EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2018066

47/2018 DEKRETUA, martxoaren 27koa, Langileak Kudeatzeko zuzendaria izendatzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201800047
Xedapenaren data: 2018-03-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201801786
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2018ko martxoaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Jon Karlos Aguirre Huerga jauna Langileak Kudeatzeko zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko martxoaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.