EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2018067

45/2018 DEKRETUA, martxoaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2018. urteko aurrekontuko 9119 «Euskal Sektore Publikoarekiko beste finantza harreman batzuk» Programan diru-sarrerak lortu direla eta, 4312 «Etxebizitza» Programan 518.455,94 euroko kredituak gaitzen dituena.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201800045
Xedapenaren data: 2018-03-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201801832
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/07/16an argitaratutako 2013/06/10reko AGINDUA [201303240]

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko ekainaren 10eko Aginduaren bidez, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Egikaritze Unitatea, I. Fasea» izeneko proiektuaren obrek eragindako ondasun eta eskubideen desjabetze-espedienteari hasiera ematea erabaki zen.
Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetan babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Bilboko Udalak 2013ko uztailaren 23an izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, Bilboko Udalak proiektu horren gaineko desjabetze-jarduketaren kostu osoa finantzatzeko konpromisoa hartu du.
2018ko gastu-aurreikuspena 518.455,94 eurokoa da, eragindako finken titularrek adostutako balio justua ezartzeko akten arabera betiere.
Aipatu lankidetza-hitzarmenean ezarritakoaren arabera, Bilboko Udalak 518.455,94 euro sartu ditu 2018ko otsailean Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian.
Hirugarren desjabetuei dagozkien zenbatekoak ordaintzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 2018ko ekitaldiko aurrekontuan Bilboko Udaletik lortutako diru-sarreraren kreditu baliokidea –518.455,94 euro– gaitzea eskatu du.
Horregatik, gaitu egingo dira kreditu horiek, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz (1/1994 Legegintza Dekretua, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean diren legezko xedapenen testu bategina onartu zuena).
Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko martxoaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartzea kreditu batzuk gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2018ko ekitaldiko Aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:
Diru-sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:
Bilboko Iturrigorriko eta Gardeazabalgo hirugarren desjabetuei 2018an ordaindu beharreko balio justua finantzatzeko erabiliko dira funtsok.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko martxoaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.