EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2018076

IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira atzera egitea onartzeko ebazpenak (Ekintzaileei laguntzeko deialdia 2017).

Xedapenaren data: 2018-03-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201802145
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/28an argitaratutako 2017/07/27ko EBAZPENA [201703825]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpenak eman ditu atzera egitea onartzeko, ekintzaileei laguntzeko deialdiaren 25. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2017-07-28ko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, haien aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Xede horretarako, jakinarazten da atzera egitea onartzeko ebazpenen testu osoa interesdunen eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 21a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.