EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017061

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 616/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-12-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201801658
Maila: Ediktua
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 616/2016 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Helvetia Compañia Suiza SA eta Tea Adhesivos Industriales SL.
Abokatua: Elena de Olaortua Gonzalez eta Elena de Olaortua Gonzalez.
Prokuradorea: Jose Antonio Hernandez Uribarri eta Jose Antonio Hernandez Uribarri.
Demandatua: XPO Transport Solutions Spain SL, Asier Zubillaga Lopez, Mirutrans 2012 SL, AXA Seguros y Reaseguros SA eta Allianz Cia Seguros y Reaseguros.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-09-28an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Partez baiesten dut José Antonio Hernandez epaitegietako prokuradoreak Helvetia Compañía Suiza SAren eta Tea Adhesivos industriales enpresaren izenean eta haiek ordezkatuz aurkeztutako demanda, AXA Seguros Generales SA, Allianz Seguros y Reaseguros SA, Asier Zubillaga López, Mirutras 2012 SL eta XPO Transport Solutions Spain enpresen aurkakoa. Hori dela-eta, demandatuak kondenatzen ditut 2.580,90 euro ordaintzera. Diru-kopuru hori dagoeneko kontsignatu da. Diru horren zati baten ardura (1.806,63 euro) Allianz-ek hartuko du. AXAk, ordea, 774,27 eurorena. Gainerako demandatukideek modu solidarioan erantzungo diote kondenari. Kopuru hori demandatzaileen artean banatuko da: 992,45 euro Tea Adhesivosentzat eta 1.588, 45 euro Helvetiarentzat. Aipatu zenbatekoen interesak zuzenbideko hirugarren oinarrian ezarritako moduan sortuko dira.
Kostuak ez dira berariaz ezartzen.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4686 0000 00 0616 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Mirutrans 2012 SL demandatukidearen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2017ko abenduaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.