EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018053

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei emandako diru-laguntzak jaso dituzten elkarteen zerrenda.

Xedapenaren data: 2018-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201801393
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/12an argitaratutako 2018/01/31ko AGINDUA [201800765]

Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei diru-laguntzak emateko modua arautzen duen urriaren 24ko Dekretuaren 14.5 artikuluaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira elkarte onuradunen zerrenda, bakoitzari eman zaion diru-laguntzaren zenbatekoa eta finantzatutako jarduera.
Dekretu beraren xedapen gehigarriak deitu zituen, 2017 urterako, arraza garbien abeltzain-elkarteentzako diru-laguntzak. Behin dlaguntzak emanda eta banan-banan jakinarazita onuradunei, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onetsi zuen) honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean dagoena.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.