EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2018078

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeari eskuordetzen baitzaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren mendeko administrazio-zentroak goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz, gas naturalez eta telekomunikazio-zerbitzu batzuez (telefonia finkoa, komunikazio mugikorrak eta SMS masiboen zerbitzua eta Internet) hornitzeko kontratazioa.

Xedapenaren data: 2018-04-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201802189
Maila: Ebazpena
Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzari dagokio kudeaketa bateratuaren arloan eta kudeaketa bateratuko deklaratutako higiezinen arloan kontratazioa egitea, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren kontratazio-araubidea onartzen duen uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 15. eta 17. artikuluetan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuko 19.d) artikuluan.
Bestalde, 116/2016 Dekretuak 20. artikuluan ezartzen duenez, kontratazio zentralizatukotzat deklaratu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren erakundeek orokorrean eta ezaugarri nagusi bertsuekin kontratatzen dituzten hornidura, obra eta zerbitzuak.
Badira urte batzuk modu zentralizatuan kontratatzen dela goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoaren hornidura eta gas naturalaren hornidura kudeaketa bateratuko eraikinetan, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzaren eskumeneko sare korporatiboaren telekomunikazio-zerbitzuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko gainerako sailei eta haren erakunde autonomo eta sozietate publikoei atxikitako eraikinetan eta, sektore publikokoak izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren parte ez diren beste zenbait erakunderi atxikitakoetan. Hartara, zerbitzuak hobeto kudeatzeaz gainera, gastu publikoa arrazionalizatu egiten da.
Egun, kontuan hartuta aurrerago dekretu bat onartuko dela energia elektrikoaren eta gasaren horniduren kontratazioa modu zentralizatuan erostea eta telekomunikazioen arloko bateratze-prozesua xedatuko dituena, kontratazioa modu zentralizatuan egiteko bide egokiena 40/2015 Legearen 9. artikuluan eskumenak eskuordetzan emateko ezarritakoa da (urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoko Araubide Juridikoarena). Honela dio artikulu horrek:
«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan,...».
Hori dela eta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 10.2.d artikuluak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiko titularrari ematen dizkion eskumenak baliatuz (eskumen horietako bat Sailaren kontratazio-organoa izatea da), honako hau
EBAZTEN DUT:
I.– Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearen esku uztea I. eta II. eranskinetan adierazten diren eraikinak goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz eta gas naturalez hornitzeko kontratazioaren eskumena, 2019rako. Eskuordetze hori luzatu egingo da harik eta erosketa zentralizatuko prozeduraren ondoriozko kontratua indarrean jarri arte (kontratu hori erosketa zentralizatua deklaratzeko aurrerago onartuko den dekretuaren bidez gauzatuko da).
II.– Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearen esku uztea III. eranskinean adierazten diren eraikinak telekomunikazio-zerbitzu batzuez (telefonia finkoa, komunikazio mugikorrak eta SMS masiboen zerbitzua eta Internet) hornitzeko kontratazioaren eskumena, 2019 eta 2020rako.
II.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean aurreikusitako arlo hauetara zabalduko da eskuordetzea, betiere kontratuari aplikatzekoak badira:
– Kontratua prestatzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 1. atala).
– Kontratua esleitzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 2. atala).
– Administrazioaren prerrogatibak, IV. liburuaren I. tituluaren I. kapituluan oro har aurreikusten direnak aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontrataziorako, eta IV. liburuaren, II. tituluaren IV. kapituluan berariaz aurreikusten direnak hornidura-kontratuetarako.
– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Eta, bereziki, II. liburuan, II. tituluko IV. kapituluan, hornidura-kontratuari buruz aurreikusitakoa.
III.– Eskumena ematen duen organoaren barruan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta haien ordainketa agintzeko eskumenek.
IV.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eskuordetze hau, eta argitara eman eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 6a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.
I. ERANSKINA
ENERGIA ELEKTRIKOAREN ESKUMENAREN ESKUORDETZEAK ERAIKIN HAUEK HARTUKO DITU BARNEAN
I. ERANSKINA
Gas naturalaren eskumenaren eskuordetzeak eraikin hauek hartuko ditu barnean
III. ERANSKINA
TELEKOMUNIKAZIOEN ESKUMENAREN ESKUORDETZEAK ERAIKIN HAUEK HARTUKO DITU BARNEAN