EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2018064

AGINDUA, 2018ko otsailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen CPES Fernando BHIP Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-02-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201801742
Maila: Agindua
Bilbon (Bizkaia) dagoen «CPES Fernando BHIP» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren titularrak diren Fernando Sánchez Angulo jaunaren eta Mercedes Elvira Elvira andrearen legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– «CPES Fernando BHIP» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna Fernando Sánchez Angulo jaunak eta Mercedes Elvira Elvira andreak daukate, eta, aurrerantzean, «Ferlan 2014, S.L.» erakundeak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Bizkaian dago, Bilboko udalerriko Iturribide 68. zenbakian, eta 014643 kode-zenbakia du.
2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek 2018ko apirilaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 28a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.