EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018048

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskadiko Trenbide Sare Berriko Ezkio/Itsasoko geltoki berriaren eraikuntza-proiektua idazteko kontsultoretza eta laguntza tekniko zerbitzuei buruzko lizitazioa.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2018-02-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201801284
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzua.
b) Xedearen deskribapena: Euskadiko Trenbide Sare Berriko Ezkio/Itsasoko geltoki berriaren eraikuntza-proiektua idazteko kontsultoretza eta laguntza tekniko zerbitzuak.
c) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoan.
d) Burutzapen/entrega epea: bederatzi (9) hilabete.
e) Luzapenak: ez.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena honako esleipen-irizpide hauen arabera: irizpide objektiboak: eskaintza ekonomikoa (balorazioa 0 puntutik 50 puntura bitartean); egite-epea (balorazioa 0 puntutik 10 puntura bitartean). Irizpide subjektiboak: arkitektura- eta hirigintza-proiektua (balorazioa 0 puntutik 20 puntura bitartean); metodologia eta eskaintza teknikoa (balorazioa 0 puntutik 10 puntura bitartean); baliabide laguntzaileak (balorazioa 0 puntutik 10 puntura bitartean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta berrogeita lau mila seiehun eta hogeita zortzi euro eta hamar zentimo (144.628,10), BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Fax: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 21a, eguerdiko 12:00etan, Araba Gela.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web-orrian. Lotura: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20017492)
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 27a, eguerdiko 12:00etan.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al da: ez.
9.– Bestelako informazioa.
Baldintza partikularren pleguak, karatulak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2018ko otsailaren 27a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.