EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2018066

AGINDUA, 2018ko martxoaren 16koa, Osasuneko sailburuarena, hazteko hormona eta harekin lotutako osagaiak erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera berritzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-03-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201801793
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/06/10rean argitaratutako 2014/05/13ko AGINDUA [201402527]

Osasuneko sailburuaren 1997ko martxoaren 10eko Aginduak sortu zuen hazteko hormona eta harekin lotutako osagaiak erabiltzeko Aholku Batzordea. Agindu horren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, Aholku Batzordeko kideak lau urterako izendatuko dira, eta bi urtetik behin kideen erdiak berrituko dira, lehendakaria izan ezik. Kide horiek berriro hautatu ahal izango dira.
2014ko maiatzaren 13ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak azken aldiz berritu zuen Batzordea. Bestalde, agindu arautzailearen 4. artikuluan zehazten denez, lehendakariak eta bost bokalek osatuko dute Batzordea, eta bokal horietako batek idazkari jardungo du. Artikulu horretan bertan ezartzen denez, Osasuneko sailburuari dagokio kideak izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez.
Hori dela eta, aipatutako arauak betez, Aholku Batzorde horren osaera partez berritu behar da une honetan:
Adierazitako guztiarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hazteko hormona eta harekin lotutako osagaiak erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera berritzea.
Bigarrena.– Pertsona hauek izendatzea hazteko hormona eta harekin lotutako osagaiak erabiltzeko Aholku Batzordeko kide:
Lehendakaria:
– Carlos Sola Sarabia jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendariordea.
Bokalak:
– M. Concepción Fernández Ramos andrea, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia Pediatrikoa Zerbitzuko kidea; idazkari jardungo du.
– Aitor Icobalceta Narvaiza jauna, Galdakao Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzuko kidea.
– Amaia Vela Desojo andrea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia Pediatrikoa Zerbitzuko kidea.
– M. Ángeles Vicente Vicente andrea, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzuko kidea.
– Paloma Acevedo Heranz andrea, Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzaren ordezkaritzan.
Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 16a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.