EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2018062

IRAGARKIA, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan Zuzendaritzako idazkari-lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-03-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201801690
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari gerenteak deialdia egin du Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan Zuzendaritzako idazkari-lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila www.osakidetza.euskadi.net web-orrian daude.
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Galdakao, 2018ko martxoaren 7a.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari gerentea,
ROBERTO IBARRETXE ALTUBE.