EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018065

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Industriako sailburuordearena. Honen bidez, 2017ko ekitaldian Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 19ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda jakinarazten da. Agindu horren bidez, banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzeko Global Lehian programa arautzen da.

Xedapenaren data: 2018-03-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201801767
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/03/22an argitaratutako 2017/03/09ko EBAZPENA [201701494]

Diru-laguntza publikoak emateko, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Horrenbestez, laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin ondoren, ebazpen honen bidez, esleipendunen zerrenda argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2017ko Global Lehian programaren onuradunen zerrenda argitaratzea (ikus eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 14a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.