EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017065

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu eta berrikusi egiten baita Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako fabrikari Arrigorriagako udal-mugartean (Bizkaia) porlana fabrikatzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

Xedapenaren data: 2017-04-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201801770
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2009/08/14an argitaratutako 2008/04/25eko EBAZPENA [200904602]
  • Ikus 2017/01/10rean argitaratutako 2017/01/09ko EBAZPENA [201700091]

2008ko apirilaren 25eko Ebazpenak, Ingurumen sailburuordearenak, Arrigorriagako udal-mugartean (Bizkaia) porlana ekoizteko ingurumen-baimen integratua ematen dio Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiari.
2009ko azaroaren 23ko Aginduak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarenak, ebatzi egiten du Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenari ipinitako gora jotzeko errekurtsoa.
2010eko otsailaren 1eko Ebazpenak, Ingurumen sailburuordearenak, aldatu egiten du Arrigorriagako udal-mugartean (Bizkaia) porlana ekoizteko jarduerarako Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiari emandako ingurumen-baimen integratua.
2010eko azaroaren 2ko Ebazpenak, Ingurumeneko sailburuordearenak, aldatu eta efektibo egiten du Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiari emandako ingurumen-baimen integratua, Arrigorriagako udal-mugartean (Bizkaia) porlana fabrikatzeko.
2011ko martxoaren 11ko eta urtarrilaren 16ko, 2012ko uztailaren 27ko, 2013ko otsailaren 18ko eta 2015eko urtarrilaren 16ko Ebazpenek aldatu egiten dute 16-I-01-000000000018 ingurumen-baimen integratua, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiari emandakoa, Arrigorriagako udal-mugartean (Bizkaia) porlana fabrikatzeko.
2013ko apirilaren 9an Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira porlanaren, karearen eta magnesio-oxidoaren ekoizpeneko eskuragarri dauden teknologia onenei buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen isurketa industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2013/163/EB Erabakia).
2013ko urriaren 19an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurketen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezartzen da ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura, baldin eta teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitarazten badira.
2015eko apirilaren 8an, Uraren Euskal Agentziak, URAk, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren eskabide bat helarazi zuen, 2015eko urtarrilaren 16ko Ebazpenaren bidez egindako aldaketa atzera eramateko, eta, hala, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak emandako ebazpena baliogabetzeko.
2016ko abenduaren 22an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igor zezala eskatu zion Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiari: ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenak aplikatuz gero instalazioaren funtzionamendua nolakoa litzatekeen dioen konparaketa, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostenari buruzko aurreikuspena.
2016ko abenduaren 31n abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua argitaratu zuten Estatuko Aldizkari Ofizialean (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena).
2017ko urtarrilaren 2an, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiaren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea erabaki zen, hilabeteko epean egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2017ko urtarrilaren 10ean.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Arrigorriagako (Bizkaia) Udalari, Bilbo-Bizkaiko Ur Partzuergoari eta Osasun Sailari, 2017ko otsailaren 15ean.
Ondorioz, 2017ko martxoaren 9an, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak 16-I-01-000000000018 ingurumen-baimen integratua aldatzeko eskatu zuen, honako xede hauekin:
– Hondakin jakin batzuen izendapena eta kodifikazioa aldatzea, egungo araudian duten izenetara eguneratzeko.
– Balioespen materialerako baimendutako hondakinen barruan biltzea porlana ehotzen baliatutakoak, hala nola errautsak, zepak eta anhidrita.
– 19 12 04 kodearekin aurreikusitako hondakinak baliatzea.
– Animalia-irinetatik kloroaren kontrola erretiratzea.
– Irinen eta araztegiko lohien sufre-edukien espezifikazioak eguneratzea.
– Isurketa-fokuen taulatik harrobiko birrintzeari dagozkionak erretiratzea, haren APCA baimenean eta 13. foku ez-sistematikoan, «klinker-karga», bilduta baitaude.
– 13. fokuari lotutako isurketa-muga erretiratzea.
– Etxeko uretara isurtzeko parametroen taula erretiratzea.
– Isurketak kontrolatzeko kanona eguneratzea.
– Isuriei buruzko txostenak nahitaez hilabeteko epean helarazteko beharra erretiratzea.
– Sortutako hondakin ez-arriskutsuen artean «jangelako materia organikoa» biltzea.
– Baimendutako hondakin ez-arriskutsuen taularen kudeaketa-bidea erretiratzea, jardueraren barruan sortzeko.
– E.1 atalean ezarritako ECA kontrol-taula erretiratzea.
– Immisio-mugen balioak gainditzeari buruzko txostena nahitaez aurkeztu beharra erretiratzea.
– Zarata-mapari dagokionez, zarataren kontrola bost urtetik behin ezartzea hiru urtetik behin ezarri ordez, lantegiaren kanpoko unean uneko neurrietan.
– Adierazleen taula erretiratzea, haren idazketa sinplifikatzeko.
– F4 atalean ezarritako komunikazioak sinplifikatzea, administrazioari gertakariren baten berri emateko.
2017ko martxoaren 16an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena eman zuen, eta espedientean jaso da txosten haren emaitza.
2017ko apirilaren 5ean, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 20. artikulua aplikatuz (Dekretu horrek kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen du), espediente guztia Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiaren esku ipini zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako ebazpen-proposamena barne.
Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokion jendaurreko informazioaren izapidea amaitu da, eta egiaztatu da ez dela alegaziorik aurkeztu.
Porlanaren produkzioko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen dokumentuak porlanaren ekoizpenaren sektoreko hainbat fokutarako isurketaren muga-balioak ezartzen ditu, eta ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.
Eta honako hauek kontuan hartuz: abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluak (Dekretu horrek kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen du), isurketen muga-balioei eta neurri teknikoei buruzkoak, ezartzen du ingurumen-baimen integratuan isurketaren gehieneko balioak zehazteko kontuan hartu beharko dela, besteak beste, «eskuragarri daude teknika onenei buruzko ondorioen inguruan emandako informazioa, 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, teknika edo teknologia zehatz bat erabiltzeko betebeharrik ezarri gabe».
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluak (Dekretu horrek kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen du) eskuragarri dauden teknologia onenekin lotutako isurketa mailak definitzen ditu instalazioaren ohiko funtzionamendu-baldintzen eta martxan dagoen denboraren arabera (ordutan), denbora-tarte horretan errekuntza-instalazio osoa edo haren zati bat funtzionamenduan badago eta atmosferara isurketak egiten baditu, martxan jartzeko eta gelditzeko epeak kontuan izan gabe.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 6. artikuluak honako hau ezartzen du, hirugarren zenbakian: «Ingurumen-baimen integratuan atmosfera kutsa dezaketen zenbait prozesu edo jarduera barne hartzen badira, foku birtualtzat jo ahal izango da, foku atmosferiko guztien batukari haztatua, aukera emango duena isurketa orokorren muga-balioak ezartzeko sortutako kutsatzaile bakoitzerako, betiere isurtzeko banakako muga-balioak erabiltzearen baliokide den ingurumen-babeseko maila bermatzen bada».
Halaber, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako testuaren 7.4 artikuluak honako hau dio: «Organo eskudunak ezarritako isurtzeko muga-balioek bermatuko dute, funtzionamendu baldintza arruntetan, isurketek ez dituztela gaindituko TEOei buruzko ondorioetan ezarritako eskuragarri dauden teknika onenei loturiko balioak, honako aukeretako bat aplikatuta:
a) Eskuragarri dauden teknika onenei loturiko isurketa-mailak gaindituko ez dituzten isurtzeko muga-balioak ezartzea. Isurtzeko muga-balio horiek denbora-tarte berentzat edo laburragoentzat ezarriko dira, eskuragarri dauden teknika onenei loturiko isurketa-balioen erreferentzia baldintza beretan.
b) a) idatzi-zatian adierazitakoen desberdinak izango diren isurtzeko muga-balioak ezartzea, balioei, denbora-tarteei eta erreferentzia-baldintzei dagokienez».
Kontuan izanik, bestalde, 815/2013 Errege Dekretuaren 2. eranskineko 2.1 atalak hondakinak erretzen diren porlan-labeetarako xedapen bereziak jasotzen dituela, eta ezartzen duela eskumena duen organoak exentzioak ezarri ahal izango dituela COT eta SO
Ondorioz, beharrezkotzat jotzen da gelditzeko eta abiarazteko denboren aldiak mugatzea, funtzionamendu arrunteko baldintza antzekoetan funtzionatzen duenean, eta denbora-tarte horiek mugak betetzeko ebaluazioan balioesteko denbora-kontaketara bidaltzea, kontrol jarraituko parametroetarako.
Hori dela eta, Organo honen arabera, posible da foku kutsatzaile bakoitzean isuriak optimizatzea, isuriak minimizatu egingo bailirateke hala, foku bakarraren kontzeptuan guztia erregistratuta hartu ordez; hortaz, foku bakoitzerako isurketa-mugak ezarri ahalko dira, eta ez da araudiak gaitutako aukera aurreikusiko.
Kontuan izanda bere garaian egiaztatuta geratu zela SO
Kontuan izanda, era berean, SO
Aurretik azaldutako argudioak kontuan izanda, ez dagokio egindako proposamena onartzea, hau da, neurketa jarraituen parametro jakin batzuetarako hileko batezbestekoak ezartzea muga gisa, eta bai, ordea, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako testuaren 7.4 artikuluarekin bat, eskuragarri dauden teknika onenei loturiko isurketa-mailak gaindituko ez dituzten isurtzeko muga-balioak finkatzea; hala, Organo honek ezarritako baldintzaren urteko ebaluazioa ezarriko da kutsatzaile bakoitzaren ezaugarrien, berehalakotasunarekin lotuta duen erasanaren, harrobiaren plangintzaren eta immisio atmosferikoko erregistroetan aipatutako ingurunearen baldintzen arabera.
Aldizkako kontrola ezarri ala ez, komeni da 13. fokuari partikulen isuri-balio bat esleitzea; hori dela eta, egindako eskabidea ezin da onartu.
Kontuan izanda kentzeko eskatzen den E.1 lerrokadako paragrafoak baldintza bati egiten diola erreferentzia, eta, nahiz eta beteta dagoen, jarduerarekin lotutako baldintzen zati dela eta era berean inguruabar jakin batzuetan aplikagarri izan daitekeela berriro ere, ezin da onartu hura erretiratzeko eskaera.
Kontuan izanda araudiarekin bat baimenean aplikagarri diren isurketa-mugak bildu beharra dagoela, baita fokuak –harekin lotuta aldizkako kontrol bat ezarri ala ez– eta adierazleak ere, ezin dira onartu egindako eskaerak.
Kontuan izanda jarduera mota eta eskura dugun informazioa ez dela nahikoa kontrolen aldizkakotasuna aldatzeko, ezin dira onartu egindako eskaerak.
2017ko martxoaren 9an egindako gainerako eskaerak baliozkotzat jota, baimenaren bigarren zenbakia aldatu liteke.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (abenduaren 16ko 1/2016 legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) ingurumen-baimen integrala aldatzeari buruz xedatzen dena, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, lurzoruaren babesari buruzko atala eta saneamendu-sareko isurketei buruzkoa eguneratzeko.
Kontuan izanda Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak egindako eskaerak egindako errorea zuzentzeko beharra egiaztatu duela, isuriaren kanona berritu ezagatik, D.3.3.5 puntua eguneratu beharra dago.
Ingurumen-baimen integratuaren izapidetze-aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu da, eta egokia da ingurumen-baimen integratuaren bigarren atala aldatzea, aipatutako ondorioetara egokitzeko xedez.
Sociedad Financiera y Minera, SA sozietarearen Arrigorriagako lantegiaren jardueraren ondorioz garrantzizko substantzia arriskutsuen emisioa gertatzen da; beraz, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzea eragin daitekeela kontuan hartuta, sei hileko epean, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko txosten bat egiteko eskatzea dagokio, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, hain zuzen ere honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua; eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua.
Honako araudi hau ikusi da: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua; Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; 24/2016 Dekretua, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta aplikazio orokorreko gainerako arauak.
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.– Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiari emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea eta berrikustea, eta baimenaren baldintzak Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko exekuzio-erabakira egokitzea, zeinaren bidez ezartzen baitira porlanaren, karearen eta magnesio-oxidoaren ekoizpeneko eskuragarri dauden teknologia onenei buruzko ondorioak, 2008ko apirilaren 25eko Erabakiaren bidez ezarriak (2013/163/EB Erabakia). Alde horretatik, esandako baimenaren lehendabiziko eta bigarren zenbakiak honela geratuko dira idatzita:
«Lehendabizikoa.– Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiari (helbide soziala Carretera de Almeria, Km.8 Malagako udal-mugartean duenari eta A28036408 IFK duenari) ingurumen-baimen integratua ematea, Arrigorriagako udal-mugartean porlana ekoizteko, ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzekin.
Jarduera uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa) 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 3.1. kategorian, «porlana eta/edo klinkerra labe birakarietan fabrikatzeko instalazioak –egunean 500 tona baino gehiago ekoizteko ahalmenarekin–, edo karea labe birakarietan –egunean 50 tona baino gehiago ekoizteko ahalmenarekin– edo beste mota bateko labeetan fabrikatzeko instalazioak –egunean 50 tona baino gehiago ekoizteko ahalmenarekin–».
Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiaren instalazioak Arrigorriagako (Bizkaia) udalerriko Arane auzoan daude, eta 307.215 m
Bertan porlana fabrikatzen da labe birakarian. Lehengai naturalez gain (kareharria, marga eta harea) enpresak horien ordezko bestelako materialak erabiltzen ditu.
Instalaziootan, halaber, hondakin ez-arriskutsuen balorizazioa egiten da, lehengaiaren ordezkagarri partzial gisa (R5 kudeaketa-eragiketa) eta ordezko erregai gisa (R1 kudeaketa-eragiketa). Gordina eta klinkerra fabrikatzeko prozesuan hainbat hondakin balorizatzen dira, hala nola prozesu termikoetatik eratorritako errautsak, altzairugintzako zepak, xaflatze-prozesuetako herdoil-azalak, galdatze-industriatik eratorritako hondarrak eta abar. Era berean, ordezko erregai gisa balorizatzen dira animalia-jatorriko haragi-irinak, zuraren eta zerrautsaren hondakinak, biomasa begetala, hondakinetatik eratorritako erregaiz osatutako erregai-hondakinak, kakao-azalak, hondakin plastikoak eta EDAReko lohi lehortuak.
Fabrikan porlana fabrikatzeko behar den energia 800 thermia/t klinker eta 70.000.000 Kwh/urte energia elektrikokoa da gutxi gorabehera. Erregaiei dagokienez, aipatuko ditugun ordezko erregai horiez gain, kokea, koke desorbitua, harrikatza, gas naturala, gasolioa eta fuela erabiltzen dira.
Atmosferara egindako isuriak batez ere 13 isurketa-fokutatik eratorriak dira: ikatz-errotak, porlan-labea, klinker-hozkailua, porlan-errotak, berogailu-galdara, ontziratzaile zaharra, ontziratzaile berria eta klinker karga. Gainera, isurtze barreiatuak gertatzen dira lehengaiak eta erregaiak garraiatzean, maneiatzean (karga eta deskarga, ontziratzea) eta biltegiratzean.
Fabrikak prebentziozko eta isurtze atmosferikoak murrizteko neurriez hornitu ditu bere ekipoak iturri lokalizatuetarako (mahuka-iragazkiak) eta iturri sakabanatuetarako (zoladura eta bideak garbitzea, xurgapen finkoa eta higikorra; aireberritzea eta mahuka-iragazkietan biltzea, eta manipulazio-sistema automatikoa duen biltegiratze itxia). Hautsa ingurunera iritsi ez dadin, makina guztiek presio baxuan lan egiten dute. Horregatik, aire-masa handiak mugitu eta gero garbitu egin behar dira. Guztira 39 mahuka-iragazki daude instalazioetan banatuta, eta iragazkietako hautsa prozesura birzirkulatzen da zuzenean, berreskuratze-sistema itxi baten bidez.
Edateko ura Arrigorriagako udal-saretik hornituko da fabrikara; industria-ura, berriz, batik bat makinak hozteko erabiltzen dena, Nerbioi ibaitik hartuko da. Hala, bitarteko bi depositutan biltegiratuko da, hozte-sistemetara banatu aurretik. Halaber, hozteko eragiketak egin ondoren, prozesuan sortutako ura bertara sartuko da berriz, zirkuitu itxian jarduten baita. Horrenbestez, jarduerak ez du prozesu-uretatik eratorritako isuririk sortzen. Udal-sareko zein ibaiko ur-kontsumoa urteko 158.431 m
Jardueran sortutako efluenteak fabrikan zein harrobian sortutako jariatze-uretakoa da, eta Arane errekastora isurtzen dira, eta ondoren Nerbioi ibaira. Ur sanitarioa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kolektorera isurtzen da.
Jariatze-urak husteko, lau dekantazio-putzu daude, harrobietako partikula solidoak eta erregai solido eta lehengaiak gordetzean sortutakoak ibaira isurtzea minimizatzen dutenak.
Fabrikan sortutako hondakin arriskutsuak laborategiko, osasun-zerbitzuko, zerbitzu orokorretako eta instalazioen eraispenekoak dira.
Proiektuak Teknika Erabilgarri Onentzat (TEO) jotzen diren instalazioak eta ekipamenduak ditu, erreferentziako agiri hauen arabera: Reference Document on Best Available Techniques in the Cement and Lime Manufacturing Industries (2001); eta porlana fabrikatzeko Espainiako Teknika Erabilgarri Onenen Gidaliburua (2003). Ezarritako neurrien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: etapa anitzeko zikloien aurreberogailu eta aurrekiskalgailudun labe birakaria, aurrekiskalgailuko konbustio-prozesuaren kontrolerako sistema (CO gehiegi sortzea ekiditeko) eta erregaien elikagailu automatikoak (prozesuaren hornidura egonkorra eta uniformea izatea egiten dute); NO
Era berean, beharrezko bitarteko teknikoak eta antolaketari lotutakoak dira eskura, eta betetzen dute Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira porlanaren, karearen eta magnesio-oxidoaren ekoizpeneko eskuragarri dauden teknologia onenei buruzko ondorioak (2013/163/EB Erabakia). Hala, honako ondorio hauek atera ditzakegu: MTD1, MTD2, MTD3, MTD4, MTD5, MTD6, MTD7, MTD8, MTD9, MTD10, MTD11, MTD12, MTD14, MTD15, MTD16, MTD17, MTD18, MTD19, MTD20, MTD21, MTD22, MTD23, MTD24, MTD25, MTD26, MTD27, MTD28 eta MTD29.
Bigarrena.– Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak Arrigorriagako (Bizkaia) udalerrian porlana ekoizteko jarduerarako ondorengo baldintzak eta eskakizunak jartzea:
A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da bi milioi euroko (2.000.000) zenbatekoaz, ondorengoak estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
B) Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hileko kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.
C) Instalazioaren funtzionamenduagatik eta kudeaketagatik eratorritako balizko erantzukizun zibil edo penalak kontuan hartu gabe, instalazioaren kudeaketarako pertsona arduradun bat izendatu beharko da. Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio Administrazioarekiko harremanen arduradunari buruz emandako edozein daturen aldaketa (izen-abizenak, helbidea eta titulazioa).
D) Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
D.1.– Porlana metatzeko siloa eraikitzeko baldintza orokorrak.
Aurkeztutako agirien arabera, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak porlana metatzeko 7.000 t-ko silo bat izango du, hiru barne-konpartimentutan banatuta. Hala, 4. eta 5. siloen artean kokatuko da, silo berriaren begi-inpaktua murrizteko, eta ondoko siloen antzeko garaiera izango du (40-42 m). Siloaren zimendua kokaguneko kare-formazioen gainean egingo da zuzenean. Siloaren behealdeak hiru hutsune izango ditu, kargatzeko hiru kale bertatik pasatzeko. Kaleek 3,50 m-ko zabalera erabilgarria izango dute, eta hormari lodia eman beharko zaio erdiko kaleko bi aldeetan, 0,8 m-ko zabalerako pilastra irtenen bidez. Kargatzeko kale bakoitzean zoruan landatutako baskula bat jarriko da, kargatze-eragiketan kamioak pisatzeko.
Siloaren sabaia Deck erako estalki batekin diseinatuko da metalezko habeen gainean, eta perimetro-inposta batekin errematatuko da. Siloaren estalkia forma konoenborkarako metalezko egitura batez osatuko da, goialdean eraztun batean elkartzen diren profil normalizatuekin eraikia.
Siloaren eraikuntzarekin lotutako jarduerak Sailburuordetza honetan aurkeztutako agirien arabera egingo dira.
D.2.– Hondakinak onartu, hartu, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak hondakinak balorizatuko ditu, porlana fabrikatzean, eta hondakin-mota batzuk lehengaien edo erregaien ordezkotzat erabiliko ditu zenbaitetan.
Ondorengo ataletan zehaztuko da zein hondakin onartuko den material edo energia moduan balorizatzeko, eta hondakin horien kudeaketa egokia egiteko zehaztapenak emango dira.
Hondakin onargarrien kopuruei dagokienez, berriz, buruaskitasun- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz, instalazioaren balorizazio-gaitasuna nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako hondakinak kudeatzera bideratu beharko da, eta, bereziki, esparru horretan bestelako balorizazio-aukerarik ez dutenetara. Xede horretarako, ingurumen-organoak aldi baterako mugatu ahal izango du hondakin onargarrien gehieneko kopurua.
Hondakin jakin bat onartzeko aukera egiaztatu ondoren, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak hondakin horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarriz.
Instalazioetan tratatzea aurreikusitako hondakin mota berri bakoitzerako hondakinaren ezaugarriak aztertuko ditu operadoreak, tratatzeko aukera dagoela egiaztatzeko. Instalazioetan hondakin berri bat tratatzeko baimena eskatu beharko dio Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak Ingurumen Sailburuordetzari, eta hondakin horren ezaugarriei buruz egindako azterketaren emaitzak jakinarazi beharko ditu eskaera horretan, baita hondakina onartzeko muga-parametroen proposamena edo baldintzak ere, eta, hala badagokio, partida bakoitza jaso aurretik aztertu beharrekoak. Balorizazio energetikora bideratutako hondakinen kasuan ere, balorizazio materiala ezinezkoa dela justifikatu beharko da.
Baimendutako HEZ kodea duen hondakin bat onartzerik ez badago, ezezko onarpen-agiria egin beharko da, hondakin hori kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.
Hala eta guztiz ere, salbuespen gisa, ingurumen-organoak ingurumeneko baimen bateratuan onargarri gisa jasotakoak ez diren hondakin ez-arriskutsuak aldi baterako instalazioan onartzeko baimena eman ahal izango du, egoera juridiko edo administratibo bereziengatik edo osasun- edo ingurumen-larrialdi egoeragatik, ezin direnean berrerabilpen- edo birziklatze-operazioen bidez tratatu.
Era berean, baldin eta, hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean, ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:
– Baztertzeko arrazoia.
– Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.
– Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, nahitaezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.
– Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.
Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi beharko zaio.
Bestalde, hirugarren herrialdeetatik datozen hondakinetarako, hondakinen lekualdatzeari buruzko ekainaren 14ko 1013/2006 EE Erregelamendua betetzen dela egiaztatu beharko da. Erregelamendu horrek Europako estatu kideen barruko lekualdatzeak eta Europako Batasunak hirugarren herrialdeetara egiten dituen esportazioak arautzen ditu.
Materialki balorizatzeko modu lehenetsia duten hondakinak instalazioetan onartzeko baimena uka dezake Ingurumen Organoak.
D.2.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
D.2.1.a) Hondakin onargarriak lehengaiaren ordezko partzial gisa (R5 kudeaketa-eragiketa).
Lehengaiaren ordezko partzial gisa erabiltzeko hondakin ez-arriskutsu onargarriak hauek izango dira:
Nolanahi ere, honako parametro hauek hondakin horiek onartzeko mugatzaileak izango dira, eta gutxienez zehaztapen hauek bete beharko dira:
a) Kloroa (Cl):
b) Metal astun lurrunkorrak (Cd+ Hg+ Tl): <100ppm.
Aurrekoa hala izanagatik ere, modu ezohikoan eta hondakinen balorizazioa indartzeko deuseztatzearen gainetik, instalazioan onartu ahal izango dira hondakin horiek, nahiz eta oro har ezarritako mugak zorrotz ez dituzten betetzen, baldin eta baimenean ezarritako isurpenen mugako balioak betetzen direla egiaztatzen bada, esandako hondakin horien kudeaketarekin espezifikoki lotuta.
D.2.1.b) Erregai alternatibo gisa onar daitezkeen hondakinak (R1 kudeaketa-eragiketa).
Atal honetako zerrendetan ageri diren hondakinak onartu ahal izango dira, baldin eta onartu aurretik materialki edo energetikoki bestela ustiatzeko balorizazioa bideragarria ez dela (teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren ikuspuntutik) behar bezala egiaztatu bada.
Erregaiaren ordezko partzial gisa gehitu eta hondakinak balorizatzeko jarduerarako hondakin onargarriek inola ere ezingo dute honelakorik eduki:
Hondakin arriskutsuak.
Hondakin sanitarioak, infekziosoak edo zitostatikoak.
Hondakin leherkorrak.
Hondakin erradioaktiboak.
Erreakzionatu eta nahasketa edo lurrun toxikoak sor ditzaketen hondakinak.
Era berean, instalaziotik bertatik eskuratutako hondakin hauek ere balorizatu ahal izango dira:
Oro har, ondorengo parametroak hondakin horiek erregai alternatibo gisa onartzeko mugatzaileak izango dira, eta gutxienez zehaztapen hauek bete beharko dira.
Halogenoak guztira:
Fluorra: % <0,2.
Sufrea:
PKB eta PKT: <50ppm.
Metal astunak:
– Hg: <10ppm.
– Cd+Hg+Tl: <100ppm.
– Sb+As+Pb+Cr+Co+Cu+Mn+Ni+V:
– Sugar-puntua: >55 ºC.
Erregai alternatiboak biltegiratzeko, homogeneizatzeko eta elikatzeko erregailu nagusia eta/edo zikloien dorrea baliatu ahal izango dira.
Aurrekoa hala izanagatik ere, modu ezohikoan eta hondakinen balorizazioa indartzeko deuseztatzearen gainetik, instalazioan onartu ahal izango dira hondakin horiek, nahiz eta oro har ezarritako mugak zorrotz ez dituzten betetzen, baldin eta baimenean ezarritako isurpenen mugako balioak betetzen direla egiaztatzen bada, esandako hondakin horien kudeaketarekin espezifikoki lotuta. Balorizaziorako, organo honen berariazko baimena eduki beharko da.
Arrigorriagako instalazioetan, animalia-jatorriko haragi-irinen (HEZ 02 02 99) balorizazio energetikoko prozesuan behean adierazitakoak soilik onartuko dira.
– Arriskuko material espezifikoko animalia-jatorriko irinak, entzefalopatia espongiforme kutsakorrekin erlazionaturiko arriskuko material espezifikoak deuseztatzea arautzen duen Errege Dekretuaren (azaroaren 24ko 1911/2000) I. eranskinean ezarritakoari jarraikiz eraldatuak.
– Hondakinen irinak eta animalien hilotzak, baldin eta arriskutsutzat jotzen ez badira 1911/2000 Errege Dekretuaren arabera (azaroaren 8ko 1528/2008 Errege Dekretuak aldatu zuen hura, zeinaren bidez ezartzen baitira giza kontsumora bideratuta ez dauden azpiproduktu animaliei eta produktu deribatuei aplikagarri zaizkien arauak).
Balorizazio onartua duten irinak ez dira inola ere hondakin arriskutsutzat joko, eta irin horiek sortzeko animalien erraiak eta hilotzak eraldatzeko instalazioek organo eskudunaren nahitaezko baimena izan beharko dute, horiek aipatutako berariazko araudian ezarritako eskakizunen arabera eraldatu direla egiaztatzearren.
D.2.1.c) Gehigarri gisa onar litezkeen hondakin ez-arriskutsuak (R5 kudeaketa-eragiketa).
Porlana ehotzean gehigarri gisa erabiltzeko hondakin ez-arriskutsu onargarriak hauek izango dira, tankerako ezaugarriak dituzten lehengaiak bildu ala ez:
D.2.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.
a) Fabrikara balorizatzera iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko.
Ingurumen Sailburuordetzak onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da kontrol hori. Agiri horretan onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira, eta, egokia denean, partida bakoitzean analizatu behar diren parametroak ere bai. Egiaztatze hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
b) Hartu beharreko haragi-irinei dagokienez, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak neurri hauek hartu beharko ditu gainera:
– Haragi-irinen partida bakoitzak, azaroaren 24ko 1911/2000 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraiki, hondakina sortu duen eraldatze-industriako arduradunak sinatutako agiria izan beharko du, eta bertan partida identifikatzeko datuak (jatorria, pisua eta irteera-data), porlan-instalaziorainoko garraiobideari (garraio-enpresa eta ibilgailuaren matrikula) eta norakoa.
– Irinak garraiatzeko kamioiak hondakin horiek garraiatzeko bakarrik ez badira, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak, hori onartzeko, irinak kargatu aurretik kamioia garbitu dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea eskatuko du, kutsadura gurutzaturik ez dagoela bermatzeko.
– Hilero, irinen karakterizazioaren analisia egingo du kanpoko laborategi egiaztatuak, onartzeko baldintzak bete direla egiaztatzeko.
D.2.3.– Balorizatu beharreko hondakinak biltegiratzea.
Hondakinak sustatzaileak igorritako proiektuan deskribatutako baldintzetan gordeko dira, bertako babes- eta zuzenketa-neurriak aplikatuta, ingurumeneko eragin negatiboak saihestu edo minimizatzeko helburuarekin, bereziki lurzorua, airea, azaleko ura eta lurpekoa kutsatzea, eta baita usainak eta zaratak, eta giza osasunerako zuzeneko arriskuak ere.
Hondakinak gordailuetan gordetzeko gehienezko edukiera horien edukieraren araberakoa izango da, proiektuan deskribatzen den bezala.
Balorizatu beharreko hondakinak gordetzeko gehienezko denbora bi urtekoa izango da.
Hondakinak, labea elikatu aurretik, estankotasun-baldintza egokietan gordeko dira, horiek euri-urarekin ukipenean egotea saihestuz.
Granulometria xeheeneko hondakinak silo estankoetan gordeko dira eta sistema pneumatikoetan garraiatuko dira, hautsa eta partikula xeheak sortzea saihesteko. Siloek xurgatze-iragazkia izango dute, zamalanetan gerta litezkeen hauts-isurtzeak atzitu eta araztearren.
D.2.4.– Hondakin balorizatuen datuen erregistroa.
Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) ezarritakoari jarraikiz, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak agiri-erregistro bat egin beharko du. Erregistro horretan, kudeatutako hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, biltzeko maiztasuna, garraiobidea eta balorizatzeko metodoa jaso beharko dira, dosifikazioa barne (t/ordu). Halaber, hondakin-partida bakoitza onartu eta hartzeko data jarriko da, baita hartutako hondakin bakoitzak fabrikan duen kokalekua eta gordetzeko denbora eta datak ere.
Ebazpen honetako D.2.2. atalean aipatutako karakterizazio-analisien emaitzak atal honetan araututako erregistroan jasoko dira, eta baita Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.
Erregistratu egingo dira, halaber, klinker-labearen elikadura- eta funtzionamendu-baldintzak zehazten dituzten eragiketen parametroak, ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzearren.
Balorizazio-jardunarekin hasi ondoren hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko da erregistro horren indarreko urteko informazioa, hilabete bakoitzean egindako kudeaketa-lana bereizita: kantitatea, izaera, jatorria, garraioa, eta kudeatutako hondakinak balorizatzeko metodoa. Informazioa Excel formatuan bidaliko da, honako posta elektroniko honetara: ppc@ej-gv.es.
– Kudeatutako hondakinen kopurua, ezaugarriak, jatorria, garraiobidea eta balorizazio-metodoa.
– Klinker-labearen dosifikazioari eta funtzionamenduari buruzko hileko batez besteko balioak.
D.3.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
D.3.1.– Labearen funtzionamendurako baldintzak hondakinen energia-balorizaziorako.
a) Hondakinekin egindako erregaia ezingo da kontsumitu ondorengo baldintzak betetzen ez badira, horien balorizazio zuzena bermatzearren:
– Labea lehengaiarekin elikatzea abian egotea.
– Labearen egoera termikoaren kontrol-parametroek sintetizazio-guneko gasen tenperatura 2 segundotan zehar 850.º-tik gorakoa dela egiaztatu behar dute.
– Labearen errekuntzaren kontrol-parametroek atmosfera oxidatzailea dagoela egiaztatu behar dute.
– Aire konprimituaren nahikoa emari egotea, erregai-hondakin likidoen atomizazio zuzena bermatzeko.
b) Pneumatikoki manipula daitezkeen hondakin likidoak edo solidoak metxero nagusian injektatuko dira ahal dela.
c) Abian jartzerakoan, hondakinak ezingo dira dosifikatu beharrezko errekuntza-tenperaturara iritsi arte, lehen aipatutako egoerari une oro eusten zaiola ziurtatzeko.
d) Sistema automatiko bat egongo da, hondakinen dosifikazioa egoera hauetakoren batean eragotziko duena:
1.– Abian jartzean, 850 ºC-ko tenperaturara iritsi arte.
2.– 850 ºC-ko tenperaturari eusten ez zaionean.
3.– Ebazpen honetan ezarritako neurketa jarraituek isurtzeen muga-balioren bat gainditzen ari dela erakusten dutenean, arazteko gailuetako asalduak edo akatsak direla bide.
4.– Abian jartzerakoan, hondakinak ezingo dira dosifikatu beharrezko errekuntza-tenperaturara iritsi arte, lehen aipatutako egoerari une oro eusten zaiola ziurtatzeko.
e) Fabrikako kontrol-sistemak eragiketa-parametroak monitorizatu beharko ditu, ondorengoa lortzeko:
– Hondakinak injektatzeko instalazioa abian ez jartzea adierazitako baldintza guztiak betetzen ez badira.
– Hondakinak injektatzeko instalazioa automatikoki gelditzea baldintzaren bat betetzen ez bada.
D.3.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
D.3.2.1.– Baldintza orokorrak.
Porlana fabrikatzeko fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara botatzen den kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko dira, behar denean, kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor horretatik salbuetsi daitezke isuri konfinatu gabeak, baldin eta horiek biltzea ez bada teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria, edota egiaztatzen bada ingurunean kalte urria eragiten dutela.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala eraiki, ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehiena murriztu behar dira disfuntzionamendu- eta erabilezintasun-aldiak.
Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (Dekretu horrek atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen ditu).
Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.
Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako ILE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
D.3.2.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak honako foku hauek ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
Era berean, 10.000 m
Foku ez-sistematikoetakoren bat, batez beste, urtean hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasatuko balitz, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala izanik, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupen orokorra instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, isurtze-foku gisa araupetu beharko da.
Era berean, baldin eta urte jakin batean foku sistematiko baterako baldintza horietako bakar bat ere betetzen ez bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren gaineko kontrolik egitea; kontrola hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek beren horretan jarraitu ezean. Ingurumena Zaintzeko Programa egokian justifikatu beharko da inguruabar hori.
Gainera, isurtze barreiatuak gertatzen dira lehengaiak eta erregaiak garraiatzean, maneiatzean (karga eta deskarga, ontziratzea) eta biltegiratzean.
D.3.2.3.– Isurketaren muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurtzeetan, ez dira gaindituko isurtzeen muga-balio hauek:
a) 1. fokua.
Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehaztutako kutsatzaileak kontrolatu egin beharko dira, beste instalazio batzuetan husten diren kointzinerazio-instalazioetako isurietarako, aldez aurretik erreketa-gasen beroa aprobetxatzen dela.
NO
Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak eman beharreko dokumentazioak, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuak ezarritakoa betetzeko (E-PRTR erregelamenduaren eta ingurumen-baimen bateratuen isuriei buruzko informazio-hornidura arautzen duena), beste instalazio batzuetan hustutako kointzinerazio-instalazioen isurpenak ere bilduko ditu, baimen honetan estipulatu direnak, alegia.
b) 2. fokua.
– Eguneko batez besteko balioak:
(*) Muga bat ezartzen a SO
– Balorizatutako hilabete naturaleko batez besteko balioek isurketarako muga-balioa gainditzen dutenean.
– Urtean erregistratutako eguneko balioen ehuneko 80k eguneko balio-muga gainditzen ez duenean.
(**) NH
Balioak, bereziki COT eta SO
Isurtze atmosferikoen, emariaren, tenperaturaren, presioaren eta oxigenoaren neurgailu jarraikia abian egongo da.
– Gutxienez hogeita hamar minutuko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:
– Gutxienez sei orduko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:
Baldintza normalizatuetako mugak bete beharko dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 Kpa-ko presioa eta guztira oxigenoaren eta gas lehorraren % 10eko edukia.
Isurketen balio-mugak neurtzeko baldintzak eta betetze-mailaren ebaluazioa urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren arabera egingo dira (Industriako isurpenen erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena). Era berean, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (Dekretu horrek atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen ditu).
c) 3, 4, 5, 6, 7 eta 12 fokuak.
d) 8, 9 eta 13 fokuak.
Emisioen muga-balioek baldintza hauek bete behar dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.
Isurketa-balioak –a), c) eta d) letretan jasotakoak– neurtzeko baldintzak eta betetze-mailaren ebaluazioa abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera aztertuko da. Horretarako, erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.
Ebazpen honetan ezarritako muga-balioren bat gainditzen dela detektatuz gero, langileak berehala etengo du hondakinak gehitzea, eta inguruabar hori ingurumen organoari jakinaraziko dio.
D.3.2.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Guneetako hondar-gasak husteko tximiniak D.3.2.2. atalean ezarritako kota baino gehiagora helduko dira. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Isurtze barreiatuak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.
D.3.3.– Ibilgura isurtzeko baldintzak.
D.3.3.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: porlana fabrikatzea.
Jarduera-taldea: Eraikuntza materialak.
Mota-taldea-EJSN: 2-10-26.51.
Husteko modua: zuzenekoa.
Azpiunitate hidrologikoa: Nerbioi ibaia.
Unitate hidrologikoa: Ibaizabal.
D.3.3.2. Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.
a) 1. isurketa: harrobiaren aldetik eta fabrika aldetik kutsadura ekar dezaketen euri-urak.
D.3.3.3.– Isurtzeko muga-balioak.
Ibilgura egindako isuriaren kutsadura-parametro bereizgarriak jarraian aipatzen direnak baino ez dira izango, horietako bakoitzerako ezarritako gehieneko mugekin:
a) 1. isuria: harrobiaren aldetik eta fabrika aldetik kutsadura ekar dezaketen euri-urak.
B) 2. isurketa: Sanitarioak:
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketako muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzailearen kalitate-arauak bete behar dira. Bestela, titularrak behar den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurketa arauak ez betetzearen arrazoia izan ez dadin.
Baimen honek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketarik onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I, IV, V, VI eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da.
Terrazek, biltegiek, etab.ek gainezka egiteagatiko isuriak ez dira baimentzen, ezkutuko purga bailirateke. Horrelakorik egonez gero, adierazi eta dagokion baimena eskatu beharko da.
D.3.3.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Jariatze-urak husteko lau dekantazio-putzu daude:
a) 1C aurpegiko 1. aurredekantazio-putzua. 1C aurpegiko eskuin hormapikoa eraikitzen hastean gaitu zen. Aurpegi horretan kareharrizko aurpegiaren ustiapeneko lehen aurpegia berreskuratzen ari da, hormapikoak sortuz.
b) 1C aurpegiko 2. aurredekantazio-putzua.
c) 1C aurpegiko dekantazio-putzua. 1C aurpegiko solidoen dekantazioa hobetzeko eraiki zen, 8 x 11 x 4 metroko bolumen bat gaituz. Ondoren, gunitatu egin zen. Putzu horrek, 1C aurpegiko 2. dekantazio-putzukoa ez ezik, harrobietako pista orokorreko jariatze-ura hartzen du.
d) Fabrikako aurredekantazio-putzua. 1C aurpegiko dekantazioaren ondoren bildutako ura fabrikako kolektore nagusira igarotzen da 800 mm-ko diametroko lurpeko hodi baten bidez. Kolektoreak, lurpeko hodietatik datorren urarekin batera, honako ekarpen hauek jasotzen ditu: lantegiaren pistako alboko jariatze-ekarpenak, Pastorekorta mendiaren hegalaren jariatze-ekarpenak eta Larrasko auzoaren hegaleko jariatze-ekarpenak.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Kontrol-arketa bat jarriko da hondakin-ur mota baimendu bakoitzerako; arketa horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira.
Kasu honetan derrigorrezkoa izango da emari-neurgailu totalizatzaile bat eta turbidimetroa jartzea efluentea kontrolatzeko.
D.3.3.5.– Isurien kontrol-kanona.
Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua (606/2003 Errege Dekretua): isurien kontrol-kanona ondorengoa da:
(IKK): Isurketa-kanona= V x Pu.
Pu = Pb x Cm.
Cm = C2 x C3 x C4.
Non:
V = Baimendutako isurketaren bolumena (m
Pu = Isuriaren kontroleko prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizko prezioa m
Cm = Isuriaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
1. isurketa: harrobiaren aldeko eta fabrika aldeko jariatze-urak:
Cm = 1,09 x 0,5 x 1,25 =0,68125.
Pu = 0,04207 x 0,68125 =0,02866 euro/m
Isurien kontrol-kanona = 175.904 x 0,02866 = 5.041,41 euro/urte.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, urte horri dagokion isurketa-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio administrazio eskudunak baimenaren titularrari.
Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez diren artean.
Isurien kontrol-kanona autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-obrak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (TRLA 113.7. artikulua).
D.3.4.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helmugarik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta haiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu beharko da, balioztatzaile baimendu bati emanda. Hau izango da hondakinak ezabatzeko aukera bakarra: aldez aurretik haiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela justifikatzea. Birsortzea/berrerabiltzea lehenetsiko da balioztatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.
Baldin eta aurreikusten bada hondakindegi baimenduan ezabatzea dela hondakinen azken helmuga, orduan, hondakin horiek karakterizatuko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak (hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena) xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (2.d atala) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.
Hondakinak biltegiratzeko guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Arrigorriagako Udalean.
Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
D.3.4.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:
1. prozesua: zerbitzu orokorrak.
Prozesu horren barruan zenbait azpiprozesu daude, eta horietan makinak eta instalazioak garbitzeko eragiketetan hondakin arriskutsu bereziak eta hondakin arriskutsuak sortzen dira. Hauek dira azpiprozesuak.
– Mantentze-lan orokorrak: makinetako olioak birjartzeko, pilak eta bateriak birjartzeko, lanpara fluoreszenteak birjartzeko, eta bulegotika-ekipoak birjartzeko lanak egiten dira bertan.
– Instalazioak eta ekipoak garbitzea.
– Laborategia.
– Zerbitzu medikoa.
– Xurgatzaileak eta ehunak biltzea.
– Ontzi erabilien bilketa.
1. hondakina: laborategiko disolbatzaile ez-halogenatuak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/1.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//HP3// A271(1)//B0019.
HEZ: 16 05 08.
Urtean sortutako kopurua: 45 l.
Laborategian sortzen dira (etilenglikola + etil alkohola) eta bidoietan gordetzen dira kudeatzaile baimenduari eraman arte, gehienez 6 hilero. Egiten den kudeaketa-modua neutralizazioa da.
2. hondakina: laborategiko erreaktiboak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/2.
Hondakinaren kodea: Q7//D13//L40//C3/10//HP6//A271(1)//B0019.
HEZ: 16 05 07.
Urtean sortutako kopurua: 30 kg.
Bidoietan gordetzen dira kudeatzaile baimenduak jaso arte. Gehienez 6 hileko maiztasunaz bilduko dira. Neutralizatu egingo dira.
3. hondakina: laborategiko hondakinak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/3.
Hondakinaren kodea: Q7/D15/L-S14/C3-23-41/HP3/5/8//A271(1)/B0019.
HEZ: 16 05 06.
Urtean sortutako kopurua: 408 kg.
Lehengai eta produktuen saiakuntzen ondorioz sortzen diren hondakinak dira. Bidoietan gordetzen dira kudeatzaile baimenduak jaso arte. Ondoren, neutralizatu egingo dira.
4. hondakina: soluzio azido ez-organikoak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/4.
Hondakinaren kodea: Q7//D13//L40//C23//HP8//A271(1)//B0019.
HEZ: 06 01 06.
Urtean sortutako kopurua: 450 l.
Bidoietan gordetzen dira kudeatzaile baimenduak jaso arte. Hondakin honen kudeaketa modua neutralizazioa da.
5. hondakina: hondakin biosanitarioak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/5.
Hondakinaren kodea: Q16//D10/13//S1//C35//HP9//A271(1)//B0019.
HEZ: 18 01 03.
Urtean sortutako kopurua: 19 kg.
Osasun-zerbitzuko zentroan sortzen da. Edukiontzi berezietan jartzen dira kudeatzaile baimenduak hilero jaso arte. Edukiontzi bat orratzen eta objektu puntazorrotzen 2 litroko kolektore bat da, eta bestea hondakin kutsatuen 30 litroko kolektore bat da, «Gai infekziosoa» legendarekin eta 313/1996 Dekretuaren II. eranskinean jasotako logotipoarekin etiketatua. Hondakin horren kudeaketa modua erraustea da.
6. hondakina: lohiak koipeekin.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/6.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//P09-25//C51/HP05//A271//B0019.
HEZ: 16 07 08.
Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Ekipo eta instalazioen mantentze-lanak azpiprozesuan sortzen da. Bidoietan gordetzen dira kudeatzaile baimenduak jaso arte. Maiztasun aldakorraz biltzen dira, sortu ahala.
7. hondakina: fluoreszenteak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/7.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//HP14//A271(1)//B0019.
HEZ: 20 01 21.
Urtean sortutako kopurua: 84 kg.
Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da fabrikako mantentze-lanen eta instalazio elektrikoaren prozesuan; merkurioa duten lanpara erabiliak dira. Kartoizko kutxetan gordetzen dira kudeatzaile baimenduak jaso arte. Gehienez 6 hileko maiztasunaz bilduko dira.
8. hondakina: metalezko ontzi kutsatuak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/8.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//HP5/14//A271(1)//B0019.
HEZ: 15 01 10.
Urtean sortutako kopurua: 40 kg.
Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuen hondarrak dituzten metalezko ontziak dira, edo horiez kutsatuak; orokorrean olioa eduki dute. Gai arriskutsuen bidoietan gordetzen dira kudeatzaile baimenduak jaso arte.
9. hondakina: olio mineral erabilia.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/9.
Hondakinaren kodea: Q8//R9//L8//C51//HP6// A271(1)//B0019.
HEZ: 13 02 05.
Urtean sortutako kopurua: 8.380 l.
Hondakin hauek makinen eta lan-ekipoen mantentze-lanetan sortzen dira, ekoizte-prozesu osoan zehar. Bidoietan gordetzen dira, kudeatzaile baimenduak eraman arte. Hondakin hauek biltzeko maiztasuna aldakorra da, gehienez 6 hilero.
10. hondakina: hidrokarburoak dituzten trapuak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/10.
Hondakinaren kodea: Q5//D13//S40//C51//HP5/6//A271(1)//B0019.
HEZ: 15 02 02.
Urtean sortutako kopurua: 1.322 kg.
Xurgatzaileak eta ehunak garbitzeko eta biltzeko prozesuan sortzen dira; olioz eta koipez bustitako trapuak eta gai xurgatzaileak dira. Balezta-itxiturako bidoietan gordetzen dira kudeatzaile baimenduak eraman arte.
11. hondakina: disolbatzaile organiko ez-halogenatua (White Spirit).
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/11.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//HP3/4/5//A271(1)//B0019.
HEZ: 14 06 03.
Urtean sortutako kopurua: 440 l.
Errodamenduak eta bestelako piezak garbitzeko eragiketetan sortzen da Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuan. Sortzen den gordailuan jartzen da zuzenean kudeatzaile baimenduak eraman arte. Hondakin hau gehienez 3 hilero erretiratuko da.
12. hondakina: pilak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/12.
Hondakinaren kodea: Q6/R13/S37/C6-7/HP14/A271(1)/B0019.
HEZ: 200133.
Urtean sortutako kopurua: 24 kg.
Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da; merkurioa, metal-oxidoak eta zinka bezalako metalak dituzten pilak dira. Berariazko edukiontzietan jartzen dira, kudeatzaile baimenduak gehienez 6 hileko maiztasunaz eraman arte.
13. hondakina: Ibilgailuetako olio iragazkiak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/13
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S35//C51//HP5/6//A271(1)//B0019.
HEZ: 16 01 07.
Urtean sortutako kopurua: 308 kg (2005 urtea)
Gai arriskutsuak dituzten iragazkiak dira, edo horiekin kutsatuak (olio erabiliaren hondarrak). Balezta-itxiturako bidoietan gordetzen dira gehienez 6 hilabetean, kudeatzaile baimenduak jaso arte.
14. hondakina: berun/azido metagailuak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/14.
Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C18/23//HP8//A271(1)//B0019.
HEZ: 16 06 01.
Urtean sortutako kopurua: 80 kg.
Bateria agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da; beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak dira. Berariazko edukiontzietan jartzen dira, kudeatzaile baimenduari eraman arte.
15. hondakina: merkurioa duten botoi-pilak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/15.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C22/16//HP6//A271(1)//B0019.
HEZ: 160603.
Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da; kudeatzaile baimenduak biltzen du.
16. hondakina: pila prismatikoak eta Ni-Cd pilak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/16.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5/7/11//HP6/14//A271(1)//B0019.
HEZ: 160602.
Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Pila eta metagailu agortuak biltzeko eragiketetan sortzen da mantentze-lanen prozesuan; nikela eta/edo kadmioa dute.
17. hondakina: beirazko ontzi hutsak (gai arriskutsuekin kutsatuak).
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/17.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C23/24//HP5/14//A271(1)//B0019.
HEZ kodea: 150110.
Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Ontzi hutsak bildu eta elkartzean sortzen da; gai arriskutsuen hondarrak dituzten beirazko ontziak dira, edo horiekin kutsatuak.
18. hondakina: plastikozko ontzi erabiliak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/18.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51// HP5/14//A271(1)//B0019.
HEZ: 15 01 10.
Urtean sortutako kantitatea: puntuala.
Ontzi hutsak biltzean eta elkartzean sortzen da; gai arriskutsuen hondarrak dituzten plastikozko ontziak dira, edo horiekin kutsatuak; orokorrean olioak, pinturak, pintura-gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, sosa, erretxinak eta kola izan dute.
19. hondakina: konpresoreen olio-iragazkiak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/19.
Hondakinaren kodea: Q6//D15//S35//C51//HP5/6//A271(1)//B0019.
HEZ kodea: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: puntuala.
20. hondakina: gasolio zikina.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/20.
Hondakinaren kodea: Q7//D15//L09//C51//HP3-B/05//A271//B0019.
HEZ kodea: 130701.
Urtean sortutako kantitatea: puntuala.
21. hondakina: aerosolak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/21.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S-G36//C51//HP3/5//A271//B0019.
HEZ: 16 05 04.
Urtean sortutako kantitatea: puntuala.
Ontzi zikinak biltzeko eta elkartzeko azpiprozesuan sortzen dira; industriako aerosol hutsak dira.
22. hondakina: erabiltzen ez diren tresna elektriko eta elektronikoak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/22.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C6//11/18//HP6/14//A271//B0019.
HEZ: 16 02 13.
Urtean sortutako kantitatea: puntuala.
Tresna elektriko eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da.
23. hondakina: pintura-hondarrak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/23.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L12//C41//HP3b//A271(1)//B0019.
HEZ: 08 01 11.
Urtean sortutako kantitatea: puntuala.
Mantentze-lanetan sortzen da.
24. hondakina: dekantazio-putzutik datozen lohiak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/24.
Hondakinaren kodea: Q5//D13//L9-19//C51//HP5//A271(1)//B0019.
HEZ: 16 07 08.
Urtean sortutako kantitatea: puntuala.
Kamioiak garbitzeko eragiketetan sortzen da, eta osagai arriskutsu nagusiak hidrokarburoak dira.
25. hondakina: amiantoa duten uralitak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/25.
Hondakinaren kodea: Q6/D15/S40/C25/ HP7/A271(1)/B0019.
HEZ: 17 06 05.
Urtean sortutako kantitatea: puntuala.
Teilatu zaharrak eraistean sortzen dira. Kudeatzaile baimenduak jasotzen du, eta sortu ahala biltzen du kudeatzaile baimenduak. Zabortegira eramango da.
26. hondakina: beroa isolatu eta transmititzeko PCB duten olioak.
Identifikazioa: A4871413348/900020/1/26.
Hondakinaren kodea: Q12/D15/L10/C32/HP5/7//A271(1)/B0019.
HEZ: 13 03 01.
Urtean sortutako kantitatea: puntuala.
Transformadoreetatik eratorriak.
a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.
b) Disolbatzaile organiko ez-halogenatua eta ura duten hidrokarburoak hondakinak instalazioan sortzen diren gordailuetatik zuzenean bildu beharko dira, aurrez ontziratu edo gorde gabe, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta etiketatu beharko dira argi eta irakurtzeko eta ez ezabatzeko moduan.
d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.
e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.
f) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino luzaroagoan gorde. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.
g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatuko da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak bat datozela administrazio-baimenarekin. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian finkatutako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, dagokion kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da. Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, hiru urtean gutxienez.
i) Hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko da.
j) Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.
k) Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak PKB eduki dezaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak, eta errege-dekretu hura aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
l) Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako emateak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
n) Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.
o) Aurreko g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta n) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
q) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Ingurumen Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.
r) Baldin eta Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegia merkataritzarako edo industriarako ontzi batzuen azken jabea bada, eta ontzi horien hornitzailea Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikita badago, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiaren ardura izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horien ingurumen-kudeaketa zuzena egitea. Hortaz, ontzi horiek kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dizkio.
D.3.4.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatze- edo balorizatze-gune baimendu batera.
b) Hondakin horiek 2 urtez gorde ahal izango dira gehienez.
c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile baten onarpen-agiria izan beharko dute, eta bertan zehaztuta agertu behar dira onarpenerako baldintzak. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, hiru urtean gutxienez.
d) Halaber, hondakinak zabortegietan utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek hiru urtez gorde behar dira.
e) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion ingurumena zaintzeko programa –tokatzen den urtekoa– bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
f) Aipatutako c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
g) Baldin eta Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegia merkataritzarako edo industriarako ontzi batzuen azken jabea bada, eta ontzi horien hornitzailea Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikita badago, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiaren ardura izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horien ingurumen-kudeaketa zuzena egitea. Hortaz, ontzi horiek kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dizkio.
D.3.4.3.– Ontziak merkaturatzea.
Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.
Era berean, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.
Baldin eta Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak, urte natural batean, ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu jarraian zehazten diren kantitateak gainditzen dituzten hondakinak sortzeko moduan:
– 250 tona, beira soilik bada.
– 50 tona, altzairua soilik bada.
– 30 tona, aluminioa soilik bada.
– 21 tona, plastikoa soilik bada.
– 16 tona, zura soilik bada.
– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.
– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa-plana egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta prebentziozko enpresa-planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko da urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Bi agiriok dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.
D.3.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko Legean (ekainaren 25eko 4/2015) ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu, erabilitako materialen eta identifikatutako arrisku-eremuen arabera. Eta, bereziki, beharrezko neurriak hartu beharko ditu hauts-itxurako materialak arrastatzea minimizatzeko, tankera honetako neurriak aplikatuta:
– Hautsezko gaiak siloetan, pabiloi barruan, edo horrelakorik ezean, haizetik hobekien babestutako tokietan gorde.
– Haize gogorra dabilenean hautsezko solidoak manipulatzea saihestu.
– Materialak paletatik deskargatzean, garaiera mugatu.
Halaber, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak betetzeko, sustatzaileak 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta emateko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-agiria eta jarraipen-agiria. Esteka honetan eskura daiteke:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-pcc/eu/
Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bategina bidaliko du, lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa- eta berreskuratze-lanak egiteko egiaztatutako erakundeak prestatua, eta zirkularrean eskatutako informazio guztia biltzen duena. Aurrerantzean, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bategin berri bat bidaliko da.
Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu.
1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero.
a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1c apartatuarekin bat etorriz, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
b) Hondeaketa horrek hondeatutako materialen 500 m³ gainditzen dituenean, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plan hori, betetzen hasi aurretik.
c) Hondeatu beharrekoa 500 m³ baino gutxiago bada, aldaketa-eskaerak informazio hau eman beharko du: non dagoen kokatuta, zenbat induskatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.
d) Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.
e) Oro har, irizpide hauek beteko dira.
– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak 10 azpilagin izango ditu gutxienez, hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m
– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
2.– Baldin eta aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketa egitea instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.
3.– Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi.
4.– Obrak aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egin behar badira, karakterizazioa egiteko betebeharra salbuetsi ahal izango da, betiere, jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e zenbakiari jarraikiz betiere.
D.3.6.– Zaratari buruzko baldintzak.
a) Ondorengo indize akustikoak ez gainditzeko beharrezko neurri guztiak ezarriko dira.
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; halakoetan, apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
1. taula: industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran bete beharreko zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-tik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardun-modu bat baldin badago, gainerako jardueretatik nabarmen bereizia dagoena, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.
E) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da.
E.1.– Atmosferarako isurtzeak kontrolatzea.
Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak informazio honen arabera kontrolatu beharko ditu isurtzeak:
Gainera, Kontrol Erakunde Baimendu batek behar bezala egiaztatuko ditu baterako errausteei ekitean iraupen-denbora, tenperatura minimoa eta eskapeko gasen oxigeno-edukiera, baita aurreikus daitezkeen funtzionamendurako baldintzarik aurkakoenetarako balioak ere. Organo honi kontrol hori zer egoeratan egitea aurreikusten den igorriko zaio, onespena emateko.
a) Hala, a) letran jasotako kontrol guztiak ingurumen-kontroleko erakunde batek egin beharko ditu, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako argibide teknikoetan adierazitako eskakizunak beteta.
b) Eskatzen diren parametro guztien neurketen KEB txostenak igorri behar dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
c) Laginketa bidezko neurketa-tekniketarako eta kontrol jarraituko neurketetarako, 815/2013 Errege Dekretuaren 37. artikuluak ezarritakoa bete beharko da. Era berean, baliozkotutako batezbesteko balioen kalkulua egiteko abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa jarraituko da (Isurpenen muga-balioak betetzea atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Neurtzeko sistema jarraikiak «Isurtze atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» ezartzen diren baldintza guztiak bete beharko ditu.
Etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.
Sustatzaileak etengabe neurtzeko sistema mantentzeko plan bat izan beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.
1, 3, 4, 5, 6 eta 12. fokuetarako, neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hots, erregistro baliodunak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren 100eko 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen zehatz espresa izan ezean.
Klinker-labea fokuan (2. fokua), neurketa-sistema jarraituaren funtzionamendu edo mantentze-lan okerrak direla-eta egun batean ordu-zatiko batez besteko bost baliotik gora baliodunak ez badira, egun hori baliogabetu egingo da. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, titularrak beharrezko neurriak hartu beharko ditu etengabeko kontrol-sistemaren fidagarritasuna hobetzeko.
Hamabost egun jarraian edo gehiago irauten badu, edota neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, KEBek jarraiki neurtu beharreko parametroak kontrolatu beharko dituzte aldizka; 15 egunean behin, gertaera hasi denetik neurtzeko sistema jarraikia berriro martxan jarri bitartean.
Urtero etengabe neurtzeko sistemaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharko da, «Igorpen atmosferikoak tximinian etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» adierazitako ereduaren arabera.
d) Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egingo da eguneratutako agiriekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
E.2.– Immisio atmosferikoak kontrolatzea.
Instalazioaren inguruan airearen kalitatea neurtzeko, metal astunen, dioxinen eta furanoen neurketak egingo dira hiru urtetik behin.
E.3.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:
b) Kanpo-kontrol bakoitza, dela laginak hartzea, dela ondorengo analisia, Erakunde Laguntzaile batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren 255. artikulua) eta aurreko puntuetan aipatutako parametroen gainean egingo da. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.
c) Lehen puntuko isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko (1) epean.
d) Titularrak urtero aurkeztu beharko du lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak barne hartutako substantzia arriskutsuak dituzten isurketak daudela aitortzen duen agiria. Adierazpen horretan, produkzio-prozesuan manipulatu diren gai guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurian ez hauteman.
e) Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzeko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da, efluentearen ezaugarriek baimenduekiko izan ditzaketen desbiderapenei, horien kausei eta horiek zuzentzeko hartutako neurriei buruzkoa.
f) Kontrol bakoitza baimendutako parametro bakoitzari egingo zaio, eta baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da baldin eta D.3.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.
E.4.– Zarataren kontrola.
a) Ebaluazioa indize akustiko hauek kalkulatzeko metodoen bidez egin beharko da: L
b) Zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean neurketak eginez, L
c) Aurreko letran adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.
d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
E.5.– Jardueraren adierazleen kontrola.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
(1) Adierazleen unitateak, ahal dela, ohikoak izango dira; hau da, igorpen atmosferikoei buruzko datua bada kg/urtean edo emaria eta kontzentrazioa emango dira, horrela ageri baitira igorpenei buruzko EPERen datuetan. Materialei buruzko datuak ahal dela ton-etan, energiari buruzko datuak kWh-etan, etab.
E.6.– Emaitzak igortzea.
Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok komunikazio baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, komunikazioari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez badira, orduantxe bakarrik egin beharko da komunikazioa ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren araberakoa. Era berean, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez egin ez bada.
E.7.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumenaren jagoletza-programaren agiri bategina landu beharko du, ebazpen honetan ezarritako betekizunak bilduz. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.
Gainera, ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartu beharko dira, enpresak berak ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (E.5. Jardueraren adierazleak).
F) Ezohiko egoeretan, funtzionamendu-baldintzak eta prebentzio-neurriak.
F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta programatutako mantentze-lanetako eragiketak.
Programatutako urtean behingo mantentze-lanei dagokienez, isurketen eta sortuko diren hondakinen kalkulua egin beharko du enpresak, eta, hala egokituz gero, beraiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.
F.2.– Jarduera bertan behera uztea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (26.5 epigrafea «Porlan, kare eta igeltsuaren fabrikazioa»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Sociedad Financiera y Minera, SA-Cementos Rezola enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jarduera utzi baino lehen, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren atalaren D.3.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
F.3.− Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
F.4.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, honako apartatu hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak gertatzean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioak antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak harrobi aldeko dekantazio-putzuen mantentze-lanen berariazko plan bat izan beharko du.
b) Aurreko letran adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
c) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita atzemandako gertaerena ere.
d) Erabilitako olioak, erregaiak, zepak eta efluenteen arazketako hondakinak, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Prozesurako behar diren erregaiak, produktuak eta gehigarriak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.
f) Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.
g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu beharko da biltegiratzeko instalazio horiek betetzen dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko ontziak; kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipamendu egokiak.
i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.
j) Lantegietan egiten diren zolata-garbiketetatik datozen urak tratamendu-lerrora bidaliko dira.
k) Arazketa-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka atera egingo dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Biltegiratuko dira, hala badagokio, hondoan hustubiderik ez duten gordetegi iragazgaitzetan.
l) Arazketa-instalazioek lohi-tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, bertan tratatzeko.
m) Uren Legearen 97. artikuluak dioenez, oro har jabari publikoko urak kutsatzeko edo ur horien inguruak degradatzeko gaitasuna izan dezaketen hondakin solidoak, zaborrak edo substantziak biltzea debekatuta dago, edozein dela ere haien izaera eta utzita dauden lekua.
Horregatik, titularrak beharrezko arreta-neurriak hartuko ditu produktuak, erregaiak, erreaktiboak eta abar gordetzeko andeletan ustekabean sortutako isurketak, bai eta horiek ontziz aldatzerakoan sortutakoak, ibilgu publikoetara irits ez daitezen.
n) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.
o) Arazketarako instalazioak behar bezala erabiltzeko eta ustekabeko isurketak ez gertatzeko hartu diren segurtasun-neurriak indarrean mantentzeko, behar diren baliabideak izan beharko ditu titularrak. Kasu honetan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:
1.– Hondakin-ura ezingo da by pass bidez isuri arazketa-instalazioetan.
2.– Programatutako mantentze-lanetan derrigorrez by pass bidez isuriak egin behar badira, titularrak ingurumen-organoari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. By pass horretatik ustekabeko isuri bat sortuko balitz, titularrak –ingurumen-organora berrogeita zortzi orduko epean bidali behar duen txostenaren bidez- segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko luke.
3.– Bi kasuetan, ikuskapenaren ondoren, komenigarritzat jotzen bada, egokiak diren jarduketei ekingo zaie, Uren Legearen 105. artikuluan ezarritakoari jarraiki.
p) Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunean edo jardueraren kontrolean ondorio kaltegarriak eragin ditzakeen gorabehera edo arazoren bat gertatuz gero, sustatzaileak gorabehera edo arazo horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari (ippc@ej-gv.es helbide elektronikora idatzita), indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera. Kasu horietan neurketa jarraituko sistemako muga-balioak gainditzen dituela ulertuko da, gutxienez, baliozkotutako datu baten kontzentrazioak muga-balioaren % 40 gainditzen duenean, edota, matxura edo hutsegiteren bat dela eta, neurketa-jarraituko ekipoek ez dituztenean datu fidagarriak ematen 24 orduz baino gehiagoz. Komunikazioan alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez.
– Gorabehera mota.
– Jatorria eta arrazoiak.
– Sortutako ondorioak.
– Zuzentzeko edo egoerari eusteko hartutako neurriak.
– Jarduketak egiteko epeak.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, SOS Deiaki eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara (ippc@ej-gv.es helbide elektronikora idatzita), eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
– Gorabehera mota.
– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
– Gorabeheraren iraupena.
– Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina jaso beharko dira, eraginaren analisia barne.
– Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.
– Eragindako kalteen zenbatespena.
– Hartutako zuzenketa-neurriak.
– Ezbeharra konpontzeko prebentziozko neurriak.
– Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
Halaber, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barnean hartuta. Jakinarazpen hori 15 egun lehenago egin behar da, gutxienez. Inguruabarrak direla eta jakinarazpena epe horrekin ematerik ez dagoenean (aurreikusi gabeko mantentze-lanak egiteko geldialdiak eta abar), ahal bezain laster jakinarazi beharko dira geldialdiak, inguruabar horiek justifikatuz.
q) Aurreko letran ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari honako gertaera hauetakoren bat jazo dela:
1.– Etengabeko neurketa-ekipoek 24 ordu baino gehiagoz datu fidagarririk ez ematea eragiten duten matxurak edo akatsak gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehieneko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan-egunak direnean, edo lan-egunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lanegunean jakinaraziko da.
2.– Gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira instalazioaren prozesu jarraitu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak barne, geldialdia ez denean prozesuaren gertaerek eragindakoa baizik eta produkzio-plangintzak eragindakoa.
3.– Klinker-labearen fokuan (FE02 fokua), analizagailuan modu jarraituan neurtutako datu baliozkotu baten kontzentrazioak % 100ean muga-balioa gainditzen badu, jakinarazpena gehienez hori gertatu eta 24 orduko epean egingo dute, lanegunetan, edo hori gertatu ondorengo lehen lanegunean, lanegunetatik kanpo.
Aurreko kasuren bat gertatuz gero, enpresak Ingurumen Sailburuordetzari ippc@ej-gv.es helbide elektronikoaren bidez jakinaraziko dio, ondorengo elementuak aipatuz:
– Gorabehera mota.
– Jatorria eta arrazoiak.
– Sortutako ondorioak.
– Okerrera ez egiteko hartutako neurriak.
– Epeak.
a) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, babes- zein zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, hala babes- eta zuzenketa-neurriak nola ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiak aurreko urtean atmosferara edo uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
l) Instalazioetan egiten den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da; horretarako, honako helbide elektroniko honetan ageri den formularioa beteko da: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc.
815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz, betiere.
Era berean, eskatutako aldaketak baimendu aurretik, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko da, baldin eta Euskadiko Ingurumena Babesteko Legeko (otsailaren 27ko 3/1998) IB eranskinean, edo proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako Errege Dekretuko (urtarrilaren 11ko 1/2008) I. eranskinean adierazitako egoeretakoren batean eskatu baldin bada aldaketa hori.
Eskatutako aldaketa ez baldin badago jasota ez 3/1998 Legearen IB eranskinean ez 1/2008 Errege Dekretu Legegilearen I. eranskinean, baina bai horren II. eranskinean, ingurumen-organoak gehienez ere hiru hilabeteko epean erabakiko du aldaketa horri ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion ala ez; betiere, behar bezala bete ondoren Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (azaroaren 26ko 30/1992) egoera horietarako arautzen duena.
Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzorua jasota badago irailaren 30eko 165/2008 Dekretuak (lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzkoa) argitaratutako inbentarioaren barruan, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko Legean (ekainaren 25eko 4/2015) ezarritakoarekin bat etorriz.
Bigarrena.– Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiari eskatzea eman dezala erantzuna honako alderdi hauekin loturik:
– Lurzorua babesteari dagokionez, lurzoruen dokumentu bakar bat aurkeztu beharko da sei hilabeteren barruan, ikerketa-lanak eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzeko lanak egin ditzakeen erakunde egiaztatu batek egina. Dokumentu horretan, «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean eskatutako informazioa bilduko da, zeina D.2.5.– Lurzorua babesteko baldintzak izeneko atalean aipatzen baita. Dokumentuari «058» kodea esleituko zaio.
Hirugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Sociedad Financiera y Minera, SA sozietatearen Arrigorriagako lantegiari, Arrigorriagako Udalari, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015) 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 7a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.