EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2018075

371/2018 EBAZPENA, 2018ko martxoaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2017ko uztailaren 4ko 407/2017 Epaiaren betearazpena, administrari laguntzaileen lanpostu bati dagokiona (2011ko LEP).

Xedapenaren zenbakia: 201800371
Xedapenaren data: 2018-03-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201802096
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/07/27an argitaratutako 2011/07/15eko 201101282 EBAZPENA
  • Ikus 2016/07/08an argitaratutako 2016/06/03ko IRAGARPENA [201603069]

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2017ko uztailaren 4ko 407/2017 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, honako hauetan oinarrituta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko uztailaren 4an emandako epaiaren ondorioz, aldaketak egin behar dira 2011ko lan-eskaintza publikoan, Administrari laguntzaileen hautaketa-prozesuan.
Bigarrena.– Administrari laguntzaileen hautaketa-prozesuan aurretiaz egindako jarduerak ikusita, María Belén Pinedo Brochado andrearen egoerari dagokionez, epaia betearazteko izapideekin jarraitu behar da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ematen zaizkion eskumenen arabera.
Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegiek eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko uztailaren 4an emandako epaiaren ondorioz, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarri orokorrekin bat etorriz egin beharreko izapideak eginda, María Belén Pinedo Brochado andreari 138,9667 puntuko puntuazio orokorra onartzen zaio eta horrek destinoa hautatzeko aukera ematen dio.
Era berean, bidezkoa da María Belén Pinedo Brochado andreari destinoa esleitzea Barrualde-Galdakao ESIan (Igorreko OZ-lanaldi zatitua), txanda aske bidez, administrari laguntzaileen kategorian.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluari jarraikiz, administrazio-egintzak kontserbatzeko printzipioaren araberakoak izango dira sarbide-prozedura izapidetzean egindako gainerako administrazio-egintzak, hemen aldatutakoez bestelakoak, egin diren baldintza zehatzetan.
Azaldutako guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko uztailaren 4an María Belén Pinedo Brochado andrearen inguruan emandako epaia bete dadin agintzea, 2011. urteko lan-eskaintza publikoari dagokionez.
Bigarrena.– Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:
1.– María Belén Pinedo Brochado andreari 138,9667 puntuko puntuazio orokorra onartzea hautaketa-prozesuan (Administrari laguntzaileen kategorian).
2.– María Belén Pinedo Brochado andreari destinoa esleitzea Barrualde-Galdakao ESIan (Igorreko OZ-lanaldi zatitua), txanda aske bidez, Administrari laguntzaileen kategorian, aintzat hartuta Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2011ko uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bitartez onartutako deialdiko oinarri orokorrak.
3.– María Belén Pinedo Brochado andreari Administrari laguntzaileen kategorian estatutupeko langile finko egiteko izendapena igortzea, bertan adierazita hilabeteko epea izango duela esleitutako destinoaz jabetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan.
Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintzek eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.
Bosgarrena.– Epaitegi horri dagokio epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea, hala ezarrita baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.