EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2018049

35/2018 DEKRETUA, martxoaren 6koa, Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201800035
Xedapenaren data: 2018-03-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201801298
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 6.3 eta 7.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, eta Batzorde horrek jorratu behar dituen gaiei buruz duen gaitasun profesional egiaztatua kontuan hartuta, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko martxoaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzea.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko martxoaren 6an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.