EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2018076

AGINDUA, 2018ko apirilaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2018-2019 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Hautaketa Batzordearen osaketa izendatzen duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-04-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201802134
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/03/21ean argitaratutako 2018/03/13ko AGINDUA [201801530]

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko martxoaren 13ko Aginduaren bidez, diru-laguntza bat deitu zen Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduaren 7. artikuluan hau xedatzen du:
1.– Behin aurkezteko epea, eta, hala badagokio, eskabideak zuzentzeko epea amaituta, Hautaketa Batzordeak eskabideak ebaluatuko ditu, eta laguntzaren esleipendunak aukeratuko. Batzordea honela osatuko da:
a) Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea, edo hark izendatutako ordezkoa. Batzordeburua izango da.
b) Oxford Unibertsitateko Europar Ikasketen Institutuko zuzendaria, edo hark izendatutako ordezkoa. Kalitate-botoa izango du.
c) Bi aditu akademiko gehienez, bata Oxfordeko Unibertsitatekoa eta bestea EAEkoa. Aditu horiek esperientzia handia izango dute akordio honetako diziplina garrantzitsuetan, eta St Antony´s College-ko Europar Ikasketen Institutuko zuzendariak eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak aukeratuko dituzte, hurrenez hurren.
Horren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Irakasle hauek izendatzea, 2018-2019 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileei diru-laguntza bat emateko Hautaketa Batzordeko kide:
– Adolfo Morais Ezquerro.
– Hartmut Mayer.
– Jan Zielonka.
– Elena Iñarra.
2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da agindu hau indarrean.
3. artikulua.– Aukerako birjartze-helegitea jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-helegitea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.