EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018054

IRAGARKIA, interesdunei otsailaren 6ko 16/2018 Dekretua jakinarazteko dena. Dekretu horren bidez, aurri-egoerako deklarazio-prozeduraren barne dagoen Azkoitiko (Gipuzkoa) Kale Nagusiko 4. zenbakian den higiezina partzialki desafektatzea ebazten da. Ondasun higiezin hori urtarrilaren 25eko 17/2005 Dekretuaren eraginpean dago, zeinaren bidez Azkoitiko Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondasun izendatzen baita eta hura zaintzeko babes araubidea ezartzen baita.

Xedapenaren data: 2018-03-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201801448
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/12an argitaratutako 2018/02/06ko 201800016 DEKRETUA

Aipatu dekretua interesdunei jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, hau da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin bat etorriaz saiatu arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpena. Beraz, hau
EBAZTEN DUT:
Ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei otsailaren 6ko 16/2018 Dekretuaren berri ematea (otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.). Dekretu horren bidez, aurri-egoerako deklarazio-prozeduraren barne dagoen Azkoitiko (Gipuzkoa) Kale Nagusiko 4. zenbakian den higiezina partzialki desafektatzea ebazten da. Ondasun higiezin hori urtarrilaren 25eko 17/2005 Dekretuaren eraginpean dago, zeinaren bidez Azkoitiko Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondasun izendatzen baita eta hura zaintzeko babes araubidea ezartzen baita.
Interesdunek administrazioarekin auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 12a.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.