EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2018079

317/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Letradu/Goi-mailako teknikari juridikoaren kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Xedapenaren zenbakia: 201800317
Xedapenaren data: 2018-03-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201802278
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/03/05ean argitaratutako 2018/02/14ko 201800176 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 176/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Juridiko Goi-Mailako Teknikari kategoriako oinarri espezifikoak.
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen I. eranskinean jasotako kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
GOI-MAILAKO TEKNIKARI JURIDIKOA
Presidentea:
– Titularra: Susana Esther López Altuna.
– Ordezkoa: Belén Greaves Badillo.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Nerea Arenas Vázquez.
– Ordezkoa: Beatriz del Valle Iñiguez.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: María Begoña Yenes Andrés.
– Ordezkoa: José Ignacio Pedrosa Rodero.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Francisco Javier Andechaga Vivanco.
– Ordezkoa: José Ángel Martin Martin.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: María Pilar Bonachia Caballero.
– Ordezkoa: Serafín Vigiola Larrinaga.
Idazkaria:
– Titularra: Antonio Miguel Rodríguez Álvarez.
– Ordezkoa: Julio Sáenz Ruiz de Velasco.