EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2018062

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 9koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Onduline Materiales de Construcción, S.A.U. enpresak Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian egindako ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena jendaurrean jartzen duena.

Xedapenaren data: 2018-03-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201801696
Maila: Ebazpena
1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen. Legearen xedea da atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea, eta, hori posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela, poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.
Aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ezarritakoari jarraituz, instalazioen ustiaketak, eta funtsezko aldaketek, ingurumen-baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumen-baimen bateratuaren helburua hauxe da: araua bete behar duten instalazioek euren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, baimena emateko parte hartu behar duten herri-administrazio ezberdinen arteko koordinazioa bermatzen duen prozedura baten bitartez, betiere partikularren kargak eta izapideak arintzearren.
Beste alde batetik, aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak baimena eguneratzeko baldintzak ezartzen ditu. Horrela, instalazioan burutzen den jarduera nagusiarentzako eskuragarri diren teknologia hoberenen ondorioak argitaratu ostean, lau urteko epemugan eskumena duen administrazioak baimenak baldintza horiek eguneratu direla ziurtatu behar izango du. Beraz, beharrezkoa izanez gero baimeneko baldintza guztiak aldatuko dira bete beharreko eta eskuragarri diren teknika hoberenekin bat egiteko.
2014ko irailaren 30ean, Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Erabakia argitaratu zen Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean. Erabaki horrek eskuragarri diren teknologia hoberenen inguruko ondorioak ezartzen ditu orea, papera eta kartoia ekoizteko jarduerarako. Erabakia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/UE emisio industrialentzako Zuzentarauak ezarritakoaren arabera garatzen da (2014/687/UE Erabakia).
Onduline Materiales de Construcción S.A.U.–k Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian duen estalki-iragazgaizterako material fabrikazio jarduera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuaren eranskinean jasotakoen artean da, Organo honen baimena du indarrean eta kokatzen da eskuragarri diren teknologia hoberenen ondorio dokumentuaren aplikazio-eremuan.
Aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak araututakoari jarraituz, Onduline Materiales de Construcción, S.A.U.–ren ingurumen-baimen bateratuaren berrikusterako aurkeztutako dokumentazioa jendaurrean jarri beharra dago, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.
Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko legearen testu bategina onartzen duen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den bestelako legedia ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian Onduline Materiales de Construcción, S.A.U. enpresak egindako ingurumen-baimen bateratuaren berrikustea jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan, bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.
2. artikulua.– Alegazioak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, eskaera Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), baita Bizkaiko Lurralde Zerbitzuan ere (Concha Jenerala kalea 23 – 7. solairua, Bilbao).
Adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektua Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako Udalera bidaliko da, jendaurrean erakutsi behar den aldian ikusgai izan dadin.
Era berean, proiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean izango da (https://euskadi.eus), herritarren eskura.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 9a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.