EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017061

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu eta berrikusi egiten baita Sociedad Financiera y Minera SA -Añorgako fabrika– enpresari emandako ingurumen-baimen bateratua, zementua fabrikatzeko, Donostiako udal-mugartean (Gipuzkoa).

Xedapenaren data: 2017-04-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201801654
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2012/12/14an argitaratutako 2008/05/08ko EBAZPENA aldatzen du [201205598]

Ingurumen sailburuordearen 2008ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena egin zen eta zementua ekoizteko jarduerarako Ingurumen Baimen Bateratua eman zen. Jarduera hori Donostiako (Gipuzkoa) udalerriaren Añorga auzoan sustatzen du Sociedad Financiera y Minera, SA –Añorgako fabrika– enpresak.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak 2008ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 12ko Aginduaren bidez Añorga Txiki Auzo Elkarteak 2008ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen.
Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez aldatzen da eta zati batean eraginkor bihurtzen da Sociedad Financiera y Minera SA -Añorgako fabrika- enpresari emandako ingurumen-baimen bateratua, zementua fabrikatzeko, Donostiako udal mugartean (Gipuzkoa).
Orduan Ingurumeneko sailburuordea zenaren 2012ko uztailaren 27ko Ebazpenaren eta Ingurumeneko sailburuordearen 2013ko maiatzaren 29ko eta 2015eko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez aldatzen da Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresari emandako 16-I-01-000000000015 ingurumen-baimen bateratua, zementua fabrikatzeko, Donostiako udal-mugartean (Gipuzkoa).
2013ko apirilaren 9an, Europako Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko Betearazpen Erabakia argitaratu zen Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean. Erabaki horrek eskuragarri diren teknologia hoberenen inguruko ondorioak ezartzen ditu zementua, karea eta magnesio-oxidoa ekoizteko jarduerarako. Erabakia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB emisio industrialentzako Zuzentarauak ezarritakoaren arabera garatzen da (2013/163/EB Erabakia).
2013ko urriaren 19an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurketen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezartzen da ingurumen-baimen bateratua berrikusteko prozedura, baldin eta eskura dauden teknika onenei buruzko ondorioak argitarazten badira.
2016ko maiatzaren 19an Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak fabrikaren sarbide berriak eta zubi-garabia aldatzeko eskaria aurkeztu zuen.
2016ko abenduaren 22an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igor zezala eskatu zion Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresari: eskura dauden teknika onenak, ondorioetan deskribatutako horiek aplikatuz gero instalazioaren funtzionamendua nolakoa litzatekeen dioen konparaketa, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostenari buruzko aurreikuspena.
2016ko abenduaren 23an, Uraren Euskal Agentziak, URAk, dokumentazio erabilgarria konpontzeko errekerimendua egin zuen.
2016ko abenduaren 31n Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
2016ko abenduaren 30ean, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak ingurumen-baimen bateratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresaren ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea erabaki zen, hilabeteko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2017ko urtarrilaren 10ean.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Donostiako Udalari, Añarbeko Urei eta Osasun Sailari, 2017ko otsailaren 15ean.
2017ko urtarrilaren 25ean, URA – Uraren Euskal Agentziak Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako Fabrika– enpresari informazio osagarria aurkezteko eskatu zion, eta informazio hori 2017ko otsailaren 14an entregatu zuen.
2017ko martxoaren 9an, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak 16-I-01-000000000015 baimena aldatzeko eskatu zuen, hau lortzeko:
– Hondakin jakin batzuen izena eta kodea aldatzea, eta araudian gaur egun duten izenera eguneratzea.
– Animalia-irinetan kloroaren kontrola ezabatzea.
– Gutxieneko PCIa ezabatzea erregai alternatiboetarako parametro mugatzaile gisa, edo ñabardura bat sartzea: hondakin arriskutsuak balorizatzeko soilik eskatu behar dela.
– Irinetako sufrearen eta pneumatikoen edukiari buruzko zehaztapenak eguneratzea.
– AKDJ jardueraren kodea zuzentzea, labearen fokurako.
– Ubidera isuritako emariaren gehieneko kopurua berrikustea.
– Ur sanitarioen isurketarako parametroen taula ezabatzea.
– Euri-uretan egindako isurketen balioak aldatzea DQOrako, solido esekietarako, burdinarako eta olio eta koipeetarako.
– Isurketak kontrolatzeko kanona eguneratzea.
– E.1 atalean ezarrita dagoen ECA kontroleko taula ezabatzea.
– F.1.a atalean immisioaren kontrolerako proposamenari buruzko paragrafoa ezabatzea.
– V1 puntuan burdina-isurketaren hiru hilez behingo kontrola ezabatzea.
– Urak kontrolatzeko metodo estandarrak aipatzen dituen paragrafoa ezabatzea.
– Isurketen kontrolak hilabeteko epean Uraren Euskal Agentziari igortzearen aipamena ezabatzea.
– Adierazleei buruzko F.4 atala ezabatzea.
2017ko apirilaren 3an, Donostiako Udalak txostena eman zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.
2017ko apirilaren 5ean, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 20. artikulua aplikatuz (Dekretu horrek kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen du), espediente guztia Sociedad Financiera y Minera, SA –Añorgako fabrika– enpresaren esku ipini zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa barne.
Ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspenari buruz jendaurrean jartzeko tramitea amaitu ondoren, bost alegazio-idatzi daudela egiaztatu da, eta horiek ebazpen honen I. eranskinean jaso dira laburbildurik, organo honek horiei buruz egin dituen gogoetekin batera.
Zementuaren ekoizpenean eskura dauden teknologia onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen dokumentuak zementuaren ekoizpenaren sektoreko hainbat fokutarako isurketaren muga-balioak ezartzen ditu, eta ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluak (Dekretu horrek kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen du), isurketen muga-balioei eta neurri teknikoei buruzkoak, ezartzen du ingurumen-baimen integratuan isurketaren gehieneko balioak zehazteko kontuan hartu beharko dela, besteak beste, «eskura dauden teknika onenei buruzko ondorioen inguruan emandako informazioa, 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, teknika edo teknologia zehatz bat erabiltzeko betebeharrik ezarri gabe.»
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluak (Dekretu horrek kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen du) eskura dauden teknologia onenekin lotutako isurketa mailak definitzen ditu instalazioaren ohiko funtzionamendu-baldintzen eta martxan dagoen denboraren arabera (ordutan), denbora-tarte horretan errekuntza-instalazio osoa edo haren zati bat funtzionamenduan badago eta atmosferara isurketak egiten baditu, martxan jartzeko eta gelditzeko epeak kontuan izan gabe.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 6. artikuluak hirugarren idatzi-zatian ezartzen duenez, «ingurumen-baimen integratuan atmosfera kutsa dezaketen zenbait prozesu edo jarduera barne hartzen badira, foku birtualtzat jo ahal izango da, foku atmosferiko guztien batukari haztatua, aukera emango duena isurketa orokorren muga-balioak ezartzeko sortutako kutsatzaile bakoitzerako; betiere, isurtzeko banakako muga-balioak erabiltzearen baliokide den ingurumen-babeseko maila bermatzen bada.»
1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako testuaren 7.4 artikuluak era berean ezartzen duenez, «organo eskudunak ezarritako isurtzeko muga-balioek bermatu egingo dute, funtzionamendu baldintza arruntetan, isurketek ez dituztela gaindituko ETOei buruzko ondorioetan ezarritako eskura dauden teknika onenei loturiko balioak, honako aukeretako bat aplikatuta:
a) Eskura dauden teknika onenei loturiko isurketa-mailak gaindituko ez dituzten isurketaren muga-balioak ezartzea. Isurketaren muga-balio horiek denbora-tarte berentzat edo laburragoentzat ezarriko dira, eskura arri dauden teknika onenei loturiko isurketa-balioen erreferentzia baldintza beretan.
b) a) idatzi-zatian adierazitakoen desberdinak izango diren isurketaren muga-balioak ezartzea, balioei, denbora-tarteei eta erreferentzia-baldintzei dagokienez.»
Bestalde, 815/2013 Errege Dekretuaren 2. eranskineko 2.1 atalak xedapen bereziak finkatzen ditu beste hainbatekin batera hondakinak errausten dituzten zementu-labeetarako, eta ezartzen duenez, organo eskudunak salbuespenak baimendu ahalko ditu COT eta SO
Horrenbestez, geldialdi- eta abiarazte-epealdiak mugatu behar dira, halakoetan funtzionamendua funtzionamendu arrunteko egoeren antzekoa denean, eta etengabe kontrolatutako parametroetarako mugak betetzeari buruz egindako ebaluazioan baloratu behar den denboraren konputuan epealdi horiek txertatu behar dira.
Horregatik, organo honen ustez, posiblea da foku kutsatzaile bakoitzean emisioak optimizatzea, foku bakarraren kontzeptuaren barruan erregistratuko litzatekeenarekin alderatuta; beraz, foku bakoitzerako isurketaren mugak ezarri ahal dira, araudian aurreikusita dagoen aukera kontuan hartu gabe.
Bere garaian organo honen aurrean egiaztatuta geratu zenez, instalazioaren SO
Halaber, SO
Lehenago azaldu diren argudioak kontuan hartuta, ezin da onartu etengabe kontrolatutako parametro jakin batzuetarako hileko batezbesteko gisa muga batzuk ezartzeari buruzko proposamena, baina 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako testuaren 7.4 artikuluaren arabera bidezkoa da eskura dauden teknikarik onenei lotutako isurketa-mailak gaindituko ez dituzten muga-balioak ezartzea; hala, kontuan hartuta kutsatzaile bakoitzaren ezaugarriak, berehalakotasunari buruz duen ukipena, harrobiaren planifikazioa eta inguruneak immisio atmosferikoaren erregistroen arloan dauzkan baldintzak, organo honek ezarri duen baldintzaren urteroko ebaluazioa ezarriko da.
Kentzeko eskatzen den E.1 idatzi-zatiaren paragrafoak baldintza bat du hizpide: baldintza hori bete egin da jada, baina jarduerari lotutako baldintzen zati da, eta era berean inguruabar jakin batzuetan berriro aplikatu ahalko litzateke; horregatik, ezin da kentzeko eskaera baietsi.
Halaber, honako eskaera hauek ez daude justifikatuta:
– Euri-uretan egindako isurketen balioak aldatzea DQOrako, solido esekietarako, burdinarako eta olio eta koipeetarako.
– Isurketak kontrolatzeko kanona eguneratzea.
– V1 puntuan burdina-isurketaren hiru hilez behingo kontrola ezabatzea.
– Urak kontrolatzeko metodo estandarrak aipatzen dituen paragrafoa ezabatzea.
– Isurketen kontrolak hilabeteko epean Uraren Euskal Agentziari igortzearen aipamena ezabatzea.
– Ur sanitarioen isurketarako parametroen taula ezabatzea.
– Isurketen arloko kontrol-metodoei buruzko paragrafoa ezabatzea.
– F.2 puntuaren (immisio atmosferikoak) proposamenari buruzko paragrafoa ezabatzea.
– Adierazleen atala ezabatzea.
Horregatik, ez da aldaketarik egingo eskatutako aldaketak txertatzeko baimenean.
2017ko martxoaren 9an egindako gainerako eskaerak baliozkoak direla uste da; beraz, baimenaren Bigarren atala aldatuko da.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (abenduaren 16ko 1/2016 legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) ingurumen-baimen integrala aldatzeari buruz xedatzen dena, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, lurzoruaren babesari buruzko atala eta saneamendu-sareko isurketei buruzkoa eguneratzeko.
Ingurumen-baimen integratuaren tramitazio-aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu da, eta egokia da ingurumen-baimen integratuaren bigarren atala aldatzea, aipatutako ondorioetara egokitzeko xedez.
Sociedad Financiera y Minera, SA –Añorgako fabrika– enpresaren jardueraren ondorioz garrantzizko substantzia arriskutsuen emisioa gertatzen da; beraz, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzea eragin daitekeela kontuan hartuta, sei hileko epean, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko txosten bat egiteko eskatzea dagokio, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, hain zuzen ere honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua.
Ikusi dira 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, industriako isurketen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 24/2016 Dekretua, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena, eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta orokorrean aplikatu beharreko gainerako arauak; horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea eta berrikustea Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresari emandako ingurumen-baimen bateratua, eta baimenaren baldintzak egokitzea 2013ko martxoaren 26ko Betearazpen Erabakiari. 2008ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez emandako erabaki horrek eskura dauden diren teknologia onenen inguruko ondorioak ezartzen ditu zementua, karea eta magnesio-oxidoa ekoizteko jarduerarako (2013/163/EB Erabakia). Horren haritik, baimen horren Lehenengo eta Bigarren idatzi-zatiak honela geratuko dira idatzita:
«Lehenengoa.– Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak ordezko erregaia erabiltzeari buruz, Ingurumen Eraginaren aldeko Adierazpena egitea. Zementua fabrikatzeko instalazioan erabiliko da Hondakin Arriskutsuetatik Eratorritako Erregai (HAE) berria, Donostia udalerrian, eta Ebazpen honen hirugarren atalean zehaztutako baldintzei jarraituko die.
Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpen hau egiteko, kontuan hartu dira hondakinak erregai eta lehengai gisa erabiltzearen ondorioz sor litezkeen eragin sinergiko eta metakorrak.»
Bigarrena.– Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresari (sozietatearen helbidea: Almeriako Errepidea, 8. km, Malaga, IFK: A-28-036408) Ingurumen Baimen Bateratua ematea, Donostia udalerrian zementua fabrikatzeko jarduera garatzeko, Ebazpen honen hirugarren atalean zehaztutako baldintzei jarraikiz.
Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 3.1 kategorian sartuta dago: «Zementua eta/edo klinkerra labe birakarietan fabrikatzeko instalazioak –egunean 500 tona baino gehiago ekoizteko ahalmenarekin–, edo kare-labe birakarietan edo beste mota bateko labeetan fabrikatzeko instalazioak –egunean 50 tona baino gehiago ekoizteko ahalmenarekin–».
Sociedad Financiera y Minera, SA –Añorgako fabrika– enpresaren instalazioak Donostiako udal mugarteko Añorga auzoan daude, eta guztira 200.000 m2-ko azalera hartzen dute.
Instalazioaren ekoizteko ahalmen izendatua gutxi gorabehera 1.850 tona/egunean klinker da, hau da, urtean 610.000 tona klinker ekoizteko ahalmena du, eta urtean 635.000 tona zementu ekoiztearen baliokide da.
Instalazioan egiten den jarduera da labe birakarian klinkerra fabrikatzea eta ehotze eta nahasketa sistemen bidez zementua fabrikatzea. Instalazioan gehienbat lehengai naturalak erabiltzen dira (kareharria, tuparria, harea eta igeltsua), baita beste materia batzuk ere kopuru txikiagoetan, adibidez zepak, ijezketatiko azala, galdaketako ardatzak eta moldeak, hormigoizko hondakinak (R5 kudeaketa-eragiketa); horiek guztiek, multzoan hartuta, zementuaren azken konposizioa osatzen dute.
Zementua fabrikatzeko instalazioak behar duen energia 984 therm-ekoa da klinker tona bakoitzeko, eta bereziki petrolio-kokea, harrikatza eta fuel-olioa dira energia hori lortzeko erabilitako erregaiak. Energia elektrikoa ere beharrezkoa da fabrikan makina eta instalazio guztien funtzionamendurako, eta 120,51 kWh/t zementu siloratuko kontsumoa du.
Gainera, honako hondakin hauek erabiliko dira erregai alternatibo gisa (R1 kudeaketa-eragiketa): haragi-irinak, erabiltzen ez diren pneumatikoak, kautxua, hiriko hondakin-uren tratamenduaren ondoriozko lohi lehortuak, plastikoa, egur hondakinak eta hondakin propioak (paperezko/kartoizko ontziak, egurrezko ontziak eta xurgatzaileak (iragazteko materialak: iragazkien mahuken konposatua, poliesterrezko manta iragazlea, aerolabangailuen olana eta instalazioan bertan sortutako bestelako ehun-hondakin batzuk).
Fabrika edateko uraz hornitzeko Donostiako udal sarea erabiltzen da, Apaiztegi gaineko udal gordailua (Oriabenta gordailua) zehazki.
Ur industriala (bereziki makinak hozteko erabiltzen da), berriz, Añorga errekastotik hartzen da.
Atmosferara egindako emisioak batik bat 15 emisio-fokuetatik datoz; hona hemen foku horiek: ikatz-errota, klinker-labea, klinker-hozkailua, G, E, eta F zementu-errotak, tuparri-birringailua, ontziragailu birakaria, ontziratzeko komuna, gordinaren homogeneizazioa, eta sistematikoak ez diren beste bost foku. Gainera, isurtze barreiatuak gertatzen dira lehengaiak eta erregaiak garraiatzean, maneiatzean (karga eta deskarga, ontziratzea) eta biltegiratzean.
Hautsa ingurunera iristea ekiditeko, makina guztiek presio baxuan lan egiten dute. Horregatik, aire-masa handiak mugitu eta gero garbitu egin behar dira. Modu berean, ekipoek isuri atmosferikoak murrizteko prebentzio-neurriak dituzte, dela iturri lokalizatuetan (mahuka-iragazkiak, datuen monitorizaziorako sistema informatikoa), dela iturri barreiatuetan (bideak zolatzea, garbitzea eta ureztatzea, xurgapen finkoa eta higikorra, mahuka-iragazkietako aireberritzea eta bilketa, eta maneiu automatikoko sistemadun biltegiratze itxia).
Jardueragatik ez da prozesuko uretatik isuririk gertatzen, prozesuan sortzen den ura berriz ere prozesura itzultzen baita, hozteko eragiketak egin ostean. Izan ere, zirkuitu itxian lan egiten da eta ur beltzak nahiz euri-urak soilik kudeatzen eta kontrolatzen dira. Ur beltzak kanporatzeko banatze-sarea erabiltzen da, eta ur horiek zonako saneamendu orokorreko hodi biltzailera isurtzen dira. Euri-ura kanporatzeko, hainbat dekantazio-putzu dago, eta horrekin ibaira iristen diren partikula solidoen kopurua minimizatzen da.
Instalazioetan sortzen diren hondakinak mantentze-lan eta zerbitzu orokorren ondoriozkoak dira.
Proiektuak Eskura dauden Teknika Onentzat (ETO) jotzen diren instalazioak eta ekipamenduak ditu, erreferentziako agiri hauen arabera: Reference Document on Best Available Techniques in the Cement and Lime Manufacturing Industries (2001); eta zementua fabrikatzeko Espainiako Teknika Erabilgarri Onenen Gidaliburua (2003). Instalazioan ezarritako neurrietako batzuk honako hauek dira: etapa anitzeko zikloien aurreberogailu eta aurrekiskalgailudun labe birakaria, aurrekiskalgailuko konbustio-prozesuaren kontrolerako sistema (CO gehiegi sortzea ekiditeko) eta erregaien elikagailu automatikoak (prozesuaren hornidura egonkorra eta uniformea izatea egiten dute); NOx isurtzeak murrizteko sistema instalatuko da (NOx isurtze baxuko erregailua); etapa anitzeko trukagailu eta aurrekiskalgailudun lehorketa bidezko labeetan SO
Halaber, eskura daude beharrezko baliabide teknikoak eta antolakuntza-baliabideak, Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko Betearazpen Erabakia, zementua, karea eta magnesio-oxidoa ekoizteko jarduerarako eskuragarri diren teknologia hoberenen inguruko ondorioak ezartzen dituen hori betetzeko (2013/163/EB). Ondorio horietatik honako hauek aplikatu behar dira: MTD1, MTD2, MTD3, MTD4, MTD5, MTD6, MTD7, MTD8, MTD9, MTD10, MTD11, MTD12, MTD14, MTD15, MTD16, MTD17, MTD18, MTD19, MTD20, MTD21, MTD22, MTD23, MTD24, MTD25, MTD26, MTD27, MTD28 eta MTD29.
Gainera, hondakinak balorizatzen ditu instalazioak, hondakin horiek erregai moduan edo lehengai moduan erabilita.
Hirugarrena.– Sociedad Financiera y Minera, SA –Añorgako fabrika– enpresak Donostiako udal mugartean sustatutako zementua fabrikatzeko jarduerarako honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:
A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da bi milioi (2.000.000) euroko zenbatekoaz, ondorengoak estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
B) D puntuan azaldutako tramitazioa osatu bada, eta Organo horrek aldeko jarrera erakutsi badu, Sociedad Financiera y Minera, SA –Añorgako fabrika– enpresak seiehun mila (600.000) euroko fidantza emango du, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 28. artikuluaren 2. idatzi-zatian ezarritako baldintzetan, eta artikulu horren 3. atalean aurreikusitako edozein modutan eratu ahalko da. Fidantza horren zenbatekoa hondakin arriskutsuak tratatu eta gordetzeko gehienezko ahalmenen arabera zehazten da.
Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahalko da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.
Jarritako fidantza ez da itzuliko, Ingurumen Sailburuordetzak Sociedad Financiera y Minera, SA –Añorgako fabrika– enpresak sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo bere garaian jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek, betiere, lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betekizunak barne hartuko dituzte.
C) Instalazioaren kudeaketaz zehazki arduratuko den pertsona bat egongo da. Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak Ingurumen Sailburuordetzari arduradun horren datu hauek jakinarazi beharko dizkio: izen-abizenak, helbidea eta titulazioa, eta datu horien inguruan gerta litezkeen aldaketak.
D) E.2.1.b.2 puntuan aurreikusitako hondakinen kudeaketa egiteko, aurretiaz Organo honi kontsulta egin beharko zaio, proiektuen Ingurumen eraginaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bateratua onetsi zuen 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 14.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera.
Halaber, hondakinak kudeatzeari ekin baino lehen, organo honek aldeko jarrera agertu beharko du, eta horrez gain, gutxienez hilabete lehenago, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko zaio zein datatan aurreikusi den proiektua egikaritzen hastea, eta B puntuan ezarritako finantza-bermea aurkeztu beharko da, baita hondakinen kudeaketarako instalazioen obra amaierako ziurtagiria ere.
E) Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta atal hauetan ezarritakoari jarraituz:
E.1.– Obrako baldintza orokorrak eta instalazioen kontserbazioa.
E.1.1.– Jardunbide egokiak lanen garapenean.
Instalazioak HAE erregaia erabiltzeko egokitze-lanetan, ingurumenaren gaineko eraginak murriztuko duten lanerako praktika egokien kodea ezarri beharko da, bereziki makinen mantentze-lanetan, hautsa murrizteari dagokionez eta hondakinen kudeaketari dagokionez.
Horretarako, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketak biltzen dituen prebentziorako, babeserako eta zuzentzeko neurriak eta jarraian adierazitako neurriak hartu beharko dira:
a) Lurzoruaren gainean gauzatzen diren lanak nahiz horretarako beharrezkoak diren bestelako jarduera osagarriak Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresako instalazioaren mugapean burutuko dira. Ahalik eta gehien murriztuko da obrako makinak eta ibilgailuak aipatu mugetatik kanpo zirkulatzea.
b) Soinuek ingurunean duten eragina minimizatuko da, lanean diharduten makinen eta ibilgailuen mantentze-lan egokien bitartez, eta gai horretarako indarrean den araudia betez.
c) Ibilgailuen eta laneko makinen garbiketa- eta mantentze-lanak, eta erregaiaren karga eta deskarga, tailerretan edo behar bezala egokitutako guneetan egingo dira, zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema dituela, lurzorua eta ura olioen eta erregaien bidez kutsatzea ekiditeko.
d) Drainatze-sare naturalera ahalik eta hondakin fin gutxien isuriz egingo dira lanak. Horretarako, obraren ondoriozko ur kutsatua bildu eta fabrikako euri-uraren sare orokorrera eramango dira, eta isuri aurretik dekantazio-putzuetan tratatuko dira.
e) Obrak egitean sortzen diren hondakinak, Hondakinei buruzko 22/2011 Legean, hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuan eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen 49/2009 Dekretuan aurreikusita dagoenaren arabera kudeatuko dira.
Araudi hori betetzea errazagoa izan dadin, lanen ondorioz sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak prestatu beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemok, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko, ez erregai eta produktuak biltegiratzearen ondorioz, ez eta makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ere.
Ibilgailu eta makinen olio erabiliak, uztekoak direnak, bildu egin behar dira eta kudeatzaile baimendu batek kudeatu behar ditu, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan xedatuta dagoenaren arabera.
Erabilitako olioak kudeatzaile baimenduak jaso bitartean aldi baterako gordetzeko, segurtasun-kubeta bat izan beharko da, gordailu nagusia hausteagatik edo estankotasuna galtzeagatik ustekabeko isurketak sakabanatzea saihesteko.
Hondakin guztiak, haien balioztatzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, hondakinen balorizatzaile baimendu bati igorri beharko zaizkio.
E.1.2.– Obraren garbiketa eta akabera.
Behin obra amaituta, garbiketa-kanpaina sakona egingo da, proiektuaren eraginaren mende egon den esparru osoan obra-hondakinik ez uzteko.
E.1.3.– Obraren amaierako txostena.
Sustatzaileak obraren amaierako txostena bidali beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, obrak egin ahala sortutako gorabeheren berri emango da, eta ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean eta ebazpen honetan jasotako neurri babesleak eta neurri zuzentzaileak noraino bete diren adieraziko da.
Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua gauzatu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira, eta ingurumenaren gaineko eraginaren ikuspegitik duten justifikazioa azaldu. Hondeaketako materialak zertarako erabili diren ere dokumentatuko da, material horiek sortu badira, eta kopuru eta ezaugarriak zehaztuko dira.
E.2.– Hondakinak onartu, hartu, manipulatu eta gordetzeko baldintzak eta kontrolak.
Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak hondakinak balorizatuko ditu, zementua fabrikatzean, eta hondakin-mota batzuk lehengaien edo erregaien ordezkotzat erabiliko ditu zenbaitetan.
Onar daitezkeen hondakinen kopuruei dagokienez, autosufizientzia eta gertutasun printzipioak aplikatuz, instalazioaren balorizazio-ahalmena batik bat Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako hondakinen kudeaketarako erabili beharko da, eta bereziki eremu horretan balorizaziorako beste aukerarik ez duten hondakinetarako. Xede horrekin, ingurumen-organoak onar daitezkeen hondakinen gehieneko kopurua aldi baterako mugatu ahalko du.
Instalazioetan tratatzea aurreikusitako hondakin mota berri bakoitzerako hondakinaren ezaugarriak aztertuko ditu operadoreak, tratatzeko aukera dagoela egiaztatzeko. Instalazioetan hondakin berri bat tratatzeko baimena eskatu beharko dio Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak Ingurumen Sailburuordetzari, eta hondakin horren ezaugarriei buruz egindako azterketaren emaitzak jakinarazi beharko ditu eskaera horretan, baita hondakina onartzeko muga-parametroen proposamena edo baldintzak ere, eta hala badagokio, partida bakoitza jaso aurretik aztertu beharrekoak. Balorizazio energetikoa egin behar zaien hondakinen kasuan, era berean justifikatu beharko da balorizazio materiala ezin dela egin.
Hondakin zehatz bat onartzeko aukera dagoela egiaztatutakoan, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak hondakinaren titularrari igorriko dio onarpen hori ziurtatzen duen dokumentua, eta hondakin hori onartzeko baldintzak jakinaraziko zaizkio bertan. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik aztertu beharreko parametroak ere bai.
Baimendutako EHZ kodea duen hondakin bat onartzerik ez badago, ezezko onarpen-agiria egin beharko da, hondakin hori kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.
Hala eta guztiz ere, salbuespen gisa, ingurumen-organoak, ingurumen-baimen bateratuan onargarri gisa jasotakoak ez diren hondakin ez-arriskutsuak aldi baterako instalazioan onartzeko baimena eman dezake, egoera juridiko edo administratibo bereziengatik edo osasun- edo ingurumen-larrialdi egoeragatik, ezin direnean berrerabilpen- edo birziklatze-operazioen bidez tratatu.
Era berean, baldin eta, hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean, ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:
– Baztertzeko arrazoia.
– Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.
– Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, nahitaezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.
– Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.
Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi beharko zaio.
Onar daitezkeen hondakin arriskutsuei dagokienez, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak Ingurumen Sailburuordetza honi bidali beharko dio egindako onarpen-agiria, baita egindako karakterizazioaren emaitzak ere, baliozkotu dezan.
Ingurumen-organoak baliozkotu beharreko onespen-agiri bat aurkeztu eta hamar egunera organo horrek ez badu espresuki ezer adierazi, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak aukera izango du hondakina onetsi eta kudeatzeko proposatutako prozesuarekin jarraitzeko.
Halaber, hirugarren herrialdeetatik datozen hondakinetarako, hondakinen lekualdatzeari buruzko ekainaren 14ko 1013/2006 EE Erregelamendua betetzen dela egiaztatu beharko da. Erregelamendu horrek Europako estatu kideen barruko lekualdatzeak eta Europako Batasunak hirugarren herrialdeetara egiten dituen esportazioak arautzen ditu.
Materialki balorizatzeko modu lehenetsia duten hondakinak instalazioetan onartzeko baimena uka dezake ingurumen organoak.
E.2.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
Hurrengo ataletan azaltzen diren hondakinez gain, instalazioan bertan euri-ur kutsatuen dekantazio-sistemetatik datozen lohien (EHZ 19 08 14) balorizazioa (autokudeaketa) egingo da.
E.2.1.a) Hondakin onargarriak lehengaiaren ordezko partzial gisa (R5 kudeaketa-eragiketa).
Lehengaiaren ordezko partzial gisa erabiltzeko hondakin onargarriak honako hauek izango dira:
Labe birakarian klinkerra fabrikatzeko:
Orokorrean, ondorengo parametroak hondakin horiek onartzeko mugatzaileak izango dira, eta gutxienez zehaztapen hauek bete beharko dira:
– Kloroa
– Metal astun lurrunkorrak (Cd, Hg, Tl) <100ppm.
Aurreko hori gorabehera, salbuespenez, eta hondakinen balorizazioari mesede egiteko, ezabatzearekin alderatuta, instalazioan hondakin horiek onartu ahalko dira, orokorrean ezarritako mugak bete ez arren, baldin eta egiaztatzen bada baimenean ezarrita dauden eta hondakin horien kudeaketari zehazki lotuta dauden emisioaren muga-balioak betetzen direla.
E.2.1.b) Ordezko erregai moduan onar daitezkeen hondakinak (R1 kudeaketa-eragiketa).
Atal honetako zerrendetan ageri diren hondakinak onartu ahalko dira, baldin eta onartu aurretik materialki edo energetikoki bestela ustiatzeko balorizatzea bideragarria ez dela (teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren ikuspuntutik) behar bezala egiaztatu bada.
Erregaiaren ordezko partzial gisa gehitu eta hondakinak balorizatzeko jarduerarako hondakin onargarriek inola ere ezingo dute honelakorik eduki:
– Hondakin sanitarioak, infekziosoak edo zitostatikoak.
– Hondakin leherkorrak.
– Hondakin erradioaktiboak.
– Erreakzionatu eta nahasketa edo lurrun toxikoak sor ditzaketen hondakinak.
Orokorrean, ondorengo parametroak hondakin horiek erregai alternatibo gisa onartzeko mugatzaileak izango dira, eta gutxienez zehaztapen hauek bete beharko dira:
– Halogenoak guztira
– Fluorra
– Sufrea
– PCBak eta PCTak <50ppm.
– Metal astunak:
– Hg <10ppm.
– Cd+Hg+Tl <100ppm.
– Sb+As+Pb+Cr+Co+Cu+Mn+Ni+V
– Sugar-puntua >38.ºC.
– BBA >1.500 Kcal/Kg (hondakin arriskutsuetarako soilik).
Hondakin arriskutsuak D puntuan ezarrita dagoenaren arabera balorizatzea planteatuz gero, pentaklorofenolaren eta gehieneko BBA onargarriaren mugari buruzko informazioa emango da, organo honek balora dezan.
Hondakin arriskutsuak ordezko erregai gisa balorizatzen hastea aurreikusi bada, pentaklorofenolaren eta kloroaren gehieneko edukiari buruzko informazioa eman beharko da.
Aurreko hori gorabehera, salbuespenez, eta hondakinen balorizazioari mesede egiteko, ezabatzearekin alderatuta, instalazioan hondakin horiek onartu ahalko dira, orokorrean ezarritako mugak bete ez arren, baldin eta egiaztatzen bada baimenean ezarrita dauden eta hondakin horien kudeaketari zehazki lotuta dauden isurketaren muga-balioak betetzen direla. Balorizatzeko lana egiteko, organo honek baimen espresua eman beharko du.
Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak ordezko erregai gisa jarraian zerrendatuko diren hondakin ez-arriskutsuak soilik biltegiratu eta batera dosifikatu ahalko ditu.
E.2.1.b.1.– Honako hauek dira ordezko erregai moduan onar daitezkeen hondakin ez-arriskutsuak:
Orokorrean, zikloi-dorrean eragindako hondakin guztiak sartu ahal izango dira erregailu nagusira, ezaugarri fisikoengatik ahal den guztietan behintzat.
Añorgako instalazioetan, animali jatorriko haragi-irinen (EHZ 02 02 99) balorizazio energetikoko prozesuan behean adierazitakoak soilik onartuko dira:
– Arriskuko material espezifikoko animalia-jatorriko irinak, behien entzefalopatia espongiforme kutsakorrekin erlazionaturiko arriskuko material espezifikoak deuseztatzea arautzen duen azaroaren 24ko 1911/2000 Errege Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoari jarraiki eraldatuak.
– Arriskuko material espezifikokoak ez diren animalia-hondakinak eta -hilotzak, 1911/2000 Errege Dekretuari jarraikiz, azaroaren 8ko 1528/2008 Errege Dekretuaren arabera, gizakiek jateko ez diren animalia-azpiproduktuei eta produktu deribatuei aplikatzekoak diren arauak ezartzen dituenaren arabera eraldatuak.
Balorizazio onartua duten irinak ez dira inola ere hondakin arriskutsutzat joko, eta irin horiek sortzeko animalien erraiak eta hilotzak eraldatzeko instalazioek organo eskudunaren nahitaezko baimena izan beharko dute, horiek aipatutako berariazko araudian ezarritako eskakizunen arabera eraldatu direla egiaztatzearren.
Erregai gisa erabiltzeko autokudeatu ahalko dira instalazioan bertan sortutako honako hondakin hauek: zementu-zaku apurtuen hondakinak, paletak eta bestelako egurrezko ontzi hautsiak, banda garraiatzaileak eta kautxuzko beste objektu batzuk, pneumatikoak, koke-parkeko lohiak eta xurgatzaileak, eta iragazteko materialak (iragazkien mantak, poliesterrezko manta iragazlea, aerolabangailuen olana eta instalazioan bertan sortutako bestelako ehun-hondakin batzuk).
E.2.1.b.2.– Ordezko erregai gisa erabiltzeko hondakin arriskutsu onargarriak honako hauek dira:
HAE erregaia industria-hondakinen nahasketa bat izango da, hala nola lohiak, pinturak, bernizak, disolbatzaileak, tintak, argizariak, koipeak eta olioak, eta kolore beltzeko material organiko bat osatuko dute, sugar-puntu baxukoa eta biskositate ertainekoa.
Erregai hori 19 02 04 EHZ* (aurrez nahastutako hondakinak, gutxienez hondakin arriskutsu batez osatuak) eta 19 02 08 EHZ* (substantzia arriskutsuak dituzten erregai-hondakin likidoak) kodeekin identifikatzen da.
Banatutako erregaiaren homogeneotasuna eta egokitasuna bermatzen duten beste kudeatzaile baimenduen HAE erregaia baino ez da onartuko. Kudeatzaile baimendua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badago, organo eskudunak emandako baimena aurkeztu beharko da onartua izan aurretik, Ingurumen Sailburuordetza honek onets dezan.
E.2.1.c) Gehigarri gisa erabiltzeko onar daitezkeen hondakin ez-arriskutsuak (R5 kudeaketa-eragiketa).
Zementua ehotzean gehigarri gisa erabiltzeko onar daitezkeen hondakin ez-arriskutsuak, antzeko ezaugarriak dauzkaten lehengaiak gehitu nahiz ez, honako hauek izango dira:
E.2.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.
a) Fabrikara balorizatzeko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko. Ingurumen Sailburuordetzak onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da kontrol hori. Agiri horretan onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira, eta egokia denean, partida bakoitzean analizatu behar diren parametroak. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
b) a) atalean adierazitako kontrolekin batera, fabrikan kudeatutako ekoizle bakoitzeko 20 tona gainditzen dituen hondakin arriskutsu mota bakoitza urtero karakterizatu beharko da (jatorri desberdina duen mota bakoitzeko karakterizazio bat). Karakterizazio hori kanpoko laborategi batek egin beharko du. Informazioa Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio urtero.
c) Hartu beharreko haragi-irinei dagokienez, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak neurri hauek hartu beharko ditu gainera:
– Haragi-irinen partida bakoitzak, azaroaren 24ko 1911/2000 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraiki, hondakina sortu duen eraldatze-industriako arduradunak sinatutako agiria izan beharko du, eta bertan partida identifikatzeko datuak (jatorria, pisua eta irteera-data), zementu-instalaziorainoko garraiobideari (garraio-enpresa eta ibilgailuaren matrikula) eta helmugari buruzko datuak egongo dira.
– Irinak garraiatzeko kamioiak hondakin horiek garraiatzeko bakarrik ez badira, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak, hori onartzeko, irinak kargatu aurretik kamioia garbitu dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea eskatuko du, kutsadura gurutzaturik ez dagoela bermatzeko.
– Urtero, irinen karakterizazioaren analisia egingo du kanpoko laborategi egiaztatu batek, onartzeko baldintzak bete direla egiaztatzeko.
d) HAE hondakinen kasuan, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak neurri hauek hartu beharko ditu:
– HAE partida bakoitza hartzeko baldintza gisa, ebazpen honen E.2.1.b. atalean ezarritako onartzeko parametro mugatzaileak bete direla egiaztatzen duen ziurtagiri analitikoa izan beharko du partidak, eta orobat, goiko bero-ahalmena (GBA) eta behekoa (BBA), ur-edukia eta sugar-puntua ere txertatuko dira. Ziurtagiri hori hondakina banatzen duen bitarteko kudeatzaileak igorri ahalko du, eta hornitzaile horrek ingurumen-organo honi egin behar dion aurretiko nahitaezko jakinarazpenarekin batera joan beharko du.
– fabrikan onartzen den erregai-partida bakoitzaren lagin bat hartu beharko da.
– hilero, batez besteko lagin baten (hornitzaile bakoitzarena) karakterizazioa egingo da, partidako hartutako laginak oinarri hartuta, eta analisi hori kanpoko laborategi egiaztatuak egingo du, onartzeko baldintzak bete direla egiaztatzeko.
Hondakin horiek gai arriskutsuak errepidez garraiatzeko behar bezala baimendutako zisterna-kamioiek eramango dituzte fabrikara.
Hondakin horien zamalanak gai arriskutsuak errepidez manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak betez egingo dira.
Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuak lurzoru estankoa izango du, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu gabe.
E.2.3.– Balorizatu beharreko hondakinak gordetzea.
Hondakinak sustatzaileak igorritako proiektuan deskribatutako baldintzetan gordeko dira, bertako neurri babesle eta zuzentzaileak aplikatuta, ingurumeneko eragin negatiboak saihestu edo minimizatzeko helburuarekin, bereziki lurzorua, airea, azaleko ura eta lurpekoa kutsatzea, eta baita usainak eta zaratak, eta giza osasunerako zuzeneko arriskuak ere.
Hondakinak gordailuetan gordetzeko gehieneko edukiera horien edukieraren araberakoa izango da, proiektuan deskribatzen den bezala.
Erabiltzen ez diren pneumatikoen kasuan, gordetako kantitatea ez da tratamenduaren urteko edukieraren erditik gorakoa izango.
Balorizatu beharreko hondakinak gordetzeko gehieneko denbora sei hilabetekoa izango da hondakin arriskutsuetarako, urtebetekoa erabiltzen ez diren pneumatikoetarako, eta bi urtekoa gainerako hondakinetarako.
Hondakinak, labea elikatu aurretik, estankotasun-baldintza egokietan gordeko dira, orokorrean, horiek euri-urarekin ukipenean egotea saihestuz. Arriskutsuak ez diren eta hauts itxura duten hondakinak aire zabalean gorde ahalko dira hormigoizko gainazal batean. Gainazal horrek euri-urak jaso eta dekantatzeko sistema eduki behar du.
Granulometria xeheeneko hondakinak silo estankoetan gordeko dira eta sistema pneumatikoetan garraiatuko dira, hautsa eta partikula finak sortzea saihesteko. Siloek xurgatze-iragazkia izango dute, zamalanetan gerta litezkeen hauts-isurtzeak atzitu eta araztearren.
E.2.4.– Hondakin balorizatuen datuen erregistroa.
Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen, Hondakinei buruzkoaren 13.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak agiri-erregistro bat egin beharko du. Erregistro horretan, kudeatutako hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, biltzeko maiztasuna, garraiobidea eta balorizatzeko metodoa jaso beharko dira, dosifikazioa barne (t/ordu). Halaber, hondakin-partida bakoitza onartu eta hartzeko data jarriko da, eta hartutako hondakin bakoitzak fabrikan duen kokalekua.
Ebazpen honetako E.2.2. atalean aipatutako karakterizazio-analisien emaitzak atal honetan araututako erregistroan jasoko dira, eta baita Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.
Erregistratu egingo dira, halaber, klinker-labearen elikadura- eta funtzionamendu-baldintzak zehazten dituzten eragiketen parametroak, ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzearren.
Hilero, balorizazio-jarduera hasi ondoren, Ingurumen Sailburuordetzari bidali beharko zaio erregistro horren indarreko urteko informazioa, hilabete bakoitzean egindako kudeaketa-lana bereizita:
– Kopurua, izaera, jatorria, garraioa, eta kudeatutako hondakinak balorizatzeko metodoa. Informazioa Excel formatuan bidaliko da, honako posta elektroniko honetara: ippc@ej-gv.es
– Klinker-labearen hileko batez besteko dosifikazioko eta funtzionamenduko balioak.
E.3.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
E.3.1.– Labearen funtzionamendurako baldintzak hondakinen balorizazio energetikorako.
a) Hondakinekin egindako erregaia ezingo da kontsumitu ondorengo baldintzak betetzen ez badira, horien balorizazio zuzena bermatzearren:
– Labea lehengaiarekin elikatzea abian egotea.
– Labearen egoera termikoaren kontrol-parametroek sinterizazio-guneko gasen tenperatura 2 segundotan zehar 850º-tik gorakoa dela egiaztatu behar dute. Klorotan substantzia organohalogenatuen % 1etik gora duten hondakin arriskutsuak errausten diren kasuetan, labearen tenperatura 1.100 ºC-raino igo behar da, gutxienez bi segundotan zehar.
– Labearen errekuntzaren kontrol-parametroek atmosfera oxidatzailea dagoela egiaztatu behar dute.
– Aire konprimituaren nahikoa emari egotea, erregai-hondakin likidoen atomizazio zuzena bermatzeko.
b) Pneumatikoki manipula daitezkeen hondakin likidoak edo solidoak metxero nagusian injektatuko dira ahal dela.
c) Euren ezaugarri fisikoak direla-eta pneumatikoki ezin manipula daitezkeen ordezko erregaiak zikloi-dorrean (aurrekiskalgailua) sartuko dira, behar bezala karinatutako garraio mekaniko bat eta elikadura grabimetrikoa dituen sistema baten bidez. Xede horrekin, aurrekiskalgailua labearen zati izango da, eta E.3.1 atal honetan azaldutako ustiapen-baldintza guztiak bete beharko dira.
d) Abian jartzerakoan, hondakinak ezingo dira dosifikatu beharrezko errekuntza-tenperaturara iritsi arte, lehen aipatutako egoerari une oro eusten zaiola ziurtatzeko.
e) Sistema automatiko bat egongo da, hondakinen dosifikazioa egoera hauetakoren batean eragozten duena:
1.– Abian jartzean, 850 ºC-ko tenperaturara iritsi arte.
2.– 850 ºC-ko tenperatura mantentzen ez denean.
3.– Ebazpen honetan ezarritako neurketa jarraituek isurketaren muga-balioren bat gainditzen ari dela erakusten dutenean, arazteko gailuetako asalduak edo hutsegiteak direla bide.
4.– 1.100 ºC-ko tenperaturara iristen ez denean, klorotan substantzia organohalogenatuen % 1etik gora duten hondakin arriskutsuak errausten ari direnean.
5.– Abian jartzerakoan, hondakinak ezingo dira dosifikatu beharrezko errekuntza-tenperaturara iritsi arte, lehen aipatutako egoerari une oro eusten zaiola ziurtatzeko.
a) Fabrikako kontrol-sistemak eragiketa-parametroak monitorizatu beharko ditu, honako hau lortzeko:
– Hondakinak injektatzeko instalazioa abian ez jartzea adierazitako baldintza guztiak betetzen ez badira.
– Hondakinak injektatzeko instalazioa automatikoki gelditzea baldintzaren bat betetzen ez bada.
E.3.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
E.3.2.1.– Baldintza orokorrak.
Zementua eta klinkerra fabrikatzeko instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.
Prozesuan atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bilduko da, eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema bat igaro ondoren.
Arau orokor horretatik salbuetsi daitezke isuri konfinatu gabeak, baldin eta horiek biltzea ez bada teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria, edota egiaztatzen bada ingurunean kalte urria eragiten dutela.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik gerta ez dadun, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala eraiki, ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Halaber, disfuntzio-aldien eta erabilezintasunen iraupena ahalik eta gehien murriztu beharko dira.
Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituenaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.
Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.
Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako ILE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
E.3.2.2.– Fokuak identifikatzea eta katalogatzea
Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresaren instalazioak honako foku hauek ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
Halaber, orduko 10.000 m
Foku ez-sistematikoetakoren bat, batez beste, urtean hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasatuko balitz, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala izanik, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupen orokorra instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, isurtze-foku gisa araupetu beharko da.
Era berean, baldin eta urte jakin batean foku sistematiko baterako baldintza horietako bakar bat ere betetzen ez bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren gaineko kontrolik egitea; kontrola hurrengo urtean egin beharko da, betiere, kontroletik salbuesteko baldintzek beren horretan jarraitu ezean. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da inguruabar hori.
E.3.2.3.– Isurketaren muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurtzeetan, ez dira gaindituko isurketaren muga-balio hauek:
a) 1. fokua: ikatz-errota.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren, industriako isurpenen Erregelamendua onartzeaz gainera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen horren II. eranskinean definitutako kutsatzaileak kontrolatu beharko dira, errekuntzako gasak aprobetxatu ostean beste instalazio batzuetan kanporatzen diren baterako errausketako instalazioaren isurietarako.
Guztizko partikulen kasuan (NOx eta SO
Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duena betetze aldera eman behar duen informazioaren barruan, beste instalazio batzuetan kanporatu diren eta baimen honetan aurreikusi diren baterako errausketa-instalazioen isurketak sartuko dira.
b) 2. fokua: zementu-labea.
– Eguneko batez besteko balioak:
(*) SO
– Baliozkotutako hilabete zibileko batez besteko balioek isurketarako muga-balioa gainditzen ez dutenean, eta
– Urtean erregistratutako eguneko batez besteko balio guztien % 80k eguneko muga-balioa gainditzen duenean.
(**) NH3-ren slipa (ekarpen gehigarria) kontrolatzeko, deribazioa egingo da, NH3-ren isurketa neurtuz, eta muga-balio gisa 150 mg/Nm
Balioak, bereziki COT eta SO
Isurketa atmosferikoen, emariaren, tenperaturaren, presioaren eta oxigenoaren neurgailu jarraituak abian egongo dira.
– Gutxienez hogeita hamar minutuko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:
– Gutxienez sei orduko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:
Baldintza normalizatuetako mugak bete beharko dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 Kpa-ko presioa eta guztira oxigenoaren eta gas lehorraren % 10eko edukia.
Isurketaren muga-balioak neurtzeko eta balio horiek betetzen diren ebaluatzeko baldintzek bete egin beharko dute urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan, industriako isurpenen Erregelamendua onartzeaz gainera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen horretan eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena betetze aldera onartutako aginduetan ezarrita dagoena.
c) 3, 4, 5, 6, 10, 11-D, 12-D eta 13-D fokuak.
d) 7, 8, 9, 14D eta 15D fokuak.
a), c) eta d) azpiataletan jasotzen diren isurketa-balioak neurtzeko eta balio horiek betetzen diren ala ez ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatuta dagoenari jarraituko zaio. Xede horrekin, erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.
Ebazpen honetan ezarritako muga-balioren bat gainditzen dela detektatuz gero, langileak berehala etengo du hondakinak gehitzea, eta inguruabar hori ingurumen organoari jakinaraziko dio.
E.3.2.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Guneetako hondargasak husteko tximiniak E.3.2.2. atalean ezarritako kota baino gehiagora helduko dira. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Isurtze barreiatuak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.
Osagaiak ehotzeko eta ontziz aldatzeko prozesuan zehar hauts-isurtzeak murrizteko, makina guztiek depresioan jardungo dute, eta horrek aire-masa handiak mugitu eta ondoren garbitu beharra dakar berekin. Halaber, klinker-silo bat dago, klinkerra gorde eta garraiatzeak sortutako eragina murrizteko. Gainera, instalazioak haizearen kontrako babes-hesiak (pantailatzeak, biltegien zati bat ixtea, biltegiei teilatua ematea eta zuhaitz-zerrenda) eta zoladura izango ditu, eta ibilgailuen trafikorako bideak aldizka garbituko dira.
Ezarritako mugei eta E.3.2.2 taulan identifikatutako fokuetarako egin beharreko kontrolei kalterik egin gabe, isurketa lausoak kanalizatu eta arazteko instalatutako sistemen (garraio-zintak, biltegiratzeak eta abar) mantentze-lana egin beharko da, horien isurketak minimizatzeko, «Zementuaren fabrikazioan Espainian erabilgarri dauden teknikarik onenen gida» izeneko dokumentuan ezarrita dagoena betetze aldera.
E.3.3.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helmugarik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta haiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu beharko da, balorizatzaile baimendu bati emanda. Honako hau izango da hondakinak ezabatzeko aukera bakarra: aldez aurretik haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela justifikatzea. Birsortzea/berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.
Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideei jarraikiz.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Instalazioaren aldaketak kalifikatu nahi badira, honako kasu honetan bakarrik eskatu beharko da baimena egokitzea: sortutako hondakin kantitatea areagotzeak badakar lehendik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea; betiere, 16/2002 Legearen 10. artikuluan (2.d atala) ezarritakoari kalterik eragin gabe.
Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Donostiako Udalean.
Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, 180/2015 Errege Dekretua, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoaren 25.2 artikuluaren arabera.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarrita dagoena bete beharko da.
E.3.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Honako hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:
1. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
1. hondakina: «Erabilitako olioak».
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/1.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51/HP6//A271(1)//B0019.
EHZ: 13 02 05.
Urtebetean sortutako kantitatea: 3.700 kg
Makina eta instalazio batzuetan olioa birjartzeko eragiketetan sortzen da.
2. hondakina: «Hondakin biosanitarioak».
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/2.
Hondakinaren kodea: Q16//D10/13//S1//C35/HP9//A271(1)//B0019.
EHZ: 18 01 03.
Urtebetean sortutako kantitatea: 22 kg.
Zerbitzu Medikoak sortzen ditu, eta objektu zorrotz eta ziztakariak dira.
3. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatua».
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/3.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41/HP3b//A271(1)//B0019.
EHZ: 14 06 03.
Urtebetean sortutako kantitatea: 385 kg.
Mantentze-lan orokorretan sortzen dira, tailer mekanikoko piezen garbiketan.
4. hondakina: «Fluoreszenteak eta merkurio-lurrunezko lanparak».
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/4.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16/ HP3/4/5 //A271(1)//B0019.
EHZ: 20 01 21.
Urtebetean sortutako kantitatea: 18 kg.
Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen dira, mantentze-lan orokorretan.
5. hondakina: «Pila prismatikoak eta Ni-Cd pilak».
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/5.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37/C22//HP14//A271(1)//B0019.
EHZ: 160602.
Urtean sortutako kantitatea: 33 kg.
Pilak erabiltzen dituzten gailuetan (linternak eta abar) pilak aldatzeko eragiketetan sortzen dira.
6. hondakina: «Botoi-pilak, merkurioa dutenak».
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/6.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C22/16//HP14//A271(1)//B0019.
EHZ: 160603.
Urtean sortutako kantitatea: 3 kg.
Pilak erabiltzen dituzten gailuetan (linternak eta abar) pilak aldatzeko eragiketetan sortzen dira.
7. hondakina: «Berun azidozko bateriak».
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/7.
Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C18/23//HP8/A271(1)//B0019.
EHZ: 16 06 01.
Urtebetean sortutako kantitatea: 277 kg.
Makina higikorren mantentze-lanetan sortzen dira.
8. hondakina: «Hidrokarburoekin kutsatutako iragazkiak, xurgatzaileak eta zapiak»
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/8.
Hondakinaren kodea: Q5//D13//S40//C51/HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 15 02 02.
Urtebetean sortutako kantitatea: 500 kg.
Makina higikorren mantentze-lanetan eta mantentze-lan orokorretan sortzen dira.
9. hondakina: «Substantzia arriskutsuak izan dituzten beirazko ontziak»
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/9.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C 23/24/HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 15 01 10.
Urtebetean sortutako kantitatea: 50 kg.
Laborategian sortzen dira, erreaktiboak izan dituzten ontzi hutsak dira.
10. hondakina: «Laborategiko hondakinak».
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/10.
Hondakinaren kodea: Q3//D13//L-S40/C23//HP8/14//A271(1)//B0019.
EHZ: 16 05 07.
Urtebetean sortutako kantitatea: 108 kg.
Laborategian sortzen dira, laborategietako erreaktiboen nahasketak dira.
11. hondakina: «Koipe lubrifikatzaileak».
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/11.
Hondakinaren kodea: Q7/R13/LP9/19//C51/HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 12 01 12.
Urtebetean sortutako kantitatea: 3.513 kg.
Mantentze-lan orokorretan sortzen dira, koipe lubrifikatzaileak birjartzean.
12. hondakina: «Metalezko ontzi kutsatuak».
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/12.
Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41-51//HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 15 01 10.
Urtebetean sortutako kantitatea: 110 kg.
Mantentze-lan orokorretan sortzen dira, disolbatzaileak edo pinturak izan dituzten metalezko ontziak.
13. hondakina: «Kutsatzaileaz bustitako txirbilak».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/13.
Hondakinaren kodea: Q10//D15//S25//C51/HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 12 01 14.
Urtebetean sortutako kantitatea: 75 kg.
Tailer mekanikoan sortzen dira, mantentze-lan orokorretan eta piezen torneaketan eta artezketa eragiketetan.
14. hondakina: «Ura/olioa emultsioa».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/14.
Hondakinaren kodea: Q8/10//D15//L9//C51//HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 130507.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuan, konpresoreak purgatzeko lanetan sortzen da; olioa uretan emultsionatzean datza. Hondakinarentzat identifikatutako plastikozko ontzi batean jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
15. hondakina: «Erabilgarria ez den fuel-olioa».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/15.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//P9//C51//HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 130701.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Garbiketaren azpiprozesuan sortzen da. Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
16. hondakina: «Olio-iragazkiak».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/16.
Hondakinaren kodea: Q9//R13//S35//C51//HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 160107.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Mantentze-lan orokorren azpiprozesuan sortzen dira; substantzia arriskutsuak dituzten edo horiekin kutsatuta dauden iragazkiak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da, baimendutako kudeatzaileari eman arte.
17. hondakina: «Erregaien iragazkiak».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/17.
Hondakinaren kodea: Q9//R13//S35//C51//HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 160121.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Mantentze-lan orokorren azpiprozesuan sortzen dira; substantzia arriskutsuak dituzten edo horiekin kutsatuta dauden iragazkiak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da, baimendutako kudeatzaileari eman arte.
18. hondakina: «Gasolioa».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/18.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L9//C51//HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 130701.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Garbiketaren azpiprozesuan sortzen dira. Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
19. hondakina: «Ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/19.
Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C6/11/18//HP6/14// A271(1)//B0019.
EHZ: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Erabiltzen ez diren bulegotika-ekipoak jasotzean eta PLCak eta bestelako gailu elektronikoak ordeztean sortzen dira.
20. hondakina: «Plastikozko ontzi kutsatuak».
Identifikazioa: A20677878/ 2021995/1/20.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41-51//HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 15 01 10.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Mantentze-lan orokorreko eragiketetan sortzen dira, olioa, pintura, koipeak eta abar eduki dituzten plastikozko ontziak eta laborategietako erreaktiboen ontzi hutsak dira.
21. hondakina: «Aerosolak».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/21.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S-G36//C41/43/51//HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 160504.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Erabiltzen ez diren aerosolak biltzean sortzen dira. Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
22. hondakina: «Hidrokarburoz kutsatutako lurra».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/22.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C51//HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 17 05 03.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Gerta litezkeen isuriak biltzean sortzen dira.
23. hondakina: «Hidrokarburoak dituzten urak».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/23.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//L-9//C51//HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 16 10 01.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Hidrokarburoen banatzaileak eta atxikitzeko kubetak garbitzeko eragiketetan sortzen dira.
24. hondakina: «Gasolio-tangak garbitzearen ondoriozko hondakinak».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/24.
Hondakinaren kodea: Q8//R13//L3-34//HP5//HP3B// A271(1)//B0019.
EHZ: 13 07 03.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Gasolio-tangak garbitzeko –10 urtez behin, tanga hutsik dagoela– eragiketetan sortzen dira.
25. hondakina: «Amoniako-disoluzioko tanga garbitzearen ondoriozko hondakinak».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/25.
Hondakinaren kodea: Q8//D9//L-21//C24//HP8// A271(1)//B0019.
EHZ: 06 02 03.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Amoniako-disoluzioko tanga garbitzeko eragiketetan sortzen dira, barnealdea bost urtez behin berrikusi behar denean.
26. hondakina: «Amiantoa duten uralitak».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/26.
Hondakinaren kodea: Q6/D15/S40/C25/HP6/A271(1)/B0019.
EHZ: 17 06 05.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Amiantoa duten teilatu zaharrak edo bestelako egiturak desegitean sortzen dira. Kudeatzaile baimenduak jasotzen du, eta sortu ahala biltzen du kudeatzaile baimenduak. Horretarako, baimendutako zabortegi batera eramango da.
27. hondakina: «Amiantoa duten balazta-zapatak».
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/27.
Hondakinaren kodea: Q6/D15/S40/C25/HP6/A271(1)/B0019.
EHZ: 16 01 11.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Instalazioan mantentzen diren ibilgailuen osagaiak kentzean sortzen dira.
28. hondakina: «Amiantoa daukaten isolamendu-materialak»:
Identifikazioa: A20677878/ 20-21995/1/28.
Hondakinaren kodea: Q6/D15/S40/C25/HP6/A271(1)/B0019.
EHZ: 17 06 01.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Unean-unean sortzen da, isolamendu termikoko asbestoak kentzean. Kudeatzaile baimenduari entregatzen zaio.
29. hondakina: «Bustitako materialak»:
Hondakinaren kodea: Q5//D15/R13//S40//C51//HP5//A271(1)//B0019.
EHZ: 15 02 02.
Urtebetean sortutako kantitatea: 50 kg.
Unean-unean sortzen da, hondakinak jaso eta manipulatzeko eragiketetan.
30. hondakina: «Sendagai iraungiak»:
Hondakinaren kodea: Q3//D10//S2//C33//HP0//A271(1)//B0019.
EHZ: 180109.
Urtean sortutako kantitatea: Unean unekoa.
Unean-unean sortzen dira medikuntza zerbitzuan.
a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.
b) Disolbatzaile organiko ez-halogenatua hondakinak zuzenean sortzen dituen instalazioko biltegitik jaso beharko dira, baimendutako kudeatzaileari emateko aurrez ontziratu edo bildu behar izan gabe.
c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta etiketatu beharko dira argi eta irakurtzeko eta ez ezabatzeko moduan.
d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta, etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta, halaber, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izan beharko du.
e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.
f) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino luzaroago gorde. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.
g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian finkatutako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, dagokion kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da. Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, hiru urtean gutxienez.
i) Hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu egin beharko da.
j) Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.
k) Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak PKB eduki dezaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituenaren baldintzak, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuarenak ere bai.
l) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan, Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzkoan xedatuta dagoenaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 (EE) Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
n) Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.
o) Aurreko g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta n) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Sociedad Financiera y Minera SA–Añorgako fabrika– enpresak 108/1991 Errege Dekretuaren, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
q) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena tramitatzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Ingurumen Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztapenak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.
r) Baldin eta Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresa merkataritzarako edo industriarako ontzi batzuen azken jabea bada, eta ontzi horien hornitzailea apirilaren 24ko 11/1997 Legearen, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzkoaren lehen xedapen gehigarriari atxikita badago, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresaren ardura izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horien ingurumen-kudeaketa zuzena egitea. Hortaz, ontzi horiek kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dizkio.
E.3.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak honako hauek dira:
a) E.3.3. atalean hondakinen bereizketaren eta kudeaketaren printzipio hierarkikoei buruz adierazitakoei jarraiki, «udal hondakinen nahasketa» izeneko hondakinak ezingo du hondakin balorizagarririk izan. Horregatik, egungo egoeran, hauek jotzen dira zati balorizagarritzat Euskal Autonomia Erkidegoan: papera eta kartoia, egurra, plastikoak, metal ferrikoak eta ez-ferrikoak.
b) Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak, materialen arabera, egoki bereizita entregatu beharko zaizkio agente ekonomiko (hornitzaile) bati, berrerabiliak izan daitezen, ontzi erabilien kasuan; edota berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati, ontzi-hondakinen kasuan.
c) Hondakin horiek gordetzeko epea gehienez 2 urtekoa izango da.
d) Orokorrean, kanporatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako onarpen-agiria, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, egiaztatzeko ezen proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla. Hala badagokio, justifikatu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua egokitu egiten zaiela ebazpen honetan zehazten diren hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei. Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, hiru urtean gutxienez.
e) Halaber, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin, Hondakinak zabortegian utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako agiria bete beharko da. Agiri horiek hiru urtez gorde beharko dira.
f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, bilketa-maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
g) Aipatutako d eta e (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta f ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
h) Baldin eta Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika- enpresa merkataritzarako edo industriarako ontzi batzuen azken jabea bada, eta ontzi horien hornitzailea Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikita badago, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresaren ardura izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horien ingurumen-kudeaketa zuzena egitea. Hortaz, ontzi horiek kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dizkio.
E.3.3.3.– Ontziak merkaturatzea.
Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.
Era berean, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, apirilaren 24ko 11/1997 Legearen, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzkoaren lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.
Baldin eta Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak, urte natural batean, ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu jarraian zehazten diren kantitateak gainditzen dituzten hondakinak sortzeko moduan:
– 250 tona, beira bada bakarrik.
– 50 tona, altzairua bada bakarrik.
– 30 tona, aluminioa bada bakarrik.
– 21 tona, plastikoa bada bakarrik.
– 16 tona, egurra bada bakarrik.
– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soil-soilik badira.
– 350 tona, hainbat material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu.
Prebentziozko enpresa-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta prebentziozko enpresa-planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko da urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Bi agiriok dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.
E.3.4.– Isurketak egiteko baldintzak.
E.3.4.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Zementua fabrikatzea.
Jarduera taldea: Kimika.
Mota-taldea-EJSN: 2-09-23.51.
E.3.4.2.− Gehienez isuri daitezkeen emariak eta bolumenak.
1. Isurketa: euri-urak orokorrean isurtzea:
E.3.4.3.– Isurketaren muga-balioak.
Ondorengo zerrendan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako gehieneko muga-balioekin:
1. isurketa: euri-urak orokorrean isurtzea:
2. isurketa: erabilera sanitarioko urak.
*Lauril-sulfatoan adierazia.
Ezingo da diluzio-teknikarik erabili, isurketaren muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzailearen kalitate-arauak bete behar dira. Bestela, titularrak behar den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurketa arauak ez betetzearen arrazoia izan ez dadin.
Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazi ez den beste gairik isurtzea, bereziki gai arriskutsurik (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria).
E.3.4.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Industria-instalazio guztietarako saneamenduko eta arazketako instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirietara egokituko dira, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:
Aurretratamendua:
– Erregimen itxiko hozte-zirkuituak, ur horiek isuri gabe.
– Erregaien parkeko euri-uren dekantazioa, trenkada deflektoreak dituzten 20mx 3,7mx2,5m neurriko bi putzutan.
– Ordezko lehengaiak biltegiratzeko guneko euri-uren dekantazio-putzua 23,5 m
– Arrobietako harrobiko kareharri-deskargako plazatik eta sarbideko goiko bideen ureztaketatik datozen uren dekantazio-putzua, 65 m
– l motako hidrokarburo-banatzaile normalizatua, obturatzaile automatikoa eta segundoko 10 l-ko ahalmena dituena, zementu-fabrikako fuel-olioa biltegiratzeko zonan.
– l motako hidrokarburo-banatzaile normalizatua, obturatzaile automatikoa eta segundoko 1,5 l-ko ahalmena dituena, Arrobietako harrobian erregaia hartzeko zonan.
– l motako hidrokarburo-banatzaile normalizatua, obturatzaile automatikoa eta segundoko 3 l-ko ahalmena dituena, aurretiazko dekantazio putzuarekin, Arrobietako harrobian makinak garbitzeko zonan.
– Konpresore-purgaketen tratamendua olioen eta ikatz-aktiboen xurgaketako dorreekin, ur beltzen sarera isuri aurretik.
Saneamenduko eta arazketako instalazioak:
Ur sanitarioak banatzeko saneamendu-sarea, ur horiek hodi biltzaile orokorrera isurtzeko, eta Añorga errekastoaren trazadura zaharraren estalduran jasotako euri-uren sare orokorra, tratamendua egiteko eta isurtzeko.
– Bideratzeko eta laminatzeko presa, 1,5 m-ko lamina-garaiera duena, 250 mm-ko diametroa duten hiru bideratze-hodi ditu, bakoitzak erregulazio balbula duela. Gehieneko emaria: segundoko 110 l.
– «Arintzeko» estaldura zaharrean jasotako urak ponpatzea, tratamendu orokorrera sartzeko.
– Dekantagailu Hidrodinamikoa.
– Retro-garbiketako eta by-passeko sifoien putzua.
– Iragazketako atzeko ekipoen banaketa- eta hautaketa-kutxatila, serieko edo paraleloko funtzionamendua duena.
– Bi iragazketa-ekipo, segundoko 55,5 l-ko ahalmen unitarioa dutenak, putzu aurrefabrikatuetan mihiztatuta, mintz bidezko iragazketako hamabi kartutxorekin.
– Euri-urak dekantatzeko, biltegiratzeko eta laminatzeko putzua Arrobietako harrobiaren plazan, 3.950 m
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, titularrak, baimeneko baldintzak betetzearen erantzule den aldetik, behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Uren Zuzendaritzari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Kutxatila bat jarriko da isurketa kontrolatzeko; kutxatila horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu, eta ikuskapena egiteko zuzeneko sarbidea izango du. Isuritako emaria modu jarraituan zehaztuko da maila-neurgailua duen Parshal kanal baten bidez, isuritako emariak zehazteko. Kanal horrek datuen biltegiratze informatizatuko sistema eduki beharko du.
E.3.4.5.– Isurketen Kontrol Kanona.
Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege/Dekretua) –zeina Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 95. artikuluak aldatu baitzuen– aplikatuz, hau da isurketen kontrolaren kanonaren zenbatekoa:
(IKK): Isurketa-kanona= V x Pu
Pu = Pb x Cm.
Cm = C2 x C3 xC4
Non:
V = Baimendutako isurketaren bolumena (m
Pu = Isuriaren kontroleko prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizko prezioa m
Cm = Isuriaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren IV. eranskineko (****) oharrean adierazten diren definizioen arabera, eta aintzat hartuta, hura aplikatzeko, Ekialdeko Kantauriko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoak, 2013ko ekainaren 7koak, arautzen dituen helburuak.
1.– Isurketa: Euri-urak orokorrean isurtzea.
Cm = 1,09 x 0,5 x 1,0 = 0,545000.
Pu = 0,04207 x 0,545000 = 0,022928 euro/m
Isurketen Kontrol Kanona = 150.000 x 0,022928 = 3.439,20 euro urtean.
Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, isurketen kontrol kanonaren zergaldia urte natural bakoitzarekin dator bat. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.
Hori dela eta, urtero bidaliko zaio titularrari aurreko ekitaldiari dagokion tasa, lehen ezarritako zenbateko eta guzti, baldin eta ez badira kitatutako aldian oinarrizko prezio eguneratuak aplikatu behar aurrekoen ordez –BOEn argitaratutakoak–. Tasa horretan, kitatu den kanonaren zenbatekoa, epea, lekua eta ordaintzeko modua adieraziko dira.
Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, dena delako urteko ekitaldiko kanonaren likidazioa dagokion ebazpenean zehaztuko da, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, urteko egun kopuru osoarekin alderatuta.
Isurketen kontrol kanona independentea izango da autonomia-erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko (ULTB, 1113.7 artikulua).
E.3.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legean (ekainaren 25eko 4/2015) ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak beharrezko neurriak hartu beharko ditu lurzorua babesteko, eta bereziki, hauts-itxurako materialen herrestatzea minimizatzeko, honako neurri orokor hauek aplikatuz:
– Hautsezko gaiak siloetan, pabiloi barruan, edo horrelakorik ezean, haizetik hobekien babestutako tokietan gordetzea.
– Haize zakarra dabilenean hautsezko solidoak manipulatzea saihestea.
– Materialak paletatik deskargatzean, garaiera mugatzea.
Halaber, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak betetzeko, sustatzaileak 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta emateko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-agiria eta jarraipen-agiria. Esteka honetan eskura daiteke: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-pcc/eu/
Betiere, sustatzaileak lurzoruei buruzko agiri bategina igorriko du, lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko lanak egin ditzakeen erakunde egiaztatu batek egindako agiria. Bertan, zirkularrean eskatzen den informazio guztia bilduko da. Aurrerantzean, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bategin berri bat bidaliko da.
Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:
1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:
a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1c idatzi-zatiarekin bat etorriz, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
b) Hondeaketa horrek hondeatutako materialen 500 m³ gainditzen dituenean, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plan hori, betetzen hasi aurretik.
c) Hondeatu beharrekoa 500 m³ baino gutxiago bada, aldaketa-eskaerak informazio hau eman beharko du: non dagoen kokatuta, zenbat hondeatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.
d) Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko zaio ingurumen-organoari, behar bezala karakterizatu aurretik.
e) Orokorrean, irizpide hauek beteko dira:
– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Orokorrean, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak 10 azpilagin izango ditu gutxienez, hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m
– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH-etarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
2.– Baldin eta aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketa egitea instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.
3.– Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da hondeatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi.
4.– Obrak aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egin behar badira, karakterizazioa egiteko betebeharra salbuetsi ahalko da, betiere, jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e idatzi-zatiari jarraikiz betiere.
E.3.6.– Zaratari buruzko baldintzak.
a) Honako indize akustiko hauek ez gainditzeko beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07ak eta 23ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23ak eta 7ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; halakoetan, pantailatzeak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
1. taula: Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran bete beharreko zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardun-modu bat baldin badago, gainerako jardueretatik nabarmen bereizia dagoena, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.
F) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako idatzi-zati hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa.
F.1.– Atmosferarako isurtzeak kontrolatzea.
a) Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresaren isurketak kontrolatu beharko ditu, honako informazio honen arabera:
Gainera, Kontrol Erakunde Baimendu batek behar bezala egiaztatuko ditu baterako errausteei ekitean iraupen-denbora, tenperatura minimoa eta eskapeko gasen oxigeno-edukiera, baita aurreikus daitezkeen funtzionamendurako baldintzarik aurkakoenetarako balioak ere. Organo horri kontrol hori zer egoeratan egitea aurreikusten den igorriko zaio, onespena emateko.
b) a) idatzi-zatian azaltzen diren kontrol guztiak ingurumen-kontroleko erakunde batek egin beharko ditu, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan azaltzen diren eskakizunen arabera.
c) Lehen adierazitako parametro guztien neurketekin baimendutako kontrol-erakundeak egindako txostenak bidali beharko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurketen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
d) Laginketa bidezko neurketa-tekniketarako nahiz kontrol jarraiturako, 815/2013 Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarrita dagoena bete beharko da. Halaber, baliozkotutako batez besteko balioak kalkulatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituenaren 9. artikuluan xedatuta dagoenari jarraituko zaio.
Neurtzeko sistema jarraituak «Isurtze atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraituak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» ezartzen diren baldintza guztiak bete beharko ditu.
Neurtzeko sistema jarraitua Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera konektatu beharko da.
Sustatzaileak etengabe neurtzeko sistema mantentzeko plan bat izan beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.
1, 3, 4, 5 eta 6. fokuetarako, neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hots, erregistro baliodunak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren 100eko 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen zehatz espresua izan ezean.
«Klinker-labea» 2. fokuan, neurtzeko sistema jarraituaren funtzionamendu edo mantentze-lan okerrak direla-eta egun batean ordu-zatiko batez besteko bost baliotik gora baliozkoak ez badira, egun hori baliogabetu egingo da. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, titularrak beharrezko neurriak hartu beharko ditu kontrol-sistema jarraituaren fidagarritasuna hobetzeko.
15 egun jarraian edo gehiago irauten badu, edota neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, KEBek jarraiki neurtu beharreko parametroak kontrolatu beharko dituzte aldizka; 15 egunean behin, gertaera hasi denetik neurtzeko sistema jarraitua berriro martxan jarri bitartean.
Urtero etengabe neurtzeko sistemaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin beharko da eta Ingurumen Sailburuordetza honi igorri beharko zaio, «Isurtze atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraituak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoa»n adierazitako ereduaren arabera.
e) Lortutako emaitzak erregistratzea.
Euskarri informatikoan, edo halakorik ezean, paperean, erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, betiere (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean ezarrita dagoen edukiarekin (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
F.2.– Immisio atmosferikoak kontrolatzea.
Kutsatzaile atmosferikoen oinarrizko mailak egiaztatzearren, airearen kalitatea zaintzeko estazioa eskura egongo da; bertan, etengabe neurtuko dira guztizko partikulen, PM10 partikulen eta SO
Hori guztia gauzatzeko, sustatzaileak proposamena aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez honako edukiak dituela:
– Airearen kalitatea zaintzeko estazioaren ezaugarri teknikoak eta kokalekua. Horiek urtarrilaren 28ko 102/2011 Errege Dekretuan, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoan aurreikusita dagoena bete beharko dute.
– Kokalekurako proposamena, behar bezala arrazoituko duen azterketarekin batera joango da. Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarearekin bat egiteko moduko ezaugarriak izan beharko ditu estazio horrek.
– Zaintza-estazioaren mantentze-lanerako plana.
– Lortutako emaitzak behar bezala interpretatu ahal izateko, instalazioen diagnostikoa egin beharko du sustatzaileak: instalaziootan sortutako partikulen isurketari buruzko ebaluazio xehatua, eta isurketa horien sakabanaketaren modelizazioa.
Modu berean, metal astunen, dioxinen eta furanoen kontzentrazioen jarraipena ere egingo da, eta hiru urtez behin neurtuko dira kontzentrazio horiek.
F.3.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
F.3.1.– Uraren kalitatea kontrolatzea, lanen fasean
Sustatzaileak proposatutako Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz, likidoen isurketaren kudeaketa behar bezala egiten dela baieztatu beharko da, ekoiztutako kopuruen kontrolerako eta erregistrorako sistema eguneratu eta mantendu, kudeatutako kopuruena, eta hondakin likidoak sortzea edo isurtzea mugatzeko, prebenitzeko edo ekiditeko helburuarekin kudeaketa hori egiteko moduak eta xedeak egiaztatu beharko dira.
F.3.2.– Isurketen kalitatearen kontrola fabrikaren jardunean zehar.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:
Aurtengo lehenengo hiruhilekoari dagokion euri-uren kanpoko kontrola, orain arte egin den puntu berean egingo da. Dena dela, urteko bigarren kontroletik aurrera, E.3.4.1 atalean ezarritako isurketa-puntuan egingo da.
Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.
Kanpoko kontrolak «administrazio hidraulikoaren erakunde laguntzaile» batek egin eta ziurtatuko ditu, eta baimendutako parametro bakoitzaren gainean egingo dira. Baldintzak betetzen dituztela joko da parametro bakoitza ezarritako mugaren azpitik dagoela egiaztatzen denean.
Autokontrolen parametroak aztertzeko, «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater» (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioa) edo «ASTM Water and Environmental technology 11. Atala» (azken edizioa) delakoetako eredu normalizaturen bat erabiliko da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Egun erabiltzen diren azterketa-metodoen bestelakoak ere ezarri ahalko dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.
Kontrol horien emaitzak Uraren Euskal Agentziari helaraziko zaizkio (Intxaurrondo 70, 1. Solairua, PK: 20015), hilabeteko epean, laginak hartzen direnetik zenbatzen hasita.
Horretaz gain, emaitzak formatu digitalean –kalkulu-orri edo datu-base batean– bidaliko dira, gutxienez honako datu hauek jasota: titularra, laginketa-data, fluxua edo isurketa-puntua, emaria (hala badagokio) eta aztertutako parametro bakoitzaren kontzentrazioa (mg/l). Halaber, formatu horretan ere jaso eta bidaliko dira urteko emaitza guztiak.
Administrazioak xede horretarako aurreikusitako tresna informatiko bat garatzen duenean, titularrak tresna hori erabili beharko du nahitaez kontroleko datuak sartzeko.
Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbideratzeei, horien arrazoiei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.
Gainera, benetan isuri den urteko bolumenaren estimazioa egingo da eta aipatu bolumenaren asteroko erregistroa egingo da emari-neurgailuaren datuen arabera, ARM/1312/2009 Aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz. Datu horiek, uneoro, organo horren eskura egongo dira egiaztatu ahal izateko.
Administrazioak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatu eta efluentearen emariak eta analisiak aztertuko ditu, isurketen emari eta parametroek muga baimenduak gainditzen ez dituztela egiaztatzeko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahalko dio titularrari.
Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsurik dagoen dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.
F.4.– Jardueraren adierazleak.
Urtero, sustatzaileak jardueraren gaineko honako parametro-adierazle hauen jarraipena egingo du, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
F.5.– Zarataren kontrola.
a) Ebaluazioa indize akustiko hauek kalkulatzeko metodoen bidez egin beharko da: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo
b) Zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean neurketak eginez, LAeq,Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da hiru urtez behin.
c) Aurreko letran adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.
d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarrita dagoenera egokituko zaizkio.
F.6.– Gauzatzeko eraren kontrola.
Urtero, txosten bat egingo da neurri zuzentzaileen eta ingurumena babesteko neurrien, ingurumena uki dezaketen prozesuak kontrolatzeko sistemen eta ingurunearen kalitatearen zaintzaren funtzionamenduari buruz.
F.7.– Emaitzak igortzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok komunikazio baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, komunikazioari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez badira, orduantxe bakarrik egin beharko da komunikazioa ingurumen-baimen bateratuan ezarritakoaren araberakoa. Era berean, urtebete baino aldizkakotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.
Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada.
F.8.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du; agiri horrek ebazpen honetan ezarritako betekizunak bildu behar ditu. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.
Gainera, ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartu beharko dira, enpresak berak ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko ezarritako neurri eta mekanismoen efikazia egiaztatzeko (F.4. Jardueraren adierazleak).
G) Prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak ohiz kanpoko egoeretan.
G.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urtean behingo mantentze-lanei dagokienez, isurketen eta sortuko diren hondakinen kalkulua egin beharko du enpresak, eta, hala egokituz gero, beraiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.
G.2.– Jarduera etetea.
Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (26.5 epigrafea, "Zementua, karea eta igeltsua fabrikatzea"), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz.
G.3.– Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duenaren 13. artikuluan arautu bezala, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko. Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
G.4.– Ezohiko funtzionamendua denean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Sustatzaileak aurkeztutako ingurumen-baimen bateratua eskatzeko dokumentuaren 4.8. ataleko gehigarrian egindako proposamenean ez-ohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesen ondoriozko kutsadurari aurre egiteko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.
b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
c) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan atmosferara eta uretara egindako isurtzeak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
d) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gertaerena ere.
e) Olioak, erregaiak, gehigarriak eta fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsatzeko arriskuak sor ditzakeenez, isurketa, isuri edo ihesek eragindako lur zatien gainazal guztiak iragazgaiztu behar dira.
f) Prozesurako behar diren erregaiak, produktuak eta gehigarriak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta efikaziaz esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta norbera babesteko ekipo bereziak.
h) Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; efikazian eragin dezaketen produktuen isuriak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.
i) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bideratuko da.
j) Arazketa-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka atera egingo dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Biltegiratuko dira, hala badagokio, hondoan hustubiderik ez duten gordetegi iragazgaitzetan.
k) Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birbidaliko da, hori tratatzeko.
l) Uren Legearen 97. artikuluak dioenez, oro har jabari publikoko urak kutsatzeko edo ur horien inguruak degradatzeko gaitasuna izan dezaketen hondakin solidoak, zaborrak edo substantziak biltzea debekatuta dago, horien izaera eta uzten diren lekua edozein dela ere.
m) Horregatik, titularrak beharrezkoa den arretaz jokatuko du produktuak, erregaiak, erreaktiboak eta abar biltzen dituzten tangetatik, edo horiek maneiatzeagatik, ustekabeko isuriak gerta ez daitezen, eta ur-ibilgu publikoetara irits ez daitezen.
n) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko legerian ezarritakoa bete beharko da, eta legeria horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.
o) Arazketarako instalazioak behar bezala erabiltzeko eta ustekabeko isurketak ez gertatzeko hartu diren segurtasun-neurriak indarrean mantentzeko, behar diren baliabideak izan beharko ditu titularrak.
p) Arazketarako instalazioetan «by pass» eginez hondakin-urak isurtzea ez dago baimenduta.
q) Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunean edo jardueraren kontrolean ondorio kaltegarriak eragin ditzakeen gorabehera edo arazoren bat gertatuz gero, sustatzaileak gorabehera edo arazo horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari (ippc@ej-gv.es helbide elektronikora idatzita), indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera. Komunikazioan alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
– Gorabehera mota.
– Jatorria eta arrazoiak.
– Sortutako ondorioak.
– Zuzentzeko edo egoerari eusteko hartutako neurriak.
– Jarduketak egiteko epeak.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, SOS Deiaki eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara (ippc@ej-gv.es helbide elektronikora idatzita), eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
– Gorabehera mota.
– Gertakaria non, zergatik eta zer egun eta ordutan gertatu den.
– Iraupena.
– Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina jaso beharko dira, eraginaren analisia barne.
– Mugak gaindituz gero, isurketen datuak.
– Eragindako kalteak, gutxi gorabehera.
– Hartutako neurri zuzentzaileak.
– Ezbeharra konpontzeko prebentziozko neurriak.
– Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
Halaber, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne hartuta. Jakinarazpen hori 15 egun lehenago egin behar da, gutxienez. Inguruabarrak direla eta jakinarazpena epe horrekin ematerik ez dagoenean (aurreikusi gabeko mantentze-lanak egiteko geldialdiak eta abar), ahal bezain laster jakinarazi beharko dira geldialdiak, inguruabar horiek justifikatuz.
r) Aurreko urte zibilean airearen kalitatea zaintzeko estazioan nahiz ebazpen honetako F.2. atalean zehaztutako neurketa-kanpainetan behatutako immisioen muga-balioak gainditu izan diren kasu guztien berri eman beharko dio sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari, urte zibil bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan.
Txosten horrek mugak gainditzeko kausa probableak zehaztuko ditu, behar bezala justifikatuta. Arrazoi probableen artean instalazioko jardueraren bat egongo balitz eta ekarpen estimatua esanguratsua izango balitz, airearen kalitatea hobetzeko enpresa mailako ekintza-plan bat aurkeztu beharko da. Ekintza-planean, bada, egin beharreko ekintzak adieraziko dira, bai eta ekintza bakoitzerako aurreikusitako epeak ere. Aurreikusitako ekintzak gauzatzeko epeek ezingo dute 12 hilabete gainditu, Ingurumen Sailburuordetzak berariazko baimena eman ezean.
s) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
H) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahalko dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
I) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuak bidaliko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta ingurumena zaintzeko programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez transmitituko da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
J) Ebazpen honetako E.2.1.b.2 atalean adierazitakoari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dagoen kudeatzaile baimendu berri batetik datorren HAE hondakina fabrikan onartu aurretik, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, kudeatzaile horri organo eskudun batek emandako baimenarekin batera.
Ebazpen honen E.2 atalean adierazitakoari jarraituz, fabrikan edozein hondakin berri onartu aurretik, Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, horrek onets dezan.
K) Instalazioetan egiten den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da; horretarako, helbide elektroniko honetan datorren formularioa beteko da: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc
815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz, betiere.
Era berean, eskatutako aldaketak baimendu aurretik, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egin beharko da, baldin eta otsailaren 27ko 3/1998 Legearen, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzkoaren I. eranskinean, edo urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren, proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko legearen testu bategina onartzen duenaren I. eranskinean adierazitako egoeretakoren batean eskatu baldin bada aldaketa hori.
Eskatutako aldaketa ez baldin badago jasota ez 3/1998 Legearen IB eranskinean ez 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskinean, baina bai horren II. eranskinean, ingurumen-organoak gehienez ere hiru hilabeteko epean erabakiko du aldaketa horri ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egin behar zaion ala ez; betiere, behar bezala bete ondoren azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak egoera horietarako arautzen duena.
Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzorua jasota badago irailaren 30eko 165/2008 Dekretuak (lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzkoa) argitaratutako inbentarioaren barruan, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko Legean (ekainaren 25eko 4/2015 Legea) ezarritakoarekin bat etorriz.
Bigarrena.– Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresari errekerimendua egitea, honako alderdi hauei erantzuna eman diezaien:
– Lurzorua babesteari dagokionez, sei hilabeteko epean lurzoruen dokumentu bategina aurkeztu beharko da, ikerketa-lanak eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzeko lanak egin ditzakeen erakunde egiaztatu batek egina. Dokumentu horretan, «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean eskatzen den informazio guztia jasoko da. Zirkular hori, Bigarren atalean (D.2.5.– Lurzorua babesteko baldintzak) aipatzen da. Dokumentuari «058» kodea esleituko zaio.
Hirugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresari, Donostiako Udalari, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015) 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 7a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.
I. ERANSKINA
ALEGAZIOEN AZTERKETA
Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak Donostian sustatutako jarduerarentzako ingurumen-baimen bateratua berrikusteko prozeduraren barruan egindako entzunaldi-tramitean hainbat alegazio-idazki jaso da. Horiek hemen jaso dira modu laburtuan, ingurumen-organoak alegazioen inguruan egindako gogoetekin batera.
Hona hemen jasotako idazkiak:
– Añorga Txikitarrak Auzo Elkartea (2017/2/14).
– Amara-Berri Auzo Elkartea (2017/2/16).
– Errotaburu Bai Auzo Elkartea (2017/2/16).
– Lantxabe Auzo Elkartea (2017/2/16).
– Gipuzkoako Ekologistak Martxan (2017/2/24).
Kasu guztietan isurketaren muga-balioak proposatzen dira, honako alegazioak hauek oinarri hartuta:
1.– Alegazioa: NOx muga.
Aurkeztutako idazkiek, alegazioen artean zera jasotzen dute:
«Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak NOx-erako egiten duen proposamenak ez du betetzen indarreko araudia (815/2013 Errege Dekretua); izan ere, errege-dekretu horrek muga gisa 500 mg/Nm
Erantzuna:
Organo honek ez du baliozkotzat hartu sustatzaileak hileko mugak ezartzeko planteatutako mugen proposamena. Hala ere, erabilitako arrazoiak ez dira alegazioan jasotzen diren berberak; beraz, alegazio hori ez da justifikatutzat jotzen. Alegazioak berak testuan onartzen duenez, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren bidez onartutako testuak 7.4 artikuluan zera ezartzen du: organo honek egin duenez, «a) idatzi-zatian adierazitakoen desberdinak izango diren isurtzeko muga-balioak ezari ahal dira, balioei, denbora-tarteei eta erreferentzia-baldintzei dagokienez»; hala ere, bermatu egingo dute, «funtzionamendu baldintza arruntetan, isurketek ez dituztela gaindituko eskura dauden teknika onenei loturiko balioak, ETOei buruzko ondorioetan ezarrita dauden horiek».
Hortaz, aurkeztutako alegazioa ez da baiesten.
2.– Alegazioa: SO
Aurkeztutako idazkiek, alegazioen artean zera jasotzen dute:
«Nahitaezkoa da neurgailu jarraituak edukitzea, eta neurgailu horiek eguneko batez besteko balioak automatikoki ematen dituzte; dena dela, S02-rako eta NH3-rako ez da batere zentzuzkoa ingurumen-baimen integratuan hileko batez besteko balioak jasotzea; izan ere, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan jasotzen denez, isurketek ezin dituzte gainditu eskura dagoen dauden teknika onenei loturiko balioak, ETOei buruzko ondorioetan ezarritako horiek; hain zuzen ere, horiek, lehenago eguneko batez besteko balioetan adierazitakoak dira. 7. artikuluko b idatzi-zatia aplikatuko balitz ere, ezin dira gainditu arestian adierazi diren isurketa-mailak, eskura dauden teknika onenei loturikoak, eta organo eskudunak hori gutxienez urtean behin ebaluatu beharko luke.»
«SO
Erantzuna:
Lehenengoz, zera adierazi behar da: SO
Ingurumen-organoak, SO
Hortaz, aurkeztutako alegazioa ez da baiesten.
3.– Alegazioa: NH3 muga-balioa
Aurkeztutako idazkiek, alegazioen artean zera jasotzen dute:
«Sociedad Financiera y Minera SA –Añorgako fabrika– enpresak NH3-rako proposatutako isurketaren muga-balioak, 140 mg/Nm
Erantzuna:
Lehenengoz zera adierazi behar da: Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko Betearazpen Erabakiak, zementua ekoizteko jarduerarako eskuragarri diren teknologia onenen inguruko ondorioak ezartzen dituen horrek, ez du mugarik ezartzen klinker-labeko errekuntzak isuritako guztizko NH3-rako; aitzitik, «NH3 gehigarriaren irteerari dagozkion isuriak (erreakzionatu ez duen amoniakoak sortuak)» mugatzen ditu, MTD20an bertan eta dagokion 3. taulan («irteera-gasetako NH3 gehigarriaren isurketari lotutako isurketa-mailak, SNCR aplikatzen denean»).
Bestalde, ingurumen-organoak, NH3-ren isurketen kasuan lehenengo alegaziorako aipatu duen eta ebazpen honen azalpenean azaldu duen irizpide berbera aplikatu du.
Hortaz, aurkeztutako alegazioa ez da baiesten.
4.– Alegazioa: ikatz-errotaren mugak.
Aurkeztutako idazkiek, alegazioen artean zera jasotzen dute:
«Ikatz-Koke errotak lehorketarako labetik bertatik datozen gasak erabiltzen ditu, 1 zenbakiko fokuak sortzen dituen gasak. Foku horrek ez dauka Erredukzio Selektibo Ez-katalitikoko tratamendu Sistemarik (SNCR), ezta 2 zenbakiko fokuan (Labea) instalatuta daudenen efikazia berbereko iragazkirik ere. Halaber, 1 zenbakiko fokurako aurreikusitako isurketaren muga-balioak askoz handiagoak dira 2 zenbakiko fokurako jasotakoak baino, eta ez dira neurtzen labean sortzen diren kutsatzaile gehienak (metal astunak, dioxinak eta abar). 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluko 7. idatzi-zatian aurreikusten denez, substantzien isurketaren muga-balioak isurpenak instalaziotik ateratzen diren lekuan aplikatzen dira.
Kontuan hartuta labeko keak instalaziotik 1 eta 2 zenbakiko fokuetan zehar irteten direla, bi fokuei Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko Betearazpen Erabakian jasotako errekuntza-prozesuetarako muga-balioak aplikatu behar zaizkie. »
Erantzuna:
Lehenengoz zera adierazi behar da: ondorioak Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko Betearazpen Erabakian oinarrituta berrikusteari buruzkoa da alegazioa, baina gehienbat, 2015eko urtarrilaren 19ko ebazpenean ezarritako baldintzei buruzkoa da.
Dena dela, zera adierazi behar da: klinker-labearen efluenteak, ikatz-errotara kanalizatzen den horrek, labearen fokuak berak kanporatzen duen efluentearen ezaugarri berberak dauzka. Hala izanik, parametro gehienen kontzentrazioak antzekoak dira bi fokuetan, isurketei egindako jarraipenean egiaztatzen ari denez.
Halaber, «Monitorizazioko Printzipio Orokorrei buruzko erreferentziazko dokumentua. BREF dokumentua» izeneko dokumentuan ezarrita dagoenaren arabera, II. eranskinean definitutako parametroak baterako errausketako instalazioaren isurketari subrogatutako parametro gisa kontrolatzen dira.
Hortaz, aurkeztutako alegazioa ez da baiesten.
5.– Alegazioa: dioxinen eta furanoen eta metalen kontrolak.
Aurkeztutako idazkiek, alegazioen artean zera jasotzen dute:
"6. 1.c) atalean ezarrita dagoenaren salbuespen gisa, organo eskudunak baimendu ahalko du aldizkako neurketen maiztasuna murriztea eta metal astunen kasuan hiru hilez behin egin beharrean urtean behin egitea, eta dioxinen eta furanoen kasuan hiru hilez behin egin beharrean sei hilez behin egitea, kasu hauetan:
a) Hondakinen baterako errausketatik edo errausketatik sortutako isurketak egoera guztietan isurketaren muga-balioen % 50etik beherakoak direnean.
b) Batera erraustu edo erraustu behar diren hondakinak hondakin arriskutsu gisa sailkatuta dauden, birziklatzeko egokiak ez diren eta ezaugarri jakin batzuk dauzkaten zatiki erregai jakin batzuk soilik direnean (ezaugarri horiek puntu honetako c) atalean azaltzen den ebaluazioaren arabera azalduko dira).
c) Kudeatzaileak frogatu ahal duenean hondakinen kalitateari buruzko informazioan eta isurketen neurketan oinarrituta metalen isurketaren muga-balioetatik nabarmen behera daudela edozein egoeratan.
Emandako Ingurumen Baimen Bateratuan hondakinen ordezpen termikoko ehuneko batzuk zehazten dira, eta ehuneko horiek direla-eta, baliteke hondakinen baterako errausketaren ondoriozko isurketak isurketaren balio-mugen % 50etik gorakoak izatea, eta hain zuzen ere hala izan daitezke, eta horregatik EZ da betetzen 37. artikuluko 6.a idatzi-zatia.
Halaber, EZ da betetzen 37. artikuluko 6.c idatzi-zatia, hala geratzen da frogatuta ENVIRA INGENIEROS ASESORES Kontrol Erakunde Baimenduaren M391/15v2 zenbakiko txostenean (data: 2015-08-04, IBB aldatu zen dataren ostekoa). Txosten horretan jasotzen denez, metal astunen isurketa-balioak 0,48603 mg/m
Erantzuna:
Lehenengoz zera adierazi behar da: ondorioak Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko Betearazpen Erabakian oinarrituta berrikusteari buruzkoa da alegazioa, baina gehienbat, 2015eko urtarrilaren 19ko ebazpenean ezarritako baldintzei buruzkoa da.
Hala ere, zera adierazi behar da: erabilitako argudioan, ordezpen termikoarekin baldintza bat lotzen da, baterako errausketaren ondoriozko isurketak isurketaren muga-balioen % 50etik beherakoak izatea, alegia. Hori ez da araudian aipatzen, eta organo honen ustez batak eta besteak ez dute inolako zerikusirik.
Kontrol Erakunde Baimenduaren 2015-08-04ko txostenaren aipamenari buruz, zera hartu behar da kontuan: abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituenaren 9.3 artikuluan ezartzen denez, neurtutako emaitza bakarraren % 95eko konfiantza-tarteen balioak metal astunen eta poliklorodibentzodioxinen eta poliklorodibentzofuranoen kasuan emisioen balio-mugen % 40ra hel daitezke. Halaber, kasu honetan ezarritako mugak oso hurbil daude analisi-teknikek ahalbidetzen duten detekzio-atalasetik.
Hori hala izanik, egin beharreko ebaluazioan errorea minimizatzeko, organo honek bere garaian baloratu zituen aipatutako fokurako eta parametroetarako erregistratutako kontrol guztiak, eta araudian ezarrita dagoena betetzen dutela egiaztatu zuen; hala ere, organo honek bestelako erabakirik ere har lezake, baimena betetze aldera urtero entregatu beharreko Ingurumena Zaintzeko Programan erregistratzen diren kontroletan oinarrituta.
Mugak betetzen ez direla esaten denean, horri buruz honako hau kontuan hartu behar da: aipatutako txostenak berak, 73 orrialdeetatik 8.ean, labearen parametro guztiak betetzen direla dio.
Horregatik guztiarengatik, organo honen ustez, 815/2013 Dekretua betetze aldera ezarritako baldintzari eusteko baldintza guztiak betetzen dira, eta egindako alegazioa ez da baietsiko.