EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018054

IRAGARKIA, eraikinen ikuskapen teknikoak inplementatzeko eta horien jarraipena egiteko lanetan udalei laguntza teknikoa emateko lizitaziorako (Espedientea: 009SV/2018).

Xedapenaren data: 2018-03-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201801440
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 009SV/2018.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: eraikinen ikuskapen teknikoak inplementatzeko eta horien jarraipena egiteko lanetan udalei laguntza teknikoa ematea.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: esleipendunaren egoitza.
d) Burutzeko epea: 24 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurehun eta hirurogei mila euro (460.000) gehi laurogeita hamasei mila eta seiehun euro (96.600) BEZarenak. Beraz, guztira, bostehun eta berrogeita hamasei mila eta seiehun euro (556.600).
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: bederatziehun eta hogei mila euro (920.000).
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko apirilaren 9a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren berariazko betekizunak:
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Bestela, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako (2015, 2016 eta 2017) guztizko fakturazioa, gutxienez, 250.000 eurokoa izan behar da, edo azken hiru ekitaldietako batean (2015, 2016 eta 2017) kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena 140.000 eurokoa izan behar da gutxienez.
b) Kaudimen teknikoa:
b.1.– Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Lizitatzaileak azken bost urteetan honako lan hauek egin behar izan ditu: eraikingintzari buruzko proiektua, aholkularitza edo txostena; eta hirigintzari buruzko plangintza, aholkularitza edo txostena. Horietako lan baten zenbatekoa, gutxienez, 75.000 eurokoa izan behar da, BEZa kanpo.
b.2.– 2017ko edo 2016ko kanpo-auditoria baten ziurtagiria, enpresaren kalitate-sistema UNE-EN ISO 9001 arauarekin bat datorren aztertzen duena. UNE-EN ISO 9001 Egiaztatze Erakunde Nazionalak egiaztatutako erakunde batek edo Egiaztatzeko Europako Lankidetzaren (Kalitatearen Sistema Egiaztatzeko Erakundeak arautzen dituen UNE-EN ISO/IEC 17021 Arauek xedatutakoari jarraikiz) kidea den erakunde homologo europar batek emandakoa da.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilaren 10a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1.– Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2.– Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3.– Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak:
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Haztapena, guztira: 51 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 51 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1.a) atala.
b) Balio-judizioetan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: haztapena, guztira: 49 puntu.
A) Lanen metodologia eta justifikazioa. Haztapena: 35 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) atala.
B) Lanen egitaraua. Haztapena: 14 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) atala.
11.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2018ko apirilaren 19a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2018ko apirilaren 27a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarki-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: 2018ko otsailaren 26a.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 5a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.