EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018054

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 18koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiten duena eta gainazal-estalduren instalaziorako ingurumen-baimen integratua ematen duena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) udalerriko Condor 2 Industrialdeko 1. pabiloian Acabados Superficiales Berritzen SL enpresak sustatua.

Xedapenaren data: 2018-01-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201801432
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/06an argitaratutako 2017/05/22ko EBAZPENA [201702791]

AURREKARIAK
2016ko azaroaren 30ean, Acabados Superficiales Berritzen SLk Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari eskatu zion Amorebieta-Etxanoko udalerriko gainazal-estalduren instalaziorako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura eta ingurumen-baimen integratua izapidetzen hastea, arau hauetan xedatutakoari jarraikiz: otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bateratua onartzen duena, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina.
Era berean, Amorebieta-Etxanoko Udalaren txostena aurkeztu zuten, 2016ko urrikoa, jarduera hirigintzarekin bateragarria zela egiaztatzen zuena.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2017ko maiatzaren 22an emandako ebazpenaren bidez, Superficiales Berritzen SLk sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2017ko ekainaren 6an.
Jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 17. eta 18. artikuluetan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak 2017ko ekainaren 6an txostenak eskatu zizkien Amorebieta-Etxanoko Udalari, Osasun Sailari eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluan xedatuta dagoena aplikatzeko, 2017ko abuztuaren 2an Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzak sustatzaileari jendaurreko informazioaren izapidearen emaitza igorri zion, eta eragindako Administrazioei eta interesdunei kontsulta egin zien.
2017ko azaroaren 8an, hasierako proiektuaren gaineko aldaketa ez-funtsezko bat egiteko sustatzailearen eskaera jaso zen, 3. lerroan bainu zianuratu bat jasotzeko, hain zuzen ere. Eskaerarekin batera erabilitako produktuen segurtasun-fitxak ere aurkeztu zituen, baita kolektoreko erakundeak emandako isurtzeko baimenaren aldaketa ere, aldaketaren osteko egoerara egokitzeko.
2018ko urtarrilaren 15ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikulua aplikatuz, Acabados Superficiales Berritzen SL enpresaren esku utzi zen espedientea.
2018ko urtarrilaren 18an, Acabados Superficiales Berritzen SLk alegaziorik ez dagoela adierazteko idazkia igorri zuen.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen 1. eranskinean eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horiez gain, aipatu legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak hartzen ditu barnean baimen honek, baita, eranskin horretan jasota ez egonik, jarduera horrekin lotura teknikoa dutenak eta sor daitezkeen isurketen eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen 9. artikuluak xedatzen duena betez, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Acabados Superficiales Berritzen SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: saneamendu-sare orokorrera isurtzeko baimena, atmosferara isurketak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedura beste edozein administrazio-bitartekori gailenduko zaio herritarren ekintzetan, baldin eta ekintza horiek administrazio eskudunek ezar baditzakete, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko.
Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da tokiko agintarientzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edo neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere.
Bestalde, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa aplikatu behar zaie legearen 1. eranskinean jasotako proiektuei.
Halaber, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 11.4 artikuluan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 14. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak eta autonomia-erkidegoko araudian ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia-erkidegoak horretarako eskumena badu.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen integratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan, proiektuak ingurumenean izan ditzakeen eragin guztiak batera bildurik hartu dira kontuan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan jasotako ingurumen-preskripzioen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna zenbaterainokoa den. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen integratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Ebazpen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo atalean, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela adierazten du, ingurumen-ondorioei soilik erreparatuta; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.
Azkenik, instalazioak isur ditzakeen substantzia kutsagarrien gehieneko balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egitean kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko BREF dokumentuaren (Metalen eta plastikoen gainazaleko tratamenduak) edukiak kontuan hartu dira.
Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertutakoan ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Acabados Superficiales Berritzen SLk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.
Goian adierazitako izapideak amaituta, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta ebazpen hau egin da.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, organo honek eskumena du ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiteko eta ingurumen-baimen integratua emateko.
Honako hauek ikusi dira: Sailburuordetza honen ebazpen-proposamena, 2018ko urtarrilaren 12koa; 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina –abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa, garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Acabados Superficiales Berritzen SLk Amorebieta-Etxanoko udalerrian sustatutako gainazal-estalduren instalazioaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea; aldeko adierazpena egitea, hain zuzen ere, ebazpen honen hirugarren eta laugarren ataletan ezarritako baldintzekin.
Jarduera hori Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasota dago: 4f taldea: «Metalak eta plastikoak prozesu elektrolitikoz edo kimikoz tratatzeko instalazioak, tratamenduko kubeten edo lerroen bolumena 30 metro kubiko baino gehiago baldin bada».
Bigarrena.– Acabados Superficiales Berritzen SL enpresari (egoitza soziala: Amorebieta-Etxanoko udalerriko Condor 2 industrialdeko 1. pabiloia – IFK: B48854178) ingurumen-baimen integratua ematea Amorebieta-Etxanoko udalerriko gainazal-estalduren instalaziorako, ebazpen honen laugarren atalean ezarritako baldintzekin.
Jarduera jasota dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskineko kategoria honetan:
2.6 Metalen eta plastikoen gainazala prozedura elektrolitikoz edo kimikoz tratatzeko instalazioak, tratamenduko kubeten edo lerroen bolumena 30 m
Instalazioa Amorebieta-Etxanon dago, eta 1.385,34 m
Acabados Superficiales Berritzen SLren jarduera hainbat neurritako metalezko piezak (aluminioa, kobrea, latona, altzairua, altzairu herdoilgaitza, brontzea, etab.) estaltzea da gehienbat, horretarako hainbat nikel kimiko mota zein beste akabera batzuk erabiliz. Hiru ekoizpen-lerro dituzte:
– 1. lerroa edo Condor lerroa: Estatiko bidezko instalazio automatikoa, nikel kimikoaren (fosforo-eduki ertain eta handikoa) eta tefloi-nikelaren tratamenduetarako. Tratamenduetako 20 upel ditu (30,042 m3-ko bolumena orotara), eta urberritzeko 12 upel.
– 2. lerroa (aluminiozko piezetarako): Estatiko eta bonbo bidezko instalazio erdiautomatikoa nikel kimikoaren eta nikela kentzeko tratamenduetarako. Tratamenduetako 15 upel ditu (10,35 m3-ko bolumena orotara), eta urberritzeko 10 upel.
– 3. lerroa (bonboak): Bonbo bidezko instalazio automatikoa nikel sulfamato, zinkeztatze eta nikel kimikoko tratamenduetarako. Tratamenduetako 18 upel ditu (5,48 m3-ko bolumena orotara), eta urberritzeko 10 upel.
Lerroetan jarraitzen den prozedura orokorra honako hau da:
– Aurretratamendua. Piezek garbitu eta aktibatzeko prozesu bat jasotzen dute azken estaldura behar bezala atxiki dadin. Prozesu horrek koipegabetzea, desugerketa eta aktibatzea hartzen ditu barne.
– Tratamendua. Bezeroek lerroetakoren batean eskatutako baldintzen arabera estaltzen dira piezak.
– Tratamendu-ondokoa. Tratatutako pieza pasibatzean eta ondoren lehortzean datza.
Instalazioak araztegi fisiko-kimiko bat du. Kargaka dihardu, eta honako elementu hauek ditu:
– Kontzentratu alkalinoen biltegia (ekoizpen-lerroko bainu agortuetatik datoz), erreaktorera dosifikatzeko.
– Kontzentratu azidoen biltegia (ekoizpen-lerroko bainu agortuetatik datoz), erreaktorera dosifikatzeko.
– Leheneratzeen kutxatila, desmineralizatzaileetatik datozen eluatuak biltzen ditu, ondoren erreaktorera dosifikatzeko.
– Efluenteen kutxatila, biltegi honetara bideratzen dira ekoizpen-lerroetan garbitutako ura, prentsa-iragazkian iragazitako ura, dekantagailuko purga eta erreaktoreko mahukak garbitzetik datorrena, arazteko efluenteen biltegira igaro baino lehen.
– Efluenteen biltegia, 15 m
– Erreaktiboen biltegia, erreaktiboen 5 biltegi daude (karea, soda, azidoa, malutatzailea eta koagulatzailea).
– Erreaktorea, instalazioak 15 m
– Prentsa-iragazkia, lohiak prentsatu eta lehortzeko.
Sareko garbiketen hondakin-urak, kontzentratu arazgarriak, laborategiko urak, erretxinen garbiketa-eluatuak eta zirkuitu itxiko garbiketen hondakin-urak tratatzen dira araztegian. Araztutako ura saneamenduko udal-kolektorera isurtzen da.
Nikel kimikoaren kontzentratuak lurrungailu batean tratatzen dira, zeinak hutseko eta bero-ponpako sistema baten bidez hondakina deshidratatzen baitu; era horretan txikiagoa da kanpoko kudeatzaileari bidaltzen zaion hondakin kopurua.
Acabados Superficiales Berritzen SLn 333.505 kWh energia elektriko kontsumitzen da gainazal-estalduren jarduerarako, eta propano-galdara bat ere badu (800 kW).
Acabados Superficiales Berritzen SLn 5.471 m
Atmosferara partikulatan isuritako kutsatzaile nagusiak hauek dira: azido klorhidrikoa, azido nitrikoa, azido sulfurikoa eta nikela ekoizpen-lerroetako 1. eta 2. xurgapen-fokuetan, eta CO eta NOx 3. fokuan, galdaran.
Sortutako hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak ekipamenduak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik, arazteko prozesutik eta ekoizpen-lerroetatik datoz, nagusiki.
Acabados Superficiales Berritzen SLren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, honako BREF txosten europarretan jasota daudenak:
– Metalen eta plastikoen gainazaleko tratamenduen BREF dokumentua («Surface Treatment of Metals and Plastics», 2006ko abuztua).
Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak direla pentsa daitekeen neurri hauek biltzen ditu:
Hirugarrena.– Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Acabados Superficiales Berritzen SLk Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) sustatutako gainazal-estalduren jarduera antolatu eta jartzeko.
A) Proiektua gauzatzen hasteko epea.
Proiektua gauzatzen hasteko epean, zeina Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluak aipatzen baitu, bi urtekoa izango da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Eragin horietarako, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hilabete lehenago, proiektuko lanak noiz hasiko diren.
B) Instalazioa antolatzeko eta jartzeko baldintza orokorrak.
Babes- eta zuzenketa-neurriak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo ataletan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.
Laugarrena.– Acabados Superficiales Berritzen SL enpresak Amorebieta-Etxanoko udalerrian (Bizkaia) sustatutako gainazal-estaldurak egiteko jarduera ustiatzeko, honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:
A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Acabados Superficiales Berritzen SL enpresak aldaketa horien berri emango du.
Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:
B) Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.
B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
B.1.1.– Baldintza orokorrak.
Acabados Superficiales Berritzen SLren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.
Prozesuan atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bilduko da, eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema bat igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-konfinatuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.
Instalazioaren titularrek Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzeko abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.
Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.
Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Gainazal-estalduretako Acabados Superficiales Berritzen SLren instalazioak urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren –atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenaren eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenaren– katalogoan bildutako 0402 eta 0403 jarduerei lotutako honako foku konfinatu hauek ditu:
Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.
B.1.3.− Gehieneko isurketa-balioak.
Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurketetan, ez dira gaindituko gehieneko isurketa-balio hauek:
(1) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).
Balio horiek honako baldintza hauetarako dira: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
Isurketa-balioak betetzen direla abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera ebaluatuko da.
B.1.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo laugarren ataleko B.1.2 azpi-zenbakian ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak bete egin beharko dute Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Isurtze barreiatuak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.
B.2.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.
B.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Piezen gainazaleko tratamendua eta akabera.
B.2.2.– Gehieneko isurketa-balioak.
Amorebieta-Etxanoko Udalaren «Saneamendu Sarera Isurtzeko Araudi Erregulatzailean» jasotzen diren mugak eta baldintzak bete beharko dira, Erakunde horrek ezar ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin batera.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili, gehieneko isurketa-balioak lortzeko.
Muga-ezaugarriak:
(*) Jardueraren parametro bereizgarriak.
(1) Muga salbuespenez aldatu ahal izango dira hala justifikatzen duten arrazoi bereziak badaude.
B.2.3.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Enpresak karga bidezko araztegi fisiko-kimiko bat du industria-isuriak udal-kolektorean onartzeko eskatzen diren tratamenduak egiteko. Hona hemen haren funtzionamendua:
Hondakin likidoak. Prozesuan tratatu beharreko hainbat hondakin likido daude:
– Sareko garbiketen hondakin-urak.
– Garbiketa zianuratuen hondakin-urak.
– Kontzentratu arazgarriak.
– Laborategiko urak.
– Erretxinak garbitzearen eluatuak.
– Zirkuitu itxiko garbiketen hondakin-urak.
– Instalazioan araztu ezin diren kontzentratuak.
Lehenengo seiak instalazioan tratatzen dira. Arazgarriak ez diren kontzentratuak hondakin gisa ateratzen dira baimendutako kudeatzaile bidez.
Prozesua. Kargaka arazteko sistemaren oinarria da likido bat ontzi batean estanko dagoenean arazten errazagoa dela. Jardun jarraituaren ordez hondakina biltegiratzen da ziklo bat egiteko behar den bolumena eduki arte, eta horrela jarduna ez dago emari-aldaketen mende, eta ez da isurketarik gertatzen arazketa guztiz ez egiteagatik.
Araztu beharreko sareko garbiketen urak bi motatakoak dira:
– Ur zianurodunak.
– Ohiko garbiketa-urak.
Ur zianurodunak, gainerako urekin nahasi aurretik, oxidazio-modulu batera bideratzen dira tratatzeko. Horren bidez zianuroa zianatoan oxidatzen da, ondoren CO2-n deskonposatzeko, horretarako pH alkalino jakin bateko soda-hipokloritoa kontrolpean dosifikatuz.
Kontrol-parametroak pH = 11,5 eta eroankortasuna = 350 mV dira. Erredox-neurgailu bat eta pH-kontrolagailu bat ditu kontrol horretarako; horiek aurrez kalibratu eta garbitzen dira lanaldiaren hasieran.
Zianuroak kontrolatzeko moduluaren automatak denbora neurtuzko dosifikazio-kontroleko eta parametro-kontroleko alarmak dauzka.
Tratatutako ur zianuradunak efluente-biltegira bideratzen dira, eta bertan gainerako ohiko garbiketa-urekin nahasten dira, ondoren tratatzeko. Gelditzen diren hondakin-urak erreaktorea betetzeko bolumen nahikoa eduki arte egoten dira biltegi horretan (15 m
Efluenteen biltegian nahi den bolumena dagoenean, hondakina erreaktorera aldatzen da (hori ere 15 m
– pH-a egonkortzea eragile erreduzitzaile/koagulatzailearekin tratatzeko.
– Kromo VI eta eragile konplexatzaile txikiak murriztea eragile koagulatzailea gehituz ondoren hidroxidoak prezipitatzeko.
– pH-a 9-9,5 balioetan egonkortzea hidroxidoen prezipitazioa errazteko.
– Eragile flokulatzailea gehitzea hidroxidoak batzeko eta haien prezipitazioa laguntzeko.
– Lohiak finkatu eta prezipitatzeko denbora.
Erreaktoreak tratamendua bukatutakoan, biltegiratzeko kutxatilak berriz behar den bolumena eduki arte itxaroten du, eta orduan erreaktorea husten da; bi herenak kolektorera eta heren bat lohi-dekantagailura, prentsa-iragazkian iragazteko eta, ondoren, baimendutako kudeatzaileari igortzeko.
B.3.− Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta haiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu beharko da, balorizatzaile baimendu bati emanda. Hau izango da hondakinak ezabatzeko aukera bakarra: aldez aurretik haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela justifikatzea. Birsortzea/berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.
Baldin eta aurreikusten bada hondakindegi baimenduan ezabatzea dela hondakinen azken helmuga, orduan, hondakin horiek karakterizatuko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak (hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena) xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.
Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibiatuak sor baditzakete; bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Amorebieta-Etxanoko Udalean.
Sortutako hondakinak beste erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarria bete beharko da.
B.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:
1. prozesua. «Ekoizpena; gainazaleko akabera».
– 1. hondakina: «Gai arriskutsuen hondarrak dituzten ontziak, edo horiekin kutsatutakoak».
Identifikazioa: B48854178/4800290824/1/1.
Helburu-eragiketaren kodea: R3.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 660 kilogramo.
Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da, kudeatzaile baimenduak har dezan.
– 2. hondakina: «Metal astunak dauzkaten gatz solidoak eta disoluzioak».
Identifikazioa: B48854178/4800290824/1/2.
Helburu-eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C5.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHZ: 060313.
Urtean sortutako kantitatea: 5,5 tona.
Letoiaren nikela kentzean sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da, ondoren baimendutako kudeatzaileak eraman dezan.
– 3. hondakina: «Beste kategorietan aipatu ez diren azidoak» Zinkatua.
Identifikazioa: B48854178/4800290824/1/3.
Helburu-eragiketaren kodea: D9/15.
Osagai arriskutsuak: C5/22/23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 110116.
Urtean sortutako kantitatea: Une jakin batean sortzen diren hondakinak.
Hondakin gisa sortzen da aluminiozko piezen aurretratamenduko bainuetan.
Bidoi identifikatuan biltzen da kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.
– 4. hondakina: «Nikel- eta amoniako-bainuak lurrundu aurretik».
Identifikazioa: B48854178/4800290824/1/4.
Helburu-eragiketaren kodea: D9/15.
Osagai arriskutsuak: C5/23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 060106.
Urtean sortutako kantitatea: 117 tona.
Hondakin gisa sortzen da altzairu herdoilgaitzezko piezen aurretratamenduko bainuetan (Wood nikela).
Bidoi identifikatuan biltzen da kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.
– 5. hondakina: «Kobre alkalino zianuratuzko bainuak»
Identifikazioa: B48854178/4800290824/1/5.
Helburu-eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C21.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHZ: 110107.
Urtean sortutako kantitatea:
Kobre alkalinozko bainuetan sortzen da hondakin gisa bainua aldatzen denean.
Bidoi identifikatuan biltzen da kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.
2. prozesua: «Hondakin-uren tratamendua».
– 1. hondakina: «Sustantzia arriskutsuak dituzten tratamendu fisikokimikoen lohiak».
Identifikazioa: B48854178/4800290824/2/1.
Helburu-eragiketaren kodea: D9/15.
Osagai arriskutsuak: C12/5/23.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/13/8.
EHZ: 190205.
Urtean sortutako kantitatea: 22,7 tona.
Hondakin-urak arazteko jardueran sortzen da.
Hondakina mekanikoki ateratzen dute prentsa-iragazki bidez eta biltzeko edukiontzietara eramaten dute. Bertatik jaso eta baimendutako kudeatzaileari entregatzen zaio.
– 2. hondakina: «Nikel kontzentratua».
Identifikazioa: B48854178/4800290824/2/2.
Helburu-eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C5.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 060106.
Urtean sortutako kantitatea: 25,5 tona.
Fosforo-eduki ertaineko nikeleztatzeko prozesuetan, fosforo-eduki altukoetan eta tefloi-nikelekoetan sortzen da.
Hodiaren bidez 5.000 litroko edukiontzi batera eramaten da, eta bertatik lurrungailu batera; azkenik edukiontzi batera eramaten da kudeatzaile baimenduak eraman arte biltegiratzeko.
3. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
– 1. hondakina: «Laborategiko produktu kimikoak».
Identifikazioa: B48854178/4800290824/3/1.
Helburu-eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 160506.
Urtean sortutako kantitatea: 25 kilogramo.
Laborategiko eremuan sortzen da iraungitako produktuen ondorioz. Edukiontzian biltzen dira zuzenean kudeatzaile baimenduari eman arte.
– 2. hondakina: «Gai arriskutsuekin kutsatutako xurgatzaileak, iragazte-materialak, garbitzeko zatarrak eta jantzi babesleak».
Identifikazioa: B48854178/4800290824/3/2.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 2 tona.
Hondakinarentzat identifikatu den bidoi/ontzi metaliko batean jaso eta sortzen den postua(k) zehaztu behar d(ir)a. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
– 3. hondakina: «Osagai arriskutsuak dituzten bateriak eta metagailuak».
Identifikazioa: B48854178/4800290824/3/3.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C6/11/23.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.
EHZ: 200133.
Urtean sortutako kantitatea: 2 kilogramo.
Nikela, kadmioa eta disoluzio azidoa dituzten bateria erabiliak ordezkatzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horrentzako berariazko eremuan jarrita eta identifikatuta dagoen edukiontzian biltzen da. Sei hilean behin kentzen da hornitzaileari emanez.
– 4. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta bestelako hondakin merkuriodunak».
Identifikazioa: B48854178/4800290824/3/4.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C16.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.
EHZ: 200121.
Urtean sortutako kantitatea: 7 kilogramo.
Lanpara fluoreszenteak aldatzeko eragiketetan sortzen da. Lanparak multzoka jasotzen dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan. Sei hilean behin kentzen da hornitzaileari emanez.
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakin mota eta horren osagai arriskutsuak definitzen dituzte kode horiek. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian finkatutako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi etiketatu beharko dira, modu irakurgarrian eta ezabagaitzean.
d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabetetik gora biltegiratu.
e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, identifikazio-agiria bete beharko da.
g) Egiaztatu egin beharko da ezen hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak bete egiten dituela halako gaiak garraiatzeko indarreko legerian ezarritako baldintzak.
h) Acabados Superficiales Berritzen SL enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko ditu sortutako erabilitako industria-olioa.
i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
j) Acabados Superficiales Berritzen SLk PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
k) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009 (EE) Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Acabados Superficiales Berritzen SLk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
l) Acabados Superficiales Berritzen SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.
m) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Acabados Superficiales Berritzen SLk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Acabados Superficiales Berritzen SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.
n) Baldin eta Acabados Superficiales Berritzen SL Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
o) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, e) eta f) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta l) eta m) letretan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeetarako bertsioa erabiliz.
p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Acabados Superficiales Berritzen SLk 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikuluan), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
B.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.
b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
c) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Acabados Superficiales Berritzen SLk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtean gutxienez.
d) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik identifikazio-agiria bete beharko da; hondakinen karakterizazioa egitean bete egingo da Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretua.
e) Balorizatzeko edo ezabatzeko asmoz, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
f) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Acabados Superficiales Berritzen SL, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
g) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta garraiobidea. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
h) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako c), d) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta e) eta f) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeetarako bertsioa erabiliz.
B.4.− Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betetzearren, lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Acabados Superficiales Berritzen SLk lurzorua babesteko neurriak hartu beharko ditu.
Halaber, Acabados Superficiales Berritzen SLk 2016ko ekainaren 21eko ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko ditu (jardueraren kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa egiten du ebazpen horrek).
Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.
Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Ingurumena Zaintzeko Programarekin –dagokion urtekoarekin– batera bidaliko da txosten hori.
Lurzorua babestearekin lotutako betebeharrak betetzeko (honako hauetan ezarrita: urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua; ekainaren 25eko 4/2015 Legea; abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua), sustatzaileak sei hilabeteko epea izango du, ebazpen hau jasotzen duenetik zenbatzen hasita, lurzoruen eta lurpeko uren kontrol eta jarraipenerako proposamena aurkezteko.
Betiere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzen lan egiten duen erakunde akreditatu batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurpeko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean, entregatutako dokumentazioa aldatu edo dokumentazio berria entregatu behar bada, lurzoruen dokumentu bakar berri bat bidaliko da.
Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:
1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:
a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1c atalarekin bat etorriz, jardueraren sustatzaileak karakterizatu egin beharko ditu hondeatu behar dituen materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
b) Hondeaketa horrek hondeatutako materialen 500 m³ gainditzen dituenean, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plana, betetzen hasi aurretik.
c) Induskatu beharrekoa 500 m³ baino gutxiago bada, aldaketa-eskaerak informazio hau eman beharko du: non dagoen kokatuta, zenbat induskatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.
d) Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.
e) Oro har, irizpide hauek beteko dira:
– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak 10 azpilagin izango ditu gutxienez, hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m
– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean) ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
2.– Aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketa egitea instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e) zenbakiari jarraikiz betiere.
B.5.– Zaratari buruzko baldintzak.
Acabados Superficiales Berritzen SLk behar diren neurriak hartuko ditu, instalazioak kanpoko ingurumenera zabaldu ez ditzan urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa) I. eranskineko F taulan gehieneko balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere horiek aipatutako arauaren II. eranskinean jasotako prozeduren arabera ebaluatuta.
– Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat ezein eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako; balioak eraikinaren garaiera orotan leihodun fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkio.
Kanpoaldeko gehieneko balioek lurretik 2 metroko garaiera eta leihodun fatxaden kanpoaldeko eraikuntzaren garaiera guztiak dituzte erreferentziatzat.
Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako gehieneko balioak baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.
Ezarritako zarata-immisioaren gehieneko balioak errespetatzen direla joko da baldin eta, aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
– Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulek ezarritako balioak.
– Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.
– Lkeq, Ti indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.
Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
C) Ingurumena zaintzeko programa.
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
C.1.– Atmosferarako isurketen kontrola.
C.1.1.– Kanpo-kontrolak.
a) Acabados Superficiales Berritzen SLk isurtzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, informazio honen arabera:
(1) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).
b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, batik bat honako hauei dagozkienak: neurketaren helburua eta plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta neurketa bakoitzaren banako iraupena eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.
c) Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta isurketaren iraupen globala lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, urte egokikoan, justifikatu beharko da.
C.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
C.2.– Saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Enpresak autokontrol-sistema bat abian jarriko du 1. isurketarako (industria-isuria). Neurtu beharreko parametroak eta gutxieneko maiztasunak hauek izango dira:
Zehaztapen analitikoak Baimendutako Kontrol Erakundeko ziurtagiria duten laborategietan edo administrazioarekiko erakunde laguntzaileetan egin beharko dira. Nolanahi ere, Amorebieta-Etxanoko Saneamendu Sistema Orokorreko isurketak arautzen dituen erregelamenduan agertzen diren metodo analitikoen arabera edota emaitza baliokideak dituzten normalizatutako beste metodo batzuen arabera aztertuko dira. Enpresak erregistro-liburu bat izango du, eta bertan jasoko dira emaitza analitikoak, ekipoen kalibraketa-datuak eta isurketekin lotutako gertaerak.
b) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak.
c) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen laugarren ataleko B.2.2 azpiatalean ezarritako mugak betetzen dituztenean.
C.3.– Jardueraren adierazleen kontrola.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.
C.4.– Zarataren kontrola.
a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo, eta zarata kanpora zarata gehien igortzen den eremuan. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste periodikotasun batekin egitea erabaki ahal izango da.
b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.
c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
C.5.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.
Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da. Proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa egitea, erauzitako zutabea karakterizatzea eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).
Atal horretan ezarritakoaren arabera eman beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, 199/2006 Dekretuan eta organo honek onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoaren arabera (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).
Nolanahi ere, Acabados Superficiales Berritzen SLk 2016ko ekainaren 21eko ebazpenean ezarritako kontrol-neurriak bete beharko ditu (jardueraren kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa egiten du ebazpen horrek).
C.6.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webguneko emate-prozedura telematikoari jarraikiz:
https://www.euskadi.eus/y22-izapide/eu/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/eu_def/electronic_partial.shtml
Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, kontrolak urtean behin baino periodikotasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gorabehera nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.
C.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen zehatza. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak barruan izan beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.
D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen zenbatespena egin beharko du sustatzaileak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko laugarren ataleko B.3 azpiatala. «Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak», jarraitu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
D.2.– Jarduera bertan behera uztea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea (28.5 «Metalen tratamendua eta estaldura»), eta Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak zerrendatu eta lurzoru kutsatuak izendatzeko irizpideak eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela eta, Acabados Superficiales Berritzen SLk hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko eteten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Acabados Superficiales Berritzen SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, Ebazpen honen laugarren ataleko B.3 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
D.3.– Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Acabados Superficiales Berritzen SLk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
D.4.− Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko jarioak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Biltegiratuko dira, hala badagokio, hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.
Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
Hondakin-urak ezingo dira «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio behar besteko aurrerapenaz; hartarako, segurtasun-neurriak zertan diren zehaztuz, eta bai isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurriak ere. «By pass» horrek aurreikusi gabeko isurketaren bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, eta dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidali (atal honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).
b) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.
d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur-zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.
g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.
h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.
i) Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat edukiko da. Horri jarraituz, tratamendu-instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen produktu-jarioak instalaziora joatea saihestu beharko da.
j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
– Gorabehera mota.
– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).
– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
– Sortutako ondorioak.
– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Amorebieta-Etxanoko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
– Gorabehera mota.
– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
– Gorabeheraren iraupena.
– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria eta isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.
– Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.
– Eragindako kalteen zenbatespena.
– Hartutako neurri zuzentzaileak.
– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.
k) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.
E) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren periodikotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
F) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Acabados Superficiales Berritzen SL enpresak, aurreko urtean atmosferara eta uretara eginiko isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).
Ingurumen Adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
G) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc
Erakunde honen onespena ere beharko da, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak (Industriako isurpenen erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluetan xedatua.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
H) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako arauaren 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Bosgarrena.– 16-I-01-000000000388 erregistro-kodea esleitzea Acabados Superficiales Berritzen SLk Amorebieta-Etxanoko Condor 2 industrialdeko 1. pabiloian ustiatutako instalazioari. Hona hemen kokapena: UTM (ETRS89) 30T, X: 522722, Y: 4784627.
Seigarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta komeni bada gehieneko isurketa-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.
b) Isuriak nabarmen murritz daitezke gehiegizko kosturik izan gabe erabil daitezkeen teknikarik onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa bada.
d) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.
e) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.
f) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.
g) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharpenen arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla egiaztatzen bada.
h) Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.
Zazpigarrena.– Alderdi hauei gehienez sei hilabeteko epean erantzuteko eskatzea Acabados Superficiales Berritzen SLri:
– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrolerako proposamena (C.5 puntua).
– Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.
– Ingurumen Kontrolerako Erakundearen (IKE) hasierako txostena atmosferarako 1., 2. eta 3. isurketa-fokuetarako.
5. hondakina, «Kobre alkalino zianuratuzko bainuak», lehen aldiz kudeatu aurretik, Ingurumen Organo honi honako hauek igorri beharko zaizkio:
– Hondakinaren kudeaketa egiteko baimendutako kudeatzaile batek emandako onarpen-agiriak.
(«Kobre alkalino zianuratuzko bainuak»).
Zortzigarrena.– Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5 d) artikuluarekin bat etorriz, Acabados Superficiales Berritzen SLk jakinarazi beharko du ebazpen honen xede den gainazal-estalduren jardueraren gainean gertatutako titularitate-eskualdatze oro, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.
Bederatzigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:
– Ebazpen honetako bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epearen barruan, baldin eta interesdunak ez badu behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.
– Foku berri bat ezartzea dela-eta Ingurumen Kontrolerako Erakundearen (IKE) hasierako txostena bidaltzeko ezarritako sei hilabeteko epea betetzen ez bada.
– Acabados Superficiales Berritzen SLren nortasun juridikoa iraungitzea, indarrean dauden arauek aurreikusitako kasuetan.
Hamargarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Acabados Superficiales Berritzen SLri, Amorebieta-Etxanoko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Hamaikagarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 18a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.