EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017061

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu eta berrikusi egiten baita Calera de Alzo SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, karea fabrikatzeko, Altzoko udal-mugartean (Gipuzkoa).

Xedapenaren data: 2017-04-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201801653
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2010/09/09an argitaratutako 2008/05/20ko EBAZPENA aldatzen du [201004153]
  • Ikus 2017/01/10rean argitaratutako 2017/01/09ko EBAZPENA [201700091]

Ingurumen Sailburuordearen 2008ko maiatzaren 20ko ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatu zen eta ingurumen-baimen integratua eman zen, Calera de Alzo SLk Altzo udal-mugartean (Gipuzkoa) sustatutako karea fabrikatzeko eta hondakinak balioztatzeko jarduerarako.
Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko ekainaren 25eko ebazpenaren bidez, Calera de Alzo SAri Altzo udalerrian (Gipuzkoa) karea ekoizteko eman zitzaion ingurumen-baimen integratua aldatu eta eraginkor bihurtu zen, eta, horrenbestez, 16-I-01-000000000033 instalazio-kodea esleitu zitzaion.
2013ko apirilaren 9an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira zementua, karea eta magnesio oxidoa ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren isurketa industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2013/163/EB Erabakia).
2013ko urriaren 19an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurketen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitaratzen badira ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura zein den zehazten da.
2015eko irailaren 22an, emandako ingurumen-baimen integratua aldatu zen, produktu bukatua eta petrolioaren kokea biltzeko instalazioak handitzeko aldaketa-eskaerari erantzunez.
2016ko abenduaren 22an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Calera de Alzo SAri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostena egiteko aurreikuspena.
2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
2017ko urtarrilaren 9an, Calera de Alzo SAk ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez, Calera de Alzo SA sozietatearen ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea erabaki zen, 1 hilabeteko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2017ko urtarrilaren 10ean.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Uraren Euskal Agentziari, Altzoko Udalari eta Osasun Sailari 2017ko urtarrilaren 9an eta otsailaren 15ean.
2017ko urtarrilaren 23an, Calera de Alzo SAri Uraren Euskal Agentziak egindako errekerimendu bat igorri zitzaion.
2017ko otsailaren 6an, Calera de Alzo SAk Uraren Euskal Agentziak egindako errekerimenduaren erantzuna jaso zen eta instalazioan ezarritako teknika erabilgarri onenei buruzko informazioa eguneratu zen.
2017ko apirilaren 5ean, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 20. artikulua aplikatuz (dekretu horrek Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen du), espediente guztia Calera de Alzo SAren esku ipini zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa barne.
Kontuan hartuta ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokion jendaurreko informazioaren izapidea amaituta, ez dela alegaziorik aurkeztu.
Kontuan hartuta karea ekoizteko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak jasotzen dituen dokumentuak zementuaren ekoizpenaren sektoreko hainbat fokutarako isurketaren muga-balioak ezartzen dituela, eta beraz, ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar dela, baimena ondorio horietara egokitzeko.
Kontuan hartuta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina) ingurumen-baimen integratua aldatzeari buruz xedatzen denaren arabera ingurumen-baimena egokitu egin behar dela, lurzoruaren babesari buruzko atala eguneratzeko.
Kontuan hartuta ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenaren izapidetze-aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu dela, eta beraz, ingurumen-baimen integratuaren bigarren zenbakia aldatu behar dela, aipatutako ondorioetara egokitzeko.
Kontuan hartuta 2014. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen (abenduaren 23ko 22/2013 Legea) 95. artikuluan isurketak kontrolatzeko kanonaren oinarrizko prezioak eguneratzeari buruz adierazitakoaren arabera, D.3.2.5 puntua aldatu behar dela.
Kontuan hartuta baimeneko D.2.1.a) puntuan adierazitako hondakinak, biomasa naturala diren arren, hondakintzat jotzen direla, 22/2011 Legean xedatutakoaren arabera, eta beraz, TEO53 eta TEO54 ondorioak aintzat hartu behar direla.
Kontuan hartuta, era berean, 815/2013 Errege Dekretuaren arabera biomasa naturalaren errekuntza ez dela errausketari buruzko araudiaren aplikazio-eremuan sartzen, eta beraz, ez direla horretarako finkatutako neurriak aplikatu behar.
Kontuan hartuta Calera de Alzo SAren jarduerak substantzia arriskutsu nabarmenak igortzea dakarrela, eta lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeko aukera aintzat hartuta, sei hilabeteko epean lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat egiteko eskatu behar dela, jarduera behin betiko amaitzen denean izango duten egoerarekin kuantitatiboki alderatzeko.
Kontuan hartuta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluan (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina), ingurumen-baimen integratua zein kasutan aldatu eta berrikusi behar den zehazten dela, indarraldiari epe zehatzik ezarri gabe, eta beraz, baimenaren bosgarren zenbakia ezabatu eta seigarrena aldatu behar direla.
Kontuan hartuta Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak, besteak beste, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretua indargabetzen duela, eta beraz, 2008ko maiatzaren 20ko Ebazpeneko bigarren zenbakiko I. azpizenbakia ezabatu behar dela.
Kontuan hartuta ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena duela, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua.
Honako hauek aztertuta: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Calera de Alzo SAri emandako ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikustea, baimenaren baldintzak Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko Erabakira egokitzeko. Erabaki horren bidez (2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez emana), zementua, karea eta magnesio oxidoa ekoizteko teknologia erabilgarri onenak (TEO) ezartzen dira (2013/163/EB Erabakia). Horrenbestez, honela geldituko dira idatzita baimen horren bigarren zenbakia, prozesua deskribatzen duten azpizenbakiak, D.3.1.3, D.3.2.5, D.3.6, E.1.a, J eta seigarrena:
Bigarrena.– Calera de Alzo SLri (egoitza soziala Gipuzkoako Altzo udal-mugarteko Egileor Auzoa kaleko 101.ean du eta bere IFK B-20814398 da) ingurumen-baimen integratua ematea, Altzo udal-mugartean karea ekoizteko eta hondakinak balioztatzeko, ebazpen honetako hirugarren zenbakian finkatutako baldintzetan.
Jarduera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 3.1 kategorian sartuta dago, «Labe birakarietan eguneko 500 tona zementu eta/edo clinker baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna duten instalazioak, edo labe birakarietan eguneko 500 tona kare baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna dutenak, edo bestelako labeetan eguneko 50 tona baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna dutenak» izenekoan.
Calera de Alzo SLren instalazioan hiru ekoizpen-prozesu egiten dira: kiskalketa, karearen hidratazioa eta dolocalaren ekoizpena.
Karea ekoizteko lau MAERZ labe bertikal daude, bakoitza bi upelekoa eta fluxu paralelokoak.
Labe horiek bi ezaugarri berezi dituzte: materiala korronte paraleloan kiskaltzen da eta errekuntza-airea birsorkuntzaren bidez aurreberotzen da.
Labeek upel bikoitza dute, eta horrela, upel bat kaltzinazio-prozesuan murgilduta dagoen bitartean, beste upelak kargatze-prozesua gauzatzen du. Bi upelak kanal baten bidez lotuta daude.
Labeei lotuta aire-ponpak daude eta hauen funtzioa, labearen goiko aldetik presio bidezko aire atmosferikoa sartzea da. Presio bidez sartutako aireak, lantzen bidez upelean injektatutako gasarekin bat egiten du eta upelaren tenperatura oso altua denez, deflagrazio bat sortzen da.
Aldez aurretiko beroketa 2. upela betetzeko prozesuan gertatzen da, eta aldi berean, labearen beste upelean errekuntza gauzatzen da. Labeak lan egiteko duen presioa dela-eta, 1. upeleko aire beroa 2. upelera pasatzen da eta upelean sartzen ari den kareharria aldez aurretik berotzen du.
Sortutako karea (kaltzio oxidoa edo kare bizia) siderurgia, ingurumena, papera, eta neurri txikiagoan, eraikuntzaren sektoreetara bideratzen da. Gainera, instalazio horietan bertan, kare horren zati bat kare hidroxido (kare itzalia) bilakatzen da, lurzorua egonkortzeko, ingurumeneko desulfurazioetarako eta morteroak fabrikatzeko erabiltzen dena; halaber, dolocal (kare eta dolomia kaltzinatuaren nahasketa) bilakatzen da, bereziki altzairugintzarako prestatua dagoena.
Karearen hidratazio-prozesua karea pisatuz eta prozesurako beharrezkoa den ura neurtuz abiatzen da; automaten bidez kontrolatzen da hori.
Bestalde, dolocala fabrikatzeko beharrezkoa den dolomia taldeko beste enpresa batzuetatik dator.
Dolomia eta karea bakoitzari dagokion siloan biltegiratzen dira, eta amaigabe batzuen bidez, dolocala egiteko beharrezko neurriak garraiatzen dira.
Gaur egungo urteko ekoizpen-ahalmena gutxi gorabehera 17.000 t kare hidroxido, 200.000 t kare bizi eta 28.000 t dolocalekoa da, labeetako hirurekin, eta kiskaltzeko laugarren labeak egunean 300 tonako ahalmena duela gehitu behar zaio.
Instalazioak erabiltzen dituen energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta erregai solidoak dira; azken hauen artean, petrolio-kokea eta biomasa (hondakinak: zerrautsa, mahats haziaren irina, olibadiko biomasaren mamia, mahatsaren pats lehorra eta olibadiko biomasa) daude. Energia elektrikoa instalazio osoan erabiltzen da; gas naturala eta erregai solidoak, aldiz, kaltzinazio-labeetan erabiltzen dira. 2006 urtean, energia elektrikoaren eta gas naturalaren kontsumoa 8.900.000 kWh eta 3.700.000 kWh izan zen, hurrenez hurren. Bestalde, erregai solidoei dagokienez, gas naturalaren aurrean, aurreikusitako kontsumoa 1etik 4rako proportzioan balioesten da.
Karearen hidratazio-prozesuan, nola erabilera sanitariorako eta gizakiaren kontsumorako, ura erabiltzen da instalazioan. Zundaketa batetik dator eta zundaketa horrek dagokion aprobetxamendu-baimena du.
Instalazioan sortutako isurketak, kaltzinazio-guneko jariatze-urei eta komun eta bulegoetatik datozen ur sanitarioei dagozkie. Jariatzen diren euri-urak dekantazio-putzu batean tratatzen dira, ondoko harrobitik datozenekin batera –Calera de Alzo SA da horren jabea–. Putzuak bi konpartimentu bereizi ditu, ura neutralizatu eta dekantatzeko, Jaizkugane errekara isuri aurretik. Bestalde, ur sanitarioak iragazki biologikoaren bidez hiru hobi septikotan tratatzen dira, jariatze-uren bestelakoa den isurketa-puntu baten bidez Jaizkugane ubidera isuri aurretik. Arazketako azpiegiturak eta instalazioak partekatzen direnez, Calera de Alzo, SL enpresak isurketa osoaren titulartasuna bere gain hartzen du.
Beste alde batetik, instalazioak atmosferara isurtzeko fokuak ditu: kiskalketa-labe bakoitzaren irteerari dagozkion fokuak, labeen deskargatze-irteerako fokuak, karea sailkatzeko instalazioaren irteerako fokuak, ale txikien instalazioaren irteerako fokua, hidratatzailearen irteerako fokua, hidratatzailea sailkatzeko instalazioaren irteerako fokua, dolocalaren instalazioaren irteerako fokua eta kokea ehotzeko instalazioaren fokua.
Karea fabrikatzeko jardueran hondakin arriskutsuak sortzen dira, eta hondakin horien ezaugarri eta bolumena direla medio, zerbitzu orokorrak prozesuari lotutako hondakinekin batera kudeatzen dira. Sortzen diren hondakin arriskutsu ugarienak mahuka-iragazkiak dira. Hondakin ez-arriskutsuen artean, dekantazio-putzuetatik eta adreilu erregogorretatik sortutako lohiak daude. Azken hauek noizean behin sortzen dira, soilik labeak berreraikitzen direnean (sustatzaileak iraupen aldakorra aurreikusten du, 10 eta 15 urte artean).
Instalazioak dituen teknika erabilgarri onenen artean, karearen Europako BREF agirian ageri direnak (2001eko abenduko «Reference Document on Best Available Techniques in the Cement and Lime Manufacturing Industries»), arazketako bigarren mailako teknikak azpimarratu behar dira; hala nola, atmosferarako isurtze-foku guztietan ezarritako mahuka-iragazkiak eta efluenteak tratatzeko dekantazio-putzuak.
Halaber, Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko exakuzio-erabakia betetzeko beharrezkoak diren bitarteko tekniko eta antolaketakoak daude. Erabaki horren bidez (2013/163/EB Erabakia), zementua, karea eta magnesio oxidoa ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira eta ondorio horietatik honako hauek aplikatu behar dira: TEO2, TEO30, TEO31, TEO32, TEO33, TEO34, TEO35, TEO36, TEO38, TEO40, TEO41, TEO42, TEO43, TEO44, TEO45, TEO47, TEO48, TEO50, TEO51, TEO52, TEO53 eta TEO54.
«D.3.1.3.– Isurketaren muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko.
– Gutxienez hogeita hamar minutuko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:
– Gutxienez sei orduko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:
Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.
Baldintza normalizatuetako mugak bete beharko dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 Kpa-ko presioa eta guztira oxigenoaren eta gas lehorraren % 10eko edukia.
Isurketen muga-balioen betetzea neurtzeko eta ebaluatzeko baldintzak Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan eta Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuari jarraiki onartutako aginduetan finkatutakora egokituko dira.»
«D.3.2.5.– Isurien kontrol-kanona.
Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honako hau da isurketen kontrol-kanonari dagokion zenbatekoa:
(IK): Isurketen kontrol-kanona= V x Pu.
Pu = Pb x Cm.
Cm = C2 x C3 x C4.
Non:
V = Baimendutako isurketaren bolumena (m
Pu = Isuriaren kontroleko prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizko prezioa m
Cm = Isuriaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
1. isuria: Arrasteak dituzten euri-urak:
Cm = 1,09 x 0,5 x 1,25 = 0,681250.
Pu = 0,681250 x 0,04207 = 0,028660 euro/m
2. isuria: Erabilera higienikoko urak:
Cm = 1 x 0,5 x 1,25 = 0,625.
Pu = 0,625 x 0,01683 = 0,01051875 euro/m
Isurien kontrol-kanona = 0,028660 x 261.749 + 0,01051875 x 986 = 7.512,09 euro/urte.»
«D.3.6. - Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako eginbeharrak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren arabera, eta bertan jasota dauden gomendioen arabera, Calera de Alzo SLk lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.
Halaber, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak betetzeko, sustatzaileak 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostenaren edukia eta entregatzeko baldintzak, lurzoruen eta lurpeko uren oinarrizko txostena eta kontrol- eta jarraipen-dokumentuak. Esteka honetan eskura daiteke:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-pcc/eu/
Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruei buruzko dokumentu bategina helaraziko du, lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa- eta leheneratze-lanak egin ditzakeen erakunde akreditatu batek egina, eta dokumentu horrek zirkularrean eskatutako dokumentazio guztia jaso beharko du. Aurrerantzean, entregatutako dokumentazioa aldatu edo dokumentazio berria entregatu behar bada, lurzoruei buruzko dokumentu berri bakar bat bidaliko da.
Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:
1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:
a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1c apartatuarekin bat etorriz, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
b) Hondeaketa horrek hondeatutako materialen 500 m³ gainditzen dituenean, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plan hori, betetzen hasi aurretik.
c) Hondeatu beharrekoa 500 m³ baino gutxiago bada, aldaketa-eskaerak informazio hau eman beharko du: non dagoen kokatuta, zenbat induskatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.
d) Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.
e) Oro har, irizpide hauek beteko dira:
– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak zabortegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m
– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko du laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
2.– Baldin eta aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketa bat egitea instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoruari buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.
3.– Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organo horrek onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi.
4.– Obrak aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egin behar badira, karakterizazioa egiteko betebeharra salbuetsi ahal izango da, betiere, jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e zenbakiari jarraikiz betiere.»
«E.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.
a) Calera de Alzo SL enpresak isurketak kontrolatu beharko ditu, honako informazio honen arabera:
Sei hilabeteko epean, KEB baten bidez hasierako kontrol bat egin beharko da 1., 2., 3. eta 10. fokuetan, honako parametroen kasuan:
Erregistratutako emaitzen eta balioztatutako biomasaren ezaugarrien arabera, aldizkako kontrola finkatu ahal izango da.»
«J) Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimaki osoa bete beharko da:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc
Erakunde honen onespena ere beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legea (uztailaren 1eko 16/2002) garatzen duen Errege Dekretuaren (urriaren 18ko 815/2013) 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketak funtsezkotzat jotzeko irizpideak.
Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013) 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen arabera.»
«Seigarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da, honako kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako isurketen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.
b) Isurketak nabarmen murritz badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.
g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.
i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz.»
Bigarrena.– Calera de Alzo SAri honako alderdi hauei erantzuteko eskatzea:
– Lurzorua babesteari dagokionez, sei hilabeteko epean, lurzoruei buruzko dokumentu bategin bat aurkeztu beharko da, ikerketa-lanak eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzeko lanak egin ditzakeen erakunde egiaztatu batek egina. Dokumentu horretan, «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» izeneko zirkularrean eskatutako informazio guztia jaso beharko da –zirkularra bigarren zenbakiko D.2.5 atalean aipatzen da, «Lurzorua babesteko baldintzak» izenburupekoan–. Dokumentuari «058» kodea esleituko zaio.
– Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.
Hirugarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako arauaren 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Laugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Calera de Alzo SA enpresari, Altzoko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 7a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.