EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2018061

22/2018 DEKRETUA, otsailaren 20koa, Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201800022
Xedapenaren data: 2018-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201801649
Maila: Dekretua
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-heziketako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.
Ekonomia Jasangarriaren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia Jasangarriaren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –zeinaren bidez Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen baitira– hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetaranzko bidea egiteko gauza izango dena.
Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan dago definituta Lanbide Heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako zuzentarauak eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Titulu horien lanbide-profila zehazten du errege-dekretu horren 7. artikuluak. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokie, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, osatutako lanbide-kualifikazio bat, gutxienez, hartuko du barnean titulu bakoitzak; betiere, Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta herritartasun demokratikoa gauzatzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.
Bestalde, 1147/2011 Errege Dekretuak, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duenak, 8. artikuluaren 2. zenbakian xedatzen du hezkuntza-administrazioek ezarriko dituztela Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege-dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa bete behar dute.
Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntzapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 149.1.30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».
Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.
Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 18ko 907/2013 Errege Dekretuaren babesean.
Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).
Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, lehen iturria dira heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta bereganatu behar dituzten ikaskuntza-emaitzak lortzeko.
Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.
Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.
Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoa aintzat hartuta, eta Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2018ko otsailaren 20an egindako bilkuran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRA
1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.
1.– Dekretu honek Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari-tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.
2.– Ikastetxeak pedagogiaren eta antolamenduaren arloetan duen autonomiaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko xedapenak eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeko irizpideak finkatzeko behar diren erabakiak.
3.– Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu behar du euskarri.
II. KAPITULUA
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE-PROFILA
2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.
Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
– Izena: Larrialdiak eta Babes Zibila
– Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.
– Iraupena: 2.000 ordu.
– Lanbide-arloa: Segurtasuna eta Ingurumena.
– Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-3b.
3. artikulua.– Lanbide-profila.
1.– Titulu honetako konpetentzia orokorra da eraginkortasunez esku hartzea, segurtasun-arauak betez, askotariko arriskuak direla-eta (naturalak, antropikoak eta teknologikoak) suertatutako gertakari eta hondamendien ondoriozko larrialdietan, bai natura- eta baso-inguruneetan, bai hiri-ingurunean. Horretarako, gertakari horiek sortu dituzten eragileak (sua, uholdeak eta substantzia NBKak, besteak beste) kontrolatzeko, arintzeko eta desagerrarazteko jarduerak gauzatu beharko dituzte, baita, lehen esku-hartzaile gisa, kaltetuak erreskatatzeko, salbatzeko eta horiei arreta emateko eta kaltetutako eremuak eta ondasunak premiaz birgaitzeko lanak ere; erabiltzeko moduan mantendu beharko dituzte esku hartzeko behar diren ibilgailuak, ekipoak, makinak eta erremintak, eta beren erantzukizunpeko ekipo eta unitate guztiak antolatu beharko dituzte, baita babes zibileko printzipio eta arauak zabaltzen eta betetzen lagundu ere, ikuskapenen arloan indarrean den araudia eta industriako eraikin eta instalazioen autobabeseko planak betez.
2.– Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.
a) Sute-arriskuen eta larrialdien prebentzioan eta haien aurreko esku-hartzean erabiltzen diren bitarteko materialak mantentzea eta haien funtzionamendua egiaztatzea.
b) Baso-suteak zaintzeko eta itzaltzeko jardunak egitea, eta, horretarako, bitarteko eta teknika egokiak segurtasun-baldintzetan erabiltzea.
c) Hiriko suteak itzaltzea, eta, horretarako, bitarteko eta teknika egokiak segurtasun-baldintzetan erabiltzea.
d) Jatorri naturala, teknologikoa eta antropikoa duten gertaeretan esku-hartze operatiboa egitea, eta, horretarako, bitarteko eta teknika egokiak segurtasun-baldintzetan erabiltzea.
e) Suteak eta larrialdiak prebenitzeko, establezimenduak, ekitaldiak eta instalazioak ikuskatzea, indarreko araudia betez.
f) Biktimak salbatzeko eta erreskatatzeko jarduerak egitea, eta, horretarako, bitarteko eta teknika egokiak segurtasun-baldintzetan erabiltzea.
g) Larrialdi-egoeretan hasierako osasun-laguntza ematea, ezarritako protokoloei jarraiki.
h) Larrialdi-egoeretan laguntza psikologikoa ematea, ezarritako protokoloei jarraiki.
i) Larrialdietan eta babes zibilean esku hartzeko taldeak eta unitateak koordinatzea.
j) Produkzio-prozesuetako teknologia- eta antolamendu-aldaketen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzea, bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita, jakintzak eguneratzeko.
k) Dagokion konpetentziaren esparruan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, eta esleitutako lana antolatzea eta garatzea, lan-ingurunean beste profesional batzuekin talde-lanean edo lankidetzan jardunez.
l) Bere jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, horien sorburuak identifikatuz, bere gaitasunaren eta autonomiaren esparruan.
m) Eraginkortasunez komunikatzea, bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuz.
n) Produkzio-prozesuan laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako neurriak eta protokoloak aplikatzea, pertsonen, lan-ingurunearen eta ingurumenaren gaineko kalteak saihestearren.
ñ) Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» aplikatzea.
o) Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea.
p) Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.
q) Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskubideei buruzko arautegia ezagutzea; batez ere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legea eta haren garapenean onartutako xedapenak, hizkuntza-eskubideei buruzkoak.
3.– Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda.
– Osatutako lanbide-kualifikazioak:
a) Baso-suteak zaintzeko eta itzaltzeko eragiketak egitea eta landa-inguruneko kontingentzietan laguntzea. SEA595_2 (1031/2011 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa, lanbide-kualifikazioen katalogo nazionala osatzen duena, Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-arloko hiru lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC1964_2: Baso-suteak zaindu eta detektatu, prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegiturak mantendu, eta herritarrei informazioa eman.
UC1965_2: Baso-suteak itzaltzeko eragiketak gauzatu.
UC1966_2: Natura-eta landa-inguruneko gertakizunetan, laguntza-zereginetan jardun.
UC0272_2: Istripu edo larrialdi-egoeraren bat gertatuz gero lehen parte-hartzaile gisa jardutea.
b) Suteen prebentzioa eta mantentze-lanak. SEA534_2 (1037/2011 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa, lanbide-kualifikazioen katalogo nazionala osatzen duena, Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-arloko zazpi lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC1747_2: Instalazioak eta sute-arriskuen eta larrialdien prebentziorako arauen betetzea ebaluatu.
UC1748_2: Sute-arriskuen eta larrialdien prebentzioan erabilitako bitarteko materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantendu.
UC1749_2: Segurtasun-arauak aplikatu, eta sute-arriskuen eta larrialdien prebentzioari lotutako jarduerak profesionalki gauzatzeko gaitasun fisikoei eutsi.
UC0272_2: Istripu edo larrialdi-egoeraren bat gertatuz gero lehen parte-hartzaile gisa jardutea.
c) Su-itzalketa eta salbamendua. SEA129_2 (1087/2005 Errege Dekretua, irailaren 16koa. Horren bidez lanbide-kualifikazio berriak ezarri eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartzen dira; haiei dagozkien prestakuntza-moduluak Lanbide Heziketako Moduluen Katalogoan sartzen dira, eta, orobat, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak ezarritakoen arteko lanbide-kualifikazio jakin batzuk eguneratzen dira). Honako konpetentzia-atal hauek biltzen ditu:
UC0401_2: Arriskuan dauden bizitzak salbatzeko beharrezkoak diren lanak egin.
UC0402_2: Suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko beharrezkoak diren lanak egin.
UC0403_2: Pertsonentzat edo ingurumenarentzat mehatxu diren kontrolik gabeko gertaeretan jardun.
UC0404_2: Larrialdiak kontrolatzeko beharrezko eragiketak egin, laguntza tekniko egokiekin.
– Osatu gabeko lanbide-prestakuntza:
Biktima anitzentzako eta katastrofeetako osasun-laguntza SAN122_2 (1087/2005 Errege Dekretua, irailaren 16koa. Horren bidez lanbide-kualifikazio berriak ezarri eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartzen dira eta haiei dagozkien prestakuntza-moduluak Lanbide Heziketako Moduluen Katalogoan sartzen dira eta, orobat, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak ezarritakoen arteko lanbide-kualifikazio jakin batzuk eguneratzen dira):
UC0361_2 Biktima anitzi hasierako osasun-laguntza ematea.
UC0072_2: Krisi-egoeretan, laguntza psikologiko eta sozialerako teknikak aplikatzea.
4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.
1.– Lanbide-titulu hau lortzen dutenek baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuen sektorean lan egiten dute, baita natura- eta landa-inguruneko kontingentzietan babesa ematen eta Babes Zibilean ere. Horrez gain, larrialdiei erantzuteko zerbitzu publikoetan (estatukoak, autonomia-erkidegokoak nahiz tokikoak) eta suhiltzaile-kidegoetan ere lan egin dezakete, administrazio publikoen menpeko langile gisa edo nekazaritza-, baso-eta ingurumen-lanetara emandako enpresa pribatuetan, baita suteen prebentzioan eta mantentze-lanetan diharduten suhiltzaile-zerbitzuetan, eta produktu nahiz substantzia arriskutsuak ekoizten, banatzen, fabrikatzen eta biltegiratzen dituzten industria-sektoreetan ere. Halaber, nazioarteko lankidetza-ekintzak ere egin ditzakete.
2.– Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:
Baso-suteen itzalketako langileburua/arduraduna.
Basoko suhiltzailea.
Baso-suteen zaindaria.
Udal-zerbitzuetako suhiltzailea.
Probintziako zerbitzuetako suhiltzailea.
Indar armatuetako larrialdietako teknikaria.
Bestelako zerbitzuetako suhiltzailea (erakunde publikoetan, besteak beste).
Aireportuko suhiltzailea.
Enpresa pribatuko suhiltzailea.
Autonomia-erkidegoko zerbitzuetako suhiltzailea.
Erkidetutako zerbitzuetako suhiltzailea.
Partzuergoko zerbitzuetako suhiltzailea.
III. KAPITULUA
HEZIKETA-ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK
5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.
1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:
a) Norbera babesteko ekipamenduen (NBE), arnasketa autonomoko ekipoen (AAE) eta arrisku nuklear, kimiko eta biologikoen aurrean babesteko ekipoen (NBK) funtzionamendua aztertzea, baita taldeen funtzionamendua ere, tipologiak eta segurtasun-arauak baloratuta, sute-arriskuen eta larrialdien aurrean esku hartzeko erabiltzen diren bitarteko materialak mantentzeko eta egiaztatzeko.
b) Bitarteko materialen funtzionamendua aztertzea, sute-arriskuak eta larrialdiak prebenitzeko eta horietan esku hartzeko erabilitako ekipoen eta ibilgailuen mantentze-lanerako teknika egokiak aplikatuz.
c) Zaindu beharreko eremuan baso-sutearen arriskua areagotu dezaketen elementuak aztertzea, horien kokapena mapetan zehaztuz eta koordinazio-zentroei horien berri emanez, baso-suteen zaintza eta esku-hartze operatiboa egin dezaten.
d) Lehen esku-hartzeko taldea antolatzea eta hainbat lekutara eramatea, lurrez nahiz airez, esku-hartzaileentzako arriskuak eta ihesbideak baloratuta, baso-suteak itzaltzen lagun dezaten.
e) Suteak itzaltzeko eta kontrolatzeko teknikak aplikatzea, segurtasun-baldintzetan, sutearen eta erregaien ezaugarriak aztertuz, baso-suteetako esku-hartze operatiboak egiteko.
f) Elektrizitatea, gasa edo substantzia arriskutsuak daudenean suteak itzaltzeko teknikak eta bitartekoak aplikatzea, eraikinetako instalazioen osagaiak aztertuz, hiri-suteak itzaltzeko.
g) Eraikinen eta igarobideen egituren patologia ohikoenak aztertzea, hainbat intzidenteren eraginez kalteak jasan ditzaketen eraikuntza-ezaugarriak aztertuz, gertakari naturaletako, teknologikoetako eta antropikoetako esku-hartze operatiboa egiteko.
h) Egoera arintzeko eta kontrolatzeko eta lekua ebakuatzeko teknikak eta bitartekoak aplikatzea, horiek pertsonengan eta ingurunean izango dituzten ondorioak baloratuz, gertakari naturaletako, teknologikoetako eta antropikoetako esku-hartze operatiboa egiteko.
i) Sute eta larrialdietarako babes pasibo eta aktiboko sistemen ezaugarriak aztertzea, pertsonen eta ondasunen segurtasunean duten eragina aztertuz, establezimenduen, ekitaldien eta instalazioen ikuskapena egiteko.
j) Jendea igogailuetan eta gune itxietan, trafiko-istripuetan, altueran, ur-ingurunean, klima-baldintza txarretan eta lur azpian harrapatuta geratzen denerako teknika eta neurri egokienak aplikatzea, estrategia motaren eta ingurunearen ezaugarrien arabera, salbamendu- eta erreskate-lanak egiteko.
k) Larrialdi-jarduketetan oinarrizko bizi-euskarriko teknikak eta neurriak aplikatzea, hasierako osasun-arreta emateko.
l) Larrialdi eta hondamendien ustezko kaltetuei lehen sorospen psikologikoko teknikak aplikatzea, krisiaren ezaugarrien arabera, larrialdi-egoeretan laguntza psikologikoa emateko.
m) Suhiltzaile-etxeak, salbamendurako eta osasun-arretako baseak, basoak defendatzeko zentroak eta halakoak kudeatzea, prestakuntzako, prestatzeko eta ariketa edo simulazioak egiteko prozedurak aztertuz, larrialdietarako eta babes zibileko ekipoak eta unitateak koordinatzeko.
n) Komunikazioko ekipoak gainbegiratzeko teknikak eta larrialdi-jakinarazpenak jasotzeko eta bideratzeko zereginak aplikatzea, larrialdian esku hartzen duten zerbitzuen komunikazio-kodeak eta -protokoloak aztertuz, larrialdietako eta babes zibileko ekipoak eta unitateak koordinatze aldera.
ñ) Arriskuen prebentzioari buruzko prestatzaileak esleitzea herritarrei nahiz erakunde publiko eta pribatuei bideratutako prestakuntza-, informazio- eta dibulgazio-jardueretarako, langileen gaitasunak, babes zibileko lurralde-planak eta autobabeseko programak aztertuz, larrialdietako eta babes zibileko ekipoak eta unitateak koordinatze aldera.
o) Bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak, eta komunikazio- eta informazio-teknologiak aztertu eta erabiltzea; ikasteko eta ezagupenak eguneratzeko, hobekuntza profesional eta pertsonalerako aukerak antzemanda, eta hainbat egoera profesionaletara eta lanekoetara egokitzeko.
p) Talde-lanak garatzea eta haien antolamendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.
q) Sormenezko irtenbideak hartu eta balioestea lan-prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean, dagokion jardueran izaten diren gertakariak erantzukizunez ebazteko.
r) Komunikazio-teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, horien helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzeko.
s) Lanbide-jarduerarekin lotutako ingurumen-arriskuak eta lanekoak aztertzea eta haien sorburuekin erlazionatzea, hartuko diren prebentzio-neurriak funtsatzeko eta dagozkien protokoloak aplikatzeko, norberaren, besteen, ingurunearen eta ingurumenaren gaineko kalteak prebenitzearren.
t) Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren teknikak aztertzea eta aplikatzea, baita desgaitasuna duten pertsonei tratu egokia emateko teknikak ere.
u) Ikasteko prozesuan lanaren kalitate-prozedurak eta erreferentziako produkzio-sektorearenak hobetzeko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.
v) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.
w) Gizarte-eragile aktibo gisa zer eskubide eta betebehar dituen jakitea, aintzat hartuta gizarte- eta lan-baldintzak arautzen dituen lege-esparrua, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
2.– Honako hau da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:
a) Sute-arriskuen eta larrialdien prebentzioan erabiltzen diren bitarteko materialak mantentzea eta haien funtzionamendua egiaztatzea.
b) Baso-suteetako zaintza eta esku-hartze operatiboa.
c) Hiriko suteak itzaltzeko esku-hartze operatiboa.
d) Jatorri naturala, teknologikoa eta antropikoa duten gertaeretako esku-hartze operatiboa.
e) Salbamendu- eta erreskate-jardueretako esku-hartze operatiboa.
f) Suteak eta larrialdiak prebenitzeko, establezimenduak, ekitaldiak eta instalazioak ikuskatzea.
g) Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan.
h) Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan.
i) Larrialdietako talde eta unitateen koordinazioa.
j) Ingeles teknikoa.
k) Laneko prestakuntza eta orientabidea.
l) Enpresa eta ekimen sortzailea.
m) Lantokiko prestakuntza.
I. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.
Hezkuntzaren alorrean eskumena duen Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.
3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena azaltzen dute), ebaluazio-irizpideak, eta irakatsi beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.
4.– Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 12 asteetan gauzatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien aldeko ebaluazioa lortuta egingo da.
5.– Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.
Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.
7. artikulua.– Irakasleak.
1.– Heziketa-ziklo honetako irakasgaiak osatzen dituzten lanbide-moduluen irakaskuntza honako hauen esku egongo da: bigarren hezkuntzako katedradunen kidegoko irakasleak, bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleak eta lanbide-heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak, dekretu honetako IV. eranskinaren 1. atalean ezarritako espezialitateek eskatzen dutenaren arabera.
2.– Aipatu irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, errege-dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Ondorio horietarako, aipatu titulazioen baliokideak –irakaskuntza-espezialitateen arabera– dekretu honen IV. eranskineko 2. atalean jasotakoak dira.
3.– Irakasle espezialistek eskumena izango dute dekretu honen IV. eranskinaren 1. atalean zehaztutako lanbide-moduluak irakasteko.
4.– Irakasle espezialistek otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluan xedatutako betekizun orokorrak bete beharko dituzte irakaskuntzako funtzio publikora sartzeko. Errege-dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena.
5.– Gainera, lanbide-moduluko prozesuen beharrizanei erantzuten zaiela bermatzeko, irakasle espezialistek, izendapen bakoitzaren hasieran, dagokien lan-esparruan aitortutarik duten lanbide-esperientzia egiaztatu behar dute, behar bezala eguneratua. Izan ere, izendapenaren aurre-aurreko lau urteetan gutxienez bi urteko lanbide-jarduna frogatu behar dute.
6.– Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» baten bidez –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.
7.– Sailaren ardura izango da lanbide-moduluak ematen dituzten irakasleek zehaztutako eskakizunak betetzen dituztela zaintzea, irakaskuntza horien kalitatea bermatzeko.
IV. KAPITULUA
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA EGOKITASUNAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKOAK ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK
8. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta lotura.
1.– Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren tituluak aukera ematen du erdi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzak betetzen baldin badira.
2.– Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren tituluak aukera ematen du, halaber, lanbide-arlo bereko goi-mailako heziketa-ziklo guztietan sartzeko; betiere, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera, eta proba bidez edo berariazko ikastaro bat gaindituta; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen batxilergoaren modalitate berekoak direnean.
3.– Azkenik, Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren tituluak aukera ematen du batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.
9. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta korrespondentziak.
1.– Dekretu honen V. eranskinean adierazten dira Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak.
2.– Dekretu honen VI. eranskinean jasotzen dira Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna ––horiek baliozkotzeko edo salbuesteko–– eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna ––horiek egiaztatzeko––.
3.– Heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetarako baliozkotzeak, salbuespenak eta korrespondentziak otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan daude jasota (32/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena) eta, halaber, esparru horretan betetzekoa den gainerako araudian.
10. artikulua.– Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.
Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak arautuko ditu ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa).
LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.
Errege-dekretu honetan laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du lanbide-ardurak betetzeko, hau da, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren pareko lanbide-ardurak, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen baldin badira. Urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzekoak, arautzen ditu ardura horiek.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Metodologia berriekin egindako proiektuak baimentzea.
Ikastetxeek aukera izango dute, beren autonomia pedagogikoaz eta antolamendukoaz baliatuta eta ikasketa-proiektuko aurreikuspenen arabera, dekretu honen eranskinetan lanbide-moduluek duten iraupena zertxobait aldatzea proposatzen duten proiektuak prestatzeko, heziketa-zikloak emateari buruzko estrategietan eta metodologietan oinarrituta. Hori egin ahal izango da, baldin eta ez bada aldatzen haien mailakako banaketa, eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzerako ezarri diren gutxieneko ordutegiak errespetatzen badira, eta, era berean, heziketa-zikloen bi kurtsoetako bakoitzaren iraupen osoa betetzen baldian bada. Lanbide Heziketaren eskumena duen sailburuordetzaren baimena beharko dute proiektuek.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko otsailaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERÍA.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
OTSAILAREN 20KOA 22/2018 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
LANBIDE-MODULUEN ZERRENDA, ORDU-ESLEIPENA ETA KURTSOA
OTSAILAREN 20KOA 22/2018 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
LANBIDE-MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK ETA EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK
1. lanbide-modulua: Sute-arriskuen eta larrialdien prebentzioan erabiltzen diren bitarteko materialak mantentzea eta haien funtzionamendua egiaztatzea
Kodea: 1528
Kurtsoa: 1:
Iraupena: 132 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Norbera babesteko ekipamenduak prestatzen eta martxan jartzen ditu, esku-hartze motaren arabera, akats eta matxurarik ez dagoela egiaztatuz eta modu seguruan kokatzeko protokoloak aplikatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Behar bezala identifikatu ditu norbera babesteko ekipamenduak (kaskoa, jaka luzea, galtzen gainekoa, eskularruak eta botak, besteak beste) zer arriskutatik babestu behar den kontuan hartuta eta ekipoen piktogramak eta sailkapena kasuan kasuko arriskuaren arabera egokiak direla egiaztatuta.
b) Egiaztatu du babes NBKko jantziak edo zipriztinen kontrako jantziak egokiak direla kontuan hartuta zer produktu mota, egoera fisiko, presio eta kontzentraziorekin egongo diren kontaktuan.
c) Egiaztatu du norbera babesteko ekipamenduek ez dauzkatela izan ditzaketen ohiko akats edo matxurak, eta egiaztatu du, halaber, erabiltzeko moduan daudela; ekipoek edozein arazo dela-eta erabili ezin izan badira, jakinarazi egin du.
d) Ekipoaren oinarrizko mantentze-, garbiketa- eta konponketa-lanak espezifikazioen arabera egin ditu.
e) Babes-ekipoak jarri ditu, protokoloa jarraitu dela eta arriskuen aurkako babesa egokia dela egiaztatuz.
f) Mantentze-lanen fitxa bete du, hautemandako akatsak, ekipoaren egoera eta hurrengo mantentze-lanen data adieraziz, ezarritako prozeduren arabera.
2.– Arnasketa autonomoko ekipoak prestatzen, eta horien mantentze-lanak egiten ditu, eraginkorrak direla frogatuz erabilera-egiaztapenen bidez.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hainbat larrialditan sortu daitezkeen atmosferetan (suteak, produktu arriskutsuen ihesak eta gune konfinatuak, besteak beste) pertsonek zer arrisku izan ditzaketen baloratu du.
b) Arnasketa autonomoko ekipoak (AAE) dituen elementuak berrikusi ditu, eta muntaketan egon daitezkeen matxurak edo akatsak hauteman ditu.
c) Arnasketa autonomoko ekipoa garbitu eta oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
d) Ekipoa jarri eta kendu du, honako hauek egiaztatuz: AAEaren funtzionamendu egokia, aire arnasgarriko botilaren edukiera, soinu bidezko alarmaren funtzionamendua eta sistemaren estankotasun egokia, betiere AAEa erabiltzeko segurtasun-neurriak kontuan hartuta.
e) Ekipoak ematen duen aire-denbora kalkulatu du, botilako hondar-presioaren eta pertsonako kalkulatutako kontsumoen arabera.
f) Orientazio- eta bilaketa-teknikak egin ditu arnasketa autonomoko ekipoarekin, ezer ikusteko aukerarik gabe eta gune itxietan.
g) Botila airez bete du, konpresore bat erabiliz, lanerako presioan, kontuan hartuta konpresorearen funtzionamendua, botila betetzeko prozedura eta laneko arriskuak prebenitzeko zer neurri hartu behar diren eragiketa horretan.
h) Konpresorearen ikuskapen bisuala eta oinarrizko mantentze-lanak egin ditu, fabrikatzailearen prozedurei jarraikiz eraginkor dagoela egiaztatuz.
i) AAEaren eta konpresorearen mantentze-lanen fitxa bete du, eta idatziz jaso ditu hautemandako akatsak, aldatutako iragazkiak, betetako fluidoak, ekipoaren ondorengo egoera eta hurrengo mantentze-lanen data.
3.– Esku-hartzeetan erabiltzen diren ekipoak eta erremintak prestatzen ditu, eta horien mantentze-lanak egiten ditu, ondo funtzionatzen dutela eta eraginkor daudela egiaztatuz, betiere segurtasun-arauak aintzat hartuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Behar bezala identifikatu du zer ekipo erabili behar den egin behar litezkeen esku-hartzeetan.
b) Ekipoek agertu ditzaketen akats eta matxura nagusiak baloratu ditu, baita horiek egiaztatzeko maiztasuna ere, eta ziurtatu du ekipamenduak erabiltzeko moduan daudela eta akatsik ez dutela.
c) Ekipoek zer betetze-maila duten begiratzeko eta, beharrezkoa bada, ekipoak berriz betetzeko protokoloei jarraitu die.
d) Behar bezala hartu ditu ekipoen oinarrizko mantentze-lanak egiteko segurtasun-neurriak.
e) Ekipoen garbiketa-eragiketak egin ditu, fabrikatzaileak ezarritakoaren arabera.
f) Egiaztatu du ekipo eramangarrien bateriak erabiltzeko moduan kargatuta daudela.
g) Egiaztatu du komunikazioko ekipoek behar bezala funtzionatzen dutela.
h) Egiaztatu du baso-suteak detektatzeko, kokatzeko eta horiei buruzko informazioa transmititzeko bitarteko eta ekipoak eraginkor daudela, erakundeak ezarritako berrikuspen-protokoloei jarraituz.
4.– Larrialdietako ibilgailuen egoera eta eraginkortasuna mantentzen eta egiaztatzen ditu, prestazioen eta zerbitzu motaren arabera, eta horien eraginkortasuna eta segurtasun-neurrien funtzionamendua ere egiaztatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Erabilitako bitarteko mugikorren prestazioak eta ezaugarriak baloratu ditu.
b) Erabilitako bitarteko mugikorren likido-mailak berrikusteko protokoloei jarraitu die.
c) Ibilgailuen seinaleztatze-elementuak berrikusi ditu (soinu bidezkoak nahiz argi bidezkoak).
d) Egiaztatu du ibilgailuen segurtasun-neurrien funtzionamendua egokia dela (argiak, balaztak eta klaxona, besteak beste).
e) Egiaztatu du ibilgailuak azkar abiatzeko sistemek behar bezala funtzionatzen dutela.
f) Ibilgailuaren prebentziozko oinarrizko mantentze-lanen programa bete du (olioa aldatzea, estututako piezak egiaztatzea, transmisioak koipeztatzea, pneumatikoen presioa egiaztatzea...), ezarritako egutegiaren arabera.
g) Egunero bete du ibilgailuaren egoerari eta mantentze-lanetarako jarraibideei buruzko fitxa.
5.– Larrialdietako ibilgailuen hornidurak egiaztatzen ditu, baita segurtasun-neurriak eta muntatzeko eta kargatzeko moduak betetzen direla ere, zer ibilgailu mota den.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Egiaztatu du ekipoak eta erremintak dagokien lekuan daudela.
b) Egiaztatu du arnasketa autonomoko ekipoak eta aire konprimatuzko botilak behar bezala kokatuta, muntatuta eta kargatuta daudela.
c) Egiaztatu du ekipoak eta erremintak behar bezala kargatuta daudela.
d) Erabilitako bitarteko mugikorren likido-mailak berrikusteko protokoloei jarraitu die.
e) Larrialdietako ibilgailuen komunikazioko ekipoak berrikusi ditu.
f) Bitarteko mugikorren elementu eraginkorrak berrikusi ditu (ponpa, bulkada- eta xurgatze-sistemak, apar-dosifikagailuak, autogarabia eta autoeskala, besteak beste).
g) Egiaztatu du ekipoak eta erremintak erabiltzeko moduan daudela, eta materialen eta ibilgailuen berrikuspenari buruzko orria bete du; horrez gain, materialen edo ibilgailuen egoerari buruzko berritasun ororen berri eman du.
6.– Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren mantentze-lanak egiten ditu; horien egoerari buruzko inbentarioak eta txostenak egiten ditu; hobekuntzak proposatzen ditu, eta horiek konpontzeko kostua zenbatesten du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Jarduketaren gunean baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren sarea osatzen duten elementuak identifikatu ditu.
b) Jarduketaren gunean baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren kontserbazio-egoeraren ezaugarriak deskribatu ditu.
c) Jarduketaren gunean baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren oinarrizko mantentze-lanak zehaztu ditu.
d) Jarduketaren gunean baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren mantentze-lanetan erabilitako erremintak eta bitarteko materialak identifikatu ditu.
e) Jarduketaren gunean baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren mantentze-lanen kostu ekonomikoa zenbatetsi du.
f) Jarduketaren gunean baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren egoerari buruzko txostenak egin ditu, eta bere arduradunari helarazi dizkio.
g) Jarduketaren gunean baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren inbentarioak egin ditu, eta eguneratuta eduki ditu.
7.– Baso-suteak itzaltzeko ekipo eta erreminten mantentze-lanak egiten ditu, eta horien funtzionamendua eta eraginkortasuna egokiak direla egiaztatzen du, segurtasun-arauei jarraituz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Baso-suteak itzaltzeko lanetan erabilitako ekipoak eta erremintak identifikatu ditu.
b) Baso-suteak itzaltzeko lanetan erabilitako ekipoen eta erreminten printzipioak eta erabilera-mailak deskribatu ditu.
c) Baso-suteak itzaltzeko ekipoak eta erremintak erabiltzearekin lotura duten arriskuak eta segurtasun-neurriak identifikatu ditu.
d) Baso-suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen diren ekipoak eta erremintak erabiltzen, zaintzen eta horien mantentze-lanak egiten irakatsi die langile arduradunei.
e) Unitatearen ekipoen eta erreminten egoera eta/edo eraginkortasuna ebaluatu du, mantentze-lanak egiteko, eta ikusitako beharrizanak helarazi dizkio bere arduradunari.
f) Baso-suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen diren ekipoak eta erremintak konpontzeko eta/edo aldatzeko eragiketen kostu ekonomikoa zenbatetsi du.
g) Baso-suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen diren ekipoen eta erreminten inbentarioa egin du, horien erabilera eta kokapena zehaztuz.
B) Edukiak.
1.– Norbera babesteko ekipamenduak prestatzea eta martxan jartzea.
Norbera babesteko ekipamenduak identifikatzea, arriskuaren arabera.
Norbera babesteko ekipamendua hautatzea.
Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.
Mantentze-, garbiketa-, konpontze- eta kontserbazio-lanak egitea.
Norbera babesteko ekipamendua. Ezaugarriak. Kategoriak eta piktogramak.
Jarraibide tekniko osagarriak eta ekipoak fabrikatzeko, erabiltzeko eta mantentzeko arauak. Ekipoen erregelamenduetatik eta legeria espezifikotik ateratako preskripzio teknikoak eta betebeharrak.
Suhiltzaileentzako norbera babesteko ekipamenduen ezaugarriak, teknikak, erabilera, mantentze-lanak, garbiketa eta matxura edo akatsak (kaskoak, norbera babesteko jantziak, suhiltzaile-etxean egoteko jantziak, eskularruak, botak eta jantzi espezializatuak, besteak beste). II. mailako babes kimikoko jantzia (zipriztinen kontrakoa) eta III. mailako babes kimikoko jantzia (kapsulatua).
Larrialdietako esku-hartzeen mailak eta tipologia, eta horietako bakoitzerako beharrezkoak diren banakako babes bitartekoen hornidura.
Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko erabilitako norbera babesteko ekipamenduen araudia.
Norbera babesteko ekipamenduak eta materialak egoera onean edukitzeko interesa agertzea.
Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.
Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
2.– Arnasketa babesteko ekipoak prestatzea eta martxan jartzea.
Atmosfera arnastezinetako arriskuak hautematea eta zenbatestea.
Ekipoa ikuskatzea eta matxurak hautematea: presioa, ihesak, presio positiboa eta botilak presio gutxi duela jakinarazten duen soinu bidezko abisua egiaztatzea. Aire-kontsumoa kalkulatzea.
AAEa ondo jartzea eta kentzea.
AAEaren oinarrizko garbiketa- eta mantentze-lanak egitea.
Botilak aire arnasgarriz betetzea.
Ikusmenik gabe orientatzeko eta bilatzeko teknikak aplikatzea.
Arnasketaren fisiologia. Atmosfera arnastezinak: errekuntzako produktuak, kea, karbono-monoxidoa, azido zianhidrikoa, atmosfera itogarriak, leherketa arriskutsu eta hilgarriak, eta gas toxikoak eta korrosiboak.
Arnasketa babesteko ekipoak: ekipo iragazleak eta arnasketa autonomoko ekipo lineakoak, irekiak eta itxiak.
Zirkuitu irekiko arnasketa autonomoko ekipoen (AAE) osagaiak: aire konprimatuzko botila, bizkarrekoa, maskara.
Mantentze-lanetarako jarraibideak: egunero eta aldizka. AAEaren aldizkako mantentze-lanak, enpresa espezializatu batek eginak.
Aire arnasgarriko botilak: tipologia. Aire arnasgarriko botilen aldizkako berrikuspenak eta probak.
AAEa kargatzeko eta ikuskatzeko aplikatu beharreko araudia, tipologiaren eta erabileraren arabera. Presio-aparatuen erregelamendua, urpeko jardueretarako eta gainazaleko lanetarako arnasketa autonomoko ekipoak kargatzeko eta ikuskatzeko instalazioei buruzkoa.
Konpresoreak: zatiak, funtzionamendua eta laneko arriskuen prebentzioa. Mantentze-lanetarako jarraibideak: ikuskatzea, matxurak hautematea eta oinarrizko nahiz aldizkako mantentze-lanak egitea.
AAEa erabiltzean bete beharreko oinarrizko segurtasun-arau zehatzak. Balbula pulmoautomatikoa eta presio-erregulagailua.
Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.
Indarrean dagoen legeria errespetatzea.
Lana txukun eta garbitasunez egitea.
Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.
3.– Esku-hartzeetan erabilitako ekipoak eta erremintak prestatzea, martxan jartzea eta behar dituzten oinarrizko mantentze-lanak egitea.
Ekipoen erabilera-egoera identifikatzea eta egiaztatzea.
Ekipoetako mailak berrikustea eta, hala badagokio, ekipoak betetzea.
Aurretiko nahasgailuak eta suteak aparrarekin itzaltzeko ekipoak garbitzea.
Ura edangarri bihurtzeko unitateen mantentze-lanak. Muntatzeko eskemak eta neurketak.
Irrati-komunikazioetako ekipoen lehen mailako funtzionamendua eta mantentze-lanak egiaztatzea.
Mahukak tolestea. Bulkada bidezko mahukak: erabilera-presioa, normalizatutako diametroak, konexio-errakoreak eta errakoragailuak. Ihesak estaltzekoak eta mahukak babestekoak. Konexio-elementuak.
Suteen aurka urez hornitzeko ekipoak eta lanabesak: hidranteak eta ur-harguneak.
Ura xurgatzeko ekipoak, lanabesak eta erremintak. Ponpak.
Suteak urarekin itzaltzeko ekipoak eta lanabesak. Sorospen azkarrerako bobina: behe-presioa eta goi-presioa. Lantzak. Lantzen piezak askatzea, mantentze-lanak egiteko.
Aurretiko nahasgailuak eta suteak aparrarekin itzaltzeko ekipoak garbitzea. Xurgatze bidezko aurretiko nahasgailua, espantsio txiki eta ertaineko lantza. Apartzaileak eta dosifikazioak.
Haizagailuak. Sua jotzekoak eta motxilak. Ikusmen termikoko kamerak.
Ekipo elektrikoak eta behe- nahiz goi-presioko altxatze-kuxinak. Ekipo elektrikoak eta mozteko eta eraisteko lan berorako ekipoak.
Mozteko eta bereizteko ekipo hidraulikoak. Multzo hidraulikoa. Bereizgailu hidraulikoa. Zizaila hidraulikoa. Zilindro hidraulikoak. CORE sistema duten mahukak.
Salbamenduan nahitaez erabili behar diren banakako materialak.
Apeo eta eskoramenduetan erabiltzen diren erremintak. Motozerra. Zerrotea. Mailu horzduna. Kurrikak. Egurrezko ginbaleta. Ahuntz-hanka. Plomua. Nibela. Eskuaira. Sasieskuaira. Bridak. Giltza ingelesa. Eskora teleskopikoa. Mazoa. Hotzeko zizelak. Punta-zizela. Paleta kataluniarra. Lur-pala. Pala-hondeaitzurra. Pikatxoia. Burdinazko mazoa.
Soken bidezko progresioan erabilitako erremintak. Ainguratze-materiala. Material bereziak. Materialen mantentze-lanak eta iraungipena. Ehun eta sokak, zintak eta arnesak. Salbamendu-eskalak. UNE EN 1147 araua. Eskailerak: kakoekin, karel erakoak eta zabalgarri edo lerragarriak. Eskailera handiak. Mantentze-lanak.
Arrisku elektrikoaren aurka babesteko erremintak eta ekipoak (eserleku eta alfonbra isolatzaileak, salbamendu-pertikak, erreminta isolatzaileak eta fusibleak kentzeko kirtenak).
Substantzia arriskutsuen detektagailu eta neurgailuak.
Osasun-materiala: botika-kutxa, andak, huts-koltxoiak eta berpizteko gailu pulmoautomatikoak.
Irrati-komunikazioko ekipoen lehen mailako funtzionamendua eta mantentze-lanak. Irrati-igorle finkoak eta eramangarriak. Elikagailuak, bateriak eta antenak. Estaldura irrati-elektrikoa. Irrati-komunikazio sinpleko sareak, errepikagailuekin eta maiztasunen esleipen dinamikoarekin.
Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.
Lana txukun eta garbitasunez egitea.
Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
4.– Larrialdietako ibilgailuen lehen mailako mantentze-lanak egitea eta horien egoera eta eraginkortasuna egiaztatzea.
4x4 ibilgailuen ezaugarriak eta prestazioak aztertzea.
Ibilgailuen likido-mailen, seinaleen, abiatzeko sistemen eta segurtasun-sistemen funtzionamendua eta eraginkortasuna berrikustea.
Ibilgailuen prebentziozko eta oinarrizko mantentze-lanak egitea.
Motorraren olioaren, olio hidraulikoen eta bestelako fluxuen maila kontrolatzea eta aldatzea. Transmisioak koipeztatzea.
Erregaiak, ura eta olioak biltegiratzea, ontziz aldatzea eta tratatzea.
Motor eta galdaretarako uraren analisia eta tratamendua.
Eztanda-motorren eta diesel-motorren funtzionamendua eta osagaiak. Bi aldiko eta lau aldiko motorrak. Propultsioa. Aurreko trakzioa eta lau gurpileko trakzioa.
Hiriko ibilgailuen eta 4x4 ibilgailuen arteko aldea: esekidura, transmisioa, diferentzialak, zati nagusiak, gutxieneko altuera, jaulkitze-angelua, iraultze-angelua, saihesteko ahalmena eta biraketa-erradioa.
Mantentze-lanak. Olioak, koipeak eta bestelako fluidoak. Transmisioak koipeztatzea. Ibilgailuen instalazio elektrikoa. Hotzeko abiatze-sistema. Ibilgailuen mantentze-lanak egitean hartu beharreko prebentzio-neurriak.
Lana txukun eta garbitasunez egitea.
Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.
Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.
5.– Larrialdietako ibilgailuen hornidurak egiaztatzea.
Ekipoa eta erremintak non eta zer egoeratan dauden egiaztatzea.
Bitarteko mugikorrak berrikustea eta horien mantentze-lanak egitea.
Autoeskala eta autogarabi erako ibilgailuen instalazio hidraulikoen oinarrizko mantentze-lanak egitea.
Autoponpak: hiri-ponpa arina, hiri-ponpa astuna, baso-ponpa arina, baso-ponpa astuna, ponpa inude arina eta ponpa inude astuna.
Sua itzaltzeko eta salbamendurako beste ibilgailu batzuk: autogarabiak, autoeskala erdiautomatikoa, eskuzko autoeskala, autobeso giltzatua eta autobeso zabalgarria.
Bide Segurtasunari buruzko Legea eta arlo horretako beste araudi batzuk.
Autoeskala edo autogarabi erako ibilgailuen instalazio elektrikoa: ezaugarriak eta oinarrizko mantentze-lanak.
Larrialdietako ibilgailuen material-hornidura. Kokatzea eta kargatzea.
Ponpa motak. Ponpa zentrifugoak: ponpa baten zatiak, behe-presioko ponpak, goi-presioko ponpak eta ponpa konbinatuak. Ponpen kurba bereizgarriak. Ponparen erabilera-arauak; xurgatzea eta betetzea. Xurgatze-printzipioak.
Apar-hautsaren dosifikagailu automatikoak. Garbiketa eta oinarrizko mantentze-lanak.
Larrialdietako ibilgailuak egoera onean eta erabilgarri edukitzeko interesa agertzea.
Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.
Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.
6.– Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren mantentze-lanak.
Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko erabilitako azpiegituren sareko elementua identifikatzea.
Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren oinarrizko mantentze-lanak.
Mantentze-lanen kostua zenbatestea.
Azpiegituren sarearen egoerari buruzko txostenak eta inbentarioak egitea.
Baso-suteak prebenitzeko azpiegiturak. Motak eta ezaugarriak. Kontserbazio- eta eraginkortasun-egoera egokia.
Baso-suteak itzaltzeko azpiegiturak. Motak eta ezaugarriak. Kontserbazio- eta eraginkortasun-egoera egokia.
Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren kontserbazio- eta eraginkortasun-arazoak. Azpiegituren eraginkortasuna murrizten denean hartu beharreko prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak.
Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegituren mantentze-lanen baldintzak eta egokitze-baldintzak. Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegiturek behar dituzten mantentze-lan motak. Mantentze-lan nagusiak egiteko behar diren giza baliabideen eta bitarteko materialen beharrizanak. Mantentze-lanen arrisku nagusiak.
Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegiturei buruzko txostenak eta inbentarioak.
Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko azpiegiturak egoera onean edukitzeko interesa agertzea.
Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.
Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.
Txostenak eta inbentarioak egiteko zorroztasuna.
7.– Esku-hartzeko ekipoen eta erreminten mantentze-lanak eta erabilera baso-suteak itzaltzean.
Baso-suteak itzaltzeko erabilitako ekipoak eta erremintak identifikatzea.
Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko erabilitako erremintak eta ekipo materialak erabiltzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko jarraibideak eta protokoloak egitea.
Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko erabilitako erreminten eta ekipo materialen oinarrizko mantentze-lanak.
Mantentze-lanen kostua zenbatestea.
Erreminten eta ekipoen egoerari buruzko txostenak eta inbentarioak egitea.
Baso-suteak itzaltzeko erabilitako ekipoak eta erremintak. Motak eta ezaugarriak. Ohiko erabilerak eta erabilera bereziak.
Baso-suteak itzaltzeko ekipoek eta erremintek izan behar duten egoera egokia, beren eraginkortasuna eta efikazia bermatzeko.
Baso-suteak itzaltzeko ekipoen eta erreminten batez besteko bizitza baliagarria. Ekipoak eta erremintak askotan erabiltzeagatik sortutako arazoak. Ekipoak eta erremintak gaizki erabiltzeagatik sortutako arazoak.
Baso-suteak itzaltzeko ekipoak eta erremintak mantentzeko teknikak. Baso-suteak itzaltzeko ekipoak eta erremintak konpontzearen eta aldatzearen batez besteko kostuak.
Baso-suteak itzaltzeko ekipoak eta erremintak biltegiratzeko eta garraiatzeko baldintza egokiak.
Inbentarioak betetzeko eta eguneratzeko metodoak.
Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko erabilitako erremintak eta ekipo materialak egoera onean edukitzeko interesa agertzea.
Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.
Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.
Txostenak eta inbentarioak egiteko zorroztasuna.
2. lanbide-modulua: Baso-suteetako zaintza eta esku-hartze operatiboa
Kodea: 1529
Kurtsoa: 1:
Iraupena: 198 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Baso-suteen arriskuari edo presentziari buruzko informazioa detektatzen eta jakinarazten du, zaintza-puntu finko eta mugikorretatik; horretarako, lurraren ezaugarriak eta sutearen mota eta irismena baloratzen ditu, gunea behatuz eta bitarteko teknikoak erabiliz eskuratutako informaziotik abiatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Zaindu beharreko gunean baso-sutearen arriskua areagotu dezaketen elementuen kokapena zehaztu du; esaterako, aisialdiko jarduerak eta makinen bidezko nekazaritza-lanak. Hain zuzen ere, guneko plano eta argazkietan adierazi du horien kokapena, eta koordinazio-zentroari jakinarazi dio.
b) Baso-suteak eragin ditzaketen fokuak azkar eta zehatz detektatu eta kokatu ditu, behar diren erremintak (prismatikoak, mapa eta iparrorratza, besteak beste) eta bitarteko espezifikoak (espektro ikusgaiaren eta infragorrien kamerak, tenperatura-sentsoreak eta ke-sentsoreak, besteak beste) erabiliz.
c) Baso-sutea zer gunetan hasi den zehaztu du plano batean edo lurzoruan bertan ikusteko moduan, eta gunearen koordenatuak jaso ditu, ahalik eta modu zehatzenean.
d) Baso-sutea zer motatakoa den zehaztu du, ke-zutabea aztertuz: forma, kolorea, dentsitatea, noraino iristen den eta zer norabide duen, besteak beste.
e) Lehen erasorako bitartekoen beharra baloratu du, baso-suteak izan dezakeen larritasunari buruz egindako ebaluazioaren arabera, kaltetutako guneak zer ezaugarri dituen: landaredia eta topografia, mehatxupean dauden ondasunak, populazioak eta azpiegiturak, eta baso-sutearen zabalkundearen bilakaera.
f) Behar bezala helarazi dizkie sutea detektatzeko, kokatzeko eta ezaugarritzeko informazioa eta lehen erasorako beharrezkoak izan daitezkeen bitartekoen beharrizanak gertuen dituen koordinazio-zentroei eta suteak itzaltzeko bitartekoei; horretarako, irrati-igorleekin edo beste bitarteko batzuekin komunikatzeko protokoloak aplikatu ditu, baso-sutea azkar itzal dadila bermatzeko.
g) Esku hartzeko erabaki estrategikoak hartu ditu, baso-suteen bilakaeraren arabera erabilitako bitartekoen segimenduari buruzko informazioa abiapuntu hartuta; halaber, egiaztatu du koordinazio-zentrora edo sutea itzaltzeaz arduratuko den bitartekora helarazitako informazioa zehatza dela, eta irrati-igorgailuekin edo erabilitako beste bitarteko batzuekin komunikatzeko protokoloak aplikatu ditu.
2.– Baso-suteetan esku hartzeko prestaketak egiten ditu, suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko behar diren bitarteko materialen egoera eta eraginkortasuna egiaztatuz eta esku hartzeko operatibo koordinatu batean komunikatzeko protokoloak behar bezala aplikatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Esku-hartzeari egokitutako norbera babesteko ekipamenduak prestatu ditu, norbera babesteko elementu bakoitzaren (NBE) erabilera-maila kontuan hartuta.
b) NBE egokia aukeratu du, eta esku hartzeko behar bezala kokatu du.
c) Baso-suteetan erabilitako komunikazioko eta lokalizazioko ekipoak prestatu ditu, eta horien funtzionamendua egiaztatu du (lurreko banda bidezko igorgailuak, aireko banda bidezko igorgailuak, telefono mugikorrak, satelite bidezko telefonoak, PDAk eta GPSak, besteak beste).
d) Suteak itzaltzeko ekipoak (ura hornitzeko sistemak, xurgatze- eta bulkada-ekipoak, apar-sorgailuak, mahukak, lantzak, errakoreak...) eta erremintak (sua jotzekoak, Pulaski, McLeod, aitzurra, jario-zuzia...) prestatu ditu.
e) Baso-sutearen kokapena baieztatu du, eta ahalik eta azkarren iristeko biderik seguruena hautatu du.
f) Irteera-ordua eta baso-sutearen gunera iristeko behar izango den gutxi gorabeherako denbora jakinarazi dio koordinazio-zentroari.
g) Harremanetan jarri da suteak itzaltzeko beste unitate batzuekin eta esku hartuko duten taldeekin (Guardia Zibila, osasun-arloko langileak eta Babes Zibila, besteak beste), etorkizunean koordinatuta lan egiteko.
3.– Taldea baso-sutearen hainbat lekutara helarazteko lur bidezko garraioa antolatzen du, ibilgailuak segurtasun eta zehaztasunez kokatuz eta taldeak esku hartzean izango dituen zereginak zehaztuz, aurrez definitutako eraso-planaren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gomendioei jarraitu die garraio-ibilgailuak eta suteak itzaltzeko ibilgailuak gidatzean, bereziki ibilgailu astunak gidatzean, kontuan hartuta bidearen edo basoko pistaren ezaugarriak (biribilguneak, bihurguneak, segurtasun-tarteak...).
b) Baso-sutearen bilakaerari eta beste bitarteko batzuen mugimenduari buruzko informazioa baieztatu eta eskatu du lekualdaketak iraun bitartean, esku hartzearen eremura iristean aurkituko duen egoeraren berri izateko.
c) Unitatea osatzen duten langileen zereginen banaketa antolatu du lekualdaketan, erantzun-denbora hobetzeko eta baso-sutea ahalik eta azkarren kontrolatzeko.
d) Eraso-plana baieztatu du lekualdaketan bertan, baso-sutearen ingurutik jasotako ikusizko informazioaren arabera.
e) Iritsi dela eta prest dagoela jakinarazi dio zuzendariari edo baso-sutea itzaltzeko arduradunari, dagokion jarduketa-gunea eta zeregina esleitu diezaioten.
f) Esku-hartzean behar bezala kokatu du ibilgailua, erabilera errazteko eta beste ibilgailu batzuei pasatzen uzteko moduan, kontuan hartuta bertatik premiaz irteteko beharra izan dezaketela.
4.– Sutearen gunera joateko helikoptero bidezko garraioa eta aireko bitartekoekin egin beharreko lana antolatzen du, giza baliabideak nahiz baliabide materialak ontziratzeko eta lurreratzeko maniobrak gainbegiratuz, eta esku-hartzea bitarteko horiekin gauzatzeko koordinazio- eta komunikazio-protokoloak aplikatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Modu seguruan egin ditu pertsonak eta suteak itzaltzeko bitartekoak ontziratzeko, garraiatzeko eta lurreratzeko maniobrak.
b) Egoera aztertu eta ebaluatu du, helikopteroa sutera gerturatzen ari zela.
c) Bere gaineko arduradunarekin edo sutea itzaltzeko lanen zuzendariarekin baieztatu ditu aurreikusitako eraso-plana eta helikopteroz garraiatutako unitatearen jarduketa-eremua.
d) Sutea itzaltzeko helikopterotik jaitsi beharreko ekipoak eta erremintak aukeratu ditu, unitateari esleitutako ekintzen eta eremuaren arabera.
e) Arduradunik ezean, lur hartzeko eta sutea itzaltzeko ekipoa eta bitartekoak lurreratzeko eremua baloratu du.
f) Helikopteroko baldea edo azpialdeko andelaren mahuka-erdia jartzeko eta jasotzeko maniobra egin du, ura seguru kargatzeko atzealdean.
g) Aireko bitartekoen laguntza behar dutela jakinarazi dio bere arduradunari edo suteak itzaltzeko lanen zuzendariari, ziurtatzeko sutea itzaltzeko lanak eraginkorrak izango direla.
h) Lan-eremua jakinarazi dio bere arduradunari edo sutea itzaltzeko lanen zuzendariari, aireko bitartekoetatik ura deskargatzeko lanetan arituko diren langileen segurtasuna bermatzeko.
5.– In situ koordinatzen du taldearen esku-hartze operatiboa baso-sute simulatuetan, zehaztutako esku-hartze teknikak aplikatuz eta sutearen bilakaeraren ondorioz sortutako beharrak baloratuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Baso-sutearen mota eta bilakaera baloratu du, honako ezaugarri hauei zuzenean begiratuta: eremuko landaredia, meteorologia eta topografia. Kontuan hartu ditu, halaber, eremu horretan sortu daitezkeen arriskuak.
b) Erreminta eta ekipo egokienak aukeratu ditu suteak itzaltzeko, arduradunaren jarraibideen arabera.
c) Jarraibideak helarazi dizkie agintean dauden langileei, eta ziurtatu du ondo ulertu eta interpretatu dituztela.
d) Teknika egokiak gauzatu ditu, modu seguruan eta eraso-planean ezarritakoaren arabera.
e) Modu koordinatu eta seguruan lan egin du esku hartzeko eremuan dauden lurreko nahiz aireko beste bitarteko batzuekin.
f) Arduradunekiko eta agintean dauden langileekiko komunikazio-fluxuari eutsi dio, lanen garapenean sortu den gertakari ororen berri emanez, lanen eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko.
g) Unitateak sutearen garapenean izan dituen beharrizan logistikoak baloratu eta jakinarazi ditu, langileen hornidurari eta hidratazioari arreta berezia eskainiz.
B) Edukiak.
1.– Baso-suteak detektatzeko, lokalizatzeko eta horiei buruzko informazioa jakinarazteko teknikak erabiltzea.
Baso-sutea sortzeko arriskua duten elementuak identifikatzea.
Baso-suteak zaintzeko eta detektatzeko neurriak aplikatzea.
Kartografia interpretatzea eta erabiltzea, suteak lokalizatzeko.
Ke-zutabeak aztertzea eta baloratzea.
Lehen erasoan esku hartzeko informazio esanguratsua ebaluatzea.
Baso-sutea hasi den eremua ezaugarritzea: topografia, baldintza klimatologiko eta meteorologikoak, populazioa eta asentamenduak.
Zaintza-lanetan eskuratutako informazioa aztertzea eta laburtzea.
Komunikazio-arauak eta -protokoloak aplikatzea, erabilitako bitartekoaren arabera.
Txosten ereduak egitea.
Behar diren bitartekoak zenbatestea. Joan-etorrietarako zenbatetsitako denbora.
Kudeaketa operatiboko eta aginteko faseak aplikatzea.
Kamioiaren eta lantaldearen autobabes-neurriak aplikatzea.
Baso-sutea sor dezaketen jarduerak eta erabilerak.
Suteak zaintzeko eta detektatzeko erabilitako bitartekoak.
Zaintza-bideak ezartzeko printzipioak, arriskuaren eta eskuragarri ditugun bitartekoen arabera.
Baso-suteak lokalizatzeko erabilitako bitartekoak eta ekipoak.
Baso-suteen motak eta ezaugarriak.
Lehen erasoko esku-hartzeen ezaugarriak eta beharrak, sute-eremuaren arabera.
Baso-suteei buruzko informazioa transmititzeko bitartekoak.
Esku-hartzeari buruzko erabaki estrategikoak hartzea, segimendu-informaziotik abiatuta.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.
Estresa gainditzeko eta egoera kontrolpean dagoelako sentsazioa transmititzeko teknikak aplikatzeko prest egotea.
2.– Baso-suterako esku-hartzea prestatzea.
Esku-hartzera egokitutako norbera babesteko ekipamenduak prestatzea.
NBEak egiaztatzeko eta jartzeko teknikak aplikatzea.
Komunikazio- eta lokalizazio-ekipoak egiaztatzea.
Baso-suteetan esku hartzeko ekipoak eta erremintak prestatzea.
Esku hartzeko bide egokienak aukeratzea eta trazatzea.
Joan-etorrietan segurtasun-arauak aplikatzea.
Komunikazio-protokoloak aplikatzea beste esku-hartze unitate batzuekin koordinatutako operatibo batean.
Norbera babesteko ekipamenduen ezaugarriak.
NBEak erabiltzeko teknikak eta prozedurak.
Komunikazioko ekipoen tipologia eta funtzionamendua.
Esku hartzeko ekipoen eta erreminten tipologia.
Ekipoak eta erremintak lekualdatzeko bitartekoak.
Ibilgailuen mugak.
Pista eta bideen gutxieneko beharrak. Bide egokienen trazaduraren ezaugarriak. Denborak kalkulatzea.
Beste esku-hartze unitate batzuekin koordinatzeko prozedurak.
Bitartekoak prestatzeko segurtasun-arauak.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Estresa gainditzeko eta egoera kontrolpean dagoelako sentsazioa transmititzeko teknikak aplikatzeko prest egotea.
3.– Baso-sutea dagoen lekura lurrez joatea.
Garraiorako eta suteak itzaltzeko ibilgailuak gidatzeko gomendioak aplikatzea, bereziki ibilgailu astunei dagokienez.
Gidaria ibilgailuarekin ondo uztartzea.
Lekualdaketak iraun bitartean baso-sutearen bilakaerari eta bertan izan daitezkeen beste bitarteko batzuei buruzko informazioa eguneratzea.
Esku hartzean taldearen zereginak esleitzea, ezarritako eraso-planaren arabera.
Aukeratutako ekipoaren erabilera egokia aplikatzea.
Iritsi dela eta prest dagoela jakinaraztea sutea itzaltzeko arduradunari, dagokion zeregina eta jardun-eremua jasotzeko.
Txosten ereduak egitea.
Ibilgailuak segurtasunez eta zehatz kokatzea sutea gertatu den lekuan.
Garraio-ibilgailuak eta baso-suteak itzaltzeko ibilgailuak. Basoko autoponpa arinak eta astunak. Autoponpa inudeak. Erreminta eta ekipo osagarriak.
Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko ibilgailuen zehaztapenak.
Ekipamendu espezifikoa. Erabilerak, esku-hartzearen tipologiaren arabera.
Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko ibilgailuak gidatzeko teknikak.
Ibilgailu arinak eta astunak gidatzeko teknikak.
Basoko bide eta pistetan gidatzeko teknikak.
Ergonomiari eta gidaria ibilgailuarekin egoki integratzeari buruzko ezaugarriak.
Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.
Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Estresa gainditzeko eta egoera kontrolpean dagoelako sentsazioa transmititzeko teknikak aplikatzeko prest egotea.
4.– Sutearen gunera joateko helikoptero bidezko garraioa eta aireko bitartekoekin egin beharreko lana antolatzea.
Pertsonak eta suteak itzaltzeko bitartekoak ontziratzeko, garraiatzeko eta lurreratzeko maniobrak egitea.
Sutearen portaera helikopterotik ebaluatzea.
Sutea itzaltzeko lanen arduradunarekin baieztatzea aurreikusitako eraso-plana eta helikopteroz garraiatutako unitatearen jarduketa-eremua.
Sutea itzaltzeko helikopterotik jaitsi beharreko ekipoak aukeratzea, dagozkion ekintzen eta eremuaren arabera.
Lur hartzeko eta sutea itzaltzeko ekipoa eta bitartekoak lurreratzeko eremua ebaluatzea.
Helikopteroko baldea edo azpialdeko andelaren mahuka-erdia jartzeko eta jasotzeko maniobra egitea, ura seguru kargatzeko atzealdean.
Laguntza-beharrizanak jakinaraztea.
Txosten ereduak egitea.
Langileen segurtasun-arauak aplikatzea aireko bitartekoetatik ura deskargatzeko lanetan.
Helikopteroa gerturatzen ari den heinean sutea baloratzeko elementuak.
Helikopteroz garraiatzea suteak itzaltzeko pertsonak eta baliabideak: garraiorako helikopteroak. Giza baliabideak eta baliabide materialak garraiobidera igotzeko, garraiatzeko eta garraiobidetik irteteko protokoloak. Komandantearekin eta kanpoaldean daudenekin komunikatzeko protokoloak.
Baso-suteak itzaltzeko aireko bitartekoak. Esku-hartzeko helikopteroen erabilera. Esku-hartzeko hegazkinen erabilera.
Aireko bitartekoekin lan egiteko prozedurak. Sua atzeratzeko substantziak eta ura lurretik hegazkinetara kargatzeko eta deskargatzeko protokoloa. Aireko bitartekoekin lurretik egin beharreko lana. Segurtasun-arauak. Aireko bitartekoekiko komunikazioa. Protokoloak. Aeronautikako alfabetoa.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Bere jarduera gauzatzeko eta ahalik eta gutxien nekatzeko egoera fisiko ona edukitzeko interesa agertzea.
5.– Baso-suteetan in situ egin beharreko esku-hartze operatiboa.
Baso-sutearen bilakaera baloratzea.
Suteak kaltetutako ondasunak egiaztatzea.
Sutea itzaltzeko erremintak eta ekipoak aukeratzea eta erabiltzea.
Behar logistikoak eta hornidurari dagozkionak baloratzea.
Eraso-planaren arabera egokienak diren teknikak aplikatzea.
Arriskuen prebentzioari lotutako segurtasun-neurriak aplikatzea.
Sute motaren arabera aukeratu beharreko estrategia baloratzea.
Baso-suteetan kudeaketa operatiborako eta aginterako funtsezko printzipioak aplikatzea.
Sutea zonakatzeko teknikak aplikatzea.
Lurreko eta aireko beste bitarteko batzuekin koordinatzea.
Agintean dauden beste langile batzuekin komunikatzea, lanen eraginkortasuna bermatzeko.
Ibilgailuak eta makinak: bulldozerra, autoponpa, kamioi inudea...
Aireko bitartekoekin lan egiteko protokoloak eta segurtasun-neurriak, lurreko langileentzat.
Zuzeneko erasorako teknika motak eta horien erabilera.
Zeharkako erasorako teknika motak eta horien erabilera.
Ura eta errekuntza atzeratzen duten produktu kimikoen motak eta erabilera.
Segurtasun-arriskuak eta -neurriak.
Baso-suteak itzaltzeko erabilitako estrategia eta taktikak.
Baso-sute baten faseak. Baso-sute bat zonakatzea. Sektoreak.
Hiriko eta basoko interfaze-eremuetako suteak.
Baso-suteei aurka egiteko antolaketa-egitura. Larrialdiak maneiatzeko sistemak. Martxan jartzea. Hasierako erasorako, eraso zabaldurako eta sute handirako antolaketa- eta aginte-egitura.
Baso-suteetako kudeaketa operatiboa eta agintea: aginte-katea; aginduen esparruak; txosten motak; transmisio-kanalen antolaketa; erreminta grafikoak.
Hornidura- eta atseden-beharrizanak baso-suteak itzaltzeko lanetan. Bitarteko logistikoen beharrizanak baso-suteetan. Bitartekoek, ekipoek eta erremintek baso-suteetan izaten dituzten matxura nagusiak.
Baso-sutearen komunikazio-arauak eta -protokoloak.
Txosten ereduak egitea.
Igorgailuen eta bestelako gailu batzuen bidezko komunikazioak. Aireko bitartekoetarako zehaztapenak.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Bere jarduera gauzatzeko eta ahalik eta gutxien nekatzeko egoera fisiko ona edukitzeko interesa agertzea.
Estresa gainditzeko eta egoera kontrolpean dagoelako sentsazioa transmititzeko teknikak aplikatzeko prest egotea.
3. lanbide-modulua: Hiriko suteak itzaltzeko esku-hartze operatiboa
Kodea: 1530
Kurtsoa: 1:
Iraupena: 198 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Hiriko sute simulatuaren gunerako lekualdaketa egiten du, taldeak esku hartu bitartean izango dituen zereginak definituz eta ibilgailuak segurtasunez eta zehaztasunez kokatuz, aurrez zehaztutako eraso-planaren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Suteen aurkako ibilgailu eta salbamendu egokiak aukeratu ditu, istripu motaren arabera.
b) Modu seguru eta eraginkorrean gidatu ditu suteen aurkako ibilgailua eta salbamenduak.
c) Gomendioei jarraitu die ibilgailu astunak gidatzean, bidearen ezaugarriak kontuan hartuta (biribilguneak, bihurguneak, segurtasun-tarteak...).
d) Ibilgailua behar bezala kokatu du esku hartzera joateko irteeran, premiaz irten behar daitekeela eta ekipoak erraz instalatu behar direla kontuan hartuta.
e) Bidean, ezbeharraren bilakaerari eta beste zerbitzu batzuen jarduketari buruzko informazioa (kasu honetan, autobabeseko planak) egiaztatu eta eskatu du, ezbeharraren gunera sartzea errazagoa izan dadin.
f) Ibilgailuko hornidura osatzen duten langileen zereginak antolatu ditu, erantzun-denbora hobetzeko eta jendeari segurtasuna transmititzeko.
g) Bidean, ekintza-plana berrantolatu edo baieztatu du, ezbeharrera gerturatuz doan heinean ikusiz jasotzen duen informazioaren arabera.
2.– Elektrizitatea tartean duten hiriko sute simulatuetan esku hartzen du, horien kausak eta esku-hartzean agertu litezkeen arriskuak baloratuz, lanak segurtasunez eginez eta esku-hartzearen amaieran dena normaltasunera itzultzen dela egiaztatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Istripu elektrikoari buruzko informazio zehatza eskatu die instalazioko langile teknikoei eta eraikinaren jabeei, besteak beste, teknika egokiena aukeratzeko.
b) Behar bezala erabili ditu elektrizitatea tartean denerako babes-ekipo espezifikoak (norbera babesteko elementuak eta isolamendu-materiala, besteak beste).
c) Behe-, erdi- eta goi-tentsioko detekzio- eta neurketa-bitartekoak erabili ditu, arrisku elektrikoa egiaztatzeko eta dimentsionatzeko.
d) Hornidura elektrikoa eten du, zuzenean edo enpresa hornitzailearekin lankidetzan.
e) Esku hartzeko eremua seinaleztatu du, eta behar bezala kontrolatu du bertarako sarbidea, kontuan hartuta esku hartzeko baimena duten langileek hornidura egokia daramatela istripuaren ezaugarrietarako.
f) Elektrizitatea tartean denean sute bat itzaltzeko segurtasunezko laneko prozedurei jarraitu die (besteak beste, segurtasun-tartea).
g) Sutea agente itzaltzaileen bidez itzaltzeko teknikak erabili ditu, elektrizitatea tartean den suteetarako espezifikoak.
h) Egiaztatu du esku-hartzearen ondoren ez dagoela arrisku elektrikorik, eremua seguru gera dadin.
3.– Barruko sute simulatuak kontrolatzen eta itzaltzen esku hartzen du, esku-hartzaileen sarbidea zehazteko eskuratutako informazioa eta eraso-planaren egokitasuna baloratuz, teknika eta prozedurak segurtasunez aplikatuz eta sutea erabat itzali dela egiaztatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Informazioa jaso du eraikina ezagutzen duten langileek emandako barruko suteari buruz, jardute-plana diseinatu aurretik gertalekua ahal bezain ondo ezagutzeko.
b) Sarbide egokienak lokalizatu ditu taldeek eta langileek esku hartzeko.
c) Jarduteko plana ezarri du (erasotzailea edo babestekoa), eta bermatu du esku hartzen duten langile guztiek ezagutzen dutela.
d) Egiaztatu du esku-hartzeko talde osoak kasuan kasuko barruko suteetarako ekipamendu egokia daramala (NBEa, ABEa).
e) Istripuaren ezaugarrietarako egokienak diren suteak itzaltzeko bitartekoak erabili ditu (bulkada-sistemak, bulkada-mahuka erdi zurrunak, mahukak eta itzaltzeko lantzak konektatzeko sistemak etab.), kontuan hartuz sutearen fokuaren kokagune zehatza eta urak agente itzaltzaile gisa izan dezakeen eraginkortasuna, besteak beste.
f) Barruko sute bakoitza itzaltzeko dagokion metodoa erabili du (zuzena, zeharkakoa eta gasak hoztea), eraginkortasunez esku hartzeko, barruko edo kanpoko erasoa aukeratuta.
g) Barruko suteetarako segurtasun-neurriei jarraitu die, suaren bilakaera eta kearen portaera (flashover eta ke-leherketak, besteak beste) etengabe zainduz, eta esku-hartzaileentzako segurtasun-soka jarriz une oro.
h) Berariazko lantalde bat esleitu du esku hartzen duten gainerako langileen segurtasunaz eta erreskateaz arduratu dadin.
i) Su hartu duen barrutia aireztatu du, sute motaren eta fasearen arabera.
j) Egiaztatu du sutea erabat itzali dela, berriro piztuko ez dela edo besterik ez dagoela bermatuz.
4.– Sute industrial simulatuak kontrolatzen eta itzaltzen esku hartzen du, instalazioei eta egon daitezkeen arriskuei buruzko informazioa bilduz, taldeek segurtasunez esku-hartzeko zereginak zehaztuz, lanak segurtasunez eginez eta sutearen kausak desagertu direla egiaztatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Instalazioaren arduradunek istripuari buruz emandako informazioa jaso du, gertalekua ahal bezain ondo ezagutzeko aukera emango duen jardute-plana diseinatu eta behar diren bitartekoak eskatu aurretik.
b) Taldeek eta langileek esku hartzeko sarbide egokienak lokalizatu ditu.
c) Informazioa bildu du sute industrialean zerikusia izan duten produktuen instalazioari eta arriskuari buruz, baita jarduera industrialaren eraikuntza motari buruz ere.
d) Instalazioko langile teknikoak bertan egon daitezela eskatu du, energia-iturriak kontrolatu eta ondo kudeatu ditzaten.
e) Sute industrialean jarduteko plana ezarri du (erasotzekoa edo babestekoa), eta bermatu du bertan esku hartzen duten langile guztiek ezagutzen dutela plana.
f) Sute industriala itzaltzeko, hozteko edo errekuntza-gasak murrizteko estrategia egokiena aukeratu du.
g) Egiaztatu du esku hartzeko talde osoak ekipamendu egokia daramala kasuan kasuko sute industrialetarako (NBEa, AAEa eta babes kimikoko jantzia).
h) Sutea itzaltzeko orduan, istripu industrialaren ezaugarrietarako egokienak diren bitartekoak erabili ditu (bulkada-sistemak, bulkada-mahuka erdi zurrunak, mahukak eta itzaltzeko lantzak konektatzeko sistemak etab.), kontuan hartuz sutearen fokua non dagoen zehazki eta nola erabili eraginkortasunez agente itzaltzaileak (ura eta aparra, besteak beste).
i) Berariazko lantalde bat esleitu du esku hartzen duten gainerako langileen segurtasunaz eta erreskateaz arduratu dadin.
j) Egiaztatu du sutea erabat itzali dela, berriro piztuko ez dela edo substantzia arriskutsurik geratu ez dela.
5.– Substantzia arriskutsuak tartean direneko sute simulatuak kontrolatzen eta itzaltzen esku hartzen du, kausei eta agertu litezkeen arriskuei buruzko informazio teknikoa bilduz, esku hartzeko eta segurtasuna bermatzeko zereginak zehaztuz, teknika espezifikoak aplikatuz eta sutea erabat itzalita dagoela egiaztatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Esku hartzeko eremua seinaleztatu du, eta behar bezala kontrolatu du bertarako sarbidea, kontuan hartuta esku hartzeko baimena duten langileek hornidura egokia daramatela substantzia arriskutsuak tartean dituzten suteetarako.
b) Egiaztatu du esku hartzeko talde osoak ekipamendu egokia daramala substantzia arriskutsuak dituzten suteetarako (NBEa, AAEa eta babes kimikoko jantzia).
c) Sutean dauden substantziak egiaztatu ditu, teknika eta bitarteko egokiak aukeratzeko.
d) Egiaztatu du jarduteko plana esku hartzen duten langile guztiek ezagutzen eta ulertzen dutela.
e) Substantzia arriskutsuak dituen sutean jarduteko plana ezarri du (erasotzekoa edo babestekoa), hori itzaltzeko (plana erasotzailea denean) edo suteari bere horretan eusteko, erregai likidoak daudenean, eta errekuntza-gasak murrizteko (plana babestekoa denean).
f) Suteak itzaltzeko orduan, istripu industrialaren ezaugarrietarako bitarteko egokienak erabili ditu (bulkada-sistemak, bulkada-mahuka erdi zurrunak, mahukak eta itzaltzeko lantzak konektatzeko sistemak etab.), kontuan hartuz sutearen fokuaren kokagune zehatza eta agente itzaltzaileen erabilera eraginkorra (ura eta aparra, besteak beste).
g) Esku hartzen duten langileentzako sorospen- eta erreskate-ekipo bat jarri du, ontzia edozein unetan apurtu daitekeela kontuan hartuz eta, hala badagokio, aurrez ezarritako deskontaminazio-neurriak hartuz.
h) Esku hartzeko eremura sartzeko kontrolean, bertan esku hartu duten langileak deskontaminatzeko ekipo bat jartzeko aukera aztertu du, baldin eta babes kimikoko jantziak erabili badituzte.
i) Egiaztatu du sutea erabat itzali dela, substantzia arriskutsurik ez dagoela bermatuz.
B) Edukiak.
1.– Sutearen gunera joatea.
Hiriko suteak itzaltzean norbera babesteko ekipamenduak prestatzea eta muntatzea. NBEak egiaztatzeko eta kontrolatzeko prozedura. Esku-hartzerako erabilera egokiak. Ergonomia, ekipoak erabiltzean.
Arnas babeserako ekipoak prestatzea. Egiaztatzeko eta jartzeko prozedurak. Erabilera egokiak.
Suteetan esku hartzeko ekipoak, erremintak eta lanabesak prestatzea. Egiaztatzeko eta estibatzeko prozedurak.
Bideak aukeratzea eta ura hornitzeko bitartekoak lokalizatzea. Hiriko mapak irakurtzea.
Larrialdietako ibilgailuak gidatzea.
Ibilgailuen araudia eta dokumentazioa. Ibilgailua prestatzea eta horien osagarriak eta erremintak egiaztatzea.
Suteen aurkako eta salbamendurako ibilgailuak erabiltzeko prozedurak eta teknikak. Autoponpak. Autoeskailerak. Ibilgailuak.
Hiriko suteetan erabilitako ibilgailuen ezaugarriak. Ekipamendu espezifikoak, motaren arabera.
Gidaria ibilgailuarekin integratzea eta ergonomia.
Larrialdietako ibilgailuak segurtasunez eta eraginkortasunez gidatzeko teknikak.
Hainbat egoeratan larrialdietako ibilgailu astunak gidatzeko teknikak: biribilguneak, segurtasun-tartea, bihurguneak eta irteeretan gidatzea. Baldintza txarretan dauden bideetan gidatzea: ura, izotza eta haizea.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea, eta ahalegina taldeak eskatzen duen horretara egokitzea.
Aldaketa-egoera batean agertzen diren prestakuntza-beharrak positibotzat hartzeko aldez aurreko jarrera.
2.– Suteetan esku hartzea elektrizitatea tartean dagoenean.
Istripu elektrikoari buruzko informazioa biltzea, teknika egokiena aukeratzeko.
Behe-, erdi- eta goi-tentsioko detekzio- eta neurketa-bitartekoak erabiltzea, arrisku elektrikoa egiaztatzeko eta dimentsionatzeko.
Elektrizitatea tartean denean sute bat segurtasunez itzaltzeko laneko prozedurak aplikatzea.
Elektrizitatea tartean den suteetarako agente itzaltzaileen bidez itzaltzeko teknika espezifikoak.
Elektrizitatea tartean denerako norbera babesteko ekipamendu espezifikoak ondo erabiltzea.
Sute-arriskua duten sistema elektrikoen ezaugarriak eta tipologia: zentralak, garraio-lineak, goi-tentsioko banaketa, goi-tentsioko azpiestazioak, behe-tentsioko azpiestazio eta banaketa-lineak.
Transformazio-zentroen ezaugarriak: sailkapena eta elementuak.
Behe-tentsioko instalazio- eta segurtasun-elementuak.
Korronte elektrikoak giza organismoan dituen ondorioak.
Behe-tentsioko hornidura-sareak, harguneak eta lotura-instalazioak: sailkapenak eta elementuak.
Behe-, erdi- eta goi-tentsiorako detekzio- eta neurketa-bitartekoak.
Norberaren segurtasunerako elementuak: isolamendu-materiala. Segurtasun-protokoloak zuzen erabiltzea eta aplikatzea.
Arrisku elektrikoaren aurka babesteko erremintak eta ekipoak (eserleku eta alfonbra isolatzaileak, salbamendu-pertikak, erreminta isolatzaileak eta fusibleak kentzeko kirtenak).
Segurtasun-tartea.
Elektrizitatea tartean denean suteak itzaltzeko maniobrak. Sutea agente itzaltzaileak erabiliz itzaltzeko teknikak. CO2 duten su-itzalgailuak; hautsezko su-itzalgailuak.
Elektrizitatea tartean denean sute bat segurtasunez itzaltzeko laneko prozedurak.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea, eta ahalegina taldeak eskatzen duen horretara egokitzea.
Aldaketa-egoera batean agertzen diren prestakuntza-beharrak positibotzat hartzeko aldez aurreko jarrera.
3.– Barruko suteak kontrolatzea eta itzaltzea.
Jarduteko plana aztertzea, bildutako informazioa abiapuntutzat hartuta.
Barruko sutearen ezaugarrietara ondoen egokitzen diren bitartekoak aplikatzea (bulkada-sistemak, bulkada-mahuka erdi zurrunak, mahukak eta itzaltzeko lantzak konektatzeko sistemak etab.).
Barruko sute bakoitza itzaltzeko dagokion metodoa erabiltzea (zuzena, zeharkakoa eta gasak hoztea), barruko edo kanpoko erasoa aukeratuta.
Barruko suteetarako ekipamendua egiaztatzea (NBEa, ABEa).
Segurtasun-neurriak aplikatzea, esku hartzen duten pertsonentzako segurtasun-soka bat edukiz une oro.
Suteak itzaltzeko lanak kontrolatzeko bitartekoak egiaztatzea.
Ke artean ibiltzeko teknikak aplikatzea.
Ura barruko suteetarako agente itzaltzaile gisa eraginkortasunez erabiltzeko teknikak. Suteak itzaltzeko metodoak: zuzena, zeharkakoa (irekia, itxia), gasak hoztearen bidezkoa eta erasotzailea.
Suaren bilakaera aireztatutako konpartimentuetan.
Suaren bilakaera aireztatu gabeko konpartimentuetan.
Suteak eraginkortasunez aireztatzeko teknikak: aireztatzearen helburua, aireztatzeko metodoak (horizontala, bertikala, mistoa). Aireztatze-printzipioak (naturala, presio negatibo bidez behartua, presio positibo bidez behartua). Aireztatzeko taktikak eta aireztapena erabiltzeko prozedurak. Suteetarako taktika.
Askotariko teknikak: ke artean ibiltzekoak, horma baten gainean aurrera egitekoak, erreferentziarik gabe ibiltzekoak, pertsonen arrastoari jarraitzekoak eta pertsonak bilatzekoak. Eskailera-trantsizioak eta biraketak. Oztopoak hautematea eta saihestea. Soka gidaria erabiltzea. Informazioa transmititzea, bai kideei, bai kanpoaldera.
Esku-hartzeetan ikusmen termikoko kamerak erabiltzea. Biktimak bilatzea eta erreskatatzea. Fokuak eta aireztapena bilatzea. Egitura eta substantzia arriskutsuak ikuskatzea. Suteari eraso egitea eta itzaltzea.
Barruko suteetarako segurtasun-neurriak.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea, eta ahalegina taldeak eskatzen duen horretara egokitzea.
Eskakizun profesional berrien ondoriozko prestakuntza-beharrak positiboki aintzat hartzeko prest egotea.
4.– Sute industrialak kontrolatzea eta itzaltzea.
Jarduteko plana aztertzea, bildutako informazioa abiapuntutzat hartuta.
Estrategia egokiena aukeratzea sutea itzaltzeko, hozteko edo errekuntza-gasak murrizteko.
Sute industrialetarako ekipamendua egiaztatzea (NBEa, AAEa eta babes kimikoko jantzia).
Istripu industrialaren ezaugarrietara ondoen egokitzen diren bitartekoak erabiltzea (bulkada-sistemak, bulkada-mahuka erdi zurrunak, mahukak eta itzaltzeko lantzak konektatzeko sistemak etab.).
Sutea erabat itzali dela egiaztatzea eta kontrolatzea, eta substantzia arriskutsurik geratu ez dela begiratzea.
Sute industrial batean tartean izan daitezkeen produktuak eta horien arriskuak.
Jarduera industrialeko eraikuntza motak. Barruti industrial bateko suteak itzaltzeko instalazio finkoak.
Sute industrial baten bilakaeran eragina duten faktoreak.
Sute industrial baten faseak.
Sute industrialak kontrolatzeko eta itzaltzeko maniobrak.
Suteak itzaltzeko bitarteko egokiak erabiltzeko teknikak. Segurtasun-prozedurak.
Sute industrialetan keak kanporatzeko metodo eta teknikak.
Esku-hartzeko eta segurtasuneko ekipamendua erabiltzeko teknikak: NBEa, AAEa, babes kimikoko jantzia. Segurtasun-protokoloak.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea, eta ahalegina taldeak eskatzen duen horretara egokitzea.
Eskakizun profesional berrien ondoriozko prestakuntza-beharrak positiboki aintzat hartzeko prest egotea.
5.– Substantzia arriskutsuak dituzten suteak kontrolatzea eta itzaltzea.
Esku-hartzearen eremurako sarbideak seinaleztatzea eta kontrolatzea.
Substantzia arriskutsuak dituzten suteetarako ekipamendua egiaztatzea (NBEa, AAEa eta babes kimikoko jantzia).
Substantzia arriskutsuak dituzten suteetan tartean diren substantziak ebaluatzea.
Substantzia arriskutsuak dituzten suteetan jarduteko planarekin bat datozen suteak itzaltzeko bitartekoak eta teknikak erabiltzea.
Sutea erabat itzali dela egiaztatzea, eta substantzia arriskutsurik geratu ez dela bermatzea.
Substantzia arriskutsuak. Substantzia arriskutsuei lotutako arriskuak. Babes-mailak. Substantzia arriskutsuen aurrean babesteko ekipoen (NBEa, / AAEa) erabilera-ezaugarriak.
Substantzia arriskutsuak dituen sute batean jarduteko plana. Zonifikazioa. Substantzia arriskutsuak dituzten suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko maniobrak.
Istripu-gunerako sarbideak kontrolatzeko prozedurak. Produktu kimiko artean ibiltzea. Deskontaminazioa.
Sutea itzaltzeko eta eusteko bitarteko egokiak. Apar-hautsaren dosifikagailu automatikoen erabilera eta dosifikazioa.
Substantzia arriskutsuak detektatzeko aparatu eta ekipoak erabiltzeko teknikak.
Substantzia arriskutsuak dituzten istripuetan esku hartzea. Istripuaren lekua segurtatzea; biktimak salbatzea; sutea itzaltzea; suteari eustea, traba egitea eta lekuz aldatzea; gunea deskontaminatzea.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea, eta ahalegina taldeak eskatzen duen horretara egokitzea.
Eskakizun profesional berrien ondoriozko prestakuntza-beharrak positiboki aintzat hartzeko prest egotea.
4. lanbide-modulua: Jatorri naturala, teknologikoa eta antropikoa duten gertaeretako esku-hartze operatiboa
Kodea: 1531
Kurtsoa: 2
Iraupena: 189 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Modu eraginkorrean esku hartzen du kolapsatutako egituretan, partzialki kolapsatuta daudenetan edo kolapsatzeko arriskua dutenetan, baita lurzorua hondoratzen denean ere; gertakari horietan, eragindako kalteak eta esku-hartzean agertu daitezkeen arriskuak ebaluatzen ditu, esku-hartzeetako eta segurtasuneko protokoloak definituz eta esku hartzeko teknikak doitasunez aplikatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gertakariari buruzko informazioa bildu du (besteak beste, lurrikararen, terrorismoaren, gas-leherketaren, fenomeno meteorologikoaren, subsidentzien, banaketa-instalazioen eta asentamenduen kausak), eraikinaren patologia hori jasan duen jendea ebakuatzeko edo konfinatzeko lehen ekintzak ezartze aldera.
b) Behar bezala ezagutu eta diagnostikatu ditu kaltetutako eraikinaren edo lurzoruaren patologia ohikoenak, baita horien eranskinenak ere, intzidente motarekin bat datorren ekintza-erradio batean, eta ebaluatu egin ditu (besteak beste, zutabe-mugimenduak, horma ezegonkorrak, erortzeko arriskuan dauden forjaketa-lanak eta lerradura edo mugimendu berriak).
c) Horien larritasun-maila eta kausak ebaluatu ditu, eta gauzatu beharreko ekintzen lehentasuna ezarri du, kontuan hartuta beharrezkoa izan daitekeela eraikina edo inguruan, eremu zabal batean, dauden beste eraikin batzuk ebakuatzea; hala egin beharko da ezin bada bermatu eraikin horiek egonkorrak direla eta horien egiturazko elementuak segurtatuta daudela.
d) Eraikina eta egoera txarrean zeuden eraikin-zatiak egonkortzeko eta saneatzeko premiazko teknikak gauzatu ditu (eskoramenduak, apeoak, eskora-oholtzak, zati batzuen eraispena, uraren edo bestelakoen aurkako babesa eta zati batzuk kentzea, besteak beste), eraikina segurtatuta uzteko, zerbitzu tekniko espezifikoek hurrengo ebaluazioak egin arte.
e) Eutsi egin ditu eraikin, instalazio, komunikazio-bide eta gisakoetarako arriskutsuak diren lurzoru mugituak, mugitzen jarraitu ez dezaten eta arriskurik sortu ez dezaten.
f) Kendu egin ditu eraikineko elementu osagarriak edo egoera txarrean zeuden zatiak (itxiturak, estalkiak, elementu apaingarriak, animalia-habiak, zerbitzu-instalazioak, klimatizazio-aparatuak eta makinak...) eta, besteak beste, fatxadaren, egiturako elementuen eta estalkien saneamendua eta euspena gauzatu du.
g) Esku-hartzearen segurtasun-kontrola egin du; horretarako, lan-eremua eta inguruak geldiarazi ditu (energia, fluidoak, eremuko makinak eta perimetro zabal batean dauden ibilgailuak etenda); eremurako sarbidea kontrolatu du, eta egiaztatu du esku hartzen duten langileek segurtasun-arauak betetzen dituztela.
h) Egoera berriz ebaluatu du, egindako jarduketak eraginkorrak diren egiaztatzeko.
2.– Eraginkortasunez esku hartzen du eraikinetako, bide publikoko edo hiriarteko instalazioetan gertatzen diren larrialdietan; zehazki, instalazioaren ezaugarriei eta segurtasun-neurriei buruzko informazioa biltzen du, teknikak eta prozedurak segurtasunez aplikatzen ditu eta instalazioak normal funtzionatzeko baldintzak berrezarri direla egiaztatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Instalazioaren egoerari eta bertako kontrol-mekanismoei buruzko informazioa eskatu die eraikinean lan egiten dutenei, segurtasun-langileei edo enpresa instalatzaileari, eta deiaren zergatia baieztatu du.
b) Kaltetuta egon daitekeen instalazioa ikuskatu du; horretarako, instalazioaren propietateak eta diseinua aztertu ditu; hornidura mozteko mekanismoak lokalizatu ditu (ebakigailu elektrikoak eta uraren nahiz gasaren instalazioetako balbulak, besteak beste), istripuaren kausak argitu ditu, eta lehentasunezko kontrol- eta babes-ekintzak zehaztu ditu.
c) Instalazioari dagozkion neurketak egin ditu (gasa, elektrizitatea, su-alarma, oliobidea, ura, argiteria publikoa, saneamendua...); horretarako, neurketa-sistemak aplikatu ditu (gas-detektagailuak, behe-tentsioko korronte elektrikoaren detektagailuak eta ur-mailaren detektagailuk...); egoeraren larritasuna eta jendea ebakuatzeko edo konfinatzeko lehentasunezko ekintzak ebaluatu ditu, eta aintzat hartu ditu egin beharrekoak izan litezkeen energia-mozketak.
d) Esku-hartzearen segurtasun-kontrola egin du; zehazki, eremurako sarbidea kontrolatu du, eta egiaztatu du esku hartzen duten langileek segurtasun-arauak (banakakoak nahiz taldekoak) betetzen dituztela.
e) Arriskua ezabatu du, kaltetutako instalazioa kontrolatuta, eskuz edo hainbat elementu erabiliz: mekanikoak, hidraulikoak, pneumatikoak, bereiztekoak, altxatzekoak eta moztekoak (zizailak eta kuxinak, besteak beste); beharrezkoa suertatu bada, hornidura mozteko erabili ditu.
f) Egiaztatu du instalazioen segurtasun-baldintzak berrezarri direla eta normaltasunera itzuli dela (ura, gasa, elektrizitatea, saneamendua, banaketa...); horretarako, egiaztatu du ez dagoela arriskurik, kaltetutako barrutiak aireztatu ditu, eta gasak (atmosfera leherkorrak eta oxigenodunak, besteak beste) detektatzeko tresnak aplikatu ditu.
g) Arduradunei jakinarazi die instalazioko arriskuak desagerrarazi direla, ez dagoela arriskurik eta, instalazioa normal erabili ezin bada ere, kaltetuak eraikinera itzuli daitezkeela; hori guztia modu ulergarrian eta kaltetuak lasaituz egin du.
3.– Modu eraginkorrean parte hartzen du substantzia arriskutsuen ondoriozko arrisku simulatuetan, arriskuak eta beharrizanak identifikatuz eta jendea eta ingurumena kontrolatzeko lehen ekintzak gauzatuz, aurrez ezarritako prozeduren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Produktu, gai edo substantziari buruzko informazioa bildu du, eta horien arriskuak identifikatu ditu; horretarako, kodea, etiketa, edukiontzi mota eta beste datu batzuk jaso ditu. Horrez gain, agertu litezkeen arriskuak zehaztu ditu (leherketa, sutea, kontaminazioa, erradiazioa, toxikotasuna...), erregaiak eta erre ezineko substantziak bereizi ditu, eta substantziaren egoera fisikoa zehaztu du (solidoa, likidoa edo gaseosoa).
b) Erabili beharreko bitartekoak segurtasun-posizioan jarri ditu (ahal dela, haizearen noranzkoan eta behar adinako tartearekin), esku-hartze segurua ahalbidetzeko eta lekua azkar ebakuatzeko moduan.
c) Banakako nahiz taldeko arrisku-egoeretan jendea ebakuatzeko edo konfinatzeko aukerak identifikatu ditu; beharren eta lehentasunen berri eman du, eta bere jarduketa Estatuko Segurtasun Indarrekin koordinatu du (trafikoa kontrolatu dezan, ezarritako zonakatzearen arabera dagokion esku hartzeko eremuaren inguruan), jendearen segurtasuna bermatzeko.
d) Esku hartzeko eremua zonakatu du; balizak jarri ditu, eta zorrotz kontrolatu ditu eremu berorako sarbideak; horrez gain, egiaztatu du esku-hartzeko talde osoak ekipamendu egokia daramala substantzia arriskutsuak tartean daudenean esku hartzeko (NBEa, AAEa eta babes nuklear, kimiko eta biologikoen aurrean babesteko jantziak –NBK–).
e) Istripuan zerikusia izan duten substantziak identifikatu ditu, teknika (gasak murriztea, likidoei eustea, ontzi solidoak konfinatzea eta batetik bestera mugitzea...) eta bitarteko (arrisku kimiko, biologiko eta nuklearrerako materiala) egokienak aukeratzeko.
f) Jendea edo ingurumena kontrolatzeko lehen ekintzak egin ditu, segurtasun-baldintzak errespetatuz, eta lurrun edo gas arriskutsuen isuria saihestuz, beste zenbait arriskuren artean.
g) Isuriei eusteko eta horiek kontrolatzeko dikeak egin ditu, eta behin-behineko biltegiratze-eremuak kokatu ditu; horrez gain, ur-ingurunea kaltetua izateko arriskuan badago (edo egon badaiteke), euste-hesiak jarri ditu, egokiro jarri ere, intzidenteak ez dezan aurrera egin.
4.– Eraginkortasunez esku hartzen du substantzia arriskutsuen ondoriozko intzidente simulatuak kontrolatzeko eta murrizteko; horretarako, eskura dituen bitarteko teknikoak erabiltzen ditu, eta arrisku mota bakoitzerako teknika egokiak aplikatzen ditu, normaltasunera itzultzeko lanetan lagunduz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Behar diren bitarteko teknikoak erabiltzeko eta lanerako posizioan jarri ditu; beharrezko jardute-estrategia eta giza baliabideak ezarri ditu, eta egin beharreko zereginen arabera dagokien eremuan kokatu ditu (SOS taldeak, deskontaminazio-taldeak eta komunikazio-taldeak), horien funtzionalitatea egokia dela egiaztatuz.
b) Harrapatutako edo konfinatutako pertsonak erreskatatu ditu edo laguntza eman die, eta babes berezia erabiliz sartu da leku horietara.
c) Tartean diren substantzien ezaugarriekin eta egoerarekin (fisikoa, meteorologikoa eta egiturari dagokiona) bat datozen teknikak gauzatu ditu intzidentea kontrolatzeko eta arintzeko.
d) Behar bezala deskontaminatu ditu esku-hartzaileak, biktimak eta intzidentea kontrolatzeko edo arintzeko erabilitako ekipamenduak.
e) Neurketak egin ditu lurzoruetan, akuiferoetan, eraikinetan, fardeletan edo garraio- eta biltegiratze-elementuetan, baita gune irekietan ere; neurketa horien bidez, dagokien arrisku- edo kontaminazio-maila zehaztu du eta behar bezala seinaleztatu ditu.
f) Eremua neutralizatzeko, substantziak diluitzeko eta elementuak garbitu edo ateratzeko lanak egin ditu edo horietan parte hartu du, ondasunak, eremu publikoa edo ingurumena lehenbailehen birgaitzeko.
g) Egiaztatu du egoera erabat kontrolpean dagoela, eta Estatuko Segurtasun Indarrei jakinarazi die ez dagoela berehalako arriskurik eta hondakinak kudeatu behar direla.
5.– Pertsonak, ondasunak edo ingurumena arriskuan jarri ditzaketen egoera simulatuetan jendeari laguntzeko teknikak gauzatzen ditu, honako kasu hauetan: uholde-ekaitzak, uraldiak edo ur-ingurunean kontrolik gabe sortutako beste intzidente batzuk. Horretarako, eskura dituen bitartekoak eta kanpoko laguntza egokiak erabiltzen ditu, eta kaltetuei nahiz esku-hartzaileei aplikatutako segurtasun-arauak betetzen direla egiaztatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Ura edo lohia ateratzeko lanak egin ditu, hainbat arrazoi dela-eta urez bete diren eraikin eta instalazioetan, eta esku-hartzerako zehaztutako ponpatze-sistemak erabili ditu.
b) Behin-behineko euste-dikeak egin ditu, eraikinak, instalazioak edo interesguneak urez bete daitezela saihesteko, eta ahulguneak eta arrisku-eremuak seinaleztatu ditu.
c) Hutsuneak edo zuloak egin ditu mugak ezartzeko elementuetan, ura edo lohia bertatik igaro dadin (uraren maila igotzeko eta horrek dakartzan kalteak saihesteko), eta egiaztatu du eragiketek emaitza ona izan dutela.
d) Zubietan edo ura nahiz lohia baretzeko beste egitura batzuetan oztopo diren elementuak moztu edo kendu ditu, ibaian gora presa-efektua egin ez dezaten eta interesguneetan uholderik sor ez dadin.
e) Behin-behineko lotura-elementuak egin ditu, ubideetan jendea arrisku-egoeran dagoela ikusiz gero larrialdietarako sokak jartzeko, erreskaterik egin behar ez dadin.
f) Bideak ixteko edo mozteko, igarobidea mugatzeko edo abisu-seinaleak jartzeko ekintzak egin ditu, aurrea hartuta, urpean geratu daitezkeen eremuetan kalteak saihesteko asmoz, eta ur-sarrerarekin lotutako egoerei buruzko hipotesiak egin ditu.
g) Abisua eman dio arriskuan dagoen jendeari, beren buruak babestu ditzaten eta behar izanez gero ebakuatu egingo dituztela jakin dezaten; horrez gain, arduradunek zehaztutako arauak irakurri dizkie.
6.– Arriskutsuak izan daitezkeen egoeretan jendeari laguntzeko teknikak gauzatzen ditu, arrisku hori murrizteko edo erabat desagerrarazteko asmoz, eta arriskua ekarri duen gertakaria baino lehenagoko baldintzak berrezartzen ditu, edo dena lehen zegoen moduan uzten laguntzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Ur-andelak interesguneetara eraman ditu (jendeak, animaliek edo inguruneak ura behar zutelako), eta arduradunek agindutako zereginak bete ditu.
b) Araztegi mugikor bat muntatu du; horretarako, instalatzeko erreminta eta eskuliburu egokiak aukeratu ditu, instalazioaren funtzionaltasuna egiaztatu du eta uraren kalitatea neurtu du.
c) Organoak, odola edo premiazko beste elementu batzuen lekualdaketari lotutako zereginak gauzatu ditu, koordinazio-zentroak hala eskatuta, eta organoak ondo iristea ahalbidetzen duten baldintzei eutsi die.
d) Aurreikusteko moduko arriskuetarako eragiketei lotutako jarduketak egin ditu (direla giza kontzentrazioak edo direla kirol-ikuskizunak, su artifizialen ikuskizunak, fallak...), behar izan daitezkeen ekintzak aurreikusteko (jendea freskatzea, arriskupean dauden eraikinak hoztea, sarbideak mugatzea, elementu irristakorrak kontrolatzea), disuasio-lanak egiteko eta, hala behar bada, horietan esku hartzeko.
e) Argirik edo ekarpen energetikorik ez dagoenean laguntza emateko edo behar ziren instalazioak egiteko zereginak gauzatu, eta emaitza kaltegarria izan duten ekintzak zuzendu ditu.
f) Agindutako prebentzio-erreketak egin ditu interesgune jakinetan, baso-eremuetako sute handiak prebenitzeko, aurrez ezarrita oinarrizko babes-ekintzak.
g) Aireontziek ezinbesteko lurreratzea egin behar izan dezaketela aurreikusi, eta prebentziozko segurtasun-neurriak ezarri ditu (aparrezko koltxoiak).
h) Arrisku teknologiko edo natural handien aurrean, jendea multzo handitan ebakuatzeko edo aldi baterako beste nonbait ostatu emateko lanak egin ditu; hauek izan daitezke arrisku horietako batzuk: presak haustea, sumendiak, urakanak, tifoiak...
i) Animalia bizien erreskatea eta salbamendua egin du, pertsonak, ingurumena, ondasunak edo animaliaren bizitza bera arriskuan ez jartzeko behar diren ezagutza, teknika, prozedura eta lanabesak erabiliz.
B) Edukiak.
1.– Egitura kolapsatuetan, partzialki kolapsatuetan edo kolapsatzeko arriskua dutenetan esku hartzea, baita lurzorua hondoratzen denean ere.
Lan-eremuan segurtasuneko eta esku hartzeko gune bat sortzea.
Kaltetutako eraikinaren patologiari buruzko diagnostiko bat egitea.
Agertu litezkeen arrisku berriak prebenitzeko kontrol-neurriak hartzea.
Eraikin, instalazio eta komunikazio-bideak arriskuan jartzen dituzten lurzoru mugituen egoera ebaluatzea.
Egonkortze-teknikak aplikatzea.
Eraikinaren, egiturazko elementuen eta estalkien saneamendua egitea, besteak beste.
Eraikuntza-printzipioak. Irudikapen grafikoak. Lurzoru motak. Eraikuntzan erabilitako material motak. Eraikinen egitura eta elementuak. Eraikinetako instalazioak.
Eraikinetako ohiko patologiak. Aurri-egoera. Zutabeen mugimendua. Horma ezegonkorrak. Forjak. Estalkiak. Eskailerak.
Egiturazko elementuak finkatzeko prozedura eta sistemak. Lurzoruen mugimendua. Eskoratzeak. Batatxeak. Eskoramenduak eta apeoak. Enkofratzea eta egurrekin egindako lanak.
Hondakinak kentzea eta pertsonak salbatzea eraikinak eraisten direnean.
Eraikinen egoera ebaluatzeko teknikak. Eraikinaren lesioen sintomak. Egiturazko elementuak bereiztea. Hondoratzea eta kolapsoak. Biziraupen-zuloak, arriskuak, sarbideak eta ezkutuan dauden biktimen lokalizazioa. Materialak sakabanatzea.
Fatxada eta estalkien saneamendua. Fatxadetako lesioak. Erabilitako bitartekoak. Erreminta mekanikoak erabiltzea. Erreminta elektrikoak erabiltzea. Hiriko ibilgailuak. Autoeskailerak. Segurtasun-protokoloak.
Lanak egin bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jardutea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea, eta ahalegina taldeak eskatzen duen horretara egokitzea.
Antolatzeko eta lan egiteko modu desberdinak eta lana hobetzea ekarriko duten teknikak ezagutzeko interesa agertzea.
2.– Eraikinetan, bide publikoko edo hiriarteko instalazioetan, etxebizitzetan, enpresetan eta hiriko nahiz hiriarteko sistemetan (banaketa-sistemak) gertatzen diren larrialdietan esku hartzea.
Gertakariaren kausak identifikatzea, instalazio motaren arabera lehentasunezko kontrol- eta babes-ekintzak zein diren baloratuz (gasa, elektrizitatea, ura...).
Ebakuazio-neurriak aplikatzea.
Instalazioaren araberako neurketak egitea (gasa, elektrizitatea, su-alarma, oliobidea, ura, argiteria publikoa, saneamendua...).
Kaltetutako instalazioaren arriskua desagerraraztea, egoera kontrolatuz eta prozedura egokiak gauzatuz.
Esku hartzen duten langileek banakako nahiz taldeko segurtasun-arauak betetzen dituzten egiaztatzea.
Instalazioen segurtasun-baldintzak eta normaltasuna berrezarri dela egiaztatzea.
Eraikinetako gas-instalazioetan esku hartzeko prozesua. Lokalizazioa. Erabilera-sinbologia. Oinarrizko osagaiak. Banaketa-sareak. Erreminta espezifikoak. Esku hartzeko jarraibideak.
Eraikinetako elektrizitate-instalazioetan esku hartzeko prozesua. Lokalizazioa.
Erabilera-sinbologia. Oinarrizko osagaiak. Behe-tentsioko banaketa-sareak. Transformazio-zentroak. Energia elektrikoko instalazioetan lan egiteagatiko arriskuak. Instalazio elektrikoetan lan egiteko segurtasun-arauak eta -jarraibideak. Elektrizitatearekin lan egiteko erreminta espezifikoak.
Eraikinetako ur-instalazioetan esku hartzeko prozesua. Lokalizazioa. Erabilera-sinbologia. Oinarrizko osagaiak.
Berokuntza-, klimatizazio- eta aireztapen-instalazioak. Lokalizazioa.
Erabilera-sinbologia. Berokuntzarako oinarrizko osagaiak. Klimatizaziorako oinarrizko osagaiak. Aireztapenerako oinarrizko osagaiak. Kearen ondoriozko ebakuazioak etxebizitza, lokal eta garajeetan.
Garraio-instalazioak. Eskailera mekanikoak. Igogailuak eta karga-jasogailuak.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Bere jarduera gauzatzeko eta ahalik eta gutxien nekatzeko egoera fisiko ona edukitzeko interesa agertzea.
Estresa gainditzeko eta egoera kontrolpean dagoelako sentsazioa transmititzeko teknikak aplikatzeko prest egotea.
3.– Substantzia arriskutsuen ondoriozko arrisku-egoeretan esku hartzea.
Produktuaren, gaiaren edo substantzia arriskutsuaren ezaugarriei buruz bildutako informazioa baloratzea.
Detektatzeko aparatuak eta ekipoak erabiltzea.
Teknikak eta bitarteko egokiak aukeratzea, zer-nolako gai edo substantzia arriskutsua den.
Jendea ebakuatzeko edo konfinatzeko aukerak baloratzea.
Jendea edo ingurumena kontrolatzeko ekintzak egitea.
Deskontaminazio-teknikak aplikatzea.
Isuriei eusteko eta isuriak kontrolatzeko dikeak sortzea.
Zer babes behar den, hartarako segurtasun-jantzi egokiak erabiltzea.
Hiriko eta hiri inguruko eremuetan substantzia arriskutsuekin lotura duten arriskuak.
Substantzia arriskutsuen identifikazioa.
Substantzia solido sukoiak, substantzia autorreaktiboak, bat-batean su hartu dezaketen substantziak eta urarekin kontaktuan gas sukoiak isurtzen dituzten substantziak.
Substantzia leherkorrak.
Substantzia erregarriak eta peroxido organikoak.
Substantzia toxikoak.
Substantzia infekziosoak.
Substantzia erradiaktiboak.
Substantzia korrosiboak.
Likido sukoiak.
Gasak.
Detektatzeko aparatu eta ekipoen erabilera-ezaugarriak.
Substantzia arriskutsuekin esku hartzeko teknikak: gasak murriztea, likidoei eustea, ontzi solidoetan konfinatzea eta batetik bestera mugitzea.
Euste-dikeak erabiltzea eta isuriak kontrolatzea. Merkantzia arriskutsuak garraiatzeko beste ibilgailu eta ontzi batzuk. Seinaleztatzea.
Deskontaminazio-prozedurak.
Substantzia arriskutsuen aurrean, arrisku nuklear, biologiko eta kimikoetatik babesteko jantziak (NBK) erabiltzeko ezaugarriak. Jantziak erabiltzeak dakartzan arriskuak. Segurtasun-prozedurak.
Substantzia arriskutsuen aurrean babesteko ekipoen (NBEa, AAEa) erabilera-ezaugarriak.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Bere jarduera gauzatzeko eta ahalik eta gutxien nekatzeko egoera fisiko ona edukitzeko interesa agertzea.
Estresa gainditzeko eta egoera kontrolpean dagoelako sentsazioa transmititzeko teknikak aplikatzeko prest egotea.
4.– Substantzia arriskutsu NBKen ondoriozko arrisku-egoeretan esku hartzea.
Hiri-inguruneetako arrisku kimiko, biologiko eta nuklearrak identifikatzea.
Harrapatutako edo konfinatutako pertsonak erreskatatzeko edo horiei laguntzeko esku hartzea.
Kaltetutako eremuetan neurketak egitea eta laginak hartzea. Laginak segurtasunez tratatzea.
Substantzia arriskutsuen ondoriozko intzidentea kontrolatzeko eta arintzeko jarraibideak gauzatzea, tartean diren materien ezaugarrien arabera.
Esku-hartzaileak, biktimak eta erreskate edo intzidentean erabilitako ekipamenduak deskontaminatzea.
Tartean diren substantzia arriskutsuak neutralizatzeko, garbitzeko eta kentzeko teknikak aplikatzea.
Zer babes behar den, hartarako segurtasun-jantzi egokiak erabiltzea.
Estatuko Segurtasun Indarrei esku-hartzearen garapenaren eta hondakinen azken garraioaren berri ematea, eta haiekin koordinatzea.
Substantzia arriskutsu NBKen ondoriozko arriskuen tipologia.
Tartean diren substantzien ezaugarri eta propietate fisiko nahiz kimikoak.
Sorospen-, deskontaminazio- eta komunikazio-ekipoak erabiltzea. Segurtasun-protokoloak.
Kontaminazio-mailak neurtzeko eta laginak hartzeko teknikak.
Substantziak biltegiratzeko, paketatzeko eta garraiatzeko araudia.
Substantzia arriskutsuak tratatzeko teknikak eta prozedurak.
Leherketa- eta sute-arriskuak: bleve, boilover, slopover eta frothover.
Deskontaminatzeko prozedurak eta ekipoak.
Babes kimikoko jantzien erabilera-ezaugarriak. Lanerako II. eta III. mailako babes NBKko jantziak.
NBEen eta ABEen erabilera-ezaugarriak. Segurtasun-protokoloak.
Hiri-inguruneetako substantzia NBKen ondoriozko arrisku-egoeretan Segurtasun Kidego eta Indarrekin koordinatzeko prozedurak.
Lanak egin bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jardutea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea, eta ahalegina taldeak eskatzen duen horretara egokitzea.
Antolatzeko eta lan egiteko modu desberdinak eta lana hobetzea ekarriko duten teknikak ezagutzeko interesa agertzea.
5.– Uholde-ekaitzak, uraldiak edo ur-ingurunearen kontrolik eza gertatzen direnean, arriskuan dauden pertsonei, ondasunei edo ingurumenari laguntzeko teknikak.
Egoeraren araberako behar teknikoekin bat datorren ponpa mota aukeratzea.
Ura edo lohia ateratzeko lanak egitea, esku-hartzerako zehaztutako ponpatze-sistemak erabiliz.
Hutsuneak edo zuloak egitea, ura bertatik igaro dadin.
Behin-behineko euste-dikeak egitea, eta arriskutsuak diren leku eta eremuak adieraztea.
Uraren igarobidea oztopatzen duten elementuak kentzea.
Behin-behineko lotura-elementuak erabiliz, ubideen gaineko larrialdietarako sokak egitea, erreskaterik egin behar ez dadin.
Eremuak ixteko, bideak mozteko, igarobideak mugatzeko eta abisu-seinaleak jartzeko plangintza egitea, uholdeak gertatu daitezkeela aurreikusiz.
Arrisku-egoeran dagoen jendeari orientazioa ematea, arduradunek autobabeserako eta, behar izanez gero, jendea ebakuatzeko zehaztu dituzten arauen berri emanez.
Ponpa elektrikoak, motoponpak eta hidroponpak erabiltzeko teknikak.
Lohietarako ponpa bereziak. Erabilera, funtzionalitatea eta mantentze-lanak.
Zuloak irekitzeko prozedurak, bertikalean eta horizontalean.
Emariak, ibaiak, erreka-zuloak eta fluido hidrikoen ezaugarriak: ijezketak, fluidoak mugatzeko edo eusteko elementuak, ondorioak eta premiaz kentzeko teknikak edo prozedurak.
Mailak eta emariak neurtzeko sistema. Ura ateratzeko ponpak eta pasabideak ixteko edo uholdeei eusteko ekipoak erabiltzeko teknikak. Flotatzen ari diren pertsonak erreskatatzeko edo haiei eusteko behin-behineko instalazioak.
Ponpa elektrikoak, mekanikoak eta hidraulikoak erabiltzeko teknikak. Ponpa, emari eta presio motak.
Hiriko lanetarako ibilgailu bereziak erabiltzeko ezaugarriak. Elurra kentzeko falkadun ibilgailua. Altueran lan egiteko ibilgailuak. Eraikinetan lan egiteko ekipamendu teknikoa duten lantegi-ibilgailuak (eskoratzeko eta ura ateratzeko). Garabi- edo luma-ibilgailuak, karga-ibilgailuak, palak, atzerako hondeamakinak eta lurra mugitzeko eta lekualdatzeko ekipoak.
Dikeak egiteko prozedurak. Enkofratze- eta igeltserotza-ekipoak eta sistemak.
Zuhaitzak edo arriskua ekar dezaketen hiriko beste oztopo batzuk kentzeko prozedurak.
Fenomeno meteorologiko gogorrak aurreikusteko, zaintzeko eta horien aurrean jarduteko protokoloa.
Meteorologiari buruzko ezagutzak. Meteorologia-terminologia.
Eskuzko megafonoak edo unitate mugikorren gainekoak erabiltzeko eta mantentzeko bitartekoak.
Besteak beste, zarata eta argi bidezko alerta-sistemak, entzumen-, ikusmen- edo mugimendu-urritasuna izan dezaketen pertsonekin erabiltzeko.
Arrisku kolektiboko egoeretarako komunikazio-teknikak.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Bere jarduera gauzatzeko eta ahalik eta gutxien nekatzeko egoera fisiko ona edukitzeko interesa agertzea.
Estresa gainditzeko eta egoera kontrolpean dagoelako sentsazioa transmititzeko teknikak aplikatzeko prest egotea.
6.– Arriskutsuak izan daitezkeen egoeretan jendeari laguntzeko eta normaltasunera itzultzeko teknikak.
Ur-araztegi eramangarriak, araztutako uren biltegiak eta behin-behineko saneamendu-sareak erabiltzeko, muntatzeko eta mantentzeko teknikak aplikatzea.
Argi-estazio mugikorrak, energia elektrikoaren sorgailuak eta hornidura- edo luzapen-instalazio elektrikoak erabiltzeko eta aplikatzeko teknikak aztertzea.
Organoak, odola edo premiazko beste elementu batzuk lekualdatzeari lotutako zereginak identifikatzea.
Aurreikusi daitezkeen arriskuetarako (giza kontzentrazioak, kirol-ikuskizunak, su artifizialen ikuskizunak, fallak...) eragiketei lotutako jarduteko protokoloak ebaluatzea.
Baso-eremuetako prebentziozko erreketak baloratzea, oinarrizko babes-ekintzak aurreikusiz.
Aireontziek ezinbestean lurreratu behar izan dezaketela aurreikusi, eta prebentziozko segurtasun-neurriak ezartzea.
Jende asko ebakuatzeko eta aldi baterako ostatu emateko jarduerak planifikatzea.
Ibilgailuak gidatzea.
Ur-araztegi eramangarriak.
Argi-estazio eramangarriak.
Energia elektrikoaren sorgailuak.
Hornidurarako instalazio elektrikoak.
Arrisku elektrikoak, istripu elektrikoak eta arrisku elektrikoko egoeran dauden pertsonen erreskatea. Arrisku elektrikoetarako NBEak.
Organoen lekualdaketari lotutako zereginak.
Agindutako erreketak egiteko teknikak. Preskripzio-irizpideak. Preskripzio- eta ebaluazio-datak. Araudia. Arriskuak.
Aireontziek ezinbesteko lurreratzea egiteko segurtasun-neurriak.
Animalien erreskatea. Portaeraren ezaugarriak. Animalien manipulazioa. Harrapaketa kimiko eta fisikorako sistemak. Erlediak maneiatzeko, paketatzeko eta mugitzeko teknikak.
Animaliekin lan egiteko erremintak, NBEak eta babes kolektiborako bitartekoak erabiltzeko teknikak.
Lanak egin bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jardutea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea, eta ahalegina taldeak eskatzen duen horretara egokitzea.
Antolatzeko eta lan egiteko modu desberdinak eta lana hobetzea ekarriko duten teknikak ezagutzeko interesa agertzea.
5. lanbide-modulua: Salbamendu- eta erreskate-jardueretako esku-hartze operatiboa
Kodea: 1532
Kurtsoa: 1
Iraupena: 198 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Hainbat gertakari simulatutan altuerako erreskate- eta salbamendu-lanak egiten ditu, material, teknika eta norbera babesteko neurri egokiak erabiliz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gauzatu beharreko jarduerari eta aplikatu beharreko teknikei buruzko erabakiak hartu aurretik, egoera baloratu du, hainbat alderdi aztertuz: arrisku/onura harremana, bitartekoak, iristeko moduak eta erabilgarri dauden bitartekoen mobilizazioa.
b) Egiaztatu du banakako materiala eta salbamendu-zakuko materiala erabilgarriak eta eraginkorrak direla.
c) Lantaldeko kideen rolak esleitu ditu, bakoitzaren gaitasunak eta egin behar diren zereginak aintzat hartuz.
d) Segurtasun-neurriak hartu ditu, bere burua eta lantaldeko beste kide batzuk babesteko.
e) Materialak atera eta gorde egin ditu erabili dituen aldiro.
f) Behar bezala aukeratu du altuerako erreskateko maniobra bakoitzerako behar izan den materiala; horretarako, erorketa-energia, erorketa-faktorea eta segurtasun-kate dinamiko batekiko talka-indarra kalkulatu ditu, eta aintzat hartu du erorketa gertatuz gero esku-hartzaileen segurtasuna bermatu behar dela. Egiaztatu du, halaber, taldeak beren mugen barnean lan egiten ari direla.
g) Biktima dagoen gunera iritsi da, altuerako teknika egokiak erabiliz, egoera baloratuz eta biktima zer egoeratan dagoen aztertuz, erreskatatu ahal izateko.
h) Biktima ebakuatu du, zer egoeratan dagoen kontuan hartuta (traumatizatuta, nahastuta, intoxikatuta edo orientazioa galduta egon daiteke, besteak beste); teknika egokiak erabili ditu: besteak beste, autoeskala, tirolina, mendiko eskalatzaileak erreskatatzekoak eta biktimarekin jaistekoak.
i) Maniobrak egiteko prozedurak aplikatu ditu, egoera berrietara eta agertoki desberdinetara egokituz, eta segurtasun-instalazio bat erabiliz eta ezustekoen aurrean ondo erreakzionatuz, ahal den heinean.
j) Egoki bete du esku-hartze bakoitzean taldearen baitan esleitu dioten zeregina, eta esku-hartzea kritikoki aztertu du.
k) Erreskatea beste talde operatibo batzuekin koordinatuta egin du (osasun-arloko langileak, suhiltzaileak, Indar Armatuak, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak...).
2.– Igogailu, jasogailu eta espazio txikietan harrapatutako pertsonak erreskatatzen ditu, tipologia, teknika eta prozedura eraginkor eta efikazak identifikatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Arrisku-egoera aztertu du, eta identifikatu ditu arriskuaren tipologia (hidraulikoa, elektrikoa...), igogailuen egiturazko elementuak (makina, kabina, ateak...) eta arriskua dakarten elementuak (koadro elektrikoak, makineriarekin harrapatuta geratzea, erortzeko arriskua...).
b) Igogailu edo jasogailuan dauden pertsonen egoera baloratu du (harrapatuta edo nahastuta), esku-hartzean ezarri beharreko lehentasunak, teknikak eta estrategiak zehazteko, bitartekoak egoera bakoitzera egokituz.
c) Lantaldeko kideen rolak esleitu ditu, bakoitzaren gaitasunak eta egin behar diren zereginak aintzat hartuz.
d) Esku-hartzaileek gehiegizko ahaleginik ez egiteko prebentzio-neurriak hartu ditu.
e) Kabina irteera-solairu batean kokatu du (gorantz edo beherantz, egoeraren arabera), eta bertan blokeatu du, ahal izan duen guztietan barruan dauden pertsonen segurtasunari eragin gabe; ondoren, ateak ireki ditu, eta igogailuan daudenengana iristeko prozedurei jarraitu die.
f) Esku-hartzaileak edo barruan daudenak igogailuaren zulora ez erortzeko prebentzio-neurriak hartu ditu.
g) Barruan zeuden pertsonak atera ditu, teknika egokiak erabiliz (kuxin pneumatikoak, erreminta hidraulikoak eta ateak irekitzea, besteak beste), eta esku-hartzaileak edo biktimak altueratik ez erortzeko babes-neurriak hartu ditu.
h) Igogailutik ateratzeko maniobran, kaltetuen eta harrapatuta daudenen estresa eta tentsioa arintzeko teknikak erabili ditu.
i) Erreskatea beste talde operatibo batzuekin koordinatuta egin du, beharrezkoa izan bada.
j) Igogailu eta jasogailuetan prebentzio-neurriak hartu ditu altueratik erortzeko arriskua saihesteko, dagokion zerbitzu teknikoak igogailua berriz ere martxan jarri arte.
3.– Erreskate-lanak egiten ditu simulatutako trafiko-istripuetan eta beste garraiobide batzuen istripuetan; horretarako, ibilgailuetan harrapatuta geratu diren pertsonak ateratzeko teknikak eta laneko prozedurak aplikatzen ditu, biktimentzako nahiz esku-hartzaileentzako arriskuak saihestuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Istripuaren egoera aztertu du eta zenbait elementu identifikatu ditu: ibilgailuaren tipologia (turismoa, kamioia, trena...), horien egiturazko elementuak (txasisa, gidagailua, motorra, segurtasun-elementuak...), arrisku-elementuak (arrisku elektrikoa, sute-arriskua, ingurumen-arriskua...) eta istripuaren kokalekua (tunelak, aldapak, errepideak...).
b) Ibilgailuan zeuden pertsonen egoera baloratu du (harrapatuta, lesionatuta edo hilda), esku-hartzean ezarri beharreko lehentasunak, teknikak eta estrategiak zehazteko, bitartekoak egoera bakoitzera egokituz.
c) Lantaldeko kideen rolak esleitu ditu, bakoitzaren gaitasunak eta egin behar diren zereginak aintzat hartuz.
d) Egiaztatu du banakako materiala eta erreskate-materiala erabilgarria eta eraginkorra dela.
e) Erabilitako teknikei eta materialei egokitutako norbera eta taldea babesteko bitartekoak erabili ditu (mozketa-lanetarako babesgailuak, babes-pantailak eta airbagerako aktibazio-babesgailuak, besteak beste).
f) Segurtasun-eremuak ezarri ditu, eta esku hartzeko eremua seinaleztatu du, esku-hartzaileek arriskurik izan ez dezaten.
g) Esku hartzeko behar diren prebentzio-neurriak ezarri dizkio ibilgailuari (ibilgailua egokitzea, baterien bidezko hornidura elektrikoa moztea eta gas-hornidura moztea propultsio mota hori duten ibilgailuetan, besteak beste); horretarako, kontuan hartu ditu sistema elektrikoen, elikadura-sistemen, segurtasun pasiboko sistemen eta fluidoen portaera eta arriskuak.
h) Balizko biktimarenganaino heldu da, ateratzeko teknikak erabiliz (moztea eta bereiztea, besteak beste), osasun-langileek biktima egonkortu dezaten; horretarako, laneko arriskuak prebenitzeko neurriak aplikatu ditu (ergonomikoak, ahaleginak dosifikatzea eta txandak egitea, besteak beste), egonkortasun emozionalari eutsi dio eta biktima lasaitu du.
i) Balizko biktima atera du, ateratzeko teknikak erabiliz (moztea eta bereiztea, besteak beste), osasun-langileek biktima egonkortu dezaten; horretarako, laneko arriskuak prebenitzeko neurriak aplikatu ditu (ergonomikoak, ahaleginak dosifikatzea eta txandak egitea, besteak beste), egonkortasun emozionalari eutsi dio eta biktima lasaitu du.
j) Beste talde operatibo batzuekin koordinatuta egin du erreskatea (osasun-langileak, Indar Armatuak eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak), eta istripua ikertzeko esanguratsuak izan daitezkeen frogak desagertzea eragotzi du.
4.– Ur-ingurunean pertsonak salbatzeko eta objektuak erreskatatzeko lanak egiten ditu, bilaketa-metodoak eta objektuak ur gainera ateratzeko eta erreskatatzeko teknikak erabiliz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Intzidentearen egoera aztertu du, arriskua/onura baloratu du eta lekuaren kokapena eta ezaugarriak identifikatu ditu (ibaiertza, korrontedun eremua, eremu irekia, uholdeak...), baita biktimen egoera (konortea, hipotermia, flotagarritasun-bitartekoak...), kokalekura iristeko moduak eta eguraldia ere.
b) Erabilitako teknika eta materialei egokitutako bitartekoak erabili ditu, hala norbera babestekoak (neoprenozko jantzia, eskarpinak, arnesa, urpeko betaurrekoak eta arnasa artifizialki hartzeko gailua, besteak beste) nola taldea babestekoak (segurtasun-soka eta flotatzen duten elementuak, besteak beste).
c) Bilaketa-metodo egokiena aplikatu du, kontuan hartuta zer pertsona eta/edo objektu aurkitu behar den (balizajea, kaleen araberakoa, zirkularra eta gehikuntza) eta bilaketa-eremuan zenbateko ikuspena dagoen, eremu orokorraren barruan.
d) Balizko biktimarengana iritsi da eta lasaitu egin du, uretara sartzeko eta biktimarengana gerturatzeko teknikak aplikatuz.
e) Balizko biktima leku seguru bateraino eraman du, behar izanez gero biktimaren eskuak libratzeko eta gainean eramateko teknikak erabiliz.
f) Uholdeetan edo antzeko beste egoera batzuetan inkomunikatuta dauden pertsonak erreskatatu ditu, urak hartutako eremuetan zehar, eremu seguruetara eramanez, arlo horretan eskumena duten zerbitzu publikoekin koordinatuta.
g) Gauzatutako ekintzei, egindako lorpenei eta esku-hartzearen egoeraren berritasunei buruzko informazioa eman dio koordinazio-zentroari.
h) Esku-hartzaileen ahaleginak dosifikatu ditu, eta txandak egin dituzte, aurreikusi bezala.
5.– Egoera simulatuetan, lurpean harrapatuta geratu diren pertsonak aurkitzen eta erreskatatzen ditu, espazio konfinatu nahiz irekietan; horretarako, esku hartzeko eremuarekin bat datozen teknikak eta prozedurak aplikatzen ditu, eta ustezko kaltetuen eta esku-hartzaileen segurtasun-baldintzak egiaztatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Istripu-guneko egituraren egonkortasuna ebaluatu du, eta begiratu du ea badagoen esku-hartzaileak eta biktimak kaltetu ditzakeen berehalako luizi- edo lerradura-arriskurik.
b) Langileen rolak eta eginkizunak banatu ditu, eta garatu beharreko gaitasunak eta bete beharreko zereginak baloratu ditu, aintzat hartuta atsedenaldiak, txandak eta zerbait jateko tarteak.
c) Istripu-gunean zeuden hornidura-instalazioak eten ditu, baldin eta esku-hartzaile eta biktimentzako arriskua areagotu badezakete.
d) Gune irekietako, luizietako eta eremu konfinatuetako biktimak aurkitu ditu, soinu bidez bilatzeko ekipoen bidez, oihu eginez eta txakur espezializatuak erabiliz, besteak beste; horretarako, salbamendu-guneak zonakatu ditu, eta, beharrezkoa izan bada, biktimekin komunikatu da, laguntza eta babes psikologikoa emateko eta erreskatatu arte izan ditzaketen oinarrizko beharrei erantzuteko.
e) Eraikuntza-elementuak eraisteko, mozteko, lekualdatzeko eta kentzeko teknika egokiak aplikatu ditu; hau da, eraikinaren egiturazko tipologiarako eta egon daitezkeen biktimak arriskuan ez jartzeko moduan sartzeko aukera ematen dutenak.
f) Lurra eta elurra mugitzeko eta eskoratzeko teknika egokiak aplikatu ditu; hau da, egoerarako eta egon daitezkeen biktimak arriskuan ez jartzeko moduan sartzeko aukera ematen dutenak.
g) Erreskateko langileen osotasuna bermatzeko prebentzio-neurriak hartu ditu; hartara, lan-eremuan luiziak gertatzea galarazi du.
h) Balizko biktimak atera ditu; horretarako, jaisteko eta igotzeko teknikak aplikatu ditu eta airearen kalitatea eta arriskugarritasuna egiaztatu ditu. Beharrezkoa izan denean, arnasketa autonomoko ekipoak (AAE) ere erabili ditu.
i) Balizko biktimak atera ditu, osasun-langileek esku hartu dezaten, biktimak mobilizatzeko teknikak erabiliz eta laneko arriskuak prebenitzeko neurriak aplikatuz (ergonomikoak, ahaleginak dosifikatzea eta txandak, besteak beste); horrez gain, egonkortasun emozionalari eutsi dio, eta biktima lasaitu du.
j) Beste talde operatibo batzuekin koordinatuta egin du erreskatea (osasun-langileak, txakurrak erabiltzen dituzten bilaketa-taldeak, Indar Armatuak eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak), eta istripua ikertzeko esanguratsuak izan daitezkeen frogak desagertzea eragotzi du.
B) Edukiak.
1.– Altuerako erreskateak eta salbamendua.
Egoera baloratzea, aplikatu beharreko zereginak eta teknikak zehazteko.
Lantaldeko kideei dagozkien rolak esleitzea.
Segurtasun-neurriak aplikatzea, bere burua eta lantaldeko beste kide batzuk babesteko.
Altuerako teknikak aplikatzea, biktima dagoen lekura iristeko.
Biktima ebakuatzea, haren egoera kontuan hartuta (traumatismoa, nahasmendua, intoxikazioa eta desorientazioa, besteak beste).
Beste talde operatibo batzuekin koordinatzeko neurriak aplikatzea (osasun-langileak, suhiltzaileak, Indar Armatuak, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak...).
Altuerako eta eremu konfinatuetako lanei buruzko araudia eta legeak. Soka bidezko progresiorako erreminten erabilera. Soken erabilerari eta soka bidezko progresiorako erreminten erabilerari aplikatutako oinarrizko kontzeptu fisikoak.
Ekipoen mantentze-, zaintza- eta kontrol-lanak.
Altuerako lanei buruzko prebentzio-arau teknikoak. Altuerako lanetan erabilitako banakako nahiz taldeko materialen ezaugarriak eta erabilera zuzen eta okerrak: kaskoak, sokak, soka-babesleak, zintak, banaketa-plakak, arnesak, lotzeko elementuak, ainguratzeko sokak, blokeatzaileak, ez erortzeko elementuak, konektoreak, ainguratzeko tako finkoak, polea konposatuak, balaztadun poleak, tripodeak, tornuak eta ohatilak.
Korapiloak egiteko teknikak. Enkordadura, ainguraketa, lotura, blokeatzaileak, norabidezkoak, tenkatzaileak eta bereziak.
Segurtasun-kate dinamikoa, erorketa-faktorea, talka-indarra, palanka-efektua, polea-efektua, segurtatze dinamiko eta estatikoa, desbideragailuak.
Segurtasunezko ainguraketa-sistemak: linean edo triangeluan.
Teknikak: ainguraketak, sokekin jaistea, progresioa, segurtasun-sokak eta sokekin igotzea, zatikapenak igarotzea beherakoan eta gorakoan, tirolinak, polifrenoak eta polipastoak.
0 kotaren gaineko erreskateak egiteko prozedurak, biktimak igoz eta jaitsiz. Rappel segurtatua, larrialdietan banaka ebakuatzeko sistema, jaitsiera bidezko ebakuazioak (ebakuatzeko triangeluarekin edo ohatilarekin). Ebakuazioa arnesaren sindromearekin. Sokarekin aurrera egitea: egituraren, teilatuaren eta kakodun eskala segurtatuaren bidez. Igoera bidezko ebakuazioak: ebakuatzeko triangeluarekin edo ohatilarekin.
Erreskatea autoeskalarekin. Hurbilketa, segurtasun-neurriak eta biktima segurtatzea.
Salbamendu-eskalak. UNE-EN 1147 araua. Egurrezko eta zuntzezko eskailerak.
Erabilerari eta mantentze-lanei buruzko gomendioak.
Lanak egin bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jardutea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Bere jarduera gauzatzeko eta ahalik eta gutxien nekatzeko egoera fisiko ona edukitzeko interesa agertzea.
Antolatzeko eta lan egiteko modu desberdinak eta lana hobetzea ekarriko duten teknikak ezagutzeko interesa agertzea.
Estresa gainditzeko eta egoera kontrolpean dagoelako sentsazioa transmititzeko teknikak aplikatzeko prest egotea.
2.– Igogailu, jasogailu eta espazio itxietan harrapatuta geratzen diren pertsonen erreskatea.
Arrisku-egoera baloratzea, eta igogailu edo jasogailuaren tipologia, egiturazko elementuak eta arriskuak identifikatzea.
Igogailu edo jasogailuan dauden pertsonen egoera baloratzea.
Lantaldeko kideen rolak esleitzea, bakoitzaren gaitasunak eta egin behar diren zereginak baloratuz.
Teknika egokiak aplikatzea atera ezin duten, harrapatuta dauden edo erori diren biktimak ateratzeko.
Esku-hartzaileek eta biktimek erreskate-prozesuan jarraitu behar dituzten segurtasun-neurriak, aldez aurretik ezarriak, aplikatzea.
Kontrol emozionalerako teknikak erabiltzea, harrapatutako pertsonak lasaitzeko.
Erreskatea beste osasun talde operatibo batzuekin koordinatzeko neurriak aplikatzea, beharrezkoa izanez gero.
Igogailuak. Ezaugarriak. Motak: elektrikoak, hidraulikoak eta torlojuzkoak. Esku-hartzean kontuan hartu beharreko elementuak: makina-gela, maniobra-koadroak, etengailu orokorra, igogailuaren zuloa, kabina, kontrapisua, ibilgailua, estribua, jausgailua, oinak babestekoa, gidak eta motelgailuak.
Igogailuetan lan egiteko segurtasun-neurriak. Igogailuetan eta espazio itxietan esku hartzeko mozketa- eta bereizketa-erreminten erabilera.
Igogailuetatik atera ezinean dauden pertsonak erreskatatzeko prozedura.
Igogailuetan harrapatuta dauden pertsonak erreskatatzeko prozedura.
Igogailuetan erori diren biktimak erreskatatzeko prozedura.
Sarrera behartua. Ateak hautsi gabe irekitzeko teknikak (azkar sartzeko, hautsi gabe), ateak hautsiz sartzeko teknikak (eskuzko palankak, gabi hidraulikoak eta golpeak) eta itxiturak manipulatuta sartzeko teknikak (itxitura edo giltzarrapoa manipulatuta).
Espazio itxietan erreskateak eta mobilizazioak egiteko tekniken aplikazio espezifikoak.
Lanak egin bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jardutea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Bere jarduera gauzatzeko eta ahalik eta gutxien nekatzeko egoera fisiko ona edukitzeko interesa agertzea.
Antolatzeko eta lan egiteko modu desberdinak eta lana hobetzea ekarriko duten teknikak ezagutzeko interesa agertzea.
Estresa gainditzeko eta egoera kontrolpean dagoelako sentsazioa transmititzeko teknikak aplikatzeko prest egotea.
3.– Trafiko-istripuetako eta beste garraiobide batzuen istripuetako erreskateak.
Tartean den garraiobidearen eta istripuaren kokalekuaren ezaugarriei buruz bildutako informazioaren ebaluazioa.
Esku hartzeko eremua seinaleztatzea eta mugatzea.
Ibilgailuan daudenen egoera baloratzea, esku-hartzearen lehentasunak zehazteko.
Lantaldeko kideen rolak esleitzea, bakoitzaren gaitasunak eta egin behar diren zereginak baloratuz.
Substantzia arriskutsu, sute edo sistema elektrikoen ondorioz agertu daitezkeen arriskuak baloratzea.
Erregaia edo ibilgailuen beste likido edo fluido batzuk isurtzen direnean egin beharrekoa.
Ibilgailutik ateratzeko teknikak aplikatzea.
Mobilizazio-teknikak aplikatzea.
Biktimen egonkortasun emozionalari eusteko teknikak aplikatzea.
Beste talde operatibo batzuekin koordinatzeko neurriak aplikatzea (osasun-langileak, Indar Armatuak eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak).
Frogak suntsitzea eragozten duten neurriak aplikatzea.
Norbera eta taldea babesteko neurriak erabiltzea.
Trafiko-istripuetako erreskateak: osagai teknikoak eta medikoak. Salbamendu-zikloa. Amaiera.
Ibilgailu berezien tratamendu espezifikoak (gasa, elektrikoak, hibridoak eta beste batzuk).
Esku-hartzearen antolaketa-egitura. Agintea eta kontrola, eskuordetzea eta agintea eskualdatzea. Osasun taldeekin koordinatzeko bitartekoak.
Arriskuen kontrola. Hurbilketa, larrialdietako ibilgailuen kokapena eta seinaleztapena. Ibilgailuak egonkortzeko maniobrak: albo baten gainean, sabaiaren gainean, larrialdi-kasuetan. Trafiko-agenteek zirkulazioa kontrolatzea.
Ateratzeko erremintak erabiltzea: hidraulikoak, pneumatikoak, moztekoak eta eskuzkoak. Babes-elementuak. Segurtasun-arauak.
Tren-istripuetako erreskateen arriskuak, prebentzio-neurriak eta lanerako neurriak. Katenariaren lur-konexioa.
Tuneletan gertatzen diren istripuetako erreskateen arriskuak, prebentzio-neurriak eta lanerako neurriak.
Biktimarengana iristeko eta bertatik ateratzeko maniobrak: kristalak kentzea, atea kentzea, sabaia kentzea, aurreko panela mugitzea, alboak desmuntatzea. Kamioi eta autobusetako erreskateak.
Ibilgailuaren barruan mugitzeko teknikak. Oinarrizko maniobrak, ateratzeko lanak eta urgentziazko mobilizazioak. Kasu bereziak.
Lanak egin bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jardutea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Bere jarduera gauzatzeko eta ahalik eta gutxien nekatzeko egoera fisiko ona edukitzeko interesa agertzea.
Antolatzeko eta lan egiteko modu desberdinak eta lana hobetzea ekarriko duten teknikak ezagutzeko interesa agertzea.
Estresa gainditzeko eta egoera kontrolpean dagoelako sentsazioa transmititzeko teknikak aplikatzeko prest egotea.
4.– Pertsonak salbatzea eta objektuak erreskatatzea ur-ingurunean.
Intzidenteari, biktimen egoerari, lekuaren ezaugarriei eta meteorologiari buruz bildutako informazioa ebaluatzea.
Egoera baloratzea, aplikatu beharreko zereginak eta teknikak zehazteko.
Bilaketa-metodoak aplikatzea, pertsonaren eta/edo objektuaren arabera.
Salbamendura egokitutako igeriketa-teknikak aplikatzea.
Behar izanez gero biktimaren eskuak libratzeko eta gogoz kontra eramateko teknikak aplikatzea, erreskatatu ahal izateko.
Uholdeen ondorioz inkomunikatuta geratu diren pertsonak erreskatatzeko teknikak aplikatzea.
Ito diren pertsonak suspertzeko teknika espezifikoak aplikatzea.
Ur-ingurunearen araberako erreskate-teknikak aplikatzea.
Ibaian sortutako lesioen hasierako balorazioa (ur-amilak).
Norbera eta taldea babesteko neurriak erabiltzea.
Ur-azalean dauden pertsonak salbatzeko materiala erabiltzea: norberarentzako materialak (neoprenozko jantzia, kaskoa, txalekoa, eskularruak, eskarpinak, betaurrekoak eta hegalak) eta taldearentzakoak (segurtasun-soka, erreskaterako buiak eta hodiak, taulak, immobilizatzeko elementuak, ontzi pneumatikoak, ur gaineko habia-ohatila eta salbamendu-motorra). Uretako erreskateetako arriskuak eta horien prebentzioa.
Ur-ingurunean biktimak aurkitzeko teknikak: balizen bidez, kaleka, zirkuluen bidez eta gehikuntza bidez.
Uretako erreskateetako jarduketa-sekuentzia. Uretan sartzeko teknikak. Salbamendura egokitutako igeriketa.
Biktimaren kontrola eta haren eskuak libratzeko teknikak. Biktimaren gorputza norberaren gorputzari itsatsita eramateko teknikak. Erreskate-materialak erabiliz mugitzeko teknikak.
Istripua izan duen pertsona uretatik ateratzeko teknikak.
Ur-lasterretan erreskateak egiteko teknikak: oinez, segurtatua, igerian, maniobrak sokak botatzeko gailuarekin eta maniobrak tirolinarekin.
Komunikazioko ikusizko seinaleak.
Garraiobideak: itsasontziak, uretako motorrak, etab. Erabilera-arauak.
Ur-lasterretan ontziak maneiatzeko teknikak.
Zailtasunak aurreikustea eta behar diren bitartekoak baloratzea.
Erreskatea egingo duten langileen antsietate kognitiboa, fisiologikoa eta portaerari dagokiona kontrolatzeko teknikak ezagutzeko interesa agertzea.
Lanak egin bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jardutea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Bere jarduera gauzatzeko eta ahalik eta gutxien nekatzeko egoera fisiko ona edukitzeko interesa agertzea.
Antolatzeko eta lan egiteko modu desberdinak eta lana hobetzea ekarriko duten teknikak ezagutzeko interesa agertzea.
Konfiantza transmititzea ebakuazioetan ahul agertzen direnei, ingurunea haientzat ezezaguna edo kontrakoa delako.
5.– Espazio konfinatu nahiz irekietan lurpean harrapatuta geratu diren pertsonak aurkitzea eta erreskatatzea.
Istripu-guneko egituraren egonkortasuna ebaluatzea.
Lantaldeko kideei dagozkien zereginak banatzea.
Istripu-gunean zeuden hornidura-instalazioak etetea, baldin eta arriskua areagotu badezakete.
Espazio irekietan, luizietan eta espazio konfinatuetan biktimak aurkitzeko teknikak aplikatzea.
Eraisteko, mozteko, lekualdatzeko eta hondakinak kentzeko teknikak aplikatzea.
Lurra eta elurra mugitzeko eta eskoratzeko teknika egokiak aplikatzea –hau da, egoerarako egokiak diren teknikak eta, aldi berean, egon daitezkeen biktimak arriskuan jartzen ez dutenak–.
Erreskateko langileen osotasuna bermatzeko prebentzio-neurriak hartzea.
Balizko biktimak ateratzea; horretarako, jaisteko eta igotzeko teknikak aplikatu beharko ditu eta airearen kalitatea eta arriskugarritasuna egiaztatu. Beharrezkoa den kasuetan, arnasketa autonomoko ekipoak (AAE) ere erabili behar dira.
Balizko biktimak ateratzea, horiek mugitzeko teknikak aplikatuz.
Erreskate-teknikak aplikatzea, beste talde operatibo batzuekin koordinatuta.
Eraikuntza-tipologiak. Egituraren zatiak eta horien funtzioa, eraikinetako lesioak. Eraikinak hondoratzea eta kolapsatzea. Eraikinetan gertatzen diren kolapso motak.
Esku-hartzeen segurtasun orokorra. Segurtasun-eremuak eta ihesbideak. Babes-eremuak. Seguruak ez diren baldintza eta ekintzak. Norbera babesteko ekipamenduak (NBE) erabiltzeko teknikak.
Egitura kolapsatuetan lan egiteko prozedura. Ekintza plan bat ezartzea eta zereginak esleitzea, eta biktimak bilatzea eta aurkitzea gainazalean eta horren kaltetuta ez dauden eremuetan. Bizirauteko zuloak edo bizi-espazioak bilatzea. Hondakinak gaika ateratzea. Erreskate-teknikak: putzua, tximinia, zuloa, galeria. Egiturak egonkortzea eta tarteak irekitzea. Biktimak ateratzea eta garraiatzea. Hondakinak kentzea, orokorrean.
Lan-eremuak banatzea, biktimak bilatzeko. Hondoratutako edo konfinatutako eremua ezagutzeko eta ebaluatzeko sistemak. Jendea bilatzeko teknikak. Biktimekin harremanetan jartzeko sistemak.
Egiturazko elementuak egonkortzea. Urgentziazko apeoak eta eskoramenduak, apeo eta eskoramenduen eraikuntza-baldintzak, eta urgentziazko apeo bat egiteko prozedura. Egurrezko apeoen eraikuntza-elementuak. Lubakiak eskoratzea.
Zuloak egiteko eta mozteko ekipoak eta erremintak: oxigeno bidez ebakitzeko makina, plasma bidez ebakitzeko makina, ekipo hidraulikoak, zerra zirkularrak, trontzatzeko makinak eta zulatzeko mailuak, hormigoirako motozerrak, zizaila txikia. Erabilera eta segurtasun-arauak.
Hondakinak ateratzeko lanak. Hainbat kolapsoren aurrean hartu beharreko neurriak.
Egiturazko elementuak zulatzeko teknikak. Lerradurei eustea.
Indar-maniobrak. Trakzioko eta herrestatzeko erreminten erabilera. Arriskuak eta neurriak. Jasotzeko erreminten erabilera: kuxin zilindrikoak, palankak, altzairuzko kableak, kateak, girgiluak, poleak, eslingak, traktelak eta ainguratzeko sistemak, falka hidraulikoak, eskuzko erreskate-erreminta konbinatuak. Maniobrak egitea.
Zaurituak ateratzeko eta garraiatzeko teknikak (ohatilarik gabe, ohatilarekin, ebakuazio bertikala...).
Espazio konfinatuetan igotzen nahiz jaisten lan egiteko prozedurak: eskuzko tornuaren eta tornu elektrikoaren erabilera-ezaugarriak, eta polipastoak egitea.
Arriskuak espazio konfinatuetan: fisikoak, mekanikoak, kimikoak, atmosferikoak.
Suhiltzailea sartzeko eta biktima ebakuatzeko hartu beharreko neurriak.
Zapaltze-sindromea.
Espazio irekietan pertsonak aurkitzeko teknikak. Deitzeko eta entzuteko teknikak. Txakur bidezko bilaketa.
Lanak egin bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jardutea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Arduradunen aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Bere jarduera gauzatzeko eta ahalik eta gutxien nekatzeko egoera fisiko ona edukitzeko interesa agertzea.
Antolatzeko eta lan egiteko modu desberdinak eta lana hobetzea ekarriko duten teknikak ezagutzeko interesa agertzea.
Estresa gainditzeko eta egoera kontrolpean dagoelako sentsazioa transmititzeko teknikak aplikatzeko prest egotea.
6. lanbide-modulua: Suteak eta larrialdiak prebenitzeko, establezimenduak, ekitaldiak eta instalazioak ikuskatzea
Kodea: 1533
Kurtsoa: 2
Iraupena: 63 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Ikuskatutako establezimendu, ekitaldi eta instalazioetan dauden babes pasiboko sistemak egiaztatzen ditu, horien egokitasuna eta eskuragarritasuna pertsonentzako segurtasun-baldintzekin erlazionatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Zuzen identifikatu ditu establezimendua eratzen duten sute-sektore edo -eremuak.
b) Egiaztatu du sektorizatzeko erabilitako elementuak egokiak direla, eta beren funtzioa betetzen dutela.
c) Egiaztatu du sektorizatutako ateak zuzen ixten direla, hala eskuz nola automatikoki, sutea hautematen bada, eta haren elementu guztiek dutela nahitaezko CE marka.
d) Egiaztatu du sektorizatutako ateek ez dutela sute-egoeretan itxitura automatikoa eragotziko duen elementurik.
e) Egiaztatu du sute-sektorearen edo -eremuaren tamaina egokia dela establezimenduaren arriskurako eta erabilerarako.
f) Egiaztatu du establezimenduaren egiturazko erresistentzia egokia dela establezimenduaren arriskurako eta erabilerarako.
g) Egiaztatu du sektorizatzeko eta egiturazko erresistentziaz hornitzeko erabilitako elementuek behar adinako dokumentazioa eta ziurtapena dutela suterik bada horien portaera justifikatzeko.
h) Egiaztatu du babes pasiboko sistemak erregelamenduan ezarritakoaren arabera eta egoera ezin hobean mantendu direla.
i) Egiaztatu du biltegietako edo industria-establezimenduetako su-karga neurtuak eta zuzenduak balio egokia duela horien segurtasun-baldintzetarako.
j) Egiaztatu du establezimenduan garatutako jarduerak bat datozela jardueraren funtzionamendu-lizentzian baimendutako erabilerekin.
2.– Ikuskatutako establezimendu, ekitaldi eta instalazioetan pertsonak ebakuatzeko baldintzak egiaztatzen ditu, ebakuaziorako azpiegituren, materialen, sistemen eta bitartekoen antolamendu, funtzionamendu eta araudiarekiko egokitasuna frogatuz, establezimendu edo ekitaldi motaren eta zenbatetsitako edo baimendutako edukieraren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Establezimenduaren edo ekitaldiaren gehieneko okupazioa kalkulatu du, araudian adierazitakoaren arabera.
b) Egiaztatu du benetako ebakuazio-bideak eta irtenbiderik gabeko bideak behar bezain laburrak direla, behar bezalako ebakuazioa bermatzeko.
c) Egiaztatu du ebakuazio-ahalmena nahikoa dela establezimenduaren okupaziorako, aintzat hartuta irteera baten, ateen, eskaileren eta korridoreen blokeoaren hipotesia.
d) Egiaztatu du ateek ezaugarri egokiak dituztela, irekiera-sistemei dagokienez, establezimenduaren erabilerarako, eta kontuan hartzen dituztela «denontzako diseinuaren» baldintzak.
e) Egiaztatu du ebakuaziorako ibilbideetan kokatutako ateek ez dutela erabilera eragozten duen sarrailarik edo elementurik.
f) Egiaztatu du ebakuaziorako seinaleztatzea egokia eta nahikoa dela, kokalekuari, ezaugarri luminiszenteei, piktogramei eta tamainari dagokienez.
g) Larrialdiko argiteria-ekipamenduen funtzionamendu zuzena, kokalekua eta ezaugarriak egiaztatu ditu.
h) Egiaztatu du kanpoko eremu seguruak bete beharreko gutxieneko baldintzak betetzen dituela azalerari eta irteerara arteko distantziari dagokienez.
i) Egiaztatu du erabilitako materialek suarekiko erreakzio egokia dutela, aintzat hartuta non dauden kokatuta eta zer erabilera eta arrisku dituen establezimenduak, eta behar besteko dokumentazioa eta ziurtapena dituztela suterik egonez gero horien portaera justifikatzeko.
j) Egiaztatu du establezimenduko edukierak baimendutakoa betetzen duela eta ebakuatzeko baldintzak bermatzen dituela.
3.– Ikuskatutako establezimendu, ekitaldi eta instalazioetan dauden segurtasun aktiboko sistemak egiaztatzen ditu, segurtasun-bitartekoen kokalekua eta funtzionamendua frogatuz, ezarritako arauen arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Egiaztatu du establezimenduan dauden babes aktiboko sistemak araudiaren araberakoak eta araudiak eskatutakoak direla. Hor dira: eskuzko itzalgailuak, suteetako ur-hargune hornituak, presioko eta ur-hornidurako igogailuak, sute-ahoak, tutu lehorra, suteak automatikoki detektatzeko instalazioa, alarma eta megafoniako instalazioa eta suteak automatiko itzaltzeko instalazioa.
b) Egiaztatu du eskuz itzaltzeko bitartekoen seinaleak egokiak eta nahikoak direla, kokalekuari, ezaugarri luminiszenteei, piktogramei eta tamainari dagokienez.
c) Egiaztatu du kea eta beroa kontrolatzeko sistemak egokiak direla, behar bezala instalatuta daudela eta aintzat hartzen dituztela «denontzako diseinuaren» baldintzak.
d) Egiaztatu du babes aktiboko sistemek badituztela nahitaez eduki beharreko egiaztagiriak.
e) Egiaztatu du su-itzalgailuak agente itzaltzaile egokia dutela aurreikusten den su motarako, behar bezala kokatuak daudela eta kopuruz nahikoak direla.
f) Egiaztatu du hornitutako suteetako ur-harguneak egokiak direla babestu beharreko arriskurako, behar bezala kokatuak daudela, kopuruz nahikoak direla, eta, behin mahukak zabalduta, babestu beharreko barruti osoari ematen diotela estaldura.
g) Egiaztatu du ezarritako sute-detektagailuak egokiak eta bateragarriak direla establezimenduan egunerokoan gauzatzen den jarduera motarako.
h) Egiaztatu du ur-tangaren edukiera eta presio-igogailuaren ezaugarriak egokiak direla dauden babes aktiboko bitartekoetarako, eta egoera ezin hobean daudela.
i) Egiaztatu du babes pasiboko instalazioak erregelamenduak ezarritakoaren arabera eta egoera ezin hobean mantendu direla.
4.– Ikuskatutako establezimendu, ekitaldi eta instalazioetako irisgarritasuna, baldintza urbanistikoak eta hidrante-sareak egiaztatzen ditu, motaren arabera, ur-harguneetara iristeko baldintzak eta larrialdiko bitartekoetara iristeko bideen erabilgarritasuna ebaluatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Egiaztatu du irisgarritasun-baldintzak egokiak direla larrialdietako ibilgailuak igaro eta esku hartzeko, zabalerei, galiboei, maniobra-guneei, eta hiri-altzarien, zintarrien, zuhaitzen eta loreontzien presentziari dagokienez.
b) Egiaztatu du suteen aurkako ibilgailuetarako igaroguneak, forjatuen gainean kokatuta daudenak, nahikoa erresistenteak direla horien trafikoa jasateko, baita puntzonamenduarekiko erresistentzia nahikoa dela autoeskala-ibilgailu bat erabiltzeko ere.
c) Sareko hidranteen kokalekua zehaztu du, eta horien funtzionamendua eta seinaleztatzea egiaztatu du, presio- eta emari-baldintzak suteen aurkako ibilgailu bat hornitzeko nahikoak direla begiratuz.
d) Eraikin eta establezimenduetan dauden tutu lehorren kokalekua zehaztu eta horien egoera egiaztatu du, behar bezala funtzionatzeko moduan daudela frogatuz.
e) Larrialdiak gertatu daitezkeen gune guztien kokalekua zehazteko erreferentzia gisa balio duten datuak bildu ditu, baita horien oinarrizko ezaugarriei buruzkoak ere.
f) Suteen aurkako ibilgailuak sartzeko bide egokienak ezarri ditu, aintzat hartuta trafikoan aurreikus daitekeen egoera, bideen ezaugarriak eta ibilgailuen tamaina.
g) Prebentzio-informazio guztia fitxategi informatiko batean irauli du, kontrol-zentrotik, suhiltzaile-etxetik edo suteen aurkako ibilgailutik bertatik esku hartzeko lagungarri gerta dadin.
5.– Ikuskatutako establezimendu, ekitaldi eta instalazioetako autobabeseko eta larrialdiko plangintza egokia dela egiaztatzen du, aplikatu beharreko araudiari dagokionez eta planaren eremuaren arabera, eta planaren ezarpena hobetzeko proposamenak egiten ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Udaleko Larrialdi Planaren eraginkortasuna egiaztatu du, eta aztertu du zer funtzio eta koordinazio egin behar diren operatibo desberdinetako kideen artean arriskutsua izan litekeen egoera batean.
b) Egiaztatu du Autobabeseko Planaren edukiak indarreko araudiko jarraibideen arabera antolatuta daudela.
c) Egiaztatu du suteen prebentzioari dagokionez indarrean dauden araudiak betetzen direla, egiten den jardueraren (eraikin,ak industriak, su artifizialak eta jendetzak, besteak beste) eta segurtasun-baldintzen arabera.
d) Egiaztatu du arrisku-jardueren eta gune publikoen arteko segurtasun-tarteak egokiak direla.
e) Egiaztatu du larrialdian gauzatu beharreko funtzioak esleituta daudela.
f) Egiaztatu du larrialdiko antolamendua, prozedurak eta komunikazio- eta alarma-sistemak eraginkorrak direla eta larrialdia behar beste konpontzeko aukera ematen dutela.
g) Instalazioko edo eraikineko autobabeseko plana aztertu du; hobetzeko proposamenak egin ditu, eta planaren nahikotasunari eta eraginkortasunari buruzko txosten bat idatzi du.
h) Su-itzalgailuen eta suteetako ur-hargune hornituen funtzionamenduari, erabilerari eta segurtasun-baldintzei buruzko prestakuntza jaso du.
B) Edukiak.
1.– Establezimendu, ekitaldi eta instalazioetan dauden babes pasiboko sistemak egiaztatzea.
Industria-establezimenduetan suteen aurkako segurtasun-erregelamendua aplikatzea.
Establezimenduko sute-eremuak identifikatzea.
Sektorizatzeko erabilitako elementuen funtzionamendua egiaztatzea.
Sektorizatutako ateen eta suaren kontrako ateen funtzionamendua eta nahitaezko CE marka dutela egiaztatzea.
Establezimenduaren egiturazko erresistentzia helburuaren eta erabileraren arabera egokia dela ebaluatzea.
Suterik egonez gero sektorizatzeko edo egiturazko erresistentziaz hornitzeko erabiltzen diren elementuen ziurtagiria egiaztatzea.
Babes pasiboko sistemei eta egoera operatibo egokiari buruzko erregelamendua aplikatzea.
Biltegi eta industria-establezimenduetako su-karga neurtua eta zuzendua aztertzea.
Gauzatutako jarduerak egiaztatzea, funtzionamendu-lizentzian baimendutako erabileren arabera.
Suteen aurkako segurtasuneko oinarrizko legedia: eraikuntzaren kode tekniko (EKT). Industria-establezimenduetako suteen kontrako segurtasun-erregelamendua.
Sutearen sektorea eta eremua. Eraikinen erabilera EKTren arabera.
Industria-establezimenduetako berezko arrisku-maila eta eraikinen tipologia. Sektoreen gehieneko tamainak.
Sektorizatzeko elementuak. Sektorizatzeko elementuen Europako sailkapena. Sailkapenaren justifikazioa.
Egitura-erresistentzia. Egiturazko babesa: tipologia, masa eta aplikazio-lodieraren kalkulua.
Egin beharreko atazak metodikoki planifikatzea.
Kontingentziei eta arrisku-egoerei aurrea hartzeko interesa agertzea.
Segurtasun-arauak betetzea.
2.– Establezimendu, ekitaldi eta instalazioetan pertsonak ebakuatzeko baldintzak egiaztatzea.
Gehieneko okupazioa kalkulatzea.
Ebakuazio-bideak ebaluatzea.
Egiaztatzea ateak irekitzeko sistemak «denontzako diseinuaren» baldintzak aintzat hartzen dituela.
Egiaztatzea ebakuazio-bideetan kokatutako ateek ez dutela erabilera eragozten duen sarrailarik edo elementurik.
Ebakuazio-seinaleen egokitasuna eta kokalekua egiaztatzea.
Larrialdiko argien funtzionamendua egiaztatzea.
Establezimendu, ekitaldi eta instalazioetan erabilitako materialen egokitasuna ebaluatzea, baita suterik bada zer portaera duten ere.
Kanpoko espazio seguruaren egoera egiaztatzea.
Dentsitateak eta okupazioaren zenbatespena.
Irteera motak. Eskailera eta korridore babestuak. Independentziako atarteak.
Ebakuazioaren jatorria, gehieneko ebakuazio-bideak eta irtenbiderik gabekoak. Gutxieneko irtenbide kopurua.
Ebakuazio-bitartekoen gaitasuna. Kanpoko espazio segurua. Pertsonak irteeretara esleitzea eta blokeo-hipotesiak ezartzea.
Ebakuatzeko balio duten ateak. Ateetarako euste-sistemak. Larrialdiko argiztapenari buruzko eskakizunak.
Ebakuazio-seinaleak.
Materialen erregaitasuna. Elementu erregaien babesa.
«Denontzako diseinuaren» baldintzak.
Egin beharreko atazak metodikoki planifikatzea.
Kontingentziei eta arrisku-egoerei aurrea hartzeko interesa agertzea.
Segurtasun-arauak betetzea.
3.– Establezimendu, ekitaldi eta instalazioetan dauden segurtasun aktiboko sistemak egiaztatzea.
Dauden babes aktiboko sistemak araudiaren araberakoak direla egiaztatzea.
Itzaltze-seinaleak eta horientzako kokalekuak egokiro aukeratzea.
Kea eta beroa kontrolatzeko sistemen egokitasuna eta «denontzako diseinuaren» baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.
Agente itzaltzaile egokia aukeratzea aurreikusten den sute motarako.
Suteetarako ur-hargune mota arrisku motaren araberakoa dela baliozkotzea.
Ezarritako su-detektagailuen egokitasuna egiaztatzea.
Presio-igogailuaren ezaugarriak, egoera eta ur-tangaren edukiera ebaluatzea.
Egiaztatzea dauden babes aktiboko instalazioak araudiaren arabera mantentzen direla.
Gutxieneko eskakizunak babes aktiboko sistemen ezaugarriei, erabilerari, egiaztagiriei eta mantentzeko jarraibideei dagokienez.
Su-itzalgailuen, suteetako ur-harguneen eta suteak detektatzeko nahiz automatikoki itzaltzeko sistemen tipologiak, prestazioak eta erabilera gomendatuak.
Kea eta beroa kontrolatzeko sistemak. Hodi bidez aireztatzea. Eremu babestuen presurizazio diferentziala. Garajeko kea erauztea.
Eskuzko babes aktiboko bitartekoak seinaleztatzeko bitartekoak. Gutxieneko premiak jardueretako eta establezimenduetako babes aktiboari dagokionez. Gertatu daitezkeen arriskuekiko lotura.
Denontzako diseinuaren baldintzak.
Egin beharreko atazak metodikoki planifikatzea.
Kontingentziei eta arrisku-egoerei aurrea hartzeko interesa agertzea.
Segurtasun-arauak betetzea.
4.– Ikuskatutako establezimendu, ekitaldi eta instalazioetako irisgarritasuna, baldintza urbanistikoak eta hidrante-sareak egiaztatzea.
Larrialdietako ibilgailuek esku hartzeko irisgarritasun-baldintzak baloratzea.
Suteen aurkako ibilgailuek igaro ditzaketen guneen erresistentzia ebaluatzea.
Puntzonamenduarekiko erresistentzia ebaluatzea: autoeskala-ibilgailu bat erabiltzeko adinakoa izan behar du.
Sareko hidranteen funtzionamendua eta seinaleztatzea baliozkotzea, eta presio- eta emari-baldintzak behar bestekoak direla ebaluatzea.
Eraikin eta establezimenduetan dauden tutu lehorrak kokatzea eta aztertzea.
Larrialdiak zer gunetan gertatu daitezkeen kokatzea eta guneoi buruzko datuak biltzea.
Suteen aurkako ibilgailuetarako sarbide egokienak aukeratzea.
Prebentzioko informazioa iraultzea eta fitxategi informatiko bat egitea, kontrol-zentrotik esku hartzen laguntzeko.
Hurbiltzeko bideen, eraikinen inguruen eta fatxaden tamaina eta gutxieneko ezaugarriak. Itxitako etxadietara sarbidea eta lurpeko pasabideak dituzten plazen gaineko igaroa. Larrialdietako ibilgailuen ohiko irisgarritasun-arazoak.
Hidranteen tipologia. Hidranteen erabilera, kokagunea eta prestazioak. Hidranteen seinaleztatzea.
Tutu lehorren erabilera, kokagunea eta prestazioak.
Kale-izendegiak, datu-bilketa eta larrialdietako ibilgailuetarako ibilbideak.
Hidranteak, tutu lehorrak eta ibilbide-hautaketa berrikusteko fitxak.
Ingurumenari buruzko informazioa kudeatzeko teknika.
Egin beharreko atazak metodikoki planifikatzea.
Kontingentziei eta arrisku-egoerei aurrea hartzeko interesa agertzea.
Segurtasun-arauak betetzea.
5.– Ikuskatutako establezimendu, ekitaldi eta instalazioetako autobabeseko eta larrialdiko plangintza egiaztatzea.
Udaleko Larrialdi Planaren eraginkortasun-sistema analizatzea.
Lantalde desberdinetako kideen funtzioak eta koordinazioa baloratzea.
Egiaztatzea Autobabeseko Planari eragiten dion araudia betetzen dela.
Suteen prebentziorako indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzea, jardueraren eta segurtasun-baldintzen arabera.
Arrisku-jardueraren eta gune publikoaren arteko segurtasun-tarteak egokiak direla egiaztatzea.
Larrialdi-egoeretako funtzio-esleipena kontrolatzea.
Larrialdi bat konpontzeko operatiboki baliozkoak diren antolamendua, prozedurak eta komunikazio-sistemak berrikustea.
Instalazioko edo eraikineko Autobabeseko Planari buruzko txosten bat idaztea, hobekuntzak proposatuz.
Su-itzalgailuen eta suteetako ur-hargune hornituen funtzionamenduari, erabilerari eta segurtasun-baldintzei buruzko prestakuntza.
Udaleko Larrialdi Plana.
Autobabeseko oinarrizko araua: aplikazio-eremua eta egitura. Titularrak identifikatzea; jarduera deskribatzea; arriskuen inbentarioa, analisia eta ebaluazioa egitea.
Suteen arriskua eta prebentzioa.
Jendetza biltzen duten jardueretako arriskuak.
Baliabide materialen eta giza baliabideen inbentarioa. Instalazioak mantentzeko lanak. Larrialdiei aurre egiteko plana. Autobabeseko plana integratzea.
Larrialdiaren antolamendua: funtzioak, zereginak eta komunikazioak.
Su artifizialak dituzten ikuskizunetan autobabeseko eta segurtasuneko plangintza egitea.
Lehen esku-hartzeko taldearen oinarrizko prestakuntza.
Pirotekniako artikuluei eta kartutxoei buruzko erregelamendua.
Egin beharreko atazak metodikoki planifikatzea.
Kontingentziei eta arrisku-egoerei aurrea hartzeko interesa agertzea.
Segurtasun-arauak betetzea.
Laneko jarduna hobetzeko prestakuntzarekiko interesa agertzea.
7. lanbide-modulua: Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan
Kodea: 0055
Kurtsoa: 1
Iraupena: 231 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Bizi-arriskuaren seinaleez konturatzen da, eta pazientearen egoerarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Aire-bideen iragazkortasuna egiaztatzeko prozedurak deskribatu ditu.
b) Aireztatzeko/oxigenatzeko funtzionamendu-baldintza egokiak identifikatu ditu.
c) Odoljariorik izanez gero jarduteko prozedurak deskribatu eta gauzatu ditu.
d) Pazientearen konorte-maila ebaluatzeko prozedurak deskribatu ditu.
e) Bizi-konstanteak hartu ditu.
f) Bizkortzeari buruzko Nazioarteko Koordinazio Batzordeak (ILCOR) xedatutako protokoloaren arabera identifikatu du jardun-sekuentzia.
g) Segurtasunez jardun du, bere buruarengan konfiantza agertuz.
2.– Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak aplikatzen eta deskribatzen ditu, eta lortu beharreko helburuarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Oinarrizko eta tresnen bidezko bihotz-biriketako bizkortzearen funtsak deskribatu ditu.
b) Aire-bidea zabaltzeko teknikak aplikatu ditu.
c) Aireztapen-euskarriko teknikak aplikatu ditu.
d) Zirkulazio-euskarriko teknikak aplikatu ditu.
e) Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa egin du.
f) Bizkortze ondoko neurriak aplikatu ditu.
g) Segurtasunerako eta norberaren babeserako arauak eta protokoloak aplikatu ditu.
3.– Biktimak sailkatzeko irizpideak aplikatu ditu, dauden baliabideak larritasunarekin eta bizirik ateratzeko probabilitatearekin erlazionatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) «Triaje» kontzeptua definitu du.
b) Lehen eta bigarren triajearen helburuak azaldu ditu.
c) Hasierako triajearen metodo guztiak azaldu ditu, funts operatiboaren arabera sailkatuta.
d) Triaje-metodo sinplea aplikatu du biktimen lehen sailkapena egiteko.
e) Triaje-txartelen kodetzea eta egitura deskribatu ditu.
f) Biktimak identifikatzeko metodoak deskribatu ditu.
g) Biktimen ebakuazioa lehenetsi du, eta garraiobide egokia aukeratu du.
h) Azkar hartu ditu erabakiak.
4.– Ekintza terapeutikoak sailkatzen ditu biktima anitzeko arretan, eta zauri nagusiekin erlazionatzen ditu, gertakari motaren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Esku-hartzearen esparrua identifikatu du.
b) Prozesu asistentziala abiarazteko informazioa baloratu du.
c) Katastrofe-medikuntzako helburu terapeutiko orokorrak deskribatu ditu.
d) Sektore asistentzial bakoitzean egiten diren ekintza terapeutikoak azaldu ditu.
e) Katastrofearen izaera kalte-mekanismoekin erlazionatu du.
f) Katastrofe motaren arabera nagusi diren kalteak deskribatu ditu.
g) Biziraupen-katea definitu eta kate-maila bakoitzaren erabilgarritasuna zehaztu du.
h) Jasotako informazioa eta esku hartzeko prozedura erlazionatu ditu.
B) Edukiak.
1.– Bizi-arriskuaren seinaleez konturatzea.
Bizi-konstante fisiologikoak identifikatzea.
Larritasun-seinaleak identifikatzea.
Hasierako ABCD balorazioa egitea.
Bizi-konstanteak hartzea ekipamenduarekin nahiz gabe.
Konorte-maila ebaluatzea.
Larriak izan daitezkeen odoljarioak identifikatzea.
Arnas aparatuaren fisiopatologia.
Zirkulazioaren fisiopatologia. Bihotz-biriketako geldialdia.
Hemorragiak. Sailkapena. Zantzuak eta sintomak. Shock hipobolemikoa.
Fisiopatologia neurologikoa. Konorte-mailaren nahasmenduak.
Bizi-arriskuaren zantzuak helduengan, haurrengan eta bularreko umeengan. Zantzuak eta sintomak.
Hasierako ABCD balorazioa. «A» aire-bidea zabaltzea, «B» aireztapena, «C» zirkulazioa, «D» deshabilitazioa (balorazio neurologikoa).
Bizi-konstanteak hartzeko teknikak.
Miaketa- eta balorazio-protokoloak.
Terminologia zorroztasunez erabiltzea.
Zorrotz baloratzea alarma-seinaleak, bai koordinazio-zentroari datuak igortzean bai datuak erregistratzean.
Zorrotz egitea hasierako ABCD balorazioa.
Enpatiaz hurbiltzea eta tratatzea pazientea.
Pazientearen eskubideen eta intimitatearen babesa zaintzea (araudia).
Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetu zorrotza.
Segurtasunez jardutea eta pazienteari konfiantza helaraztea.
2.– Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak aplikatzea.
Bihotz-biriketako geldialdiko edo geldialdia sortzen duten egoerekin lotutako larrialdiak identifikatzea.
Arnas-geldialdia eta bihotz-biriketako geldialdia identifikatzea.
Biziraupen-katea aktibatzea.
BBB + KDA teknikak gauzatzea.
Kanpoko desfibrilatzaile erdiautomatikoak (KDA) erabiltzea.
Aire-bidea zabaltzeko teknikak aplikatzea.
Aireztatzeko teknika desberdinak gauzatzea.
Kanpoko bihotz-masajea emateko teknikak gauzatzea.
Zauriak garbitu eta desinfektatzeko teknikak aplikatzea.
Pazienteak jarrera egokietan ipintzea.
Odoljarioak kontrolatzeko teknikak aplikatzea.
Bizkortu ezin deneko egoerak edo horrelako maniobrak gelditu behar direneko egoerak identifikatzea.
Biziraupen-katea.
Bihotz-biriketako geldialdiaren fisiopatologia.
Aire-bidearen iragazkortasuna. Aire-bidea zabaltzeko eskuzko teknikak. Helduen eta haurren aire-bideen buxadura kentzeko teknikak. Aire-bidea orofaringerako gailuekin zabaltzea.
Aireztatzeko eta oxigenoterapiako teknikak. Aireztapen-euskarrirako jarraibideak.
Oinarrizko bihotz-elektrofisiologia. Gelditze-erritmoak.
Oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzea eta tresna bidezkoa. (OBBB). Teknikak. Ekipoak. Neurriak. ILCORen (Bizkortzeari buruzko Nazioarteko Koordinazio Batzordea) azken gomendioak.
Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (KDA). Teknika. Egoera bereziak. Informazio-prozedurak. Legeria. Ziurtagiria.
Odoljarioa duten pazienteentzako hasierako laguntza. Hemostasia.
Bizkortze ondoko neurriak. Jarraibideak. Zer egoeratan ez den bizkortu behar.
Autobabeseko eta segurtasuneko arau eta protokoloak.
Terminologia zorroztasunez erabiltzea.
Pazientearen eskubideak eta intimitatea babesteko interesa agertzea.
Zorroztasuna datuen eta informazioaren erregistroan.
Azken gomendioak egunean edukitzeko interesa agertzea.
Pazienteen heriotza-prozesuekin lotutako legeriarekiko errespetu zorrotza.
Segurtasun- eta higiene-arau eta protokoloekiko errespetu zorrotza.
3.– Biktimen sailkapena.
Biktimak sailkatzeko teknikak erabiltzea.
Triaje bat egitea, biktimen SHORT eta/edo START metodoen arabera.
Triaje-txartelak erabiltzea.
Ebakuazio-sistemak biktimen ezaugarrien arabera antolatzea (lehenespena, garraioa aukeratzea...).
Koordinazio-zentroari intzidentearen berri ematea.
Biktima anitzeko istripuak edo gertakariak (BAI edo BAG).
Triajea. BAG bateko segurtasun-eremuak (eremu hotza, epela eta beroa). Triajearen helburuak.
Oinarrizko bizi-euskarriaren (OBE) funtzioak BAG edo BAI triaje batean.
Hasierako triaje-metodoak. Sailkapena eraginkortasunaren, eszenako segurtasunaren, landa- edo hiri-ingurunea den eta intzidentearen tipologiaren arabera.
Lehen eta bigarren triajea. Triaje-postua.
Irizpideak larritasunaren arabera baloratzeko eta sailkatzeko metodoak, baliabideen eskuragarritasunarekin loturan. SHORT eta START metodoak.
Biktimak larritasunaren arabera etiketatzeko teknikak. Triaje-zintak eta -txartelak. Kodetzea eta egitura.
Ohiko triajearen salbuespenak (hipotermia, tximista-erorketak eta beste batzuk).
Terminologia zorroztasunez erabiltzea.
Zorroztasuna triaje-txarteleko erlaitzetako datuak erregistratzean eta zaintzea.
Biktima bakarrerako laguntza-protokoloak aldatzeko moldakortasuna, BAG bati aurre egin ahal izateko.
Aginte-katea bere gain hartzea.
Hildakoen nahiz gorpuzkien identitatearen, intimitatearen eta irudiaren zaintzarekiko errespetu zorrotza.
Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetu zorrotza.
BAG edo BAIetarako azken gomendioak egunean edukitzeko prest egotea.
Erabakiak hartzeko bizkortasuna.
4.– Biktima anitzi laguntzeko ekintza terapeutikoen sailkapena.
Banakako urgentzia- edo larrialdi-prozedurak eta BAG edo BAI prozedurak zer egoeratan aplikatu behar diren identifikatzea.
BAG edo BAI batean esku hartzeko eremuak identifikatzea, baita eremuon funtzioak ere.
Zauri mota posibleak formulatzea, zer katastrofe mota den.
BAG edo BAI batean esleitutako eremuaren araberako teknikak aplikatzea.
Urgentzia eta larrialdia. Urgentzietako eta larrialdietako sistema integrala (LSI) Motak.
Ospitalizatze aurreko dekalogoa. Faseak.
Katastrofeetako medikuntza. Helburu terapeutikoak.
Zauri-mekanismoak katastrofe motaren arabera.
Erreskate-, sorospen- eta base-eremuak. Deskribapena. Helburu terapeutikoak. Osasun-laguntzako postua (OLP)
Ebakuazio-noriak. Aginte-postu aurreratua (APA). Errefortzuko ibilgailu eta ekipoak.
Biktima bakarrerako laguntza-protokoloak aldatzeko eta BAG edo BAI bati aurre egin ahal izateko moldakortasuna.
Osasun-larrialdien koordinazio-zentroaren eta aginte-katearen jarraibideak onartzea.
Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetu zorrotza.
BAG eta BAIetarako azken gomendioak egunean edukitzeko prest egotea.
Erabakiak hartzeko bizkortasuna.
8. lanbide-modulua: Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan.
Kodea: 0058
Kurtsoa: 2
Iraupena: 63 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Portaeraren disfuntzioak antzematen ditu. Horretarako, psikologia orokorraren oinarrizko printzipioak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Nortasun motak sailkatu ditu.
b) Nortasuna garatzeko etapak identifikatu ditu.
c) Nortasunaren garapenari buruzko teoriak identifikatu ditu.
d) Nortasuna babesteko mekanismoak ezarri ditu.
e) Disfuntzioa eragiten duten egoera psikologikoak aztertu ditu.
f) Egoera psikologiko bereziak direla-eta gertatu daitezkeen portaeraren alterazioak deskribatu ditu.
g) Lasaitasuna eta enpatia transmititu ditu.
2.– Larrialdi edo katastrofe bateko balizko kaltetuei lehen laguntza psikologikoak ematen dizkie. Horretarako, krisi-egoera bakoitzerako teknika egokiena identifikatzen eta erlazionatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Larrialdi edo katastrofe batek kaltetutako pazienteen portaera ohikoenak identifikatu ditu.
b) Pazienteen erreakzio psikopatologiko ohikoenak zehaztu ditu.
c) Erakutsitako psikopatologia pazienteak jaso beharreko laguntza psikologikoarekin lotu du.
d) Lehen laguntza psikologikoak aplikatzeko irizpideak deskribatu ditu.
e) Tartean diren faktoreen arabera identifikatu ditu erantzun emozionalak.
f) Emozioak kontrolatzeko estrategiak aztertu ditu.
g) Laguntza psikosozialeko talde baten eginkizunak aztertu ditu.
h) Dolu, agresibitate, antsietate, larritasun edo nahi ez diren emozioetako egoerak kontrolatzeko oinarrizko abileziak erabili ditu.
i) Lehen laguntza psikologikoa emateko teknikak aplikatu ditu.
j) Agresibitate-arazoak dakartzaten larrialdi psikiatrikoko egoerak identifikatu ditu.
3.– Esku-hartzeko taldeei zuzendutako laguntza psikologikorako teknikak aplikatzen ditu, eta haien erreakzio psikologikoekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Esku-hartzeko taldeek izan ditzaketen estres-sintomen faktoreak sailkatu ditu.
b) Errearen sindromea deskribatu du.
c) «Traumatizazio bikarioaren» kontzeptua deskribatu du.
d) Esku-hartzeko taldeak jasotzen duen laguntza psikologikoaren helburuak identifikatu ditu.
e) Esku-hartzeko taldeentzako laguntza psikologikorako tekniken funtsak azaldu ditu.
f) Esku-hartzeko taldeentzako laguntza psikologikorako teknikak zehaztu ditu.
g) Laguntza psikologikoko teknikak aplikatu ditu.
4.– Prozesu osoan zehar komunikazio-teknikak aplikatzen ditu, eta hizkera eta entzute mota desberdinak erabiltzen ditu eszenatoki desberdinetan.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Komunikazioaren teorian esku hartzen duten elementuak identifikatu ditu.
b) Komunikazio-kanalen eta komunikazio moten arteko diferentziak ezarri ditu.
c) Zenbait egoeratan paziente bati laguntzean entzuteko eta erantzuteko teknikak aukeratu eta erabili ditu.
d) Talde-lanaren psikologiak dituen konnotazioak deskribatu ditu.
e) Osasun-langilearen eta pazientearen arteko komunikazioaren oinarrizko printzipioak zehaztu ditu.
f) Komunikazio-zailtasunak daudenean beharrezkoak diren kontrol-neurriak aplikatu ditu.
g) Tratu txarren biktima izan litezkeen pertsonak hauteman ditu, inplikatuekin hitzez eta hitzik gabe komunikatu ondoren.
h) Laguntza psikosozialaren inguruan informatzeko komunikazio-protokoloa prestatu du.
B) Edukiak.
1.– Portaeraren disfuntzioak hautematea.
Estres-egoeretan ohikoenak diren erreakzioak identifikatzea maila guztietan: fisiologia, emozioa, kognizioa eta jokabidea.
Estresak osasunaren gainean izan ditzakeen ondorioak identifikatzea.
Nortasunaren kontzeptua eta garapena. Psikologia ebolutiboa. Eboluzioaren etapak.
Gaixotasun-prozesuari lotutako esperientziak. Gaixotasunaren bizipenari aurre egiteko egokitzapen-mekanismo psikologikoak.
Estresa. Osasunaren gaineko ondorioak. Estresarekiko erantzuna aldatzen duten faktoreak.
Erreakzio emozional desegokitua. Erreakzio neuropatologiko iraunkorra. Erreakzio psikiko larria. Erreakzio psikologikoak eta portaerarenak.
Hasierako laguntza psikologikorako oinarrizko printzipioak.
Negoziazioa. Asertibitatea. Enpatia.
Pertsonek egoera estresagarrietan dituzten erreakzioekiko enpatia.
Estresaren berehalako eta epe ertain-luzeko ondorioekiko interesa agertzea.
Pertsonek estres-egoeretan dituzten erreakzio eta balioekiko errespetua.
Osasun-laguntza hutsetik harago laguntzeko prest egotea.
2.– Pazienteei laguntza psikologikoa ematea.
Egoera estresagarriei aurre egiteko teknikak identifikatzea.
Hainbat erreakziori (kommozioa/inhibizioa/harridura, izua, exodoa...) aurre egiteko teknika egokienak hautatu eta aplikatzea.
Negoziazio-teknikak aplikatzea.
Jokabide heteroagresiboak eta autoagresiboak kontrolatzeko teknika egokiak aplikatzea.
Krisi-egoerak kontrolatzeko teknikak identifikatu eta aplikatzea.
Laguntza psikologikoaren helburuak larrialdi-egoeretan. Lehen sorospen psikologikoak.
Krisi psikologiko ebolutiboak eta unean unekoak. Krisi-egoerak. Dolua. Urduritasuna. Agresibitatea. Antsietatea. Larritasuna. Pazientearen rola.
Katastrofe baten aurrean biztanleriak duen portaera. Kommozioa. Inhibizioa. Harridura. Izua. Exodoak.
Estresari aurrea hartzeko eta aurre egiteko, eta hura kontrolatzeko eredu orokorra. Estres-faktoreak.
Gizarte- eta komunikazio-abileziak. Komunikazioa larrialdi-egoeretan.
Pertsonek egoera estresagarrietan dituzten erreakzioekiko enpatia.
Pertsonek estres-egoeretan dituzten erreakzio eta balioekiko errespetua.
Osasun-laguntza hutsetik harago laguntzeko prest egotea.
Gainerakoei aktiboki entzuteko prest egotea aldez aurretik.
Taldean lan egiteko prest egotea aldez aurretik.
3.– Esku hartzeko taldeei laguntza psikologikoa ematea.
Estresarekiko erantzuna aldatzen duten faktoreak identifikatzea.
Esku-hartzaileen arriskuak eta alarma-seinaleak identifikatzea.
Esku-hartzeko taldeei laguntza psikologikoa emateko teknikak erabiltzea.
Estresari aurre egiteko ikasitako teknikak lan-taldeari aplikatzea.
Esku-hartzaileen estresari aurrea hartu eta aurre egitea.
Larrialdietako lana «estresagarri» bihurtzen duten faktoreak. Estres-sintomen ohiko faktoreak. Errearen sindromea. Traumatizazio bikarioa.
Osasun-profesionalaren zeregina. Talde psikosozialaren funtzioak eta helburuak.
Esku-hartzeko taldeei laguntza psikologikoa emateko teknikak. Erlaxazioko eta autokontroleko teknikak. Talde-lanaren psikologia eta talde-dinamika.
Lankideen erreakzioekiko enpatia.
Egoera estresagarriei aurrea hartzeko eta aurre egiteko ikasitako teknikak martxan jartzeko prest egotea.
Pertsonek estres-egoeren aurrean dituzten balioekiko eta erreakzioekiko errespetua, baita norberaren erreakzioekiko errespetua ere.
4.– Komunikazio psikosoziala.
Igorlearen hitzezko eta hitzik gabeko jokabidearen bidez komunikazio-estiloak identifikatzea.
Larrialdi-egoera bakoitzerako komunikazio-jokabiderik egokiena hautatzea.
Kasuan kasuko komunikazio-teknikak aplikatzea.
Giza komunikazioaren printzipioak. Elementuak. Motak. Zailtasunak.
Komunikazio-estiloak. Oinarrizko komunikazio-abileziak.
Talde-dinamika. Taldeko komunikaziorako eta harremanetarako teknikak.
Larrialdiko komunikazioa. Osasun-langilearen eta pazientearen arteko komunikazioa.
Herritarrei emandako laguntzan eta tratuan komunikatzeko teknikak eta trebetasunak.
Komunikazioa kolektibo bereziekin.
Tratu txar fisiko eta psikikoen adierazgarriak pazientearekiko komunikazioan.
Pertsonek estres-egoeretan dituzten erreakzio eta balioekiko errespetua.
Gainerakoei aktiboki entzuteko prest egotea aldez aurretik.
Taldean lan egiteko prest egotea aldez aurretik.
9. lanbide-modulua: Larrialdietako talde eta unitateen koordinazioa
Kodea: 1534
Kurtsoa: 2
Iraupena: 147 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Ariketa eta simulakroak prestatuz eta gauzatuz parte hartzen du, zehaztutako funtzioak betez eta bere esku utzitako baliabide materialak eta giza baliabideak egokiak direla egiaztatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Ariketan edo simulakroan figuranteak eta laguntza-langileak aukeratu ditu, ariketa edo simulakroko istripu-hipotesietatik eta horretarako planean ezarritako funtzioetatik abiatuta.
b) Figuranteak eta laguntza-langileak koordinatu ditu, funtzioak esleituz eta simulaziorako egin duten prestalana egiaztatuz (segurtasun-protokoloak, jarduera-jarraibideak eta karakterizazio-bitartekoak, besteak beste).
c) Ariketaren edo simulazioaren eszenatokia prestatu du (behar diren gunea edo espazioa, bitartekoak eta baliabideak, besteak beste), ariketaren edo simulazioaren planean ezarritako espezifikazioetatik abiatuta.
d) Simulazioa gauzatu bitartean, ezarritako esku-hartze eta segurtasun-protokoloak aplikatu ditu, bere jarduketa eta taldearena agertu diren kontingentzietara egokituz.
e) Planean ezarritakoa eta gauzatutako esku-hartzea kontrastatu ditu, ariketaren edo simulakroaren planean diseinatutako ebaluazio-formularioak aplikatuz.
f) Simulakroaren segimendua egin du, eta ezarritako gidoira egokitzen den baloratu du.
g) Berak ikuskatutako simulakroaren sektoreko txostena prestatu du (eszenatokia, figuranteak eta laguntza-langileak), lorpenak aintzat hartuta eta hobetzeko proposamenak eginez.
2.– Larrialdietako eta babes zibileko informazio-, dibulgazio- eta prestakuntza-ekintzak gauzatuz esku hartzen du, jarduerak dinamizatzeko teknikak aplikatuz eta horien garapena eta emaitza baloratuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hartzaileak baloratu ditu, ezarritako prestakuntza- edo dibulgazio-programaren analisitik abiatuta, prestakuntza-ekintza egokituz eta «denontzako diseinuaren» irizpideak aplikatuz.
b) Saioaren gidoia prestatu du, dinamizatzeko bitarteko eta baliabideak aukeratuz, ezarritako prestakuntza-programatik abiatuta.
c) Prestakuntza-jarduerako baliabideak egokitu ditu, ezarritako programazioaren arabera, euskarri egokiak aukeratuz, bitartekoak zehaztasunez erabiliz eta «denontzako diseinuaren» baldintzak aintzat hartuz.
d) Ebaluazio-tresnak prestatu ditu, zehaztutako metodoetan oinarrituta, eta lortutakoak eta atzeraelikadurako estrategiak justifikatu ditu.
e) Prestakuntza-ekintzarako espazioaren hornikuntza gainbegiratu du, eskura dauden bitarteko eta baliabideak baloratuz, prestatutako gidoia egokitze aldera.
f) Zehaztutako dinamizazio-teknikak aplikatu ditu; egokiak ote diren balioetsi du, eta prestakuntza-ekintzaren garapenean zuzenketak egin ditu, egindako behaketetan oinarrituta.
g) Zehaztutako prestakuntza-ekintzaren ebaluazio-txostena prestatu du, aplikatutako tresnen bitartez lortutako informazioan oinarrituta, lortutakoak adieraziz eta hobetzeko proposamenak eginez.
3.– Larrialdietako komunikazio-zentroetako edo operazio-guneetako jarduerak ikuskatzen ditu, giza bitartekoen antolamendua zehaztuz eta komunikazio-protokoloen aplikazioa zentro motaren arabera balioetsiz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Operazio-guneko langileen txandak eta erreleboak ezarri ditu, zerbitzuaren programaziotik abiatuta, laneko gorabeherak baloratuz (bajak, baimenak eta jarduera-aldaketak, besteak beste).
b) Operazio-guneko funtzio eta zereginak esleitu ditu, lanbide-trebetasunen eta zerbitzuan eman beharreko laguntza-bolumenaren arabera.
c) Egindako jarduerak ikuskatu ditu, eta egindako esleipenarekin loturan balioetsi du jarduera profesionala.
d) Larrialdiko komunikazioak jasotzeko eta igortzeko protokoloen aplikazioa ikuskatu du, horien efikazia eta eraginkortasuna baloratuz, ezarrita edo erabilgarri dauden komunikazio-kodeen arabera.
e) Komunikazio-zentroetako komunikazio-ekipoen eraginkortasuna eta mantentze-lanak ikuskatu ditu, lehen mailako mantentze-prozedurak aplikatuz, ezarritako planaren arabera.
f) Gelako telefono-transmisioen eta irrati bidezko komunikazioen erregistroa ikuskatu du, ezarritako protokoloak betetzen direla bermatzeko, erregistroen kopurua eta kalitatea egiaztatuz eta zaintza-prozedura aplikatuz.
g) Esku-hartzeen txosten estatistikoa prestatu du, intzidente mota, ordu-banaketa eta banaketa geografikoa aztertuz, baliabideen jarduketa-fitxetatik abiatuta.
h) Operazio-gunearen funtzionamendua ebaluatzeko txostena prestatu du, kalitate planetan eta zerbitzuen ebaluazioan ezarritako tresnek bildutako informazioa baloratuz, eta informazioa biltzeko iragazkiak eta erantzun-protokoloak hobetzeko proposamenak egin ditu.
4.– Larrialdietako lanak koordinatzen ditu, larrialdietako eta babes zibileko planetako esku-hartze operatiboei buruzko informazioa aztertuz eta hautemandako arriskuetara egokitutako esku hartzeko prozedurak zehaztuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Intzidentearen larritasuna zehaztu du, bildutako informazioa baloratu du (operadoreei buruzko komunikazioak, esku-hartze taldeen txostenak eta babes zibileko edo espezializatutako datu-baseak, besteak beste), eta jarduteko prozedurak zehaztu ditu (alertak eta baliabideen mobilizazioa, besteak beste), hautemandako premien eta ezarritako prozeduren arabera.
b) Erakundeekin, enpresekin, partikularrekin nahiz esku-hartzeko taldeekin komunikatu da, eta esku hartzeko eta jarduketak koordinatzeko behar diren baliabideak (berezkoak nahiz fortunazkoak) kudeatu ditu, babes zibileko planetan eskuragarri daudenak baloratuta eta komunikazio instituzionaleko eta negoziazio sozialeko trebetasunak aplikatuta.
c) Unitate operatiboaren inguruneko arriskuei buruzko txostenak egin ditu, kaltetutako pertsonei dagozkien arrisku-mailak identifikatuz eta hainbat iturritako informazioa erabiliz (eguraldi-iragarpena, txosten zientifikoak eta GIS erremintak, besteak beste).
d) Larrialdietako esku-hartzeei aurre egiteko esku-hartze operatiboko prozedurak proposatu ditu, ordezko bitartekoen edo bitarteko gehigarrien ekarpena balioetsiz, eskuragarritasunaren arabera.
e) Esku-hartzea koordinatzeko egituran egin beharreko jarduketa justifikatu du, aginte-egituraren identifikaziotik eta egin beharreko eragiketaren funtzioetatik abiatuta.
f) Egingo den esku-hartzerako zehaztutako ekipo eta materialak ikuskatu ditu, eta eskuragarri daudela egiaztatu du.
g) Egingo den eragiketari buruzko informazioaren transmisioa egiaztatu du, zehaztutako komunikazio-protokoloak aplikatuz.
5.– Larrialdietako zentroetako jarduerak eta funtzionamendua ikuskatzen ditu (suhiltzaile-etxeak, salbamenduko eta osasun-arretako baseak eta basozaintzako zentroa, besteak beste), ezarritako antolamendu-ereduak, aplikatu beharreko segurtasun-arauak, eta ustez egin diren zerbitzu eta esku-hartze motak aztertuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Larrialdietako zentroko funtzioak eta zereginak esleitu ditu, lanbide-trebetasunen, gaitasun fisikoen eta esperientziaren arabera, besteak beste.
b) Larrialdietako zentroko bitarteko materialen berrikuspena ikuskatu du, horien eraginkortasuna eta segurtasun-baldintzak egiaztatuz, aurrez ezarritako prestazioen arabera.
c) Larrialdietako zentroko eguneroko jarduera zehatzak programatu ditu, zerbitzuaren programazio orokorretik abiatuta eta aintzat hartuta egun bakoitzeko gertakari eta berezitasunak.
d) Langileen administrazio-kudeaketa egin du, zerbitzuaren hutsegiteak eta berritasunak kontrolatuz eta esku-hartzeari buruzko txostenak eta parteak prestatuz, besteak beste.
e) Egindako jarduerak ikuskatu ditu, eta egindako esleipenarekin loturan balioetsi du jarduera profesionala.
f) Larrialdietako zentroko langileen txandak eta erreleboak ezarri ditu, zerbitzuaren programaziotik abiatuta, laneko gorabeherak baloratuz (bajak, baimenak eta jarduera-aldaketak, besteak beste).
g) Materialen biltegia kudeatu du, zerbitzuaren gutxieneko funtzionamendurako (NBE, material suntsikorra eta esku hartzeko materiala, besteak beste), eta horien eskuragarritasuna eta egoera egiaztatu ditu.
h) Larrialdietako zentroko jardueretan eta instalazioetan segurtasuna eta laneko arriskuen prebentzioa bete diren ikuskatu du, protokoloak eta ezarritako araudia betetzen direla egiaztatuz.
B) Edukiak.
1.– Ariketak eta simulakroak prestatzea eta egitea.
Simulakroetako gidoiak edo planak egitea, istripu-hipotesiak ezarrita.
Simulakroak ezarritako planaren arabera gauzatzeko behar diren baliabideak prestatzea.
Simulakroa gauzatu bitartean, ezarritako esku-hartzeko eta segurtasuneko protokoloak aplikatzea.
Simulakroan zuzendaritza-teknikak aplikatzea.
Ariketaren edo simulakroaren plangintzan diseinatutako ebaluazio-tresnak eta -metodoak aplikatzea.
Ebaluazio-txostena prestatzea, lortutakoak balioetsiz eta hobetzeko proposamenak eginez.
Ariketak eta simulakroak. Horiek gauzatzeko eta gidatzeko tresnak: simulakroaren gidoia, gidatze-prozedura eta -protokoloak, segurtasun-plana.
Parte-hartzaileak. Zuzendaritza-, gidatze- eta laguntza-taldea eta esku-hartzaileak. Ezaugarri nagusiak, errekerimenduak eta funtzioak.
Ariketa eta simulakroen eszenatokiak. Segurtasun-elementu nagusiak.
Ariketak eta simulakroak ebaluatzeko teknikak. Tresnak eta metodoak.
Antolamendua ebaluatzeko eta esku-hartzaileak ebaluatzeko teknikak.
Egin beharreko jarduerak ordenaz eta metodoz egitea.
Kontingentziei eta arrisku-egoerei aurrea hartzeko interesa agertzea.
Ezarritako segurtasun-araudia errespetatzea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Laneko jarduna hobetzeko prestakuntzarekiko interesa agertzea.
2.– Larrialdietako eta babes zibileko informazio-, dibulgazio- eta prestakuntza-jarduerak.
Babes zibileko eta larrialdietako sektoreko prestakuntzarako esku-hartzea aztertzea.
Hautemandako premiei erantzungo dieten prestakuntza-programak prestatzea.
Prestakuntza-jardueretarako behar diren bitarteko eta baliabideak aukeratzea.
Baliabideak prestakuntza-jarduerara egokitzea, «denontzako diseinuaren» baldintzak aintzat hartuz.
Prestakuntza-jardueraren aplikatzea eta garatzea.
Askotariko ekipamenduaren funtzionamendua eta erabilera erakustea.
Dinamizazio-teknikak aplikatzea.
Ebaluazio-tresnak aplikatzea.
Ebaluazio-txostena prestatzea, lortutakoak balioetsiz eta hobetzeko proposamenak eginez.
Babes zibileko eta larrialdietako sektoreko prestakuntzarako esku-hartzearen eremuak: lanbide-birziklapena, laneko arriskuen prebentzioa, babes zibileko eta autobabeseko planen ezarpena, lehen esku-hartzeko taldea, bigarren esku-hartzeko taldeak, prebentzio-kulturaren sustapena.
Prestakuntza-jardueren egitura eta garapena.
Prestakuntzako eta informazioko jardueren garapena. Motibatzeko inguruneak eta baliabideak.
Talde-jarduerak dinamizatzeko teknikak.
«Denontzako diseinuaren» baldintzak.
Egin beharreko jarduerak ordenaz eta metodoz egitea.
Pertsonak errespetuz eta adeitsuki tratatzea.
Komunikazio-teknika berriak ezagutzeko eta laneko jarduna hobetuko duen prestakuntza jasotzeko interesa agertzea.
3.– Larrialdietako komunikazio-zentroetako nahiz operazio-guneetako jarduerak ikuskatzea.
Komunikazio-zentroetako nahiz operazio-guneetako lan-sistemak baloratzea.
Gertakari eta istripu motak eta larritasun-mailak ebaluatzea.
Larrialdiko komunikazioak jasotzeko eta igortzeko protokoloak aplikatzea.
Komunikazioko ekipoen eraginkortasuna eta mantentze-lana gainbegiratzea.
Bitarteko eta baliabideen mobilizazioa eta aritzeko modua koordinatzeko prozedurak aplikatzea.
Esku-hartzeen txosten estatistikoa prestatzea, baliabideen jarduketa-fitxetatik abiatuta.
Operazio-gunearen funtzionamendua ebaluatzeko txostena prestatzea, kalitateko eta zerbitzuen ebaluaziorako planetan jasotako informazioa baloratuz eta hobetzeko proposamenak eginez.
Komunikazio-zentroak edo operazio-guneak.
Laneko sistematika. Komunikazio-zentroetako edo operazio-guneetako operadoreen lanaren ezaugarriak. Lanbide-profila.
Larrialdietako komunikazioa. Deiak hartzeko eta datuak biltzeko protokoloak. Informazioa igorri eta transferitzeko protokoloak.
Komunikazio instituzionalerako prozedurak. Ekipamenduak. Larrialdietako komunikazio-zentroetako eta operazio-guneetako komunikazio-sistemak.
Bitarteko eta baliabideen mobilizazioa eta aritzeko modua koordinatzeko prozedurak. Mobilizatu daitezkeen baliabideak eta bitartekoak.
Intzidente, istripu eta gertakari arriskutsu motak. Larritasun-mailak eta larrialdi-mailak.
Egin beharreko jarduerak ordenaz eta metodoz egitea.
Ezarritako segurtasun-araudia errespetatzea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Laneko jarduna hobetzeko prestakuntzarekiko interesa agertzea.
4.– Larrialdietako lanen koordinazioa.
Intzidentearen larritasuna identifikatzea eta lortutako informazioa baloratzea.
Erakundearteko eta gainerako esku hartzeko taldeen arteko komunikazioa koordinatzeko neurriak aplikatzea.
Arrisku-txostenak prestatzea, datu meteorologikoetatik, zientifikoetatik eta GIS erremintetatik abiatuta, besteak beste.
Egingo den jarduketa balioestea eta justifikatzea.
Esku hartzeko behar diren materialak aukeratzea eta eskuragarri dauden ikuskatzea.
Egingo den eragiketari buruzko informazioaren transmisioa egiaztatzea, zehaztutako komunikazio-protokoloak aplikatuz.
Emergentziak koordinatzeko zentroak.
Gorabeherak. Motak eta ezaugarriak. Larritasun-mailak.
Esku hartzeko behar diren materialak.
Negoziatzeko eta gatazkak konpontzeko teknikak.
Erakunde-egituren organigramak. Aginte-egiturak.
Komunikazio-protokoloak. Erakundearteko komunikazioko teknikak.
Informazio meteorologikoa. Kontsulta-teknikak.
Kontingentziei eta arrisku-egoerei aurrea hartzeko interesa agertzea.
Egin beharreko jarduerak ordenaz eta metodoz egitea.
Pertsonak errespetuz eta adeitsuki tratatzea.
Ezarritako segurtasun-araudia errespetatzea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Laneko jarduna hobetzeko prestakuntzarekiko interesa agertzea.
5.– Larrialdietako zentroetako jarduerak eta funtzionamendua ikuskatzea.
Larrialdietako zentroko zereginak eta funtzioak esleitzea.
Larrialdietako zentroko bitarteko materialak ebaluatzea, horien eraginkortasuna eta segurtasun-baldintzak egiaztatuz.
Larrialdietako zentroko eguneroko jardueren plangintza egitea.
Egindako jarduerak ikuskatzea, eta egindako esleipenarekin loturan balioestea jardun profesionala.
Jarduerak gauzatzean segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak aplikatzea.
Larrialdietako zentroak. Eginkizunak. Laneko sistematika. Aginte- eta erantzukizun-katea.
Langile operatiboen lanbide-profila.
Zerbitzuaren prozedurak.
Laneko ekipamenduak. Osaera eta funtzioak.
Larrialdi-lanetarako ekipamenduak eta bitarteko materialak kudeatzeko prozesuak.
Larrialdietako zentroko langileen administrazio-kudeaketarako sistema.
Egin beharreko jarduerak ordenaz eta metodoz egitea.
Talde-lanerako eta lan koordinatua egiteko jarrera ona agertzea.
Ezarritako segurtasun-araudia errespetatzea.
Pertsonak errespetuz eta adeitsuki tratatzea.
Aginduak betetzeko eta lankideekin batera taldean lan egiteko prest egotea.
Laneko jarduna hobetzeko prestakuntzarekiko interesa agertzea.
10. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa
Kodea: E100:
Kurtsoa: 1
Iraupena: 33 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.
b) Egoera jakin batzuk ebazteko ahozko mezu zehatzak igorri ditu: hitzordua, produktu bat bidaltzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/aparatu baten oinarrizko funtzionamendua.
c) Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.
d) Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.
e) Mezu bat bere elementu guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.
f) Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.
g) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.
2.– Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.
b) Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.
c) Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.
d) Euskarri telematikoen bitartez (posta elektronikoa, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.
e) Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.
f) Testuen deia nagusiak jaso ditu.
g) Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.
h) Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.
3.– Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den gizarteko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.
b) Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.
c) Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.
d) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.
B) Edukiak:
1.– Ahozko mezuak ulertu eta sortzea
Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.
Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.
Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.
Nahikoa ulertzeko moduko soinuak eta fonemak egoki sortzea.
Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.
Sektoreko terminologia espezifikoa.
Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.
Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.
Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.
Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.
2.– Idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea
Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.
Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.
Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.
Sektoreko terminologia espezifikoa.
Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa, webguneak.
Protokolo-formulak idazki profesionaletan.
Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.
Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.
Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.
3.– Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.
Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementurik esanguratsuenak interpretatzea.
Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.
Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.
Nazioarteko harremanetan, arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.
Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.
11. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea
Kodea: 1535
Kurtsoa: 2
Iraupena: 105 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Laneratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzarako aukerak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.
b) Hizkuntza ofizialak jakitearen garrantzia baloratu du, enplegurako aukera den aldetik.
c) Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.
d) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren konpetentziak eta jarrerak zehaztu ditu.
e) Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta laneratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.
f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.
g) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.
h) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.
2.– Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.
b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lantaldeak identifikatu ditu.
c) Lantalde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.
d) Taldekideek beren gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.
e) Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.
f) Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.
g) Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.
3.– Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta gaitasuna dauka horiek lan-kontratuetan aurkitzeko.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.
b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.
c) Lan-harremanetan, pertsonen hizkuntza-eskubideak identifikatu ditu.
d) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.
e) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.
f) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak xedatutako neurriak baloratu ditu.
g) Laneko harremanak aldatu, eten eta azkentzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.
h) Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.
i) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.
j) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak azaldu ditu.
k) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.
4.– Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du, eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.
b) Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.
c) Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.
d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuak eta langileak dituzten betebeharrak identifikatu ditu.
e) Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.
f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.
g) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak azaldu ditu.
h) Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.
5.– Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.
b) Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.
c) Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.
d) Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.
e) Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.
f) Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.
g) Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.
6.– Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak identifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.
b) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauetan xedatutako irizpideen arabera.
c) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak azaldu ditu.
d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.
e) Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.
f) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.
g) Larrialdietako eta ebakuazioko plan bat pentsatu du.
7.– Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.
b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.
c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.
d) Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.
e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen sorospenetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.
f) Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.
B) Edukiak.
1.– Laneratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzarako prozesua.
Lan-ibilbiderako interes, konpetentzia eta motibazio pertsonalak aztertzea.
Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.
Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.
Norberaren ibilbidea planifikatzea:
– Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.
– Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.
Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.
Laneratzeko beharrezkoak diren dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.
Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.
Erabakiak hartzeko prozesua.
Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.
Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.
Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.
Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.
Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.
Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.
Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.
2.– Gatazkak eta lantaldeak kudeatzea.
Antolakunde bat pertsona-talde gisa aztertzea.
Antolamendu-egiturak aztertzea.
Kideek lantaldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.
Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.
Gatazka motak, esku-hartzaileak eta abiapuntuko posizioak aztertzea.
Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.
Lantaldeen sorrera aztertzea.
Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.
Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.
Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.
Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.
Gatazka definitzea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.
Gatazkak ebazteko edo ekiditeko metodoak: bitartekaritza, adiskidetzea eta arbitrajea.
Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.
Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.
Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.
Lantaldeetan sortu daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.
Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.
3.– Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak
Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.
Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.
Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.
Nomina interpretatzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.
Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.
Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.
Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.
Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).
Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.
Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.
Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.
Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.
Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana, eta abar.
Lana arautzeko beharra baloratzea.
Bere jarduera profesionalari dagokion sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ikasteko interesa agertzea.
Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.
Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.
Gizartea hobetzeko eragile gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.
Pertsonek ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko eskubidea aztertzea, abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 14. artikuluan zehaztutako moduan.
4.– Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.
Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsalak zer garrantzi duen aztertzea.
Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.
Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-eremua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.
Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.
Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.
Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.
Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.
Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.
5.– Arrisku profesionalak ebaluatzea.
Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.
Arrisku-faktoreak aztertzea.
Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.
Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.
Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.
Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.
Arrisku profesionalaren kontzeptua.
Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.
Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.
Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.
Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.
Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.
Prebentzio-neurriak hartzeko interesa agertzea.
Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.
6.– Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.
Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.
Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.
Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.
Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.
Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.
Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.
Laneko arriskuen prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.
Prebentzioaren kudeaketa enpresan.
Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.
Prebentzioaren plangintza enpresan.
Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.
Laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.
Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.
Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.
Bere ezagutza baloratzea eta dagokion kolektiboaren larrialdi-planei zabaltzea.
7.– Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea
Norbera babesteko teknikak identifikatzea.
Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresek eta banakoek dituzten betebeharrak aztertzea.
Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.
Larrialdi-egoerak aztertzea.
Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.
Langileen osasuna zaintzea.
Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.
Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.
Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.
Seinale motak.
Larrialdien aurreikuspena balioestea.
Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.
Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.
12. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea
Kodea: 1536
Kurtsoa: 2:
Iraupena: 63 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Ekimen sortzaileari lotutako trebetasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.
b) Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.
c) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.
d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.
e) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.
f) «Arrisku» kontzeptua aztertu du, jarduera ekintzaile ororen elementu saihetsezina den heinean.
g) Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.
2.– Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du; enpresa-ideia aukeratzen du, eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.
b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.
c) Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.
d) Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu, eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.
e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.
f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.
g) Tituluarekin lotura duen enpresa baten balantze soziala egin du eta eragiten dituen kostu eta onura sozial nagusiak deskribatu ditu.
h) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.
i) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.
j) Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.
k) Inguruko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-errealitatea eta euskaraz behar den dokumentazioa identifikatu ditu.
3.– Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du, eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.
b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.
c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.
d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.
e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.
f) Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.
g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.
h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.
i) Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.
j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.
k) Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.
l) Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.
4.– Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak identifikatzen ditu, eta dokumentazioa betetzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.
b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.
c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.
d) Zerga-egutegian, zerga motak bereizi ditu.
e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.
f) Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.
g) Dokumentazio hori enpresa-planean txertatu du.
B) Edukiak:
1.– Ekimen sortzailea.
Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua etab.).
Ekintzaileen faktore garrantzitsuenak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko ahalmena, plangintza eta prestakuntza.
Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.
Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.
Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.
Enpresaburuaren kontzeptua.
Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.
Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.
Ekintzaileen arteko lankidetza.
Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.
Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.
Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.
Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.
Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.
2.– Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.
Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.
Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.
Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.
Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.
Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.
Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.
Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.
Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen jasangarria).
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.
Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.
Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.
Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.
Genero-berdintasuna errespetatzea.
Enpresa-etika baloratzea.Pertsonek ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko eskubidea aztertzea, abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 14. artikuluan zehaztutako moduan.
3.– Enpresa baten bideragarritasuna eta abiarazte-prozesua.
Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.
Produkzio-plana prestatzea.
Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.
Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.
Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.
Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.
Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.
Zergen arloa enpresetan.
Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).
Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.
Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.
Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorroztasunez ebaluatzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
4.– Administrazio-funtzioa.
Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.
Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.
Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak, letrak etab.
Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.
Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.
Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).
Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.
Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
13. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza
Kodea: 1537
Kurtsoa: 2
Iraupena: 380 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.
b) Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu du.
c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota lotu ditu enpresa-jardueraren garapenarekin.
d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.
e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.
f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.
2.– Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:
– Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.
– Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).
– Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.
– Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.
– Lantalde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.
– Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.
– Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.
b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.
c) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri ditu abian norbera babesteko ekipamenduak.
d) Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.
e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.
f) Esleitutako lanaren erantzukizuna hartu du, eta jasotako aginduak interpretatu eta bete ditu.
g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.
h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta sortutako gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.
i) Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.
j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.
3.– Suteak kontrolatu, arindu eta itzaltzeko jardueretan parte hartzen du, hala baso-suteetan nola hirikoetan, baita bere ardurapean dituen bitarteko materialen eta giza bitartekoen antolamenduan ere, eta esku-hartzearen inguruabarretara eta sutearen mailara egokitzen da.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Suteetan esku hartzeko ekipoak eta erremintak prestatu ditu, eta ongi prestatuta eta eraginkor daudela bermatu du.
b) Esku hartzeko baliabideak mobilizatzeko jarduerak egin ditu edo horietan parte hartu du, eta unitate operatibo bat antolatu du, hala egokitu denean, baita tarteko ibilgailuak gidatu ere, baimendutako gidari baten ikuskaritzapean.
c) Baso-suteak zaintzeko instalazioetako behaketa- eta informazio-zereginak bete ditu, komunikazio-protokolo egokiak erabiliz eta hautemandako zantzu edo intzidenteei buruzko informazio zehatza helaraziz.
d) Baso-suteak kontrolatzeko eta arintzeko jarduerak egin ditu edo horietan parte hartu du, eta zehaztasunez erabili ditu ekipo eta erremintak, profesional arduradunen jarraibide taktiko eta estrategikoei kasu eginez eta erabakiak hartzean parte hartuz, hala zegokionean.
e) Hiri-inguruneko suteak itzaltzeko zereginak bete ditu edo horietan parte hartu du, eta zehaztasunez erabili ditu ekipo eta erremintak, sutearen bilakaerara egokituz eta, hala zegokionean, autobabeseko neurriak aplikatuz premiarik izanez gero.
f) Kaltetutako ondasun edo guneen lehen mailako birgaitze-zereginak egin ditu, zehaztutako teknikak eta prozedurak erabiliz eta esku-hartzearen ondoren lortutako segurtasuna eta irisgarritasuna egiaztatuz.
g) Baso-suteetan aireko bitartekoekin esku hartzeko esku-hartze eta koordinazio-teknikak, prozedurak eta protokoloak aplikatu ditu, esku-hartzearen bilakaerara egokituz.
h) Esku-hartzearen fase eta egoera guztietan aplikatu ditu segurtasun-neurriak, babes-ekipoak (NBE, AAE nahiz besteak) prestatzeko, jartzeko eta segurtasunez erabiltzeko protokoloak aplikatuz eta, hala dagokionean, bere ardurapeko lantaldeak horiek betetzen dituztela egiaztatuz.
i) Esku-hartzearen txostena prestatu du, sutearen ezaugarriei buruzko informazioa jasoz, jatorriari eta bilakaerari, egindako esku-hartzeari eta egindako azterketatik abiatuta ondorioztatu diren hobekuntza-neurriei dagokienez.
4.– Jatorri natural, teknologiko nahiz antropikoa duten gertaeretan esku hartzen du, baliabideak prestatuz eta mobilizatuz, teknikak eta prozedurak segurtasunez aplikatuz eta gauzatutako jardueren egokitasuna balioetsiz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Substantzia arriskutsuen ondoriozko arriskuetan esku hartzeko guneak prestatu ditu, substantzia kausatzaileak eragindako arriskuaren irismena egiaztatzeko neurketak eginez eta kontrol- eta arintze-teknika egokiak aplikatuz (dikeak eta isurien kontrola, besteak beste).
b) Fatxada eta egituren egonkortasuna eta saneamendua segurtatzeko jardueretan parte hartu du, erabat nahiz zati batean kolapsatuta edo kolapsatzeko arriskuan dauden egiturak dituzten eraikinen ondorioz, eta arriskuen irismena baloratu du.
c) Substantzia arriskutsuen ondoriozko arriskuak desagertu direla bermatu du, eta beharrezko neutralizazio, diluzio-, garbiketa- nahiz ezabatze-jarduerak aplikatu ditu, baita kaltetutako pertsonak eta esku-hartzaileak deskontaminatzeko neurriak ere, eskura jarritako baliabideekin, eta esku-hartzearen ondoren, ingurunean, eraikinetan nahiz pertsonetan aurki daitezkeen substantzia kutsagarriak neurtuz.
d) Ekaitzek edo uholdeek sortutako arriskuak arintzeko eta geldiarazteko jarduerak egin ditu, azpiegituretan, eraikinetan edo lursailetan urei eusteko, ur edo lokatzak xukatzeko eta hustubideak irekitzeko teknikak aplikatuz eta lotzeko bitartekoak jarriz, kaltetutako pertsonen salbamendua errazteko.
e) Arriskua ezabatu du, normaltasunera itzultzeko zereginak betez.
f) Oinarrizko zerbitzurik ez izateagatik (ur-araztaileen, ur-edukiontzien edo energia-sorgailuen garraioa, besteak beste) balizko arrisku-egoeran dauden pertsonei laguntzeko zereginak bete ditu, baita kanpamentu edo aldi baterako aterpeetan laguntza logistikoa ematekoak, animalia biziak edo hilak kentzekoak eta larrialdi medikoekin lotutakoak ere (organoak, odola edo beste elementu batzuk garraiatzea), ezarritako protokoloak aplikatuz.
g) Giza jardueren edo kontzentrazioen ondorioz (kirol- nahiz festa-jardueren ondoriozko jendetza handiak, aireontzien ezinbesteko lurreratzeak, agindutako erretzeak, besteak beste) aurreikusi daitezkeen arriskuetarako baliabideetan esleitutako jarduerak bete ditu, indarreko araudia aplikatuz eta pertsonen eta ondasunen osotasuna bermatzeko ezarritako protokoloak aplikatuz.
h) Esku-hartzean zehar eskumeneko beste zerbitzu publikoekin koordinatzeko neurriak aplikatu ditu, eta biztanleria konfinatzeko edo ebakuatzeko baliabideetan parte hartu du, baita normaltasunera itzultzeko zereginetan ere.
i) Esku-hartzearen fase eta egoera guztietan aplikatu ditu segurtasun-neurriak, babes-ekipoak (NBE, AAE, babes NBKko jantziak, mailaren arabera, besteak beste) prestatzeko, jartzeko eta segurtasunez erabiltzeko protokoloak aplikatuz eta, hala dagokionean, bere ardurapeko taldeek horiek betetzen dituztela egiaztatuz.
5.– Pertsonak salbatu eta erreskatatzeko operatiboetan esku hartzen du, esku hartzeko prozeduren eta bitartekoen analisian parte hartuz, segurtasun-teknikak aplikatuz eta gertaera horiek jasan dituzten pertsonak edo biktimak ebakuatzeko eta laguntzeko erabilitako prozeduren egokitasuna egiaztatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Salbamenduaren eta erreskatearen xede diren pertsonen egoeraren balorazioan parte hartu du, eta esku hartzeko teknikak eta agertu litezkeen arriskuak identifikatu ditu.
b) Erreskateko eta salbamenduko operatiboetan esku hartzeko ekipoak eta erremintak prestatu ditu, motaren eta berariazko prozeduraren arabera, eta bermatu du ongi prestatuta eta eraginkor daudela.
c) Pertsonak bilatzeko operatiboetan esleitutako zereginak eta rolak bete ditu; laneko ingurunera eta ezarritako bilaketa-teknikara egokitu da, eta esku hartzen duten gainerako pertsona eta taldeekin koordinatu du bere jarduketa.
d) Altuerako erreskateak egiteko jardueretan parte hartu du, iristeko, biktima ebakuatzeko eta jaisteko teknikak aplikatuz, ezarritako segurtasun-arauen arabera eta bere osotasuna, taldearena eta kaltetutako pertsonena bermatuz.
e) Igogailuetan, jasogailuetan edo garraiobideen istripuetan harrapatutako pertsonak askatu ditu edo zeregin horretan parte hartu du, esku hartzeko eremuaren segurtasuna bermatuz, arriskuak saihesteko (erortzea, elektrizitatearekiko esposizioa eta erredurak, besteak beste), eta egoerari begira egokiak diren teknikak aplikatu ditu kaltetutako pertsonak edo biktimak atera eta mobilizatzeko, baita horien nahasmenduzko jokabideak arintzeko prozedurak ere, erreskatea burutu arte.
f) Ur-ingurunean dauden biktimen erreskatean parte hartu du, teknika espezifikoen bitartez sartuz eta hurbilduz, eta biktima leku seguru batera arte ebakuatzean lagundu du.
g) Pertsonak gune konfinatu nahiz irekietatik ateratzeko lanetan parte hartu du edo lan horiek bete ditu, lokalizatzeko bitarteko edo sistema egokiak aplikatuz, baita behera eroritako materialerako (lurra, harriak edo elurra, besteak beste) egokiak diren eraispen-, mobilizazio- eta eskoratze-teknikak, igotzeko eta jaisteko teknika espezifikoak eta biktima mugitzekoak ere, norberaren babesa eta segurtasuna, esku hartzen duten taldeena eta biktimena balioetsiz.
h) Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak eta biktimei laguntza psikologikoa emateko teknika eta prozedurak gauzatu ditu edo horien aplikazioan parte hartu du, hainbat erreskate-egoeratan, eta biktimaren egoera balioetsi eta egonkortu du; horrez gain, efizientziaz eta segurtasunez erabili ditu eskura dituen baliabideak eta biktimaren egoera larritu dezaketen neurri eta jokabideak ekidin ditu, esku hartzen duten osasun-taldeekin koordinatzeko ezarritako protokoloen arabera.
i) Esku-hartzearen fase eta egoera guztietan aplikatu ditu segurtasun-neurriak, babes-ekipoak (eskalada- nahiz jaitsiera-ekipoak, uretako ekipoak, NBE edo AAE, besteak beste) jartzeko eta segurtasunez erabiltzeko protokoloak aplikatuz eta, hala dagokionean, bere ardurapeko taldeek horiek betetzen dituztela egiaztatuz.
6.– Ekipo edo unitateen kudeaketan laguntzen du, giza baliabideak antolatzeko irizpideak zehaztuz, bere mailan, ekipoak, ibilgailuak eta erremintak mantentzeko jarduerak gauzatuz, autobabeseko planak ikuskatzeko lanetan parte hartuz eta arriskuak eta gauzatutako esku-hartzeak baloratzeko txostenak prestatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Giza baliabideen (ordutegiak, txandak eta erreleboak zehaztea eta administrazio-funtzioak betetzea, besteak beste) eta bitarteko materialen (biltegia antolatu eta kudeatzea, baliabideak esleitzea eta laneko arriskuak ikuskatzea, besteak beste) kudeaketan parte hartu du, ezarritako teknika eta prozedurak aplikatuz.
b) Simulazioak eta prestakuntza-, informazio- edo dibulgazio-ekintzak prestatuz parte hartu du, figurante taldeak prestatuz, gauzatutako ekintzen egokitasuna eta segurtasuna ikuskatuz eta ezarritako segurtasun-arauak aplikatuz.
c) Dibulgazio- eta prestakuntza-jarduerak gauzatu ditu, publikora eta ekintza motara egokitutako teknika eta baliabideak aplikatuz.
d) Larrialdiak koordinatzeko zentro baten kudeaketan parte hartu du, ezarritako komunikazio-protokoloak egiaztatuz eta aplikatuz eta esku hartzeko baliabideen zehaztapenean eta mobilizazioan lagunduz, hautemandako larrialdiaren arabera.
e) Zaintzako eta esku-hartzeko ibilgailuak, ekipoak, erremintak eta instalazioak mantentzeko jarduerak gauzatu ditu, ezarritako protokoloen arabera, eta egiaztatu du eraginkorrak eta esku hartzen duten baliabideek maneiatzeko seguruak direla.
f) Norbera babesteko ekipamenduak eta babes kolektibokoak, arnasketa autonomoko ekipoak eta espezializatutako materiala (altuerako erreskateak, uretako erreskateak eta babes NBKko jantziak, besteak beste) mantentzeko jarduerak egin ditu, eta larrialdietan esku hartu bitartean segurtasunez funtzionatzen dutela bermatzeko ezarritako protokoloak aplikatu ditu.
g) Eraikinak, zerbitzu- eta industria-instalazioak eta energia ekoiztekoak ikuskatzeko jarduerak gauzatu ditu, babes pasiboko eta aktiboko sistemen eskuragarritasuna eta funtzionamendua, ebakuazio sistemak eta irisgarritasunari buruzko hirigintza-baldintzak, egituren segurtasuna eta hornidura-sareen egokitasuna egiaztatuz, legez ezarritako aginduak betetzen direla begiratuz eta araudia ez betetzearen ondoriozko neurri zehatzaileen betearazpenean parte hartuz.
h) Udalaren autobabeseko planetan parte hartu du, indarreko eskumenaren eta araudiaren arabera, larrialdiko sistema eta bitartekoen egokitasuna eta eskuragarritasuna egiaztatuz eta plana ezarritako erregelamendura egokitzeko behar diren neurri zuzentzaileen berri emanez.
i) Gauzatutako ekintzak (hautemandako arriskuak, parte hartu duten zerbitzuen funtzionamendua eta prestakuntza-ekintzak, besteak beste) balioesteko txostenak prestatu ditu, lantokian ezarritako protokolo eta bitartekoak aplikatuz eta hautemandako desbideratzeen inguruko hobekuntzak proposatuz.
OTSAILAREN 20KOA 22/2018 DEKRETUAREN III. ERANSKINA
GUTXIENEKO ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK
1. atala.– Espazioak.
(1) Espazio hauek ez dute nahitaez hezkuntza-zentroan egon behar.
2. atala.– Ekipamenduak.
(1) Espazio horiek ez dute nahitaez hezkuntza-zentroan egon behar.
OTSAILAREN 20KOA 22/2018 DEKRETUAREN IV. ERANSKINA
IRAKASLEAK
1. atala.– Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena Larrialdiak eta Babes Zibila heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.
edo arauetan ager litekeen beste edozein irakasle-espezialitate.
2. atala.– Irakasletzarako gaitzen duten titulazioak.
edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.
3. atala.– Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko behar diren titulazioak hezkuntzakoaz besteko administrazioetako titulartasun pribatuko ikastetxeetarako, eta hezkuntza-administraziorako orientabideak.
edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.
4. atala.– Titulua osatzen duten lanbide-moduluak irakasteko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz besteko administrazioetako titulartasun pribatuko ikastetxeetarako, eta hezkuntza-administraziorako orientabideak.
OTSAILAREN 20KOA 22/2018 DEKRETUAREN V. ERANSKINA
KONPETENTZIA-ATALEN ETA MODULUEN ARTEKO EGOKITASUNA (HORIEK BALIOZKOTZEKO), ETA LANBIDE-MODULUEN ETA KONPETENTZIA-ATALEN ARTEKO EGOKITASUNA (HORIEK EGIAZTATZEKO)
1. atala.– Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin.
Oharra: Heziketa-ziklo honetan matrikulatutako pertsonek tituluaren barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak 1224/2009 Errege Dekretuaren arabera egiaztatu badituzte –1224/2009 Errege Dekretua, uztailaren 17koa, lan-esperientziaren bitartez eskuratutako lanbide-konpetentziak onartzeari buruzkoa–, honako lanbide-modulu hau izango dute baliozkotuta: «1534. Larrialdietako talde eta unitateen koordinazioa».
2. atala.– Egiaztatzeari begira, titulu honetako lanbide-moduluei dagozkien konpetentzia-atalak honako hauek dira: