EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2018079

295/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Dermatologia, Mediko-Kirurgia eta Benereologiako Mediku kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Xedapenaren zenbakia: 201800295
Xedapenaren data: 2018-03-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201802256
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/03/05ean argitaratutako 2018/02/14ko 201800171 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 171/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Dermatologia, Mediko-Kirurgia eta Benereologiako Mediku kategoriako oinarri espezifikoak.
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen I. eranskinean jasotako kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
FAK. ESP. DERMATOLOGIA, MEDIKO-KIRURGIA ETA BENEREOLOGIAKO MEDIKUA
Presidentea:
– Titularra: José Manuel Sanzo Ollacarizketa.
– Ordezkoa: María Eugenia Alkiza Eizagirre.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: María Pilar Manrique Martínez.
– Ordezkoa: Ana Sánchez Díez.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Jesús Gardeazabal García.
– Ordezkoa: Patricia Eguino Gorrochategui.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Ricardo González Pérez.
– Ordezkoa: María Begoña Aseginolatza Zabaleta.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Rosa María Izu Belloso.
– Ordezkoa: Juan Antonio Ratón Nieto.
Bosgarren epaimahaikidea:
– Titularra: José Zubizarreta Salvador.
– Ordezkoa: Ana Arechalde Pérez.
Seigarren epaimahaikidea:
– Titularra: María Yolanda Olaizola Nogales.
– Ordezkoa: José Luis Díaz Ramón.
Idazkaria:
– Titularra: Maiteder Mielgo Rubio.
– Ordezkoa: José Ignacio Pedrosa Rodero.