EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018077

IRAGARKIA, 2018ko apirilaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez itzulketa-ebazpenak jakinarazten baitira (Ekintzaileei bultzatzeko 2016ko deialdia).

Xedapenaren data: 2018-04-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201802176
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/15ean argitaratutako 2016/04/14ko EBAZPENA [201601570]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozeduren zenbait ebazpen eman ditu, Ekintzaileei bultzatzeko laguntzen deialdiaren 25. artikuluarekin bat etorriz (deialdi hura Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabaki baten bidez onetsi zen, eta erabaki hura 2016ko apirilaren 14ko bilkuran hartu zuten -2016ko apirilaren 15eko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Jakinaraz biezazkie ebazpen hauek interesdunei, eta jakitera eman ebazpenek amaiera ematen diotela administrazio-bideari eta beren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Xede horrekin, jakitera ematen da eskuragarri dagoela ebazpen horien testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakitun egon daitezen, eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 10a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.