EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017069

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 14ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko 2017ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da.

Xedapenaren data: 2017-12-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201801891
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/30rean argitaratutako 2016/12/14ko AGINDUA [201605621]

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 14ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egin zen 2017ko ekitaldirako.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.
Hori dela eta, ebazpenak esleipendunei jakinarazi zaizkie, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean xedatutakoarekin bat etorrita (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 14ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honi erantsi zaio). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko 2017ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 26a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.