EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018059

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 1ekoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko Taekwondo Federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Xedapenaren data: 2018-03-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201801602
Maila: Ebazpena
Euskadiko Taekwondo Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1988ko ekainaren 16an, 152 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.
Euskadiko Taekwondo Federazioak 2018ko otsailaren 9an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen 27.2 eta 75.artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko Taekwondo Federazioaren Estatutuen 27.2 eta 75.artikuluak moldatzea onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea.
27.2 artikulua:
«2.– Zuzendaritza Batzordeko kideak berriz ere hauta daitezke, baina agintaldien muga 20 urtekoa edo 5 agintaldietakoa izango da, eta Zuzendaritza Batzordean izandako zuzendaritzako kargu guztiak hartuko dira aintzat. Hala eta guztiz ere, aurreko agintalditik 4 urte edo agintaldi bat igaro eta gero, hautaketa edo izendatze prozesu berrietara aurkeztu ahal izango dira.»
75. artikulua (azkeneko paragrafoa):
«Lehenengo lau liburu hauek Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan bideratu beharko dira.»
Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea ez du amaitzen, eta, beraren aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 1a.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.