EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018059

349/2018 EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 29koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, José Maria Garcia Gonzalez jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Kolon-ondesteko kirurgiako atal sanitarioko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Xedapenaren zenbakia: 201800349
Xedapenaren data: 2018-01-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201801586
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/26an argitaratutako 2017/06/01eko 201701193 EBAZPENA

Ekainaren 1eko 1193/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Kolon-ondesteko Kirurgiako atal sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Jose Maria Garcia Gonzalez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Kolon-ondesteko Kirurgiako atal sanitarioko buru.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– José Maria Garcia Gonzalez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Kolon-ondesteko kirurgiako atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2018ko otsailaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Jakinaraz bekie ebazpen hau interesdunei eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.
Barakaldo, 2018ko urtarrilaren 29a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.