EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018053

AGINDUA, 2018ko martxoaren 7koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko dena.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-03-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201801396
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 1997/12/31n argitaratutako 1997/12/31ko AGINDUA aldatzen du [199706391]
  • Ikus 1998/03/06an argitaratutako 1998/02/24ko 199800030 DEKRETUA
  • Ikus 2012/06/05ean argitaratutako 2012/05/22ko 201200076 DEKRETUA
  • Ikus 2015/03/20an argitaratutako 2015/03/12ko AGINDUA [201501334]
  • Ikus 2015/11/16an argitaratutako 2015/11/06ko AGINDUA [201504890]
  • Ikus 2017/04/07an argitaratutako 2017/03/30reko AGINDUA [201701810]
  • Ikus 2017/12/29an argitaratutako 2017/12/05eko 201700267 DEKRETUA

Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onartu zen. Agindu hori, ordea, zenbait aldiz aldatu da, lanpostuak egun hartatik sortu diren sail barruko antolamenduen egitura-aldaketetara egokitzeko.
Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko (2015-03-20ko EHAA, 54. zk.), 2015eko azaroaren 6ko (2015-11-16ko EHAA, 218. zk.) eta 2017ko martxoaren 30eko (2017-04-07ko EHAA, 69. zk.) aginduen bidez, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatu zen, eta, aldaketoi esker, Ertzaintzaren egitura sendotu zen, Ortzimuga 2016 plan estrategikoan adierazitako gidalerroekin bat.
Ertzaintzaren egitura egonkortuta dagoela, plan estrategiko horrekin bat etorriz, lanpostuen zerrenda aldatzeko den agindu honetan aldaketa nagusi hauek daude:
Lehenik, 267/2017 Dekretua, abenduaren 5ekoa, Ertzaintzan jasotzen diren ordainsarien eta konpentsazioen araubidea zati batean aldatzen duena, betearaziko da; hain zuzen ere, bigarren artikuluak aldaketa hauek sartu zituen: gehitzea c) letra 4. artikuluko 1. apartatuari eta hirugarren paragrafo berri bat; hortaz, burutza-osagaia gehitu zaio berariazko osagarri bereziari, eskala goreneko eta betearazpen-eskalako lanpostuetan, eta lanpostuen zerrendan azaldu beharko da.
Bigarrenik, Ekintzen Plangintzarako eta Azpiegituren Babeserako Zerbitzuan barneratu dira 2017ko azken hiruhilekoan abian jarri zen Zibersegurtasuneko Euskal Zentroarekin (Basque Cybersecurity Centre) bitartekoa izateko eskumenak. Hortaz, eskumen berri hori gauzatuko duen lanpostu egokia sortuko da. Era berean, unitateetako ertzainak kuantifikatzerakoan beharrezko aldaketak egingo dira, bigarren jarduerako lanpostuak egokituta.
Hirugarrenik, 510 derrigortasun-data ezartzea, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuan eta Ertzaintzan euskararen normalizazio-prozesua arautzen duen Dekretua aldatzen duen maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuan hartutako konpromisoak betetzeko, baita Ertzaintzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritakoak ere (2008-2017).
Horren ildotik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak aldeko txostena eman eta gero, eta Euskal Herriko Poliziaren 4/1992 Legearen 103. artikuluan aurreikusitako mahaian aldez aurretik negoziatu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– artikulua.– I. eranskinean adierazitako zuzkidurak ezabatzea.
2.– artikulua.– II. eranskinean adierazitako lanpostuak eta, hala badagokio, zuzkidurak sortzea.
3.– artikulua.– III. eranskinean azaldutako aldaketak onartzea lanpostuen zerrendan.
4.– artikulua.– IV. eranskinean azaldutako lanpostu eta zuzkiduretan 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-datak esleitzea.
5.– artikulua.– Ertzaintzaren lanpostuen zerrenda osoa jasotzea V. eranskinean, gaur arte egindako aldaketa guztiak dituena.
6.– artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
7.– artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz. Hori eginez gero, ezin izango da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, harik eta berraztertzeko errekurtsoaren berariazko ebazpena eman arte edo, eskaera izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sartu zenetik hilabete igarotzeagatik, ustezko ezespena gertatu arte.
Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo, interesdunaren bizilekuaren arabera, hari dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian. Horretarako epea bi hilekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 7a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
I. ERANSKINA
ZUZKIDURAK KENTZEA
II. ERANSKINA
LANPOSTUAK SORTZEA eta ZUZKIDURAK GEHITZEA
III. ERANSKINA
ALDAKETAK
IV. ERANSKINA
DERRIGORTASUN DATAK EZARTZEA
V. ERANSKINA
gaur arte egindako aldaketa guztiak dituen lanpostu zerrenda