EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018060

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 5ekoa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, «Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2. fasea» egitasmoaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzen duena. Proiektua Ura Uraren Euskal Agentziak sustatu du, Donostiako lurretan.

Xedapenaren data: 2018-03-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201801635
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/13an argitaratutako 2017/05/26ko IRAGARPENA [201702957]

AURREKARIAK
2017ko maiatzaren 26an, Uraren Euskal Agentziak, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikulua betez, informazio publikoan jarri zuen «Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean, Donostiako udalerrian. 2. fasea» egitasmoa, baita proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketa ere. Izapide hori proiektuarekin lotutako nahi beste alegazio aurkezteko aukera emateko bete zen, eta 2017ko ekainaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.
Organo substantiboak, informazio publikoko izapidea amaitu ondoren, zenbait alegazio aurkeztu direla uzten du jasota. Alegazioen edukia espedientean dago jasota. Alegazioek ez dute ingurumen-alderdirik.
Aldi berean, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, Uraren Euskal Agentziak, 2017ko ekainaren 9an, eraginpeko administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta egin zien. Ildo horretan, organo substantiboak jasota uzten du eraginpeko administrazio publikoei eta interesdunei egindako kontsultak kontuan izan direla ingurumen-inpaktuaren azterketan, zehazki bai itsas-lehorreko jabari publikoaren okupazioaren inpaktua bai horren egungo mugaketa lerroak jasoz.
2018ko urtarrilaren 18an, organo substantiboak «Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2. fasea» egitasmoaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntari hasiera emateko eskaera bete zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren aurrean, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Eskaerak dokumentazio hau hartzen du barne:
– «Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2. fasea» egitasmoaren dokumentu teknikoa.
– «Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2. fasea» egitasmoaren ingurumen-inpaktuaren azterketa.
– Egindako informazio publikoko izapidearen emaitzaren gaineko agiria.
– Eragindako administrazio publikoei eta interesdunei egindako kontsulta izapidearen emaitzak deskribatzen dituen dokumentua.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren helburua da ingurumenean ondorio adierazgarriak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautu behar duten oinarriak ezartzea. Eta, horrenbestez, ingurumenaren babes-maila handia bermatzen du lege horrek, garapen jasangarria sustatzea helburu hartuta.
Halaber, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek, beste helburu batzuen artean, bermatu behar dute ingurumenaren gaineko eraginaren ondorioen azterketa sartzea plangintzaren hasierako faseetan, eta, aukera egokienak hautatze aldera, ingurumenari buruzko ondorioei buruzko analisia, kontuan izanik zenbait jardueren ondoriozko eragin metatzaileak eta sinergiakoak.
Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan gauzatu nahi diren plan eta proiektuek (publiko zein pribatu izan) ezinbestekoa izango dute ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. «Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2. fasea» egitasmoa aipatu arauaren I.B) eranskinaren 9.1 epigrafean sartuta dago.
Bestalde, otsailaren 27ko 3/1998 Legeak arautzen duen ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazio-prozedura, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 33. artikuluan eta hurrengoetan jasota dagoen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko prozedura arruntaren pareko bezala ulertu behar dela aipatu behar da.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatzeko, Uraren Euskal Agentziak, organo substantibo gisa, «Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2. fasea» egitasmoaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura arrunta egiteko beharrezkoa dena xedatu du. Horretarako, ingurumen-inpaktuko azterketa bat gehitu du espedientean, kontsulta publikoak egin ditu eta eragindako administrazio publikoek zein interesdunek prozeduran parte hartu dute.
Proiektuaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertuta, eta ikusirik ingurumen-inpaktuaren azterketa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, irismen-dokumentuan jasotako baldintzak barne, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau eman du; bertan, proiektuaren proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egin da, eta plana aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jaso da, baita sartu beharreko azken oharrak ere, soilik ingurumen arlokoak. Zuzendaritza hori eskumeneko organoa da Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera ere.
Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Uraren Euskal Agentziak Donostiako lurretan sustatutako «Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2. fasea» egitasmoaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzea, aldeko emaitzarekin.
Proiektuaren xedea da, alde batetik, Urumea ibaia bideratzeko lanak egitea 420 metroko zati batean, Martuteneko pasealekuaren eta 27. poligonoko zubiaren artean, egungo ibai-ohea mantentzen ahaleginduz eta ibilgua zabalduz Donostiako Martutene auzoko uholde arriskua murrizteko helburuarekin. Ibaia bideratzeko lanek bi ertzetan harri-lubeta eta hormak egitea, maila freatikoa beheratzearen ondoriozko urak tratatzea eta ibaiaren bi ertzetan pasealekuak eraikitzea ekarriko dute. Lan horiek egungo ibilgutik kanpo egingo dira, lubaki bidezko esku hartze baten bidez, eta, hori egitea posible ez den lekuetan, ibaitik bertatik egingo da, lan egiteko plataformak sortzeko luzetarako hesiak eraikiz.
Bestalde, 2. fase honetan, Apostolutza kalearen inguruan ur beltzak eta euri-urak ebakuatzeko dauden arazoak kontuan izanik, beste bi lan gehigarri sartu dira egitasmoan:
– Martuteneko Apostolutza kalean ekaitz-tanga bat eta honekin lotutako kolektoreak eraikitzea:
Apostolutzako drainatze-sistemarako irtenbide gisa planeatzen da, bertako euri-euren irteera bermatzeko asmoz. Horretarako, euri-eurak ponpatzeko-biltzeko depositu bat eraikitzea eta urak bertaraino eramateko beharrezko kolektoreak eraikitzea aurreikusten da.
– Lugañeneko hondakin-uren ponpatze-estazioa eta honekin lotutako kolektoreak eraikitzea: Ibaiaren ezkerreko ertzean kokatuko da, 27. industrialdera sartzeko zubitik metro gutxi batzuetara ibaian gora, eta 27. industrialdeko eta Apostolutzako egungo ponpatze-estazioak ordezkatuko ditu. Urumea ibaiaren eskuinaldeko kolektoreak lotuko ditu 27. industrialdeko egungo hondakin-uren ponpatze-estazioaren sarrerako kolektorea eta eraikiko den hondakin-uren ponpatze-estazioa, Urumea ibaia lurpeko hodi baten bitartez zeharkatuz. Ibaiaren ezkerreko ertzeko kolektoreak gaur egun Apostolutzako ponpatze-estazioari doazen urak bildu eta ponpatze-estazio berrira eramango ditu; horrez gain, 1. faseko lanak bukatzen diren lekura arte luzatuko da, eta, bertan, fase horretako hondakin-uren hodiarekin elkartuko da.
Bigarrena.– Baldintza hauek jartzea proiektua gauzatzeko (lotesleak dira, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.2 artikuluan xedatzen duenaren arabera):
A) Proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztutako dokumentazioaren arabera gauzatuko da proiektua, eta, nolanahi ere, ebazpen honetan zehaztutakoaren arabera.
Proiektu honen ingurumen-inpaktuaren ebaluaziori buruzko prozedurak, proiektuaren sustatzaileak aurkeztutako dokumentazio teknikoaz gain, kontuan izan du espedientean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko prozeduraren aldietan erantsitako txostenen edukia.
B) Proiektua aldatzen edo zabaltzen bada, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
Aldaketa puntualak egin behar badira proiektuan, non obrak egiteko gainerako izapideetan aurreko paragrafoan aipatutakoak baino garrantzi txikiagoa duten, aldaketa horiek ere ingurumenaren ikuspuntutik justifikatu beharko dira. Babes- eta zuzenketa-neurrietan, Ingurumena Zaintzeko Programan, aurrekontuan eta baldintzen pleguetan jasoko dira proiektuari egiten zaizkion aldaketak.
C) Ingurumen-ebaluazioko prozeduraren alderdi garrantzitsuak.
Jarduketa guztiak Martutene auzoan egingo dira, Urumea ibaiaren beheko zatian, bai ibaiaren ertzetan eta ibilguan bai inguruetan.
Inguru guztia urbanizatuta eta industrializatuta dago, eta bertako presio antropogenikoa oso altua da.
Inguruetako begetazioa oso aldatuta dago gizakien esku hartzearen ondorioz, eta espezie inbaditzaileen presentzia oso aipagarria da. Inguruotan begetazio interesgarriko bi eremu soilik daude, bat 2. metaketa gunean eta beste bat Sarrueta pasealekuaren ekialdean.
Faunari dagokionez, aipagarria da kolaka, izokina, amuarraina eta aingira bezalako arrain espezien balizko presentzia. Bestalde, jarduketa-esparrua interes bereziko eremua da Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sartutako honako espezie hauentzat: ferra-saguzar mediterraneoa (
Proiektua gauzatuko den eremuan zuzenean eragindako potentzialki kutsatutako bost kokaleku daude, baita interes kulturaleko hainbat elementu ere: Lasuene baserriko karobia, eraitsi egingo dena, eta Aingelu bezala ezagututako etxe edo baserri txikien multzoa. Azken horietako bat ere, Donostiako Udalak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, eraitsi egingo da.
Ingurumen eraginei dagokionez, aipatu aztertzen ari garen proiektuak horrelako lanetan ohikoak diren eragozpenak sortuko dituela (zarata, kutsadura atmosferikoa, hondakinen sorkuntza, lurrazaleko uren gaineko eraginak...). Arazo horien guztien artean, sortuko den hondakin kopuru handia nabarmendu behar da (120.000 m
D) Neurri babesle eta zuzentzaileak.
Neurri babesle eta zuzentzaileak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo ataletan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak organo substantiboaren bitartez Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.
Bestalde, neurrien izaria eta kontrolerako langile kopurua nahikoak izango dira ingurumen-inpaktuaren azterketan finkatutako kalitate-helburuak eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen honek finkatzen dituenak bermatzeko.
Neurri hauek guztiak obra kontratatzeko baldintza-agirietan sartu beharko dira, eta baldintza horiek betetzen direla bermatuko duen aurrekontua ere izan beharko dute. Era berean, jardunbide onak ezarriko dira obretan.
Honako atal hauetan adierazten diren neurriak gehitu beharko dira.
D.1.– Ondare naturala babesteko neurriak.
Gipuzkoako Mendien urriaren 20ko 7/2006 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zenbait flora-espezieren babesa finkatzen duen urtarrilaren 16ko 4/1990 Foru Dekretuan, bertako baso-espezie zenbaiten araubide espezifikoari buruzko urriaren 14ko 11/1997 Foru Arauan, eta, hala badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendien kudeaketan eskumena duten organoek ezarritakoa alde batera utzi gabe, neurri babesle eta zuzentzaile hauek hartuko dira:
D.1.1.– Ezinbesteko eremu gutxienekoan egingo dira lanak eta lurzorua okupatzea dakarten gainerako jarduketa osagarriak; betiere, proiektuko planoek ezartzen dituzten mugen barruan. Aipatutako mugetatik kanpo, ezingo da izan eraginik sarbideak egin, materialak bildu, instalazioak kokatu edo beste edozein jarduketa osagarri egin behar izateagatik, eta ahal bezainbat mugatuko da lanak egiteko makina eta ibilgailuen zirkulazioa.
Ustekabeko kalterik egiten bada aipatutako eremutik kanpo, zuzenketa- eta leheneratze-neurriak hartuko dira. Aurrez, txostena egingo du ebazpen honetako D.10 puntuak aipatzen duen ingurumen-aholkularitzak.
D.1.2.– Oro har, zuzenean okupatzea aurreikusten ez den eremuetan, ez da kenduko bertako landaredi naturala. Interes bereziko espezietako zuhaitzak dauden guneetan (haltzak, sahatsak eta lizarrak), bereziki 2. metaketa gunean eta Sarrueta pasealekuaren ekialdean, tentu bereziz jokatu beharko da interes handieneko zuhaitzak ez kaltetzeko eta soil-soilik proiektua egiteko ezinbesteko azalera ukitzeko.
Horretarako, lanak hasi aurretik, zehatz-mehatz mugatuko dira, eta
D.1.3.– Jarduketa-esparrua interes bereziko eremua da Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sartutako honako espezie hauentzat: ferra-saguzar mediterraneoa (
Espezie horietako aleengan eragina izan dezakeen ezer egin aurretik, honako hauek hartuko dira kontuan: ekainaren 30eko 16/1994 Legea, Euskal Herriko natura babestekoa; uztailaren 9ko 167/1996 Dekretua, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda arautzeko dena; eta, dagokionean, foru-organo eskudunak xedatzen duena.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak programa bat jarri du martxan azken urteetan, Urumea ibaian izokin arrunta berriro sartzeko, eta, haren ondorioz, espezie horretako kolonia berri bat sortu da ibai-arroan. Ez da pentsatzekoa lanek eraginik izango dutenik espezie honek arrautzak erruten dituen lekuetan, lanak egiteko eremutik ibaian gora baitaude. Orain dela gutxi egindako laginketen arabera ingurunean espezieak presentziarik duenik batere argia ez bada ere, denboran programatuko dira lanak oro har, bereziki espeziearen migrazioa oztopa dezaketen jarduketak, ibai-tarteak konektore-funtzioa betetzen jarraitzeko espeziearen garai kritikoetan.
D.1.4.– Kontratistaren instalazioen eremuak (ingurumenaren gaineko eraginaren azterketak mugatzen dituenak) egokituko ditu lanen esleipendunak, egitekoak diren jarduketek ahalik eta eragin txikiena izateko ingurumenean.
D.2.– Ura eta lurzorua babesteko neurriak.
Organo eskudunak kasuan-kasuan uraren, bazterren eta saneamendu-kolektorearen kudeaketaren alorrean ezartzen dituen baldintzak betetzeaz gain, babes- eta zuzenketa-neurri hauek hartuko dira aplikatu beharreko prozeduren esparruan:
D.2.1.– Oro har, eraikuntza-fasean, ahalik eta efluente kutsatzaile gutxien sortuko da, eta ahalik eta material xehe eta gai kutsatzaile gutxien isuriko da drainatze-sarera.
D.2.2.– Ibilgutik kanpo kokatutako lan eremuetan, lanen eta jarduketa osagarrien ondorioz kutsatzen den ur guztia biltzeko eta kudeatzeko gailuak proiektatuko eta eraikiko dira. Gailuon neurriak zehazteko, kalkulu hidraulikoak egingo dira, solidoak ahalik eta hobekien atxikitzeko eta isuriak lokalizatuak eta indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen parametro fisiko kimikoen araberakoak direla bermatzeko.
Hormak, zimenduak, ekaitz-tanga eta ponpatze-estazioa kokatzeko hondeatu beharreko eremuak ponpatzeagatik sortzen diren efluenteak tratatzeko, berriz, dekantazio-putzuak edo orrizko dekantazio-tangak izango dira, eta pH-a zuzentzeko sistema bat izango dute.
D.2.3.– Ibaian isuri barreiatuak izango direla aurreikusten den eremuetan, ura iragazteko gailuz eratutako hesiak instalatuko dira (ingurumen-inpaktuaren azterketan jasotakoak).
D.2.4.– Ibilgu barruko lanak aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa betez egingo dira, berezko ibilgua ahalik eta gutxien okupatzeko eta ura ahalik eta gutxien uhertzeko okupazioa dela-eta.
Ur-agorrak kendu edo beste hondeatze-lan batzuk egin bitartean uraren mailatik behera hondeatzen diren materialak ibilguaren zati lehorrean edo berariaz diseinatutako instalazioetan utziko dira aldi baterako, helmugara garraiatzeko eta han onartzeko hezetasun-mailara iritsi arte.
D.2.5.– Obrako makinentzako eta horien mantentze-lanetarako utziko den azalera isolatu egingo da drainatze-naturaleko sare batekin. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema bat izango ditu, olio eta erregaiek lurzorua eta ura ez kutsatzeko. Horretarako ezarritako gunetik kanpo ez da baimenduko erregaia kargatu eta deskargatzea, olioa aldatzea eta tailerreko jarduerak egitea.
D.2.6.– Lanak egiteko eremuetan, hidrokarburoak xurgatzeko material espezifikoa izango da, berehala erabili ahal izateko ustekabeko isuri edo ihesik badago: biribilkiak, material pikortatua, eta abar.
D.2.7.– Hormigoi-upelak berariaz egokitutako eremuetan garbituko dira (ingurumen-inpaktuaren azterketan deskribatu dira). Ezingo da inola ere hormigoi-esnea ibilgura isuri. Hormigoiaren hondakinak ebazpen honetako D.6 puntuan ezartzen diren baldintzen arabera kudeatu beharko dira.
D.3.– Lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko neurriak.
Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak jasaten edo jasan dituzten lurzoruen inbentarioa eguneratzen duen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko abenduaren 21eko Aginduan sartutako hainbat gunetan gauzatzen da proiektua, zehazki honako kode hauek dituzten partzeletan: 20069-00180, 20069-00181, 20069-00182, 20069-00184, 20069-00185. Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, partzela horietan guztietan, lehendabizikoan salbu, izango da beharrezkoa hondeaketa lanak egitea.
Horren harira, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera, arau horretan adierazitako egoeraren bat gertatzen bada, ingurumen-organoak ebazpen bidez lurzoruaren kalitatea adierazi beharko du, aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legearen bidez araututako prozedurari jarraikiz.
Lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazio bat izan zuten eta gaur egun aktibitaterik gabe dauden lurrak mugitzeko jarduketak aurreko artikuluan adierazita daude, eta, horrenbestez, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenaren mendean geratzen da. Era berean, EAEko ingurumen-organoak aurrez onartu beharko du hondeaketa selektiborako plan bat lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenaren prozeduraren esparruan, aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23. artikuluan jasotakoa betez.
Ildo horretan, Uraren Euskal Agentziak emandako informazioaren arabera, lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazio bat izan zuten lurzoruen inbentarioan dauden proiektuaren esparruko lurzoru guztiak ikertzen ari dira, dagokien lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena eskuratzeko.
Aurrekoarekin lotuta, lanak lurzoruaren kalitateari buruzko prozedura horretan ezarritako baldintzetan egingo dira, aipatutako lurzorua aurreikusitako erabilerei egokituko zaiela bermatzeko. Halaber, lurzoruaren kalitateari buruzko ebazpen horretan ezartzen diren erabilera-mugak beteko dira.
Hala ere, obrek dirauten bitartean lurra kutsatzen duten jarduerak edo instalazioak izan dituen beste lekurik aurkitzen bada, edo lurzorua kutsatzen duten gaien zantzu argirik bada, kasu horietarako ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoa beteko da.
Sobratutako lurzoruaren kalitatea eremu horietarako aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatu beharko da une oro.
D.4.– Atmosfera ez kutsatzeko eta hauts gutxiago isurtzeko neurriak:
D.4.1.– Obrek dirauten artean, zorrotz kontrolatuko dira ibilgailuak igaro ondoko garbiketa-lanak, bai obrek eragina duten ingurunean, bai obrak egiteko eremuetara sartzeko lekuetan. Ureztapen- eta garbiketa-sistema bat izango da, aldi baterako estali gabe dauden eremuetarako eta ibilgailuak pasatzean material partikulatua isur daitekeen kasuetarako. Gainera, lehorraldietan, hautsa duten lur- eta material-pilak ureztatuko dira.
D.4.2.– Obrak egiteko eremuen irteeran, ibilgailuak garbitzeko gailuak izango dira, solidoak atxikitzeko sistema bati konektatuta, aurkeztutako dokumentuetan zehaztu bezala. Gailuok egoera onean mantenduko dira obren faseak dirauen artean.
Ebazpen honetako bigarren ataleko D.11 puntuan zehaztutako dokumentazioan adierazi beharko dira aipatutako elementuen ezaugarriak, kokapen zehatza eta neurriak.
Garraio-ibilgailuek eta obretako makinek ez dute lokatzez zikinduko jarduera-eremuetatik bide publikoetara bitarteko tartea.
D.4.3.– Hezetasun-baldintza egokietan garraiatuko da hondeaketa-materiala, hain zuzen, zama estaltzeko gailuak dituzten ibilgailuetan, lohi eta partikularik ez barreiatzeko.
D.5.– Soinuek eta bibrazioek eragindako eragina gutxitzeko neurriak:
D.5.1.– Lanek iraun bitartean, jardunbide egokiak aplikatu beharko dira sorburuan zaratak murrizteko, bereziki hondeaketa, eraispen, zamalan eta garraio lanetan, baita erabilitako makinariaren mantentze lanetan, zaraten eta bibrazioen murrizketan, erabilitako ekipoen zaraten kontrolean... ere.
D.5.2.– Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta isuri akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-isuriei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-isuriak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan ezarritakora.
D.5.3.– Soinu-isurien fokuek Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak ezartzen dituen muga-balioak bete beharko dituzte. Era berean, aipatutako dekretuaren 35 bis artikulua aplikatuko da.
Ildo horretan, sustatzaileak azterketa bat erantsi dio espedienteari, lanek soinuaren ikuspegitik duten eraginari buruzkoa. Identifikatu du proiektuaren zer fasetan izango den zarata handiena eta zer immisio-maila aurreikusten diren soinu-isurien fokuen eraginaren pean dauden eraikinen fatxadetan, obrako baldintzarik okerrenetan. Horretarako, honakoak hartu ditu kontuan: lanak egiteko fase bakoitzeko berezko makina estandar motak eta haien isuri-mailak –datu-baseetatik eta bere datuetatik atera ditu–. Bada, eragin akustikoaren azterketak ondorioztatu du lanak egiteko fase jakin batzuetan isuri-mailak handiagoak izan daitezkeela 213/2012 Dekretuak nagusiki bizitegitarako erabiltzen diren lurralde-sektoreetarako ezartzen dituenak (kalitate-helburuak) baino.
Ebazpen honetako D.5.2 puntua eta organo eskudunak ezohiko baimena (urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 35 bis artikuluak aipatzen duena) ematean xedatzen duena betetzeaz gain, proiektuaren sustatzaileak zera eskatuko dio enpresa esleipendunari: eragin akustikoaren azterketak aipatzen dituenen adinakoak edo txikiagoak izatea lanak egiteko erabiltzen diren makinen isuri-mailak. Era berean, lanen esleipendunak erabiltzekoa den makineriaren gaineko babes- eta zuzenketa-neurri jakinak aurkeztuko dizkio sustatzaileari, baita beste neurri batzuk ere, soinu-isurien fokuen eraginaren pean dauden eraikinetara bidean soinua indargabetzeko eta isuri- eta immisio-mailak txikitzeko; adibidez, aldi baterako pantaila akustikoak.
D.5.4.– Lanak egunez bakarrik egingo dira.
D.5.5.– Lanek irauten duten bitartean, informazio pertsonalizatua emateko sistema bat jarriko da martxan, soinu-isurien ikuspegitik okerrenak diren faseetan fokuen eraginaren pean dauden eraikinetako biztanleei xehetasunak emateko lanak egiteko planari buruz eta zarataren eta bibrazioen ondorioak txikitzeko eta kontrolatzeko neurriei buruz. Sistema horrek, honako informazio hau jasoko du gutxienez: obren iraupena, zer makina-mota ibiliko den sarbideetan, horiek erabiltzeko araubidea, ordutegi-mugak, abiadura-mugak eta segurtasun-baldintzak.
D.6.– Hondakinak kudeatzeko neurriak:
D.6.1.– Hondakinei eta lur kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoa den berariazko araudietan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira sortutako hondakinak, indusketetatik datozen hondakinak eta obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak barne, eta, behar izanez gero, haien ezaugarriak adierazi beharko dira, zer izaera duten eta nora bidali behar diren zehazteko asmoz.
Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinen sorreran prebentzioa sustatu behar da, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz kudeatu behar dira, hau da: prebenitzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne. Hau izango da hondakinak ezabatzeko aukera bakarra: aldez aurretik haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela justifikatzea.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.
D.6.2.– Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.
Aipatutako ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak gehitu beharko dio eraikitze-proiektuari hondakinen eta eraikitze- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterketa bat, zeinak dekretu horretako I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko baitu.
Bestalde, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako eskakizunak betetzeaz gain, plan bat prestatuko du kontratistak, obrako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakin eta materialekiko betebeharrak nola beteko dituen azaltzeko. Ebazpen honetako D.11 puntuan aipatzen den lan-programan txertatuko da plan hori.
Amiantoa duen hondakinik antzematen bada, otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuak, amiantoak ingurumena ez kutsatzeko eta amiantoaren ondoriozko kutsadura txikitzekoak, ezartzen dituen eskakizunak beteko ditu sustatzaileak. Halaber, amiantoa daukaten hondakinak kudeatzeko manipulazio-eragiketak, amiantoaren eraginpean jartzeko arriskua dakarten lanei aplikagarri zaizkien gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako betekizunen arabera egingo dira.
D.6.3.– Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hondakinak zabortegietan utziz ezabatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta hondakinak zabortegietan utziz ezabatzea eta betegarriak egikaritzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera ere kudeatuko dira.
Jarduerako soberakinak betelanak egiteko erabiltzen badira, aipatutako otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dira.
Betelanak jalkitzeko, kutsatzaile-edukia A ebaluazioko balio adierazleetan (EBA-A) ezarritako baloreen azpitik duten materialak bakarrik baimenduko dira. Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean daude jasota adierazle horiek.
D.6.4.– Eraikuntza edo eraispen lanen hondakinak obrak hertsiki egiterakoan sortutako hondeatutako lurzoru ez kutsatuak eta hondeatutako material naturalak direnean, eta betelanetara eta beraiek sortu zirenak ez diren beste obra batzuetara bideratzen direnenean, Hondakinei eta lur kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 28. artikuluko aurreikuspenak aplikatuz, urriaren 10eko APM/1007/2017 Agindua aplikatuko da, hondeatutako material naturalak balorizatzeko eta betelanetan eta beraiek sortu ziren obrak ez direnetan erabiltzeko arau orokorrei buruzkoa.
Lanak amaitzean, proiektuaren sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari lurren mugimenduen balantze zehatza eta indusketaren soberakinen jarraipena igorri beharko dizkio, alegia, erauzi ez ziren leku edo obretan eraikuntzarako zuzendutako kopuruak eta ezaugarriak ondo adierazi beharko dira.
D.6.5.– Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak jasan dituzten lurzoruetako hondakinak dagokion lurzoruaren kalitatearen azterketan zehaztutakoaren arabera kudeatuko dira.
D.6.6.– Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan. Halaber, Hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.
Aipatutako ontziak edo bilgarriak argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira, bai eta indarreko araudiaren arabera ere.
D.6.7.– Sortutako olio erabilia Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.
Olio erabiliak, baimendutako kudeatzaile bati eman arte, estalpean utziko dira behar bezala etiketatutako depositu estankoetan; zola iragazgaitz baten gainean egon beharko dute, kubo txikietan edo ihes eta isuriei eusteko sistemen barruan.
D.6.8.– Araudia errazago betetzeko, lan bakoitzean sortzen diren hondakinak kudeatzeko sistemak izango dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemok, eta haien ardura izango da beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.
Aurrekoaren haritik, eremu jakin bat egokituko da aldi batean hondakin arriskutsuak pilatzeko; hala nola olio-potoak, iragazkiak, olioak, pinturak, eta abar. Gainera, hondakin geldoak biltzeko berariazko edukiontziak jarriko dira, hondakin arriskutsuen guneetatik bereizita.
Era berean, lanek irauten duten bitartean, sortzen diren hondakinak biltzeko gailu estankoak jarriko dira lanak egiteko eremu osoan (bidoiak, eta abar). Motaren arabera bereiziko dira hondakinak, eta, ondoren, aldi baterako biltegiratuko dira aipatutako garbigunean.
D.6.9.– Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten osoa egin beharko da, eta indarreko legerian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak txosten horretan sartu beharko dira.
D.7.– Kultura ondarea babesteko neurriak:
D.7.1.– Sustatzaileak aurkeztutako dokumentuan ageri diren prebentzio-neurriak gauzatuko dira, eta, hala dagokionean, eskudun organoak ezarritakoak ere bai.
D.7.2.– Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritako gainerako xedapenak gorabehera, jarduketak egiterakoan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari, eta hark erabakiko du zer neurri hartu.
D.8.– Paisaia babesteko eta eragindako lekuak oneratzeko neurriak:
D.8.1.– Obrak eragindako eremu guztietan egingo dira obraren paisaia-integraziorako lanak, baita kontratistaren instalazio-eremuetan edo bestelako eremuetan ere, hau da, ingurumen-inpaktuaren azterketan agertu ez arren proiektuaren ondorioz kaltetu direnak. Ingurunea leheneratzeko lanek honakoak hartuko dituzte barnean: urbanizatu gabeko lekuetan, lurra alde geomorfologiko eta edafikotik leheneratzea eta landare-estalki bati euts diezaioketen eremuak landareztatzea; eta, hiriguneetan, lorategiko elementuak berriro jartzea.
D.8.2.– Lurrak mugitzerakoan, landare-lurra kenduko da eta bereizita pilatuko da, obrek eragindako espazioak leheneratzeko eta landareztatzeko lanak erraztearren.
D.8.3.– Ibaiertzak leheneratzeko, proiektuak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko aurkeztutako dokumentuei jarraituko zaie. Ibilguaren ertzak leheneratzeko prozesuaren barruan, baldin eta aukeratzen den konponbideak bide ematen badu, landaredia (zuhaixkak zein zuhaitzak) egokiro hazteko moduan finkatuko da, beharrezkoa da-eta ibaiaren funtzio ekologikoari eusteko.
D.8.4.– Leheneratze edafikoko lanak egiten diren bitartean,
Era berean, ahal den guztietan, espezie inbaditzaile horiek errotik kenduko dira jarduera-gunetik.
D.8.5.– Leheneratze-lanak egin ondoko bi urteetan, mantentze-lanak egingo dira: lurra urratu, ongarritu, ureztatu eta hutsarteak bete.
D.9.– Obra garbitzea eta amaitzea.
Obrak bukatu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat egingo da, eta proiektuak erasandako eremua obrako hondakinik batere gabe utzi beharko da. Hondakinak lan-eremutik aterako dira, eta, haiek kudeatzeko, ebazpen honetako D.6 puntuan xedatzen dena aplikatuko da.
D.10.– Ingurumenari buruzko aholkularitza.
Obrak amaitu arte eta obra horren bermeak dirauen arte, ingurumen gaietan, kultura-ondarearen zaingoan eta neurri babesle eta zuzentzaileetan, aholkularitza gaitua eduki beharko du Obraren Zuzendaritzak, ingurumen-inpaktuaren azterketako zehaztapenen arabera. Obraren Zuzendaritzak ebazpenik eman behar badu baldintza-agiriak horrelako gaien inguruan esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, aholkulariek txosten bat egingo dute aurrez.
Ingurumen-aholkularitzak, gainera, jardunbide egokien kontrola egingo du, obra gauzatzean; besteak beste, proiektuko ekintzen eragina egiaztatuko du, bereziki honako hauei dagokienez: makinen mugimenduak, hautsa eta zarata sortzea, makinak direla-eta zarata sortzea, hondakin-kudeaketa, natura- eta kultura-ondarea babestea.
Horrenbestez, beharginek jardunbide egokien sistema bat hartu beharko dute, era horretan honako helburu hauek, besteak beste, ahalik eta gehien ziurtatzeko: obraren okupazio-mugak kontrolatzea, natura-interes handiko landaretza-eremuetarako eragina kontrolatzea, ibilguak jasandako eragina kontrolatzea, hondakin-isurketa saihestea, lurzorua edo urak olioak isurtzeagatik eta lur-mugimenduengatik kutsatu daitezen saihestea, eta proiektuaren eragin-eremuko bizilagunei zarata eta hautsagatiko eragozpenak saihestea.
D.11.– Lan-programa diseinatzea.
Lanak hasi aurretik, kontratistak proposamen zehatzak egingo ditu ondoko gaiei buruz, gutxienez.
Lanak egiteko programari erantsiko zaizkie, eta lanen zuzendariak berariaz onartuko ditu –aurrez, txosten bat egingo du aurreko atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak–. Dokumentu hauek bilduko ditu aipatu programak:
– Kontratistaren instalazioen eremuen kokalekuari eta ezaugarriei buruzko xehetasunak.
– Lanen ondorioz kutsatzen den ura biltzeko eta tratatzeko gailuei buruzko xehetasunak.
– Eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakinak kudeatzeko plana, honako hauek errespetatuta: Eraikuntza- eta eraispen-lanen hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan xedatzen duena, eta Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren 7. artikuluan xedatzen duena.
E) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioan, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan aurreikusten denaren arabera egingo da Ingurumena Zaintzeko Programa, eta ondoren zehaztuko diren beste kontrol hauek ere erantsi behar zaizkio.
Programa hori obra kontratatzeko baldintza-agirietan sartuta egon behar da, eta bete ahal izatea bermatuko duen aurrekontuaz hornituko da.
E.1.– Gertaeren erregistroa.
Obrak egin ahala sortutako gertaeren erregistroa egin beharko da, bai eta babes- eta zuzenketa-neurriak noraino bete diren jasotzeko erregistroa ere. Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren eskura egongo da erregistroa, hark ikuskatzeko, eta, nolanahi ere, lanak amaitutakoan, bidali egingo zaio. Proiektua gauzatzean aldaketarik egin bada, aldaketa horiek xehetasunez adierazi beharko dira. Ingurumenean duten eraginaren ikuspegitik justifikatu behar dira aipatutako aldaketak.
Horri dagokionez, obretan sortutako hondakinen jarraipenari buruzko txostena jasoko da, eta hondakin horien kontrolerako, jarraipenerako eta egokitzapenerako agiriak erantsiko dituzte gainera, indarrean dagoen legeriari jarraituz.
E.2.– Lanek okupatzen dituzten mugak kontrolatzea.
Egindako okupazioa proiektuko aurreikuspenekin bat datorrela egiaztatuko da; obrek ez dute aurrez ikusitako gainazala baino eremu handiagoa hartuko.
E.3.– Zarataren kontrola.
Lanek eragina duten eremuan, kutsadura akustikoa kontrolatuko da. Neurketa-puntuen kokaguneari eta neurketen maiztasunari dagokionez, kontrola bat etorriko da ingurumen-inpaktuaren azterketan sartutako lanen 2. fasearen eragin akustikoaren azterketako ondorioekin. Era berean, obrak egiteko faseak eta jarduketa-motak sailkatzea ahalbidetuko du, soinu-isurien arabera. Sustatzaileak proposamen zehatz bat egingo du aipatutako gaiei buruz.
E.4.– Leheneratzearen arrakasta kontrolatzea.
Obra amaitu ondorengo bi urteetan, proiektuak eragindako guneen leheneratzeko prozesuaren arrakastaren jarraipena egingo da aldian-aldian.
E.5.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.
Inguruena Zaintzeko Programaren dokumentu bategina egin beharko du sustatzaileak, eta, bertan, ingurumen-inpaktuaren azterketan proposatutako betebeharrak eta txosten honetan ezarritakoak jaso behar dira.
Programan kontrolatuko diren parametroak eta parametro bakoitzerako erreferentziako balioak zehaztuko dira, bai eta beste hauek ere: laginketarako eta analisirako metodologia; kontrol-puntu guztiak non dauden kokatuta xehetasunezko kartografian; kontrol horien maiztasuna; eta guztia gauzatzeko aurrekontuaren gaineko xehetasunak.
E.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren emaitzak bidatzea.
Ingurumena Zaintzeko Programaren barruko txosten eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu eta Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari bidaliko zaizkio organo substantiboaren bitartez. Obrak bukatu eta leheneratzearen bermealdia amaitu ondoren egingo da bidalketa hori, hau da, leheneratzea egin eta bi urteren buruan. Ingurumena Zaintzeko Programaren emaitzekin batera, ingurumen-gaietan aditua den erakunde batek egindako txostena ere bidali behar da. Txosten horretan emaitzen analisia jasoko da, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada.
Kasuan-kasuan aplikatu beharreko araudia betetzeaz gain, proiektuaren sustatzaileak bilduko ditu datuak euskarri egoki batean, bi urtez gutxienez, eta administrazio publikoetako ikuskaritza-zerbitzuen esku utziko ditu.
F) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta Ingurumena Zaintzeko Programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Ingurumen-organoak, era berean, alda ditzake babes- zein zuzenketa-neurriak eta Ingurumena Zaintzeko Programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz. Hori guztia Ingurumena Zaintzeko Programan lortutako emaitzetan oinarrituta, edo ingurumen-inpaktuak saihesteko ezarri diren neurri babesle, zuzentzaile zein konpentsatzaileak nahikoa ez direla egiaztatzen bada.
G) Ebazpen honen aurreko ataletan ezarritakoa alde batera utzi gabe, jarraian aipatzen diren agiriak helarazi beharko zaizkio ingurumen-organo honi, espedientean sar ditzan. Aipatuko diren agiriak Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzara bidali beharko ditu organo substantiboak, oniritzia eman ondoren, proiektuaren sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioarekin batera:
G.1.– Obrak hasi baino lehen, Ingurumena Zaintzeko Programaren testu bategina.
G.2.– Obrak amaitu eta bi hileko epea igaro baino lehen, obrak amaitzen direnean zenbatzen hasita, hondeaketa-soberakinen eta hondakinen ingurumen-jarraipenari dagozkion txostenak, ebazpen honetako D.6 puntuan adierazitakoaren arabera.
G.3.– Obrak amaitu eta bi hileko epea igaro baino lehen, obrak bukatzen direnean zenbatzen hasita, obrak garatu bitartean sortutako gertaeren erregistroa, babesteko eta zuzentzeko neurriak zein neurritaraino bete diren jasoko duena, ebazpen honen bigarren ataleko E.1 puntuan aurreikusitakoaren arabera.
Hirugarrena.– Lau urteko epea jartzen da proiektua egikaritzen hasteko, eta epe hori ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasiko da. Hori igaro eta artean ez bada hasi proiektua egikaritzen, ingurumen-inpaktuaren adierazpen honi amaitu egingo zaio iraunaldia, eta utzi egingo dio dagozkion ondorioak sortzeari. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko izapidea, aipatu epea luzatzea adosten ez bada behintzat. Hori guztia, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluan eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Laugarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, proiektuaren sustatzaileak ingurumen-organoari jakinarazi beharko dio, aldez aurretik, noiz hasiko den proiektua gauzatzen.
Bosgarrena.– Ebazpen honen edukia Uraren Euskal Agentziari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 5a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.