EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018057

IRAGARKIA, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2018ko urtarrilaren 31ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez ebatzi egiten da gora jotzeko errekurtso bat.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-03-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201801540
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Saiatu arren, ezin izan da jakinarazi Ebazpen hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 eta 46. artikuluek.
Iragarki hau argitara ematen da, eta interesatuak jakinarazpen indibidualtzat hartu behar du, ohartarazpen hauekin:
Ebazpen hori aztertu dezake Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz; tfnoa.: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 9a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.