EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2018078

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren kontratu bat formalizatzeari buruzkoa, espediente honen ingurukoa: «Eibarko ospitale berriaren obra osagarriak (3. solairuan bi unitate soziosanitario birgaitzea)».

Xedapenaren data: 2018-04-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201802195
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45 - 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia - Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Espediente-zenbakia: G/000/11/0/2037/O001/0000/122017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: obra.
b) Xedearen deskribapena: Eibarko ospitale berriaren obra osagarriak (3. solairuan bi unitate soziosanitario birgaitzea).
c) Loteak eta kopurua: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: publizitaterik gabe hitzartutakoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 2.130.623,48 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 2.550.000,00 euro (BEZik gabe).
5.– Esleipena.
a) Data: 2018ko otsailaren 20a.
b) Kontratugilearen profilean noiz argitaratua: 2018ko martxoaren 20a.
c) Kontratista: UTE Hospital Eibar.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 2.130.623,48 euro (BEZik gabe).
6.– Kontratuaren formalizazioa: 2018ko otsailaren 26a.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.
Kontratazio Mahaiko ordezko presidentea,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.