EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018068

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinarekin argitara ematen baitira 2017ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrendak, EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako markoaren barruan («Elkarteak» Programa).

Xedapenaren data: 2018-03-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201801861
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/10/04an argitaratutako 2017/09/27ko AGINDUA [201704758]

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuak («Elkarteak» Programa) honako helburu hau du: EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko erregimena arautzea.
Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuko («Elkarteak» Programa) 9. artikuluko 4. paragrafoan honako hau aurreikusten da: aurreikusitako laguntzen gaineko ebazpena banan-banan jakinaraztea eragotzi gabe, dagokion arloko zuzendariaren ebazpen bidez EHAAn argitaratuko dira dekretu honen babesean emandako diru-laguntzak eta onuradunak.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 27ko Aginduaren bitartez iragarri zen EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak 2017an emateko deialdia, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunaren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan honako hau ezartzen da: diru-laguntzen onuradunak argitara emateko obligazioa.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUGU:
Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 27ko Aginduan oinarriturik, 2017ko ekitaldian zehar emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea, jende oro jakinaren gainean izan dadin. 2017ko irailaren 27ko agindu horren bitartez iragarri zen 2017an EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko deialdia, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan. Aipatutako zerrenda ebazpen honetako eranskinean jasotzen da.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 20a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZKUE MUGICA.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.
ERANSKINA
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko sailburuaren 2017ko irailaren 27ko Aginduaren («Elkarteak» Programa) bitartez egindako deialdiaren barruan, 2017ko ekitaldian emandako diruzko laguntzak.
Elkarte eta federazio profesionalak eta enpresarialak.
Nekazaritzaren sektorea.
Arrantzaren sektorea.
Elikaduraren sektorea.