EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2018079

320/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Ekonomiako Goi-Mailako Teknikari kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Xedapenaren zenbakia: 201800320
Xedapenaren data: 2018-03-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201802281
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/03/05ean argitaratutako 2018/02/14ko 201800179 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 179/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Ekonomiako Goi-Mailako Teknikari kategoriako oinarri espezifikoak.
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen I. eranskinean jasotako kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
Presidentea:
– Titularra: Carolina María Ortega Ortega.
– Ordezkoa: Bernardo Suárez Monasterio.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: María Elisa Gómez Inhiesto.
– Ordezkoa: Javier Aguirre Arratibel.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Jacinto Ruiz Osma.
– Ordezkoa: Elena Martínez de Guereñu Ortuoste.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Iratxe Bengoa Alonso.
– Ordezkoa: Eloy Fuente De La Fuente.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: María Aránzazu Murguiondo Biain.
– Ordezkoa: José Antonio González Gutiérrez.
Idazkaria:
– Titularra: Iñigo Azumendi Ruiz de Arechavaleta.
– Ordezkoa: Miriam Aparicio Sanz.