EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018060

IRAGARKIA, alokairuko etxebizitza librearen merkatuan bitartekaritza egiteko programaren barruan (ASAP) ituntzen diren errentamendu-kontratuak estaltzeko aseguruak kontratatzeko lizitaziorako (Espedientea: 010SV/2018).

Xedapenaren data: 2018-03-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201801639
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko zerbitzu-zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 010SV/2018.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: alokairuko etxebizitza librearen merkatuan bitartekaritza egiteko programaren barruan (ASAP) ituntzen diren errentamendu-kontratuak estaltzeko aseguruak kontratatzea.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: esleipendunaren lokalak.
d) Burutzeko epea: 2019ko abenduaren 31 arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun eta laurogeita hiru mila euro (283.000), BEZa kanpo (ikusi karatularen 3 eta 4. atalak).
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: laurehun eta berrogeita hiru mila euro (443.000).
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko apirilaren 12a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren berariazko betekizunak:
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako bakoitzean (2014, 2015 eta 2016) kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 150.000 eurokoa izan behar da, edo azken hiru ekitaldietako batean (2014, 2015 eta 2016) kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena 215.000 eurokoa izan behar da.
b) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Lizitatzaileak azken bost urteetan, gutxienez, kontratuaren antzeko xedea duten hiru lan (kalte-aseguruak) egin behar izan ditu. Lan horietako bakoitzaren esleipen-zenbatekoa 150.000 eurotik gorakoa, BEZa kanpo, izan behar da.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilaren 13a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakina razi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak:
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Haztapena, guztira: 86 puntu.
1) Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 51 puntu. Formula: ikus karatularen 27.2.a) atala.
2) Errenta ez ordaintzearen poliza. Haztapena: 15 puntu. Formula: ikus karatularen 27.2.a) atala.
3) Arrisku askoren poliza. Haztapena: 20 puntu. Formula: ikus karatularen 27.2.a) atala.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Haztapena, guztira: 14 puntu.
1) Hobekuntzak. Haztapena: 11 puntu. Ikusi karatularen 27.2.b) atala.
2) Kalitatea eta zerbitzua. Haztapena: 3 puntu. Ikusi karatularen 27.2.b) atala.
11.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2018ko apirilaren 24a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2018ko maiatzaren 7a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarki-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2018ko martxoaren 2a.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 14a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.