EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2018056

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 353/2017 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-03-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201801502
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
353/2017 prozedura laburtua, Iciar Ibáñez Sánchezek aurkeztutakoa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2017ko urriaren 9ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek berresten du beste ebazpen bat, zeinaren bidez argitara eman baitzen 2017-2018 ikasturterako EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen ordezkapenak egiteko hautagaien behin betiko zerrenda.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.
Emango den epaiak eraginda suerta litezkeenak interesdun dira prozedura honetan, eta eranskinean adierazten da zerrendako zer postutakoak diren.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 1a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.