EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2018075

AGINDUA, 2018ko martxoaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez esleitzen baitira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez deialdian jasotako lanpostuak. 2017ko maiatzaren 22ko agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C berariazko osagarri duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorraren deialdia eta oinarriak onartu ziren.

Xedapenaren data: 2018-03-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201802093
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/02an argitaratutako 2017/05/22ko AGINDUA [201702723]

2017ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez (ekainaren 2ko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C berariazko osagarri duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorraren deialdia eta oinarriak onartu ziren.
Balorazio Batzordearen 2018ko martxoaren 5eko Erabakiaren bidez behin betiko esleipen-proposamena onartu zen, eta erabaki zen 2017ko maiatzaren 22ko Agindu horren bidez deialdian jasotako lanpostuen behin betiko esleipen-proposamena Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari bidaltzea, onar zezan, eta, ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Aurreko guztia dela bide, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.j) artikuluan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3. artikuluan esleitzen zaidan eskumena erabilita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez deialdian jasotako lanpostuen esleipena, eta esleipen hori honen eranskinean jasotzea, publiko egiteko.
Bigarrena.– Kargutik kentzea eta destino berriez jabetzea 2018ko apirilaren 23an egingo da.
Hirugarrena.– Ezarritako datan norbait ez bada destino berriaz jabetzen, ulertuko da, karrerako funtzionarioa den aldetik, interes partikularraren zioz borondatezko eszedentzia eskatzen duela, eta egoera horretan dagoela deklaratuko du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko Zuzendaritzak.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 22a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.