EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018068

IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Martutene TAE izeneko 132/30 kV-ko Transformazio Azpiestazioa aldatzeko proiektua, Donostiako udal mugartean.

Xedapenaren data: 2018-03-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201801878
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, dekretu horren ondorioetarako eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeko 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) eta maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuaren bidez (2014-06-09ko BOE) onartutako goi-tentsioko instalazioen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegian eta jarraibide tekniko osagarrietan (ITC-RAT 01etik 23ra arte) xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean erakutsiko da aipatutako instalazioa. Izan ere, instalazio horri dagokionez eskatu dute administrazio-baimena eta burutzapen-proiektua onartzea.
Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU; egoitza: San Adrian hiribidea 48. zk. - 48003 Bilbao (Bizkaia).
Erreferentzia: 20-24069/AT-E-2018-3.
Azpiestazioaren ezaugarriak: Espedientean dagoen Mª Eugenia Dorronsoro Paulis industria-ingeniariak 2017ko azaroan sinaturiko proiektuan jasotakoak.
Azpiestazioa non dagoen: Donostiako udal mugartean.
Helburua: Martutene TAE izeneko 132/30 kV-ko Transformazio Azpiestazioa aldatzea.
Aurrekontua: 1.412.281,16 euro.
Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau. Espedientea aztergai egongo da Donostiako Easo kaleko 10.ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, edo Donostiako udaletxean. Bulego horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotako alegazioak, bi aletan, 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Donostia, 2018ko martxoaren 20a.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.