EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2018056

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko zentro sozio-sanitarioetan gernu-inkontinentziako xurgatzaileak, pants modelokoak, eskuratzeko eta banatzeko kontratua lizitatzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-03-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201801495
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde adjudikatzailea: datu orokorrak eta argibideak eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 91 77.
5) Telefaxa: 945 01 93 01.
6) Posta elektronikoa: c-diazlezana@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino bost egun lehenago.
d) Espediente-zenbakia: 160/2018-S.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: hornidurak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko zentro sozio-sanitarioetarako, gernu-inkontinentziako xurgatzaileak, pants modelokoak, eskuratzea eta banatzea.
c) Loteak eta kopurua: bai, bi lote.
d) Egikaritzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Egikaritzeko/entregatzeko epea: kontratua izenpetu eta hurrengo egunean hasi eta 2019ko abuztuaren 31ra arte.
f) Luzapenik: bai, bi aldeen artean aldez aurretik adostuta, hasierako kontratuaren iraupena osatu arte.
g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 33751000-9.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: karatulako 30.2.2 puntuan adierazitakoa.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 2.051.251,20 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 1.025.625,60 euro, BEZik gabe. BEZa: 102.562,56 euro. Guztira, BEZa barne: 1.128.188,16 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lote bakoitzaren lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten dena.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilaren 6a, 10:00ak arte.
b) Aurkezteko modalitatea: paperean.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua, Lakua II eraikina. Lakua II.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Posta elektronikoa: c-diazlezana@euskadi.eus
d) Aldagaiak: ez.
e) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: SPKLTBko 161. artikuluaren arabera, bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita, karatularen 28.6 klausulan ezarritako baldintzetan.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Deskribapena: «B» gutun-azala irekitzea –eskaintza ekonomikoa– eta «C» gutun-azala irekitzea –eskaintza teknikoa–.
b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Osasun Saila.
c) Helbidea: Donostia kalea 1.
d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
e) Eguna eta ordua:
«C» gutun-azala: 2018ko apirilaren 16a, 12:00ak.
«B» gutun-azala: 2018ko apirilaren 20a, 12:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2018ko martxoaren 6a.
12.– Bestelako argibideak: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.