017081

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 27koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten eta 2017-2018 ikasturterako hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntza-deialdia. Deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez arautu zen.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-11-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201802324
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/08/08an argitaratutako 2017/07/27ko AGINDUA [201704000]

2017ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez (abuztuaren 8ko EHAA), Hezkuntza Sailak deialdia egin zuen hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten eta 2017-2018 ikasturterako hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzak emateko.
2017ko uztailaren 27ko Aginduaren 9. artikuluan xedatzen denez, Hezkuntza Bereziko lurralde mailako teknikariek eskaerak aztertu eta beren proposamena Hautaketa-batzordeari helaraziko diote. Hautaketa-batzorde horrek ebazpen-proposamen bat prestatu eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari aurkeztuko dio.
Agindu horretan ezarritako izapide guztiak bete ondoren, Hautaketa-batzordea proposatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak izan eta hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu beharra duten itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzak ematea 2017-2018 ikasturterako. Ebazpen honen eranskinean jasota dago ikastetxe horien zerrenda.
Bigarrena.– Ebazpen honetan ezarritako diru-zenbatekoak gehienez ordainduko diren diru-kopuruak dira, eta langileak eta ikastetxeak izenpetutako lan-kontratuaren iraupenaren eta ordu-kopuruaren arabera ordainduko dira.
Hirugarrena.– Laguntza hiru ordainketetan ordainduko da, 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren 11. artikuluan jasotzen denez.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen elektronikoa egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Bosgarrena.– Ebazpenak jakinarazi eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 27a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.