EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018058

IRAGARKIA, zeinaren bidez lizitatzen baita «Trafiko-operazio berezietako baliza-jarduerak» helburu dituen zerbitzuetako administrazio-kontratua.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-02-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201801568
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-0065/18.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: trafiko-operazio berezietako baliza-jarduerak.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: EAEko bide-sareko errepide nagusiak: A-1, AP-1, A-8, AP-8, N-1 eta N-622 nagusiki.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: ikus administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 5.1 puntuan adierazitakoa.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude.
A) Formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak (70 puntu):
a. Eskaintza ekonomiko merkeena: 70 puntu.
B) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: memoria teknikoa (30 puntu):
a. Karatularen 30.2.B apartatuan adierazitako 6 alderdi garatu behar ditu ohiko lan-moldeari buruzko memoria tekniko deskribatzaileak seinalatzeko operazioetan, eta bakoitzari 5 puntu emango zaizkio, gehienez.
4.– Lizitazio oinarriaren aurrekontua: 165.289,26 euro + 34.710,74 euro, BEZari dagozkionak: guztira, 200.000,00 euro, urteka honela banatuta.
2018: 50.000,00 euro, BEZa barne.
2019: 100.000,00 euro, BEZa barne.
2020: 50.000,00 euro, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 88.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko apirilaren 17a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez da aplikatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Ekonomia-kaudimena: amaitutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetatik negozio-bolumen handienekoan, kontratu honi dagokion arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 300.000,00 eurokoa izan beharko da.
– Gaitasun teknikoa: kontratua kalitate-maila egokiarekin gauzatzeko behar diren esperientzia eta giza baliabideak izan beharko dira. Horretarako, enpresa lizitatzaileak honako esperientzia hau izan beharko du kontratu honen xede diren zerbitzuak ematen: azken bost ekitaldi ekonomikoetatik exekuzio handienekoan, gutxienez 200.000,00 euroko kontratuak egoki exekutatu izana.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilaren 18a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan adierazitakoa.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasun Sailaren erregistroa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, beheko solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (ezohiko balioak edo neurriz kanpokoak).
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio-mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2018ko maiatzaren 2a; eta «B» gutun-azala: 2018ko maiatzaren 15a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Argibide administratiboak: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 28a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.